ITZALAK BIZI DIREN LURRALDEA
Alberto Ladron
(Elkar, 2015)
Jon eta Rikka Bermas kaleko umeak
dira. Arkam-eko bazterretan jendeari buruzko informazioa jasoz eta Inperioko
Segurtasunari hori pasa egiten diote, trukean txanpon batzuk jasoz. Arkania-ri
buruzko datuak jasotzeko aginduarekin hasten dira gauzak nahasten. Arkanian Bdaztia
ari da erlijio berria sustatzen eta jendea asaldatzen, hango herria
matxinatzeko puntuan dago.
Gesaldan presondegira eraman dute Rikka.
Azeri Gorriarekin jarri dute harremanetan Jon eta gatz-basamortuko
presondegira joango dira biak, lagunak libre uztera. Maisua askatuko
dute, Rikka ezin askatu. Bat eginda hirurak (Maisua, Azeria eta Jon)
abiatuko dira Apirilia-ra, liburuzainek bere Dorre Berdean
gordetzen duen Diesirae ezpata eskuratzeko, hau baita Arkania-ko dragoia
akaba lezakeen arma bakarra. Behin ezpata magikoa lortuta, Mei-Ottokar
jauregirainoko bidaian jarrituko dute. Eta abentura gehiago, eta gehiago…
Pertsonaiak genero honetan oso ohiko
direnak: agure jakintsu eta xaloa, ume ausarta, gudari harroputz eta bihozbera.
Fantasiazko kontakizunean ezin sinesgarritasun handirik eskatu pertsonaiei,
baina beraiekin bat egingo dugu eta hunkituko gaituzte. Atentzioa ematen dute paisaiaren deskribapen
zehatza eta ekintzaren kontakizun dinamiko bizia; biek ekintzaren erdi-erdian sartzen
gaituzte deblauki.
Alberto Ladron idazleak sekulako saltoa
egin du krimenetik fantasiara. Gorako saltoa, nire uste apalean. Ez naiz mota
honetako abentura fantastikoen oso zale, baina izugarri gozatu dut liburuaz eta
irakurketa ezin utzirik ibili naiz.
Ez izan
dudarik eta irakurri!
Aholku bakarra: eraman ezazu motxilan une oro eta edonora, damutuko zaizu
bestela.
Rafa L.
4 comments:
Liburu hau asko gustatu zait, oso originala baita. Oso ondo idatzita dagoen liburu bat da eta oso errez uler daiteke. Liburu honekin, kapitulo bakoitza bukatzean, jakin-minarekin gelditu naiz ea hurrungoan zer gertatuko zen galdetuz. Historioak buelta asko ematen ditu eta ezustean harrapatzen zaitu askotan gertatzen diren gauzekin. Pertsonaien aldetik, azeriak hartzen duen papera asko gustatu zait ez baitzuen onartzen inperio baten mende egotea; hau da, bere askatasun sentimendua gustato zait eta nolabait, identifikatuta sentitu naiteke. Nik uste dut edozein gaztek irakurtzeko liburu bat dela; beraz, gazteak animatuko nituzke irakur dezaten liburu hau.
Nerea Irazusta 4B 2018/19
Liburua gustatu zait, hasiera arraroa du eta ulertzeko zaila dela iruditu zait baina irakurtzen joan ahala interesgarriago bihurtu da eta horrek irakurtzen jarraitzeko grina sorrarazten du. Liburuko momentu gehienak misterioz josiak daude baina beste momentu batzuetan aspergarria iruditu zait. Nik liburu hau misterioa gustatzen zaienei gomendatuko nieke irakur dezaten.
Erika Gorostidi 4A 2018/2019
Liburu hau asko gustatu zait, batik bat, genero aldetik misteriozkoa baita. Liburua oso erraz uler daiteke ez baitago zailtasunik istorioan. Liburua misteriozkoa izanik, jakin min handia pizten du. Hau kontuan izanda, liburuan aurrera egin ahala, irakurtzeko irrika handiagoa jartzen du zalantza askorekin uzten baitzaitu. Liburuko momenturik gustukoena Jonek eta Maisuak Diesirae ezpata lortu zutenekoa da, eta liburuzainarekin lehiatu zirenekoa, ez bainekien ezpata lortuko ote zuten. Liburua erraz ulertzen denez, gazteei gomendatuko nieke, bai eta misterioa gustuko dutenei. Anima zaitezte!
Igor Barrenetxea 4B.
Liburu hau asko gustatu zait, batik bat, genero aldetik misteriozkoa baita. Liburua oso erraz uler
daiteke ez baitago zailtasunik istorioan Liburua misteriozkoa izanik, jakin min handia pizten du
Hau kontuan izanda, liburuan aurrera egin ahala, irakurtzeko irrika handiagoa jartzen du zalantza
askorekin uzten baitzaitu. Liburuko momenturik gustukoena Jonek eta Maisuak Diesirae ezpata
lortu zutenekoa da eta liburuzainarekin lehiatu zirenekoa, ez bainekien ezpata lortuko ote zuten
Liburua erraz ulertzen denez gazteei gomendatuko nieke, bai eta misterioa gustuko dutenei ere.
Anima zaitezte! Igor Barrenetxea 4B
Post a Comment