2015-02-24

ETXEAREN NEGARRA





ETXEAREN NEGARRA
Felipe Juaristi

(Elkar, 2007)

           Elisa eta Edelmiro nazkatuta daude Kandidaren etxean bizi behar izateaz. Kandidak –Elisaren amak– kaleko txakurrez eta katuz beteta dauka pisua eta han ez dago pakean bizi izaterik. Beraz, gure bikote bitxia alokairuko etxe baten bila hasiko da eta, azkenean, tren-geltokiaren ondoko etxean, laugarren pisuan, topatuko du etxebizitza.

            Pertsonaiak karikaturak dira, oso esageratuak bere jarrera eta portaeretan. Ez dira sinesgarriak, baina oso atsegin egiten zaizkigu. Pitzatu samar, apal eta xume ikusten ditugu. Ez dago istorio handirik, baina ez dira gertakariak liburua erakargarri egiten dutena, kontatzeko era umoretsu eta ironia finaz egindakoa baizik.

            Gai serioei uko egin zaie. Ez da etxebizitzaren salneurriei buruzko kritikarik egiten edota bikote gazteek elkarrekin bizi izateko dituzten zailtasunak aztertzeko beta aprobetxatzen eta liburu umoretsu, arin eta entretenigarria eskaini digu Juaristik. Irakurri!

Rafa L.


 Liburu hau e-liburutegia-tik, Internet bidezko e-liburuen mailegu zerbitzutik, jaitsita irakurri ahal izan dut.



No comments: