2012-03-22
MAITASUNA BESTERIK EZ
MAITASUNA BESTERIK EZ
Marliese Arold
(Elkar, 2007)
Neska “arrunta” da Sandra. Baina nondik eta nola ez dakielarik, orain artean bere lagun minekiko -mutila- sentitutakoarekin zerikusirik ez daukan zerbait hasiko da sentitzen Meikerekin. Meike, neska konprometitua etxean, gazte mugimenduan, antzerkigintzan... erakargarria egin zaio Sandra neska pija-ri. Hasieran, honek, beste neskarekin maitemintzeak, izugarri aztoratuko du Sandra; baina gerora, onartu, lasaitu eta amodioaz gozatzen hasiko da.
Akzioa Alemanian-edo burutzen da. Atentzioa ematen du nobelan gazteek daukaten dibertitzeko era: dena kontsumitzean datza, erosi, erosi eta erosi. Eta istorioan agertzen zaizkigun gaztetxoak, gure artekoekin konparatuta, luxuzko baldintzetan bizi direla ematen du.
Hainbat kritikatan homosexualitatea era ausarta agertzen duen liburua dela irakurri ahal izango duzue; baina protagonista bere sentimenduekin konturatutakoan, bere buruaren etengabeko justifikazioan arituko da.
Idazleak tesia –homosexualitatea ez dela ezer txarra- mantendu eta azpimarratu behar izanak kontakizuna zapaldu eta asperduraren gurpilean sartzen du gehiegitan.
Rafa L.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
8 comments:
Niri liburu hau asko gustatu zait, oso entretenigarria da.
Liburua kontatzen du Sandraren mobidak. Berak Thomasekin
atera egiten da, baina egun batean Meikeri ezagutezn dio, eta gauzak aldatzen hasten dira. Bera konturatzen da Meiketaz dagoela eta ez dio inori esan nahi neska batetaz dagoela. Baina Meike ere Sandrataz dago.
Edonori gomendatzen diot liburu hau.
Nicole.R 3B (2009-10).
Niri liburu hau asko gustatu zait oso polita eta entretenigarria izan delako.
Liburu honek, Sandra izeneko neska baten mobidak kontatzen ditu.
Sandra, lesbiana da, baina inorrek ez jakiteko, Thomas izeneko
mutil batekin ateratzen hari da, baina berez berari seska bat gustatzen zaio,
neska hori, Meike izena du.
Sandrak lehenengo aldiz Meike ikusi zuenean, bere gatik maitemindu zen,
eta Meikeri berdina pasatzen zaio.
Azkenean, biok elkartzen dira eta mundu guztiak jakiten du lesbianak direla.
Liburu hau, edozeini gomendatuko nioke irakurtzeko.
Naiara.F 3A(2009-10)
Niri liburu hau asko gustatu zait, oso entretenigarria da.
Liburua kontatzen du Sandraren mobidak. Berak Thomasekin
atera egiten da, baina egun batean Meikeri ezagutezn dio, eta gauzak aldatzen hasten dira. Bera konturatzen da Meiketaz dagoela eta ez dio inori esan nahi neska batetaz dagoela. Baina Meike ere Sandrataz dago.
Edonori gomendatzen diot liburu hau.
Nicole.R 3B (2009-10).
Niri liburu hau asko gustatu zait, oso entretenigarria iruditu zaidalako eta errex ulertzen delako.
Liburuaren gaia ere oso politta da, Sandra izeneko neska bati gertatutako arazoei buruz kontatzen.
Hiztegiaren aldetik oso hiztegi errexa erabiltzen du.
Nik liburu hau edonori gomendatuko nioke.
Irati Gorostidi 3A
Niri liburu hau asko-asko gustatu zait. Hasiera ez zait asko gustatu baina erdialdetik haurrera gustatu zait. Oso erraz irakurtzen da, oso ondo ulertzen da eta asko entretenitzen du. Niri gehien gustatu zaidan zatia, Meike eta Sandra elkartzen direnean izan da. Nik edonori gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.
Inko Oruesagasti 3A
Niri liburua asko gustatu zait. Hasieran ez zitzaidan oso entretenigarria egiten, baina pixka bat irakurri ondoren, interesgarria da. Kontatzen duen istorioa polita iruditzen zait,gainera, gure adineko gazteen istorioa da eta hori ere asko gustatu zait.
Nik liburua edozein pertsonari gomendatuko nioke, baina geihen bat 14-16 urteko gazteei.
Ane Roman 3A
Niri liburu hau oso polita eta interesgarria iruditu zait,batez ere adierazi nahi diguna gustatu zait.Hasieran ez nuen ondo ulertzen baina pixkanaka hobeto ulertzen Joan naiz. Liburu honek kontatzen digu Sandra izeneko neska baten bizia. Sandrak pentsatzen du bere lagun Thomasekin aterako dela baina neska bat ezagutzen du eta hori dena aldatu egiten da. Nire ustez, Liburu hau 13 edo 14 urteko neska edo mutilentzat egokia da.
Bruna da Rocha 3-B (2019-01-11)
Liburu hau nahiko interesgarria dela esango nuke; izan ere, izenburuak berak dioen bezala, amodio kontuak oinarritzat izanik, nerabe batzuen arteko harremanak edota gorabeherak kontatzen dira.
Gainera, liburuko protagonistak, neskak biak, elkarrekin maitemintzen direnez, istorioa bide edo joera tradizionaletik aldentzen dela esan liteke eta, honela, gure inguruan topa ditzakegun amodiozko harreman ezberdinetara irekitzen digula ikuspegia aipa daiteke.
Esandako guztia kontuan hartuz, liburu hau gomendagarria dela, bereziki, nerabeentzat pentsatzen dut, besteak beste, liburuko protagonistak nerabeak izanik eurekin identifikatzeko aukera eskaintzen duela uste baitut.
Izaro Urreta 3C (2018-2019)
Post a Comment