2015-06-10

ARRISKUPEAN

 ARRISKUPEAN
Fernando Morillo
(Ibaizabal, 2003)


            Gure inguruan dagoen edonork, pertsonaia arruntena izanda ere, gorde lezake sekreturik handiena. Ustekabean egingo du Isuskok tupust honelako kasu batekin. Institutuko pertsonarik atsegin eta amultsuenak ezkutuan gordetzen zuen iragan iluna arakatzen arituko da Isusko, Ibairen laguntzaz. Hau dela eta, abentura arriskutsuan ibiliko dira murgilduta kuadrillako gazteak.

            Aurreko kapituluetan martxa handiz hasi eta interesgarria oso egiten zaigun istorioa moteltzen joango da aurrera egin ahala eta bukaerako sinesgaitza eta nahikoa topikoa bihurtuko da. Zergatik? Agian; idazleak ez ditu pertsonaiak behar bezala lanean jartzen bere ekintza, gorabehera eta bizipenen bitartez misterioa argitu dezaten, eta ordenagailu “orojakilearen” truko errazean erortzen da behar baino gehiagotan.
            Bestela esanda, badirudi oraingo honetan idazleak oso ondo ezagutzen ez dituen nazioarteko espioitza eremutan ibili dela eta, noski, galdu samar dabilela; bestetan maisuki erabili izan duen (Izar Malkoak) sinesgarritasunetik  urrun.

            Hala ere, entretenigarria, erraza eta di-da batean irakurtzen den liburua da eta egilearen punta-puntenekoa ez bada ere, merezi du.

Rafa L.







58 comments:

Anonymous said...

Liburu hau oso polita eta entretenigarria iruditu zait, lagun talde honek bizitzen duen abenturak denetik baitu: istorio sinestezinak, misterioa, akzioa, urduritasuna… irakurtzen duzun orrialde bakoitzak, hurrengo orrialdea irakurtzeko gogoa ematen dizu. Errez irakurtzen den liburu bat da, eta ulertzeko oso erraza. Irakurtzen entretenitu nahi duen edonori gomendatuko nioke liburu hau, baita, irakurtzea gustatzen ez zaion pertsonai bati ere, gustatuko litzaiokeela iruditzen baitzait. Josu L. 3A (2015-16)

Anonymous said...

Arriskupean
Niri asko gustatu zait liburu hau. Interesgarria da, misterioa du eta gainera, entretenigarria da. Ulertzeko ere ez dago zailtasunik, hitz guztiak ezagunak direlako. Liburuko protagonistek, egoera latz bati aurre egin behar izan diote. Iban hackerrak asko lagundu die bere ordenagailuarekin, inondik inora ere lortu ezin zitekeen informazio ugari bereganatu du eta. Mutanteak (filosofia irakasleak) ere lagundu die, batez ere liburuaren azken zatian.
Edonori aholkatzen diot liburu hau, ez zaizue damutuko!
Nerea S. 3.A (2015-2016)

Anonymous said...

Nik "Arriskupean" liburua irakurri dut, misterio kutsuko liburuak asko gustatzen zaizkidalako, eta azkenean liburua asko gustatu zait. Liburua hau nerabe den edozeini aholkatzen diot oso erraza delako liburu hau irakurtzea eta azken hamarkadetako historian murgiltzen gaituelako. Enara Otermin. 3B.

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, historia hau polita eta ulergarria egin zait eta oso entretenigarria gainera. Abenturazaleak diren bost gazteri buruzkoa da eta tartean misterio pixka bat ere badu. Liburua oso erraza da irakurtzeko, ez baitu letra txikia eta erraz uler baitaiteke. Gainera, behin irakurtzen hasitakoan, nola jarraituko duen jakin mina sartzen dizu. Horregatik, nik edonori gomendatuko nioke ez baitzarete damutuko!

Josune I. 3-A (2015-2016)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait. Nire bi gustuko gaiak baitaude, abentura eta misterioa. Liburua errez irakurtzen da, baina bere zailtasunak ere baditu. Liburuko pasarte batzuk zailak egin zaizkit , esate arren, hasierako zatia. Adibidez, gauza bat ari da kontatzen eta halako batean, beste zerbaitetaz hitz egiten hasten delako. Irakurtzen zoazen einean zer gertatuko den jakin mina sortzen zaizu. Gehien gustatu zaidan zatia izanda Isuskok albistegietan entzunten duenean Donostiako gazte bat atxilotu dutela hackeatzeagatik. Ez usteko ederra ematen duelako. Nik abentura eta misterioa gustatzen zaien guztiei gomendatuko nieke.

IRATI.B

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait.Ilehoriekin izaten dituzten arazoak oso dibertigarriak dira.Bedela hiltzen denean uzten dien misterioa oso interesgarria da eta asko gustatu zait ere bai.Nere pertsonaiarik interesgarriena Iban izan da.Oso hacker ona izan behar duelako ciako dokumentuetan sartzko.Liburuaren bukaeran talde bat osatzen dute,eta detektibe gazteak deitzen diote.Taldearen partaideak Isusko,Iban,Nerea,Maitane,Garazi eta muntantea zirenak.

Itxasne O. 3.A (2015-2016)

Anonymous said...

Asko gustatu zait liburua. Erraza da irakurtzeko. Liburuko protagonistetako bati, ordenagailuan lanak egitea gustatzen zaio eta berari gertatzen zaizkion abenturak kontatzen ditu liburuak. Bere lagunak berari laguntzen saiatzen dira eta denak batera egiten dute aurrera. Entretenigarria egin zait. Liburu hau batez ere gazteei gomendatuko nieke irakurtzeko.

Ane Esnaola 3A, 2015-2016

Anonymous said...

ARRISKUPEAN!

Asko gustatu zait liburu hau. Abentura asko bizitzen dituzte eta gustoko ditut horrelako gauzak. Ulergarria iruditu zait eta irakurtzeko atsegina. Gehien gustatu zaidan pertsonaia Hermann izan da. Oso ondo gorde duela bere sekretua iruditu zait. Harrituta geratu naiz Ibanek zenbat zekien ordenagailuetaz, ez nuen uste hain beste jakin zezakeenik. Ez nuen pentsatzen bukaera horrela zenik, interesgarria izan da.

2015-2016 ikasturtea Larraitz Balerdi

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait eta detektibe kontuak gustatzen zaizkien pertsonei gomendatuko nieke.
Pertsonaiak gaur egungo gazteen oso antzekoak dira, baina oso arraroa iruditzen zait gazte batek CiAko ordenagailuetan sartu ahal izatea.
Liburuaren bukaera ez nuen espero baina,ala ere, asko gustatu zait.

Enara Carrera 3-B
2015/2016

Anonymous said...


“Arriskupean” liburua asko gustatu zait oso interesgarria delako lehenengo momentutik. Gainera erraz irakurtzen da, eta oso misteriotsua da. Gazte batzuk dira protagonistak, eta beraiei pasatzen zaizkien historiak kontatzen dituzte. Edozeini gomendatuko nioke liburua.

Eider Z. 3-b (2015-2016)

Anonymous said...


“Arriskupean” liburua asko gustatu zait oso interesgarria delako lehenengo momentutik. Gainera erraz irakurtzen da, eta oso misteriotsua da. Gazte batzuk dira protagonistak, eta beraiei pasatzen zaizkien historiak kontatzen dituzte. Edozeini gomendatuko nioke liburua.

Eider Z. 3-b (2015-2016)

Anonymous said...

“Arriskupean” liburua asko gustatu zait. Fernando Morillo idazleak lagun talde baten istorioa kontatzen digu bertan. Misterio handikoa denez, oso entretenigarria egin zait, irakurterraza izateaz gain. Gertakizunak oso arin gertatzen dira eta liburu honetan hori gustatu zait gehien. Misterioa gustatzen zaion edozein pertsonari irakurtzeko aholkatuko nioke, behin hasiz gero irakurtzen jarraitzeko gogoa ematen duelako.

Alaitz A. 3B (2015-2016)

Anonymous said...

Liburua naiko polita da.Hakerraren kontua gustatu zait,interesgarria delako niretzat.Abenturazko liburuak gustatzen zaionpertsona bati gomendatuko nioke.





SARA M 3B 2015-2016

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatzen zait eta detektibe kontuak gustatzen zaizkien pertsonei gomendatuko nieke.
Pertsonaiak gaur egungo gazteen oso antzekoak dira baina oso arraroa iruditzen zait gazte batek CiAko ordenagailuetan sartu ahal izatea.
Liburuaren bukaera ez nuen espero baina,ala ere, asko gustatu zait.

Enara Carrera 3-B 2015/2016

Anonymous said...

Gustatu zait liburua. Irakurtzeko interesgarria iruditu zait, gauza desberdin asko gertatzen bait dira. Gehien gustatu zaidan pertsonaia Isusko izan da, lagunari asko laguntzen dio behar duenean. Liburua irakur erreza da eta gomendatuko nuke.
Maider A.

Anonymous said...

Asko gustatu zait misteriozkoa eta abenturazkoa delako. Gauz asko gertatzen dira eta intriga handia sortzen du. Ez da batere aspergarria. Gainera tarteko maitasun kontuek satsa jartzen diote liburuari. Gehien gustatu zaidan kapitulua larrialdiak izan da, tentsio handikoa delako. Orokorrean oso liburu polita iruditu zait.


Sara Amenabarro

Anonymous said...

Asko gusatu zait ,Liburu hau erreza da irakurtzen eta gainera polita da istoria, letra egokia du. Askoei gomendatzen diet. Oso gustura irakurri dut liburu hau, nahiz eta, uste baino misterio gutxiago eduki. Hala ere, interesgarria iruditu zait, eta beste erabateko liburua zela uste.
Animatu eta irakurri liburua!!




M.R.

Anonymous said...

Oso gustura irakurri dut liburu hau, nahiz eta, uste baino misterio gutxiago eduki. Hala ere, interesgarria iruditu zait, beste erabateko liburua zela uste. Liburu hau erreza da irakurtzen eta gainera polita da istoria, askoei gomendatzen diet. Erreza da irakurtzeko eta letra egokia du. Liburu hau oso interesgarria , entretenigarria eta polita iruditu zait.
Animatu eta irakurri liburua!!


M.R.

Anonymous said...

Liburua ez zait hainbeste gustatu. Istorioa ez zait oso lojikoa iruditu eta hasieran Hermann Isuskoren eskuetan hiltzen denean, aurretik erlazio gehiago ipiniko nuke beraien bien artean. Gainera “ mutantea” hasieran eta amaiera aldera bakarrik agertzen da, eta historioan zehar ateratzea ere hobe izango zela pentsatzen dut. Beste alde batetik gustatu zait, batezere, beraien abenturen eta pertsonalitateen gatik.

Isaso A. A.

Anonymous said...

Liburua ez zait hainbeste gustatu. Istorioa ez zait oso lojikoa iruditu eta hasieran Hermann Isuskoren eskuetan hiltzen denean, aurretik erlazio gehiago ipiniko nuke beraien bien artean. Gainera “ mutantea” hasieran eta amaiera aldera bakarrik agertzen da, eta historioan zehar ateratzea ere hobe izango zela pentsatzen dut. Beste alde batetik gustatu zait, batezere, beraien abenturen eta pertsonalitateen gatik.

Isaso A. A.

Anonymous said...

Liburu hau, polita eta entretenigarria iruditu zait. Bost gazte misterio baten atzetik dabiltza. Institutoko bedela hiltzen denean, inork espero ez zuen misterio bat agertzen da. II.mundu gerran Europa erdiko armada atzetik segika ibili zitzaizkion, eta Donostian izkutatu zen. Misterioa konturatu gabe aurkitu zuten Peñafloridako ikasleek. Bost gazteak arrisku asko saiestu behar izango dituzte uneoro. Liburu hau 14 urteko gazte misterio zaleei gomendatuko nieke, misterioz betetako liburua delako.






IÑIGO RUIZ 3B(2015-2016)

Anonymous said...

Liburu hau zoragarria iruditzen zait abenturak gustuko dituen pertsona batek irakur dezan! Eta aurretik esan dudanarekin bat eginez, abentura liburuak gustuko badituzu irakurtzea gomendatuko nizuke. Nik oso gustuko izan ditut bat-bateko ustekabeak, inork espero gabeko misterioak, istorioa aldatzen duten ideiak... Asko gustatu zait Isusko, liburu honetako protagonista. Oso jarrera ona , eta zentzuzkoa izan duela iruditzen zait. Liburu polita, eta irakur erreza dela esango nuke nik.

Leyre L, 3B (2015-16 ikasturtea).

Anonymous said...

Nire iritziz, liburu hau oso polita da, interesgarria. Gauza oso arrrigarriak gertatzen zaizkie. Geien gustau zaidan zatia hurrengo hau izan da: bi gizon erraldoi horiek etxera joan zaizkienean eta beraiek arbolazpira joan direnekoa. Oso barregarria iruditu zaidalako. Gure adinekoentzako gomendagarria iruditzen zait, baina gu baina gaztegoei eman ezgero ez luteke ulertuko.


Izaro.U.J 3.B (2015-2016)

Anonymous said...

ARRISKUPEAN
Liburu hau asko gustatu zait,oso ulerkorra eta nahiko arina egin zait.Oso hizkera erraza azaltzen da liburuan, eta misteriozkoa denez asko gustatu zait.Istorioa nahiko mamitsua denez, asko engantxatzen du; bestalde, nazien kontu horrek intriga pixka bat eman dit. Liburua asko gustatu zait, eta misteriozko liburuak gustatzen zaizkion edozeini gomendatuko nioke.

Xiker S. 3B (2015-2016 ikasturtea)
1/10/15

Anonymous said...

Niri arriskupean asko gustatu zait lagun taldekoa delako eta gomendatu didatelako aukeratu dut.Gehiena gustatu zaidana da Isusko eta horiek izkutatzen direnean bi ilehoriak beraiek bilatzen aritzen direnean.Nik lagun taldeko liburuak gustatzen zaizkionari gomendatuko nioke.

Alejandro R. 3B (2015-2016)

Anonymous said...

ARRISKUPEAN
Nik irakurri dudan liburua arriskupean da. Niretzako liburu hau polita da, erreza delako ulertzea. Niri gainera horrelako kontakizunak gustatzen zaizkit baina niretzako historiako hitza gehiegi agertzen dira. Nik liburua irakurtzea gomendatuko nioke nire lehengusu bati, zergatik erreza delako ulertzea eta berari horrelako kontakizunak izugarri gustatzen zaizkio. Nik irakurri ditudan libururik politena eta ulergarriena da.

Julen Zubillaga 3.B 2015/16 Ikasturtea

Anonymous said...

ARRISKUPEAN
Nik irakurri dudan liburua arriskupean da. Niretzako liburu hau polita da, erreza delako ulertzea. Niri gainera horrelako kontakizunak gustatzen zaizkit baina niretzako historiako hitza gehiegi agertzen dira. Nik liburua irakurtzea gomendatuko nioke nire lehengusu bati, zergatik erreza delako ulertzea eta berari horrelako kontakizunak izugarri gustatzen zaizkio. Nik irakurri ditudan libururik politena eta ulergarriena da.

Julen Zubillaga 3.B 2015/16 Ikasturtea

Anonymous said...

Arriskupean!
Niri liburu hau, asko gustatu zait. Abenturazko liburuak gustatzen zaion jendeari gomendatuko nieke. Nire pertsonai gustokoena, Ibai da, informatikan oso ona delako eta niri informatikako kontuak gustatzen zaizkidalako. Dibertigarria eta interesgarria iruditu zait liburua. Ander matematikako eta filosofiako iraskaslea, mutantea zuen ezizena. Hark, etxeko lan bat bidali zuen, hau da; istorio txiki bat, persona berezi baten buruz. Isuskok ez zekien zertaz egin, baina hurrengo egunetan Hermann bedela, eskutik hil egin zitzaion eta berari buruz egitea erabaki zuen. Nola ez zuen ezer lortzen, bere laguna, Iban eskatu zion laguntza internetez zeozer bilatzeko. Ibanek, Isuskori laguntzen, Hermann, institutuko bedela, ez zela Hermann konturatu zen eta bere errealitateko izena Friedrich Heine baizik. Friedrichek sekretu bat zuen eta bere hiritik joan behar izan zuen CIAk bere atzekaldetik zeudelako. Orduan, Donostira joan zen. Isuskoren lana oso ona zenez, egunkarietan jarri zuten. Orduztik, Iban, Isusko, Maitane, Nerea eta Garazik abenturak jasaten dituzte.



Janire F. 3 DBH 2015-2016

Anonymous said...

oOso liburu interesgarria iruditu zait. Erreza da irakurtzeko eta niri, pertsonalki, lagun arteko istorioak asko gustatzen zaizkit. Puntu gorri bat jarriko nieke neonaziei beraien jarrera ez zaidalako asko gustatu.

Liburu hau nire adineko edozeini gomendatuko nioke, bereziki, abenturazko liburuak atsegin dituztenei.

Andergraund

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait eta detektibe kontuak gustatzen zaizkien pertsonei gomendatuko nieke. Pertsonaiakgaur egungo gazteen oso antzekoak dira baina oso arraroa iruditzen zait gazte batek CIAko ordenagailuetan sartu ahal izatea. Liburuaren bukaera ez nuen espero baina, hala ere, asko gustatu zait.

Enara Carrera 3-B

Anonymous said...


“Arriskupean” liburua asko gustatu zait. Fernando Morillo idazleak lagun talde baten istorioa kontatzen digu bertan. Misterio handikoa denez, oso entretenigarria egin zait, irakurterraza izateaz gain. Gertakizunak oso arin gertatzen dira eta liburu honetan hori gustatu zait gehien. Misterioa gustatzen zaion edozein pertsonari irakurtzeko aholkatuko nioke, behin hasiz gero irakurtzen jarraitzeko gogoa ematen duelako.


Alaitz A 3B (2015-2016)

Anonymous said...

Arriskupean liburua asko gustatu zait oso interesgarria delako lehenengo momentutik. Gainera, erraz irakrtzen da, eta oso misteriotsua da. Gazte batzuk dira protagonistak, eta beraiei pasatzen zaizkien istorioak kontatzen dituzte. Liburu misteriotsuak gustatzen zaizkion jendeari gomendatuko nioke.


Eider Z 3b 15/16

Anonymous said...

Liburu hau zoragarria iruditzen zait abenturak gustuko dituen pertsona batek irakur dezan! Eta aurretik esan dudanarekin bat eginez, abentura liburuak gustuko badituzu irakurtzea gomendatuko nizuke. Nik oso gustuko izan ditut bat-bateko ustekabeak, inork espero gabeko misterioak, istorioa aldatzen duten ideiak... Asko gustatu zait Isusko, liburu honetako protagonista. Oso jarrera ona, eta zentzuzkoa izan duela iruditzen zait. Liburu polita eta irakurtzeko erreza dela esango nuke nik.

Leyre Lampre, 3B (2015-2016 iksaturtea)

Anonymous said...

Nire iritziz, liburu hau oso polita da, interesgarria. Gauza oso harrigarriak gertatzen zaizkie. Gehien gustatu zaidan zatia hurrengo hau izan da: bi gizon erraldoi horiek etxera joan zaizkienean eta beraiek arbol azpira joan direnekoa. Gure adinekoentzat gomendagarria iruditzen zait, baina gu baiño gazteagoei eman ez gero ez lukete ulertuko.



Izaro.U.J 3.B (2015-2016)

Anonymous said...

Niri arriskupean asko gustatu zait eta gomendatu didatelako aukeratu dut.Gehiena gustatu zaidana da Isusko eta horiek izkutatzen direnean bi ilehoriak beraiek bilatzen aritzen direnean.Nik abenturazko liburuak gustatzen zaizkionari gomendatuko nioke.

ALEJANDRO R. 3B (2015-2016)

Anonymous said...

ARRISKUPEAN Liburu hau asko gustatu zait, oso ulerkorra eta nahiko arina egin zait. Oso hizkera erraza azaltzen da liburuan, eta misteriozkoa denez, asko gustatu zait. Istorioa nahiko mamitsua denez, asko engantxatzen du; bestalde, Nazien kontu horrek intriga pixkabat eman dit. Liburua asko gustatu zait, eta misteriozko liburuak gustatzen zaizkion edozeini gomendaduko nioke.
Xiker S. 3B (2015-2016 ikasturtea)

Anonymous said...

Liburu hau polita eta entretenigarria iruditu zait. Bost gazte misterio baten atzetik dabiltza. Institutoko bedela hiltzen denean, inork espero ez zuen misterio bat agertzen da. II.mundu gerran Europa erdiko armada atzetik segika ibili zitzaizkionetik, eta Donostian izkutatu zen. Misterioa konturatu gabe aurkitu zuten Peñafloridako ikasleek. Bost gazteak arrisku asko sahiestu behar izango dituzte uneoro. Liburu hau 14 urteko gazte misterio zaleei gomendatuko nieke, misterioz betetako liburua delako.

IÑIGO RUIZ 3B(15-16)

Anonymous said...

Liburu oso interesgarria eta polita iruditu zait. Abentura ederra gertatzen dira.Gehien gustatu zitzaidan atala Nereak Isusko salbatu zuen atala da. Gure adineko pertsonei,bereziki abenturak gustuko dituen pertsona bati gomendatuko nioke.
Sara Mendez 3B 2015-2016

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, historia hau polita eta ulergarria egin zait eta oso entretenigarria gainera. Abenturazaleak diren bost gazteri buruzkoa da eta tartean misterio pixka bat ere badu. Liburua oso erraza da irakurtzeko, ez baitu letra txikia eta erraz uler baitaiteke. Gainera, behin irakurtzen hasitakoan, nola jarraituko duen jakin-mina sartzen dizu. Horregatik, nik edonori gomendatuko nioke ez baitira damutuko!

Josune I. 3-A (2015-2016)

Anonymous said...

Arriskupean
Niri izugarri gustatu zait liburu hau, misterioa eta abentura dituelako. Gainera, oso ongi ulertzen da liburua hitz ezagunak agertzen direlako. Behin irakurtzen hasten zarenean, ezin duzu liburua utzi, oso interesgarria delako eta entretenitzen zaituelako. Liburu honetan, 5 lagunek sekulako abenturak bizitzen dituzte eta beraien matematikako eta filosofiako irakasleak, "Mutanteak", ere laguntzen die. Unai hackerrak oso erabilgarria egin zaien eta inoiz lortu ezin zitekeen informazioa lortu zuen.
Denei gomendatzen diet liburu hau, ezetz damutu!
Nerea S. 3A (2015-2016)

Anonymous said...

Asko gustatu zait liburua. Interesgarria iruditu zait eta ulertzeko erraza. Liburuko protagonistetako bat, Iban, ordenagailuzale amorratua da, baina, halako batean arazo bat sortzen zaio eta bere lagun guztiak berari laguntzen saiatzen dira. Gehienbat taldeko lana eta lagunek elkarri laguntzea gustatu zait. Liburua, batez ere, gazteei gomendatuko nieke.

Anonymous said...

Liburua ez zait hainbeste gustatu. Istoria ez zait oso logikoa iruditu eta, hasieran, Hermann Isuskoren eskuetan hiltzen denean, aurretik erlazio gehiago ipiniko nuke beraien bien artean. Gaitera, " mutantea " hasieran eta amaiera aldera bakarrik agertzen da, eta istorioan zehar ateratzea ere hobe izango zela pentsatzen dut. Beste alde batetik, gustatu zait; beraien abenturen eta pertsonalitateengatik batezere.

Itsaso Aramendi Arsuaga

Anonymous said...

Liburu hau oso polita eta entretenigarria iruditu zait, lagun talde honek bizitzen duen abenturak denetik baitu: istorio sinestezinak, misterioa, akzioa, urduritasuna… Irakurtzen duzun orrialde bakoitzak hurrengo orrialdea irakurtzeko gogoa ematen dizu. Errez irakurtzen den liburu bat da, eta ulertzeko oso erraza. Irakurtzen entretenitu nahi duen edonori gomendatuko nioke liburu hau, baita irakurtzea gustatzen ez zaion pertsona bati ere, gustatuko litzaiokeela iruditzen baitzait. Josu L. 3A (2015-16)

Anonymous said...

Arriskupean!

Asko gustatu zait liburu hau. Abentura asko bizitzen dituzte eta niri abenturak gustatzen zaizkit. Ulergarria iruditu zait eta irakurtzeko atsegina. Nire pertsonaia gustokoena Hermann izan da. Oso ondo gorde zuela bere sekretua iruditu zait. Iban ere gustatu zait. Ez nuen imaginatzen zenbat dakien ordenagailuei buruz. Gustatu zaidan zatia Hermann hil zenekoa da. Bi ilehoriak nola harrapatu zituzten ere gustatu zait.

2015-2016 Ikasturtea Larraitz B.

Anonymous said...

Oso gustora irakurri dut liburu hau, nahiz usted nuelako baino misterio gutxiago eduki. Hala ere, interesgarria iruditu zait . Liburu hau erraza da irakurtzeko eta, gainera, polita da historioa, denei gomendatzen diet. Liburu hau oso interesgarria entretenigarria eta polita iruditu zait.

ANIMATU!!!!!!!!!
Eta irakurri liburua
Melina Rivera 3.A

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait. Nire bi gustuko gaiak baitaude, abentura eta misterioa. Liburua errez irakurtzen da, baina bere zailtasumak ere baditu. Liburuko pasarte batzuk zailak egin zaizkit, esatearren, hasierako zatia. Adibidez, gauza bat ari da kontatzen eta halako batean, beste zerbaitetaz hitz egiten hasten da. Irakurri ahala, zer gertatuko den jakiteko grina sortzen zaizu. Gehien gustatu zaidam zatia zera izan da: Isuskok albistegietan entzuten duenean Donostiako gazte bat atxilatu dutela hackeatzeagatik. Ezusteko ederra ematen du. Nik abentura eta misterioa gustatzen zaien guztiei gomendatuko nieke.
IRATI BARRENETXEA. 3.A

Anonymous said...

Niri liburua asko gustatu zait. Ile horiekin izaten dituzten gatazkak oso dibertigarriak dira, eta bedela hiltzen denean uzten duen misterioa oso interesgarria da. Niri gehien gustatu zaidan pertsonaia Isusko da, oso Jacker ona izan behar delako CIA-ren dokumentuetan sartzeko. Liburuaren bukaeran talde bat sortzen da detektibe gazteak deritzona, eta, Ibanek, Isuskok, Nereak, Maitanak, Garazik eta Ander mutanteak osatzen dutena.
Itxasne O. 3.A (2015-2016)

Anonymous said...

ARRISKUPEAN!

Niri liburu hau asko gustatu zait. Abenturazko liburuak gustatzen zaion jendeari gomendatuko nioke. Nire pertsonairik gustukoena Ibai da, informatikan oso ona delako eta niri informatikako kontuak gustatzen zaizkidalako. Dibertigarria eta interesgarria iruditu zait liburua. Ander matematikako eta filosofiako irakaslea, Mutantea zuen ezizena. Hark etxeko lan bat bidali zuen, hau da; istorio txiki bat, pertsona berezi bati buruz. Isuskok Hermann bedelataz egin zuen. Hemendik aurreara, Isusko, Garazi, Maitane, Nerea eta Ibai abenturak jasaten dituzte.


Janire Flores 3.A
2015-2016

Anonymous said...

Peñaflorida institutuko bedela hiltzen denean, inork espero ez zuen misterio bat agertzen da ezustean. Bedela ez zen guztiek uste zuten adineko gizontxo atsegina. Bedelaren iraganean enigma ikaragarria ezkutatzen zen. Donostian ezkutatu zen, izena eta itxura aldatuz, eta ihes egin ahal izan zuen. Orain, ordea, hil ondoren, bere benetako nortasuna zein den zabaltzen da institutuko bi ikaslek bedelari buruz lan bat egin eta egunkarietan argitaratzen denean. CIA-k eta neonaziek bedelaren sekretua eskuratu nahiko dute, ikasleak ezkutuan gordetzen ari diren bitartean.
“Arriskupean” oso gustura irakurri dut, azkar, ondo ulertuz eta interesatuta amaierara arte. Asko gustatu zait istorioa, misteriozkoa eta akziozkoa denez azkar irakurri ahal izan dudalako, horregatik ez zait bat ere pisutsua egin irakur gaia eta azkar irakurri arren, oso ondo ulertu dut.
Jende gazteari gomendatuko nioke, gehien bat misteriozkoak gustatzen zaizkien haiei.

Araitz Uria Lizarra 3C (2016-2017)

Anonymous said...

Liburu hau oso polita, dibertigarria eta entretenigarria da. Nire ideia hori indartzen duena pertsonaien izaera da: Isuko kirolzalea eta oldarra; Iban lotsatia eta hackerra; Nerea zuhurra eta isila; Maitane beste guztiak baino zoroagoa eta originala eta Mutantea, berriz, irakasle jenioa eta xelebrea. Gainera, istorio honetan protagonistak “lio” eder batean sartzen dira, gau bat beste etxe batean pasatzen dutelako, pistak oso ondo segitzen dituztelako etab eta horrek ere asko motibatu nau irakurtzera
Nik gure adinekoei gomendatuko nieke erres ulertzen delako.

Paula. 3-C (2016-2017)

Anonymous said...
This comment has been removed by a blog administrator.
Anonymous said...

ARRISKUPEAN

Liburua asko gustatu zait, misteriozkoa eta abenturazkoa delako. Bertan gazte batzuen abenturak eta gertakizunak kontatzen dira eta momentu oro zaude intrigatuta ez baitakizu zer gertatuko den jarraian. Guztia mutantearen (filosofiako irakaslea) lan batekin hasten da, ondoren irakasle bat (bedela) hiltzen da eta orduan konturatzen dira Isusko eta bere laguna ez dakitela bere bizitzaren inguruan ezer. Beraz, mutantearen lanerako inbestigatzea bururatzen zaie eta informazio konfidentzial asko lortzen dute. Ondoren, hain bat arazo eta abentura dituzte lagunek.
Horrelako liburuak oso gustuko ditut eta segituan engantxatzen naiz. Liburua irakurterreza dela iruditzen zait eta edozeini gomendatuko nioke.


Ioritz Erdocia 3.C
2016/2017

Anonymous said...

Egia esan, liburua ikusi nuen lehen aldian, itxuraz behintzat, ez zuen oso erakargarria ematen nire gusturako. Baina egunak igaro ahala, eta kapituluak irakurtzen joan naizen heinean, istorioak zirrara kutsu bat lortu du, eta askoz gustagarriagoa egin zait hilketa bat egon ondoren, emozioa sartzen baitio kontakizunari. Gainera, kapituluak oso laburrak dira, eta honek, liburua askoz errazago irakurtzea ahalbidetzen du. Beraz, misterio puntu bat duten liburuak irakurtzea gustuko duten gazteei aholkatuko nieke liburu hau, gustura irakur dezaten.

Ane Insausti (3B) (2016-2017)

Anonymous said...

Nik Arriskupean liburua irakurri dut. Asko gustatu zait. Horrelako istorioak asko gustatzen zaizkit, gauzak ikertzen dituztelako eta gaztetxoen gertaerak kontatzen dituztelako. Gainera, segituan harrapatzen zaitu eta azkar irakurtzen da. 
Peñaflorida institutoan, bedela hil egiten da eta bere iraganean Ciakoa izan zela jakin dute. Neska mutil kuadrila bat bedelaren bizitza ikertzen hasi da eta oztopo ugari izan dituzte. Nik liburu hau gaztetxo bati gomendatuko nioke. Nire ustez, heldu bati baino gehiago gustatuko litzaioke eta, gainera, gauzak beste modu batera bizitzen dira. Seguruenik ni adin horretan nagoelako gustatu zait hainbeste.
Garazi.
(2016-17)

Anonymous said...

Peñaflorida institutuko atezaina hiltzen denean, inork espero ez duen misterio bat agertzen da ezustean. Atezainari, II.Mundu Gerran murgildutako Europa erdiko armada eta polizia atzetik ibili zitzaizkion iraganean. Donostian izkutatu zen izenaren itxura aldatuz. Peñafloridako ikasle talde batek bere benetako nortasuna zein zen jakingo du eta mundu osora zabaldu.

Niri asko gustatu zait, abenturaz eta misterioz beterik baitago. Nik gure adinekoei gomendatuko nieke, zeren, interesatuko litzaiekela iruditzen zait eta erraz ulertzen delako.

Niregatik, liburuen zerrendan jarraitu beharko luke.

Oneka Karrera 3A (2016/17)

Anonymous said...

Nik “arriskupean” eleberria irakurri dut. Eleberri honetan mutiko baten eta bere lagunen istorio bat kontatzen da. Institutuan pertsona baten biografia idatzi behar dute, baina norbait misteriotsua behar du izan. Mutilak institutuko langile bati buruzko lana egingo du, egun horretan hiltzen baita, eta bere lagun bati laguntza eskatuko dio. Arazoetan sartuko dira eta beste lagun batzuk ere, arazo horietan sartuko dira.
Niri eleberri hau asko gustatu zait zeren eta errealitatean ere gertan daitezke horrelako gauzak, adibidez, institutuan eskatutako lan batengatik arazo larri batean sartzea. Nik eleberri hau edozein adinetako pertsonei gomendatuko nieke.

Aiora Beloki 3A(2016-2017)

Anonymous said...

Arriskupean liburuak abentura interesgarri eta dibertigarri bat kontatzen du.
Peñaflorida institutoko bedela hiltzeak ekarriko duen misterioak ustekabean harrapatuko ditu Isusko eta bere lagunak.
Niri asko gustatu zait liburu hau; interesgarria izateaz gain, irakurtzeko erraza ere badelako.

Lide Alustiza 3.B

Anonymous said...

Fernando Morilloren “Arriskupean!” liburua irakurtzeko aukera izan dugu oraingoan. Liburu entretenigarria da, irakurterraza, baina niri ez zait asko gustatu. Hasteko, istorioaren korapiloa oso sinplea da, eta honek askotxo errazten du irakurmena, gehiegi agian. Beste modu batera esanda, misteriozko istorioa izanda ere, ez du intriga handirik sortzen. Jarraitzeko, liburuak betegarri asko dituela ikusten da, hau da, istorio guztia 50 orrialdeko liburu motz batean konta daitekeela iruditzen zait, xehetasun handirik galdu gabe. Eta amaitzeko, nobelaren web orri ofizialak (http://www.fernandomorillo.eu/arriskupean/) 14 urtetik gora irakurtzeko gomendatzen badu ere, nik uste dut 11 eta 12 urtekoek ere irakurri eta ulertu dezaketela liburu hau. Hala eta guztiz ere, nobela entretenigarria da, animatu zaitezte irakurtzera!

Unax Nazabal, 3B