2012-03-21

BIHOTZ AUSARTA


BIHOTZ AUSARTA
Joanes Urkixo
(Alfaguara-Zubia, 1996)



Urtzi maiteminduta dago, baina nola esan Oihanari? Neskari bere amodioa aitortzeko puntuan dagoenetan, ausartu ez eta mutilaren frustrazioa handitzen doa. Ikasketetan gauzak ere ez doazkio ondotxo eta hau guztia gutxi balitz, badirudi Txispas aurrea hartzen ari zaiola eta Oihanaren “lagun kuttun ofiziala” postua lortzeko puntuan dagoela. Noizbait koldarkeria alde batera utzi bere buruarekin konfidantza hartu eta benetako Bihotz Ausarta bihurtu behar izango du Urtzik. Ausartuko al da?

Kontatzen den istorioa inozo samarra da, pertsonaiak oso sinple eta alde bakarrekoak dira, baina maitagarri egiten zaizkigu. Bestalde kontakizunak ez dauka sorpresa handirik eta badakigu ia hasieratik gauzak ondo aterako zaizkiola protagonistari. Hala ere, gustagarri egiten zaizkigu pasadizoak, eta gu hunkitzera ere iritsiko dira batzuetan.

Gaizki bukatzen diren istorioekin nazkatu samar baldin bazaude; liburua bukatutakoan ezpainetan irribarre inozoa eduki nahi baduzu; zuk ere Urtzik bizi duen amodio-zorionaren partaide izan nahi baduzu; oso neska edo mutil erromantikoa bazara... liburu hau zuretzat da egina. Ausartu zaitez “Bihotz Ausarta”rekin!
Rafa L.

43 comments:

Anonymous said...

Liburua gustatu zait. Amodiozko istoria bat da, Urkik Oihana maite du, baina ez daki nola esan. Edorta, Urkiren lagunik hoberenak, esaten dio lagunduko diola , baina Urkik ezetz.
Bidean, Txispas sartuko da, eta Urkik eta Txispasek burruka antzeko bat edukitzen dute neskarengatik.
Gainera , Urkik nota txarrak ateratzen ditu , eta horrek aita hasarrerarazi egiten du.
Liburu hau erreza da irakurtzen eta gainera polita da istoria, askoei gomendatzen diet.Irati Z. 3B

Anonymous said...

Bihotz ausarta liburua asko gustatu zait. Urtzi da protagonistaren izena eta maiteminduta dago , hori dela eta liburuak maitasun historioak kontatzen ditu pixka bat bere bizitzaren inguruan. Erreza da irakurtzeko eta letra egokia du.
Animatu eta irakurri liburua!!

Itziar A. 3A

Anonymous said...

Urtzi 13-14 urteko mutiko bat da eta oihane gustatzen zaio. Liburu guztian zehar arazo dexente edukiko ditu, notetan ustelak aterako ditu, aitarekin liskarrak edukiko ditu, neskeekin gaizki ulertzeak...
Bere eskolan ere, Txispas izeneko mutiko bat dago, eta denbo guztian Urtzirekin sartzen da. Urtzik hasieran ez dio ezer esaten, baina egun batean leher egiten du.
Liburu hau oso polita iruditu zait, irakurtzea gomendatzen dizuet.

June G. 3-B 2011-2012

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, irakurtzeko erraza eta oso momentu politak kontatzen dittuelako. Ibai ondoan egon zirenean Urtzi eta Oihane hitzegiten eta Urtzik kantatu zuen abestia. Liburu hau edonorri gomendatuko nioke.

2011-2012 Unai E.

Anonymous said...

