WATSONDARRAK
The Watsons -1817-
Jane Austen
(Denonartean, 2014)
Watson jauna
eskasian bizi da, ez ditu bere alabentzako ezkontza “on” bana adosteak eskatzen
dituen diru eta posizioa. Horregatik Elizabeth, alaba zaharrena, etxean, aita
zaintzen geratu den bitartean; aitak beste hiru alabak ahaideen etxeetara
bidali ditu, ea urrutiko herrietan fortuna egiterik duten eta senargai egoki
bat harrapatzen.
Emma alaba gazteena hala egon da
izebaren etxean, eta etxera bueltan denean Surrey bailarako “neska berria”
izanda, inguruko galai guztien jomuga bilakatuko da. Bere manera gozo eta
abegitsuekin arrakasta itzela lortuko du eta denak hasiko zaizkio gorteiatzen
etengabe.
Eta ez dugu gehiago jakingo. Bukatu
gabeko nobela baita hau.
Duela berrehun urteko kontuak. Handinahiez
bizi den gizarte bat marratzen du kontakizunak. Alabak “ondo ezkontzeaz” aparte
beste helbururik ez duten familiak. Ez da besterik espero andrazkoengandik:
dantzak, jantzi dotoreak, hutsalkeria eta senarra diruduna atzematea. Sendia
pobre samarra izanda trageria are handiagoa izango da neskentzat, eta bere
bertuteak nabarmentzera behartuta egongo dira uneoro.
Hasieran irakurketa zaila egin
dakiguke perpaus luze eta korapilotsuekin. Baina azkar ohituko gara eta istorioan
erraz murgilduko. Oso arrotz egingo zaigu gizarte giroa, oso urrutiko eta
aspaldiko kontuak begitanduko zaizkigu. Duela pare bat mende emakumeei buruz
pentsatzen eta idazten zena (baita emakume idazleek ere) ezagutu ahal izango
dugu. Eskerrak atzera geratu diren kontuak direla! Ala ez?
Rafa L.
No comments:
Post a Comment