Aitarekin ikasi du arrantzan txikitandik Ismaelek, eta horretan dihardu egunero. Ismalek, itsasora gabe, etxean geratu behar izan duen egun batean; aita eta Youssouf desagertu egingo dira betiko. Honetan hasiko da Ismaelek itsasoarekin izango duen maitasun eta gorrotozko harremana.
Europara nahi izango du Ismaelek. Itsasoak bidaide guztiak irentsiko ditu Ismael
bakarrik utzita bizirik.
Tonu sentsiblero eta aitatxokeriaz idatzitako istorioa. Egileak munta apaleko hausnarketak egiteko behar dituen eszenategiak marraztu ditu, eta historia bat behar lukeena, powerpoint melodramatikoan geratu.
D’Adamok ez du aztertzen ukitzen duen gaia, ez du jarrera argirik azaltzen dramaren
aurrean. Liburua astuntxoa egiten da irakurtzeko, eta geldoa. Igande arratseko
katekesiko filmen kutsua hartzen zaio kontakizunari: gozopastelegia.
Rafa L.
5 comments:
Liburu hau oso interesgarria irudi zait. Ismael izeneko gazte baten istorioa kontatzen du. Herrixka batean bizi da bere aita, ama eta arrebekin eta goizero bere aitarekin arrantzara joaten da. Egoera, berari suge batek hozka egin eta arrantzara joan ezin duenean aldatzen da. Bere aita arrantzara joaten da eta ez da itzultzen. Pobrezia eta langabeziaren ondorioz, Ismaelek itsasontzi bat hartzen du Taliara joateko eta bertan lan egin ahal izateko. Itsasontzian igotzen denetik pasatako gora beherak kontatzen dizkigu. Irakurtzeko erraza iruditu zait eta pertsonaiak eta situazioak oso errealak. Gure adineko edonori gomendatuko nioke.
Jone I. 3A 12/03/20
“ Ismaelen historia” liburua oso interesgarria, nahiko gogorra eta errez irakurtzen dena. Beste herrialde batzuetako pertsonen bizia nolakoa den kontatzen du. Oso ausarta iruditu zait Ismaelen aita hiltzen denean Italiara joateko erabakia hamabost urterekin familia guztia etxean utzita. Edonori gomendatuko nioke liburu hau, oso polita eta nahiko ulerterraza delako. Maialen A. 3.A (2011-2012)
Nik irakurri dudan liburua Ismaelen historia da. Egia esan liburu oso aspergarria iruditu zait. Mutil bati buruz hitz egiten du, lehenengo pertsonan. Honek bere bizitza kontatzen du, nun bizi den nun egiten duen lan...
Egun batean Taliara joaten da, eta bidaian edukitako arazoak kontatzen ditu, gero Taliara iritsitakoan, hilabetea pasa eta gero etxera bidaltzen dute. Ez dut asko gomendatzen liburu hau, neri behintzat ez zait gustatu, baina hori bakoitzaren iritzia da.Irati Zabala 3B
Liburu hau ez zen nik uste nuen bezalako, beste era batekoa izango zela pentsatu nuen. Ez zait asko gustatu. Mutil gazte batek, Ismaelek, bere bizitza kontatzen du, nolakoa zen txikitan eta ondoren nerabezaroan nola zeharkatzen duen itsasoa bere herria utzita. Ze gora behera edukitzen dituen itsasoa zeharkatzerakoan. Bere familia nolakoa den eta zer bizimodu duten kontatzen du, bere ustez beti izan da amaren antzekoa baina aitaren herrian bizi denen aita bezala bere etorkizuna arrantzale izatea da. Liburuaren amaiera ere ez nuen horrelakoa izango zela espero, bere herrira bueltarazten dute. Taliara iristean azala zahartuta du, beno zahartuta ez baina zimurrekin eta ilea ere zurituta dauka. Liburu hau irakurtzea gomendatzen diet sufritu egiten dutela diotenei, hau baita benetako sufrimendua.
Haizea A. 3B 2011-2012 ikasturtea
Oraingo honetan “Ismaelen historia, edo itsasoa nola zeharkatu nuen” liburua irakurri dut. Liburua aspergarria iruditu zait eta ez zait batere gustatu. Baina hala ere, istorioa ez gustatu arren, gaia interesgarria iruditu zait. Afrikarrek Europara egiten dituzten legez kanpoko bidaiak, dokumenturik ez edukitzeagatik izaten dituzten arazoak, etxera bueltatu beharra… azaltzen dira liburu honetan. Gaur egun horrelako kasu asko daude eta nire ustez garrantzitsua da egoerari buruz zertxobait jakitea.
Maider A. 3A 2011-2012
Post a Comment