2015-02-22

ODOLAREN DEIA

















ODOLAREN DEIA
Iñaki Irasizabal
(Elkar, 2014)



          Gaztetxotik izan zituen Gorkak arazoak bere anaia zaharrarekin, horiek bultzatuta urte luzez egongo da Euskal Herritik urrun. Bueltatu denean, Bilbon bizi izaten jarri da Gorka, Bilboko Zazpikaleko taberna batean egiten du lan asteburuetan.Halako batean, aitaren hileta dela eta, anaiarekiko harremanak berreskuratu egin ditu.

            Egun, anaia zaharra eraikuntza negozioko enpresaria da, beti lan garbietan ez dabilena. Laguntza eskatu dio Gorkari, xantaia egin ari bitzaizkio.

             Denbora-saltoak eginez aurkezten zazikigun eskena solteetan ematen zaigu isitorioa. Pertsonaiak ezagutzeko ez dugu beta handirik izan, beti ari dira zerbaitetan eta ez dago astirik bere pentsamenduetan murgiltzeko. Gauza asko —gehiegi agian— gertatzen da kontakizunean. Gai larregi ukitu izan dira: drogazaletasuna, familia-gorrotoak, inmigrazioa, korrupzioa… eta istorioa ardatzik gabe-edo geratzen da.

            Bukaera badu sorpresarik, baina errazkiegi ematen zaio irakurleari, beharrik gabeko aitorpen baten bitartez. 

            Irakurterraza eta entretenigarria, baina gehiago espero genuen azken urteotan argitara istorio ugari eman dituen IñakI Irasizabalen irakurri dugun lehenengo liburu honetatik. Ikusiko dugu hurrengoetan.
Rafa L.

No comments: