2011-11-12
A ZER GAUPASA!
A ZER GAUPASA!
M.A. Mintegi
(Elkar, 2000)
Uda hasierako gau epel batean, gazte koadrila batekoak, aspaldian itxaron izan duten rock kontzertuaz gozatu beharrean, koadrilako neska txolinaren –Leireren- jokabide burugabea dela eta, abentura arriskutsu eta kitzikagarrian sartuta ibiliko dira egunsentira arte. Igor eta Miren ibiliko dira droga-saltzaile arriskutsu batzuen beldur eta, hala ere, haiei jarraiki Leire salbatzearren. Amodioak ere izango du bere partetxoa gau hartakoan.
Istorioa linealki dago kontatuta, inongo denbora-salto edo horrelakorik gabe. Ingurua eta giroa, hasieran behintzat, oso ezagun egiten zaizkigu. Kontakizuna aurrera doan neurrian gero eta fantasiosoago bihurtzen da eta sinesgarritasun apur bat galdu –eta emozioa eta kilika irabazi. Hori bai, pelikulako gaiztoak tontotxoak ere badira.
Oro har, era atseginean eta erraz irakurtzen den liburua da eta dibertigarria suertatuko zaigu; nahiz eta zenbait pasartetan, drogaren aurkako mezua hainbeste azpimarratzeak kutsu didaktiko gehiegitxo eransten dion liburuari.
Rafa L.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
17 comments:
Liburua erraz irakurtzekoa da eta gainera atsegina. Kostaldeko herri batean kokatzen da. Bertako festetan rock kontzertua eskeintzen dute eta kuadrila bateko neska-mutilak bertara joaten dira festak pasatzera. Hauen gorabeherak kontatzen ditu liburuak. Irakur ezazue politta da eta!!
Oraingo honetan “A zer gaupasa!” irakurri dut, eta asko gustatu zait. Liburu honetako protagonistak 6 lagun dira. Ikasturtea bukatu berri rock kontzertu batera joaten dira, gaupasa ahaztezin bat egitea, baino gaupasa ahaztezin hori ez zen beraiek pentsatzen zuten bezalakoa. Liburu hau zati oso politak eta eleganteak dauzka adibidez, Igor eta Miren, kotxe baten atzetik joaten direnean, tipo baten motorrarekin. Liburu honetan adiskidetasuna, maitasuna eta nire ustez misterio pixka bat. Liburu hau denei gomendatzen diet.
Iosu L. 3A (2009-2010)
Neri liburu hau izugarri gustatu zait zeren eta abenturazko liburuak gustatzen zaizkit. Liburu honetan, protagonistak sei gazte dira eta festa batera joaten dira, ondo pasatzera. Leire izeneko neska bat, ezezagun batzuekin joaten da eta horiek bahitu egiten dute. Liburu hau ulertu eta irakurtzeko oso erreza da eta irakurle guztiei irakurtzea gomendatzen diet.
Mattin.R 3-b 2009-2010
Liburu hau luzea da irakurtzeko baina atsegina denez niri irakurterraza egin zait.
Kostaldeko herri bateko festetara joaten de gazte koadrila bati buruzkoa da. Gazte hauek herri honetan gau-pasa egiten dutela eta bertan pasatzen zaizkien gora-beherak kontatzen ditu liburu atsegin honek.
Nik, batez ere nire adineko gaztetsoei gomendatzen diet garai honetan hasten baitira gaur egun gaztetsoak gaupasak egiten eta nik uste dut baliagarri egingo zaiela liburu hau hurrengo jaietarako.
Maialen O. 3.B (2009-10)
iepa! liburua izugarri polita iruditu zait,oso erraza izan zait irakurtzea eta asko disfrutatu dut.
liburuan gertatzen diren goraberak oso politak dira eta graziosoak ere iruditu zaizkit.
liburu hau 13-14 urte inguruko gendeari gomendatuko nieke orduan asten baitira orrelako kontuei zentzua hartzen!
Alex.G 3.A (2011-2012)
“A zer gaupasa!” izan da oraingo honetarako aukeratu dudan liburua. Asko gustatu zait liburu hau, irakurterraza eta entretenigarria iruditu baitzait. Udako kontzertu batetara joaten diren gazte talde baten pasartea kontatzen du, tramaz eta misterioz betea. Aldi berean, pertsonaien arteko maitasun kontuak ere hor daude, eta istorio guztian zehar nagusitzen da laguntasun mugagabea. Hortaz aparte, gaur egungo arazo handi batez hitz egiten du, drogaz eta ustelkeriaz eta hauek eragiten dituzten arazoez. Pertsonaiak oso interesgarriak egin zaizkit. Laburtuz, liburu polita eta atsegina da, beraz, anima zaitezte hau irakurtzera!
