BIDELAPURRAK, MATXINOAK ETA KUTUN ESTIMATUA
M.A. Mintegi
(Ibaizabal, 2007)
Mintegiren libururik irakurri izan dugu orain baino lehen !. Idazleak bisita ere egin zigun maiemminduen egunean. Oraingoan proposatu nahi dizuegun liburu honetan, poliziakotik eta historiatik duen istorio bat ekarriko digu. Igartza kapitaina herrira dakarren diligentziari lapurreta egin eta bertan bidaiari zihoan neskatoa bahitu egingo dute ezezagun batzuek.
Igartza desagerarazitako neska askatzen eta gaizkileek ekintza hartan bertan berari kendutako kutuna berreskuratzen saiatuko da.
Kontakizuna erritmo handiz, zuzen eta indartsu, hasten bada ere; erdialdera bizitasuna galdu eta nahastu egiten da. Izan ere, irakurleari matxinada garaian bizi izandako kale giroa irakurleari erakusteko-edo, idazleak batera eta bestera erabiliko du protagonista helburu argirik gabe eta istorioa –inolako beharrik gabe- larregi korapilatuz.
Beste aldetik, pertsonaiak nahikoa muturrekoak dira, oso sinpleak, ez oso sinesgarriak. Bereziki pelikulako gaiztoak inozo eta tontoak dira oso.
Esanak esanda ere, istorioa gustagarria da eta martxa handikoa; erraz irakurtzen dena – Migel Angel Mintegik erabiltzen duen hizkera natural eta erakargarriak ere asko laguntzen du honetan.
Agian historiaren txatalak derrigorrez txertatu izanak gehigitxo behartu egin du istorioaren haria. Matxinadaren kontakizuna eta Igartza kapitainaren abentura ez dira hain ondo itsatsi… eta kutunarena?
Rafa L.

2 comments:
Niri liburu hau asko gustatu zait, misteriotsua delako.Irakurtzeko garaian ez dut zailtasunik izan eta orduan gustura sentitu naiz. Igartza kapitaina herrira dakarren diligentziari lapurreta egin eta bertan bidaiari zihoan neskatoa bahitu egingo dute ezezagun batzuek.Igartza desagerarazitako neska askatzen eta gaizkileek ekintza hartan bertan berari kendutako kutuna berreskuratzen saiatuko da. Nik liburu hau hamahiru urtetik gorakoei gomendatuko nieke irakurtzea.
Egoitz.G 08/09 4A
Niri liburu hau asko gustatu zait, irakurtzeko zailtasunik gabekoa egin zaidalako eta oso abenturazalea delako. Igartzak Mieltxo mutikoa aurkitzen duenean poza eman dit, bestela bakarrik bait zebilen. Igartza gizon atrebitua dela jakinarazi du. "Muturbeltz" harrapatu harteko onik ez du izan. Nik liburu hau 13 urtetik gorakoei irakurtzea gomendatuko nieke.
Post a Comment