2007-09-01

UDAKO INDARTZE NEURRIAK









http://www.igela.com/ -en daukagun iruzkina:



Robert Louis Stevenson
BALLANTRAEKO PREMUA




Robert Louis Stevensonen izena eta ospea batez ere Altxor uhartea eta Jekyll Dk. eta Mr. Hyderen kasu bitxia nobeletan oinarritua bada ere, Ballantraeko Premua miresgarria da bere sakontasun, indar eta pertsonaien anbiguotasunagatik.Stevensonek, idazle bezala heldutasunera iritsirik, bere idazkera-baliabide guztiak kontzentraturik erabili zituen nobela honetan, eta hor datza bere indarra.Bi anaia dira ixtorio honetako pertsonaia nagusiak, lurralde desberdinetan -Eskozia, Frantzia, Estatu Batuak, India- gertatutako abenturak kontatzen zaizkigu, baina nobela honek gizakiaren funtsezko bikoiztasuna barrutik biziarazten digu batez ere.

5 comments:

Anonymous said...

Liburu hau oso aspergarria da, irakurtzeko oso astuna delako. Pertsonaiak errealak iruditzen zaizkit eta beraien arteko harremana oso txarra da horregatik ez zait gustatu. Ipuina hau benetan aspertu nahi duenari bakarrik gomendatuko nioke.

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Bizitza errealean gauza hauek gertatzea ezinezkoa dela iruditzen zait baina ondo dago nire bizitzatik deskonektatzea lortu baitut liburu honekin. Liburua erraza da irakurtzeko eta oso interesgarria. Irakurtzea gomendatzen dut

Anonymous said...

Niri liburu hau ez zait batere gustatu. Oso aspergarria eta pisutsua iruditu zait. Irakurtzen galdu dudan denboran hobe nuen musika entzuten egon izan banintz. Pertsonaiak oso fantasiazkoak iruditu zaizkit. Inori ez nioke liburu hau irakurtzea gomendatuko.

Anonymous said...

Liburu hau oso interesgarria iruditu zait.Gaia oso gustukoa nuen eta bertan pasatzen diren gauzak gustatu zaizkit batez ere.Gauza guztiak errealak eta sinesgaitzak dira, liburua tita baten irakurtzen da eta gomendatzen dizuet liburu hau irakurtzea denbora pasa zaudenean.

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait oso erreala da eta eguneroko gauzak komentatzen ditu, protagonistak kontatzen duen bezala oso erreala iruditu zait.