ILUNPETAKO ARGI AHULA – “A” ELKARTEA – 1
Erik L’Homme
(Ibaizabal, 2012)
Gaspar
gaztetxoa “A” taldean onartu dute bekario gisa. Talde honek Izaki Bereziak (banpiroak, elfoak…) kontrolean
diihardu. Bere lehenengo misioak burutzean Jasperrek deabruak, azti azkar eta
lerdoak, narkotrafikatzaileak eta beste hainbat horrelako garaitu behar izango ditu. Egindako lanarekin
pozik eta harro dago Jasper; baina Walter, “A” elkarteko burua, ez da uste
berekoa.
Txikitan
eskolan Kasper dei egiten ziotenaz aparte, ezer gutxi dakigu Jasperri
buruz. Bere amarekin bizi da, baina hura apenas egoten da etxean eta Gaspar
nahikoa suelto eta bere kasa ibili ohi da. Ez itxaron pertsonaia sinesgarririk
liburuan, dena da irudimenaren menpe; eta magiak, Jasper aztia baita, denetako
irtenbideak eskainiko dizkio protagonistari une oro.
Hasieran
istorioak martxa handiago badu ere, trostan irakurriko duzu liburu osoa. Bukaerak
ez du izen hori merezi ere, ez baita ezer berezirik pasatzen. Noski, ateak
irekita utzi behar dira serieko hurrengo liburuentzat. Baina hori geroxeago etorriko
da. Gogoratu liburu-serieak irakurtzeko eman ohi dugun aholkua. Utzi
denboratxoa pasatzen hurrengoa eskuratu baino lehen. Artean gozatu Jasperrekin!
1 comment:
Jasper 15 urteko mutil gazte bat da A elkartean onartu berri dutena. Elkarte honek gizakien eta izaki Berezien arteko bizikidetzaren alde jokatzen du. Hainbat misio bete behar izaten ditu baina guztia sekretupean egin behar du dena, inor ohartu ez dadin. Lehenengo misioan, banpiro bat harrapatzen, lan bikaina egin zuelako misio zailxeago bat jarri zion Walterrek. Bigarren misioan, banpiroei, aztiei, deabruei... egin beharko die aurre, bizirik atera nahi badu. Lortuko al du?
Liburu hau ez zait gehiegi ere gustatu, hainbeste orrirako akzio gutxiegi baitzegoen.
Ainhoa O. 3A(2013-2014)
Post a Comment