EZ
ZUTEN EZER ERANTZUN
Oier
Santos
(Erein,
2012)
Koadrilako
gehienak unibertsitatean hasi dira ikasturte honetan. Neska-mutilak maila
ertainekoak dira (eskuinaldeko bailarakoak) eta bistan da kontsumorako joera
itzelaren menpe bizi direla. Parrandarako ametsetan daude uneoro: alkohola eta
sexua. Baina “paradisu” honetan bizi izandako zoriona hutsal eta iraungaitza
zapuztera etorriko da hondartzan antolatu duten festa beroan gertatuko den
zerbait. Danelek eta Elak osatutako bikotea izango da istorioaren gunea Jaitz
tartean paratzen den artean.
Istorioaren
hariak daukan trataera da atentzioa gehien ematen duena. Historia hasieratik
kontatzen dizkiguten kapituluak, “zera” hura gertatu ondorengoa kontatzen
dizkigutenekin tartekatzen baitira. Baliteke antolaketa honek jakinmina apur
bat areagotzea, baina dexente zailtzen du irakurketa patxadatsua. Pasarte batzuk
sinesgaitzak dira erabat, Nikolek pistola nola lortzen duen esaterako. Pertsonaiak
niri ez zaizkit oso sinesgarriak egin, baina azken boladan urrun samar nabil “parrandromoetatik”
eta ez naiz oso ondo enteratzen. Kontatuko didazue irakurritakoan.
Izan
ere, ez dakit zergatik, baina irakasleari gehiegi atsegin ez zaizkion eta
ikasleak zoratzen dituzten kontakizun horietako baten aurrean ote gauden zalantza
daukat… eta zuetako askok irakurtzea aukeratuko duzuela susma nezake.
Rafa L.
18 comments:
Liburu hau, nahiko erraz irakurri dut eta oso entretenigarria egin zait. Hemezortzi urte inguru dituzten gazte batzuen istorioa kontatzen du, unibertsitatean hasiberriak gehienak . Gertaerak ez ditu kronologikoki kontatzen ordea, pasarte garrantzitsu bat gertatu ondorengoak eta lehenagokoak tartekatuz baizik. Teknika honek irakurketa zailtzen duen arren, zirrara handiagoa ematen dio liburuari. Batez ere, gazteei aholkatuko nieke liburu hau irakurtzea. Irakur ezazu!
AXIER A. 2013-2014 4.A
Liburu hau zoragarria iruditu zait. Bertan, sei neska-mutil gazte, hala nola, Hodei, Garazi, Nikole, Danel, Ela eta Jaitzek, beraien bizitzan gertatu zen pasarte bat kontatzen digute. Hemezortzi urterekin, Hodei, surf zale amorratua, lanean asten da armategi batean. Beste bost nerabeak unibertsitatean ikasketak egiten hasten dira. Ela eta Danel, azken udaraz geroztik, bikote dira, eta Gasteizen botatako parranda baten ondoren Garazi eta Hodei ere elkar maitemintzen dira. Baina liburuan Aurrera joan hainean, egun zehatz batean, gauza larriren bat gertatzen dela ohartzen joaten zara. Azkenerako liburuak amaiera triste samarra daukan arren, nire ustetan liburu zoragarria da eta edonor bultzatuko nuke erraz irakurtzen den liburu hau irakurtzera.
Leire U. 4.A (2013-14)
Liburu honen lehen kapitulua oso gustora irakurri dut, jakinmina piztu dit, baita irakurtzen jarraitzeko gogoa ere. Hurrengo kapituluetan kontakizunak denboran salto egiten du aurrera eta atzera eta era hori ez zait gehiegi gustatu. Nahiago nuen istorioa ordenean kontatua izan balitz. Bestetik, istorioa bera ere, ez zait gehiegi gustatu, esan nahi dut, gazteak oso lagunak ziren, asko maite zuten elkar eta bata bestea tirokatzea gehiegizkoa deritzot eta zer esanik ez beren buruaz beste egitearena. Orokorrean ez zait gustatu eta ez nioke edozeini irakurtzea gomendatuko.
Joseba E.
4.B (2013-14)
Nik “Ez zuten erantzun” liburua irakurri dut, asko gustatu zait eta ulerterraza egin zait. Oier Santosen liburuko protagonistak hemezortzi urte inguruko sei gazte dira, batzuk unibertsitatean hasi berriak dira eta beste batzuk lanean. Lagunen artean ordea, hainbat gaizki ulertu eta tirabiren ostean, arazoak sortuko dira eta gertaera jakin batek ondorio larriak izango ditu. Liburuaren amaiera, harrigarria eta era berean gustagarria suertatu zait. Liburu hau gure adineko eta zaharragoa den edonori gomendatuko nioke. Anima zaitez!!
Maite T. 4.A (2013-14)
Liburu hau izugarri gustatu zait. Unibertsitatean hasi diren gazte baztuen istorioa kontatzen du, maitasun kontuak, juergak... Irakurtzeko garaian nahasi samarra dela onartu behar dudan arren, oso istorio polit eta erromantikoa kontatzen duela uste dut. Ela eta Danelen maitasun istorioa ederra da, Jaitzen sexualitate kontuak gaur egun ere oso ohikoak dira eta beraien parranda giroak liburua dibertigarriagoa egiten du. Beraz, gazte guztiei gomendatuko nieke.
OIHANE A: 2013-2014 4.B
Nik "Ez zuten erantzun" liburua irakurri dut. Niri izugarri gustatu zait liburu hau. Gazte batzuen istorioa kontatzen du. Gazte hauei hilabete batzuetan erabat aldatuko zaie bizitza. Esan beharra dago nahiko liburu zaila dela irakurtzeko, gertaerak ez baitaude kronologikoki ordenatuta. Baina aldi berean zirrara handiagoa ematen dio liburuari. Nik edozeini gomendatuko nioke liburu hau.
ANIMATU!!!
Julen Z. 4B (2013-2014)
Niri liburua asko gustatu zait, hasieran ez dut ulertu liburua nahaste bat zen, baina amaieran logika artzen hasi nahiz, eta bukaeran ulertu dut liburua. Liburuan dagoen nahaste horrekin ez duzu ulertzen zer pasatzen ari den eta amaierara arte zer gertatuko den jakin nahi duzu eta horrek engantxatu egiten zaitu, bueno ni behintzat bai eta emozio horrekin segituan irakurtzen da liburua. Niri asko gustatu zait eta edonor gonbidatuko nuke liburua irakurtzera.
Aitor M.
4B Aralar BHI institutua.
Oso interesgarria iruditu zait liburu hau. Gazte batzuen historioa kontatzen du eta hauei gertatzen zaizkien gaizkiulertuak eta arazoak errealak dira baina Danelek egiten duena egite gehiegizkoa da. Amaierara arte ez dut jakin zer gertatzen den baina bukaera oso gogorra iruditu zait. Ez nuen uste horrela bukatuko zenik. Danelen jokaera ez zait ona iruditzen, egia osoa jakin aurretik erabakitzen du zer egin eta bere kulpaz gauza oso txarrak gertatzen dira. Liburu hau edonori gomendatuko nioke, ez baita aspertuko irakurtzen eta asko gustatuko baitzaio.
Intza G. 4B (2013-14)
Nik “Ez zuten erantzun” liburua irakurri dut, eta izugarri gustatu zait liburua. Gazte batzuen istorioa kontatzen du. Ela eta Danel, azken udaraz geroztik, bikote dira, eta Gasteizen botatako parranda baten ondoren Garazi eta Hodei ere elkar maitemintzen dira. Azkenean amaiera oso tristea gertatzen da. Liburu hau gure adineko eta zaharragoa den edonori gomendatuko nioke. Anma zaitez irakurtzen.
U. Mozo 4B 13-14
“Ez zuten erantzun” liburua izugarri gustatu zait.Denboran saltoak gertatzen direla-eta irakurtzerako garaian nahasi samarra egin zaidan arren,kontatzen dituen pasarteak jakin-mina piztu didate eta baita irakurtzen jarraitzeko gogoa ere. Hemezortzi urte inguruko sei neska-mutil gazte dira protagonista nagusiak eta beraien artean hainbat arazo gertatzen dira komunikazio ezagatik orokorrean.Horrek,ondorio larri batzuetara bultzatzen ditu,hala nola, protagonistetako batek bere neskalagun ohia tirokatzea,beste batek bere buruaz beste egitea… Azkenik,liburuaren amaiera nahiko tristea iruditu zait eta ez nuen horrelakoa izango zenik espero.Beraz, liburu hau gure adineko edozeini gomendatuko nioke.Anima zaitez!Alazne G. 4.A (2013-14)
Liburu erraza irakurtzeko eta polita, amaierako hiru kapituloak ez ezik. Pen izugarria eta desilusioa sentitu ditut amaieran. Bazirudien nahiz eta amodioarengatik edo gaizki ulertuengatik lagun bat galdu zutela eta dena konponduko zelakoan, bi maiteminduek elkarrekin beren buruaz beste egiten dute elkar besarkaturik. Amaiera latza, bisitan doazen lagunentzat, Elaren amarentzat eta nola ez irakurri dugunontzat. Amaiera beste era batekoa espero nuen, politagoa. Halaz eta guzti ere edonori gomendatzen diot irakur dezan.
ANDER Z. 4.A (2013-2014)
Liburu hau ez zait gehiegi gustatu. Unibertsitatean ikasten asi diren lagun koadrila baten istorioa kontatzen digu. Irakurtzen zoazen einean, gazte hauen artean harreman batzuk sortzen dira, Hodei eta Garazirena esaterako. Liburuak ez du istorioa kronologikoki kontatzen eta honek irakurtzeko gogoa areagotu beharko lukeen arren, niri ez zait batere gustatu. Gainera, liburuaren amaiera gogorregia egin zait eta liburuari zerbait falta zaion sensazioarekin geratu naiz. Hala ere, iritzi desberdinak daudela kontuan artuta, irakurtzera animatzen zaitut.
Aitor O. 4.A (2013-14)
Nik "Ez zuten erantzun" liburua irakurri dut.Liburua uler erraza egin zait, unibertsitatean dabiltzan sei gaztena delako,baina datak ezditu ordenetan eta pixkabat nasten da.Liburuak pasarte politak ditu baina amaiera tristea.Ala eta guztiz ere asko gustatu zait, edozein gazteri gomendatuko nioke.ANIMA ZAITEZ!
Mattin.J-4A 13-14
Oraingo honetan Oier Santos idazlearen "Ez zuten erantzun" luburua irakurri dut eta egia esan asko gustatu zait. Istorioko pertsonaiak sei gazte dira, unibertsitatean hasi berriak eta denek leku ezberdinetan ikasten dutenez asteburuetan egiten dituzte planak. Haietako plan bat hondartza txiki batera joan eta festa "bero" bat egitea izan zen eta hasieran plan zirraragarria iruditu bazitzaien ere oso amaiera txarra izango duen gertakizun bati hasiera emango dio festa honek. Liburua ez da oso erraz irakurtzen den horietako flash-back asko daudenez, baina oso istorio interesgarria da eta gertatzen dena ordenean ez irakurtze horrek zirrara handitzen du. Liburu hau edonori gomendatuko nioke, bereziki, gazte arteko kontu eta istoria poliziakoak atsegin dituztenei.
IKER N. 4A (2013-14)
Niri “Ez zuten erantzun” izeneko liburua izugarri gustatu zait. Liburuan, hemezortzi urte inguru dituzten sei gazteren istorioa kontatzen du. Liburu guztia beraien artean gertatu zen arazo bati buruz doa, edo orri buruz hitz egiten du. Koadrilan bikote batzuk ere badaude eta bikoteen arteko harremanei buruz ere hitz egiten du noizean behin. Batez ere liburu honetaz gustatu zaidana denboran dituen saltoak dira,hau da, istorioan zehar denboran egiten dituen saltoak. Bukaera arte nola mantentzen historia nola bukatuko den jakiteko jakin mina. Nik liburu hau irakurle gazteei gomendatuko nieke, anima zaitez liburu eder hau irakurtzera!
Nerea E.
4.A (2013-14)
Nik “Ez zuten erantzun” liburua irakurri dut. Asko gustatu zait eta gainera oso entretenigarria da. Ala ere esan beharra dago nahiko liburu zaila dela irakurtzeko izan ere pasarteak ez daude kronologikoki ordenatuta. Bertan Gorlizko sei neska-mutilen pasarteak kontatzen ditu. Ala ere Danelek egindakoa gehiegizkoa iruditu zait. Liburu hau, gure adineko edonori aholkatuko nioke.
JOSU P. 2013-2014 4A
Liburu hau asko gustatu zait. Bertan gazte batzuen istorioa kontatzen da. Liburuaren amaiera arrigarria iruditu zait, pastillak artzen dituzten unea batez ere. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke. ANIMATU!
Jon I. 4.A. (2013-14)
Nik irakurri dudan liburua "ez zuten ezrantzun" da. Liburu honetan 4 lagunen artean gertatzen diren abenturak agertzen dira. 3 unibertsitatean asten dira eta bat armategi batean lanean kotx bat erosteko. Hasieran oso polita da baña bukaera oso arraroa da baina ikaragarri gustatu zait. Edonori gomendatuko nieke.
Alaitz M. 4A 13-14
Post a Comment