Lide L. 3B (2011-12-19)
Liburu hau asko gustatu zait abentura zalea nahizelako eta abenturazko liburua delako. Sei neska mutil egun batzuk pasatzera doaz kostaldeko herri batera. Herri horretan festak dira eta iskanbila askotan sartzenn dira. Nahiz eta bukaera oso polita izan, erdi aldean kontatzen dena ulertzea oso zaila da. Mundu errealean gertatzen diren gauzak kontatzen ditu liburu onek. Agian une batzuk gogorrak dira kontatzen dituen gauzengatik, drogen kontua adibidez. Liburu hau edozein adinetako neska-mutilei gomendatuko nieke. Anima zaitez “A zer gaupasa!” liburua irakurtzera.
Imanol Y. 2011-2012 3.B
“A zer gaupasa” liburua ez zait asko gustatu, istorio korapilatsuegiak agertzen direla iruditzen zait. Hala ere, gertakizun politak daude, Igor eta Mirenen maitasuna, esaterako. Gainera, gaur egun gazteriak drogekin duen arazoa azaltzen da, eta alde horretatik interesgarria dela pentsatzen dut. Liburu hau abentura gustatzen zaion edozein gazteri gomendatuko nioke.
Irati. U 3.A 2011-2012
Kaixo denei!
Nik “A zer gaupasa!” liburua irakurri dut eta ez zait asko gustatu. Liburua irakurri aurretik eta izenburuan oinarrituta beste era batekoa izango zela uste nuen. Oso luzea ez izan arren, luzea egin zait alde batetik istorioa aspergarria iruditu zaidalako eta bestetik denbora guztian gai berdinaz ari zirelako. Hala ere, abenturak gustatzen zaizkion edozeini gomendatzen diot liburu hau!
Maider A. 3A 2011-2012
Niri liburu hau asko gustatu zait, erraza egin zait irakurtzeko, luzea izan harren. Hiru neska eta hiru mutil, kostaldeko herri batera joaten dira rock festa batera. Bertan igaro behar dute gaua eta liburu honek gazte horiei bertan pasatzen zaizkien gora beherak kontatzen ditu. Nik, liburu hau gure adinekoei gomendatuko nieke irakurtzeko, lagunek beraien lagunengatik nola kezkatzen diren eta zer egiten duten kontatzen duelako.
Ane Otamendi - 2011/12/20 - 3.B
Niri liburu hau oso polita iruditu zait eta entretenigarria. Liburua erraza da irakurtzeko eta erraz ulertzen da. Bertan kostaldeko herri bateko festetako gazte batzuen abenturak kontatzen dira; maitasunez, eta misterioz beteak. Nik edozeini gomendatuko nioke liburu zoragarri hau.
Unai M. 3B
Oraingo honetan “A zer gaupasa!” liburua irakurri dut eta, egia esan, asko gustatu zait. Liburu honetan abentura eta maitasuna dira nagusi. Protagonistak 6 lagun dira eta rock kontzertu batera joaten dira gaupasa zoragarri bat egiteko asmoz, nahiz eta azkenean dena korapilatzen den. Erraz irakurtzen da eta denei gomendatzen diet irakurtzea.
Irati Z. 3.A. 2011-12
"A zer gaupasa!" liburu hau oso gustura irakurri dut. Abenturazko liburu hau, oso gustukoa eta entretenigarria iruditu zait. Leire, pertsona oso burutsua ez izan arren, oso lagun onak dituela demostratzen da liburuan zehar eta denen artean harreman estua dagoela. Erraza da irakurtzeko, eta edozeini gomendatuko nioke!
Nerea M. 3B 2011-2012 ikasturtea
Liburua hasieran aspergarria iruditu zait, baina istorioa aurrera joan ala interesgarriagoa. Protagonistak 6 lagun dira eta Leireren, denetatik gutxien gustatu zaidan pertsonaiaren, erruz nahaste ederrean sartzen dira. Nire ustez oso egokia da gure adinekoentzat, izan ere motza eta irakurtzeko erreza da.
Jone I. 3A 11/12/20
Liburu hau ez da horren motxa baina irakurtzeko erreza da eta erraz ulertzen da. Ipuin hau kostaldeko herri batean kokatzen da eta bertara gazte asko joaten da rock festa batera. Ipuin honetako sei protagonistak gau-pasa egitera joan ziren eta gau luze hartan pasatako historiak kontatzen ditu. Ipuin hau edozein irakurleri gomendatuko nioke oso ipuin polita eta ulerterraza delako.
BeƱat Beloki 3.a
Liburua asko gustatu zait, abentura eta maitasuna dira nagusi. 6 gazte rock festa batera joaten dira kostaldeko herri batera eta beraiei gertatzen zaizkien abenturak kontatzen ditu. Liburua denei gomendatuko nieke.
Mireia M. 3.B 2011-2012
Liburua irakurtzeko erreza izan da eta baita interesgarria ere.Bertan udan kontzertu batera joaten den lagun talde bati buruz hitz egiten digu gertatzen.Gainera drogei buruz ere asko itzegiten digu liburu guztian zear.Nire ustez 14-15 urte inguruko gazteentzako da gehienbat liburu hau eta nire ustez polita izan da eta gaztei irakurtzera animatuko nieke.
Post a Comment