GIDARIAREN OKERRA
Gotzon Barandiaran
(Susa, 2015)
Garunetako gaixotasun
degeneratiboa du Bitor Larraldek, eta Zack Vicentek Bilbora egingo duen
bisitaldia aprobetxatuz puntako
ikertzaile hau bahitzea okurritu zaio Bitorri. Larralderen ustez Vicente jaunak badu
bere gaixotasunaren sendabidea; baina, farmazia-enpresen interesak direla eta,
ez du publiko egin nahi. Berak bahitu eta sekretua aterako dio.
Eta operazioaren
erreportaje osoa egiteko, Arantza Ojanguren ekialdeko gerratik etorri berria
den argazkilaria kontratatu nahi izan du Bitorrek. Arantza xentimorik gabe dago,
bera ere gaixotasun batek –glaukomak– jota dago eta berehala operatu ezean,
itsu geratutzeko beldur da. Neskak ez du plana oso gustuko, baina diru-beharrak
bultzatuta, bat egingo du Larralderekin eta gertakari guztiei argazkia egiteko
prest azalduko da.
Hogeita hamaika
kapitulu laburretan ematen da akzioa. Erritmo bizikoa, Bilbo eta inguruan
burutzen dena. Narratzailea istorioaren barrukoa da, Arantza Ojanguren bera baita
pasadizoen berri emango diguna. Istorioaren harian, hainbat gai arinki ukitu
egiten dira: gerra, Bilbo turistikoa, farmazia-enpresen negozioak… Akzioak
beste guztiak gaindituko ditu. Istorioak ez du egiantz handirik, baina oso
erakargarri egiten zaigu.
Umorezko ukituek
piperra ematen diote. Animatu eta irakurri. Ez zaizu damutuko.
Rafa L.
Gracia, Leizaola, Aldasoro, Monzon, Agirre, de los Toyos, Astigarribia, Aznar
Arantza Ojangurenek ez zekien zein ote zen Carltoneko balkoiko futbolari hauen taldea.
2016-01-23ko "Sautrela" saioan elkarrizketa egin zion Hasier Etxeberriak nobelaren egileari:
No comments:
Post a Comment