Luburu hau irakurtzea berraza besan entretenigarria egin zait. Gure adineko gazte baten goarabeherak kontatzen dizkigu, nahiz eskolan lagunekin izandako liskarrak. Etxean aldiz nota txarrengatik zigortuta uzten dute asteburu batean, baina ezustean aire freskoa hartu nahirik zinemara joaten da eta han bere bihotzeko Oihanerkin topatzen da, ondorioz, akanpada aztu eta hura du gogoan. Etxeratzean aita hain aserre egotetik aita irribarretsua izatera pasatzen da, ganbaran gorderik zuen kitarra ekarri eta semeak irakasteko proposamena egiten dio, ondorioz irribarrea ezpainetan. Bukaeran azterka guztiak gainditu ondoren kurtso amaierako jaialdian urtzik bi abesti abesten ditu, honela bere bihotzeko neska lortzen du. Nire ustez edonori gomendatuko nioke irakurri dezan oso ziraragarria delako. Aimar Z. 3.B 2011-2012

Anonymous said...

Oraingo honetan ``Bihotz ausarta´´ liburua irakurri dut. Ipuin honetako protagonista Urtzi izeneko 13 urteko mutikoa da, bere anaia, ama eta aitarekin bizi da. Aitarekin ez da oso ondo konpontzen ateratzen dituen notak medio. Urtziren bizitza ez da oso atsegina, aitarekin dituen arazoak, ateratzen dituen ustelak eta berak oso gustuko duen neskak ez dio jaramonik egiten. Halere neska horrekin ateratzen hasteko esperantzak baditu eta azkenean berea lortzen du. Liburu hau pertsona guztientzako modukoa da,baina batez ere amodiozko liburuak atsegin dituztenei.

Beñat Beloki 3.a

Anonymous said...

Liburu errza egin zait irakurtzeko. Urtzi izeneko mutil gazte batek bere lagunekin eta etxekoekin izaten dituen hainbat lixkar eta laguntzen berri ematen digu. Hainbat gertakizunetan Urtzirekin identifikatu naiz, hau da, norbaiti zerbait esaterakoan aurrez aurre edota borroka saioen aurka, hitzez gauzak argitu daitezke eta zerbait gaizki egin ondoren barkamena eskatzeko ohitura edukitzea. Urtziren hainbat emozioren berri izan dugu, eskola mailan, lagunekin batzuen aurka beste bat lortze arren eta etxekoekin, aita beti haserretuta egotetik, berari kitarra erakustera pasatzen den aita irrebarretsu izatea lortzen du. Liburuaren amaieran nire ustez denei eskerrak emateko modu bat izan du kitarrarekin kantatu dituen bi abesti haiek. Nire iritziz nire inguruko edozeini gomendatuko nioke irakur dezan oso entreteigarria delako.
Ander Z.3.A 2011-2012

Anonymous said...

Nik irakurri dudan liburua “ Gose Jokoak “ da eta orain arte irakurri ditudan liburu guztietatik gehien gustatu zaidana da .Liburu hau maitasunez , abenturaz ,borrokaz, fikzioz eta parte odoltsu batzuetaz beterik dago gainera zenbait momentuek negarra eginarazten dizute . Liburu honen protagonistak Katniss izena du eta 16 urte ditu , Peeta izeneko mutil batekin batera Gose Jokoetara joan behar du, eta biak batera beste 22 pertxonekin kapitolioko zelai handi batean aurrera atera beharko dira bata bestearekin borrokatuz irabazle bat ateratzen den arte.Liburu hau 12 urtetik gorakoei gomendatuko nieke.ANIMA ZAITEZTE.
Idoia.O 3A 2011-2012

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, izan ere oso interesgarria iruditu zait. Liburu honetan, Urtzi izeneko mutil baten istorioa kontatzen du. Urtzik 13 urte ditu eta arazo batzuk dauzka: alde batetik, Oihanek ez dio kasurik egiten, eta beste aldetik, ikasketetan txarto konpontzen da. Denborarekin, Urtzi eta Oihane hitz egiten hasten dira, mendi irteeran, Karmeleren urtetako festan, akanpada egunean zineman eta ibai ondoan egotean… Azkenean, eskola amaierako festa eguna iristen da, eta bertan, amaiera emateko Urtzik bi abesti kitarraz jo eta kantatzen ditu. Kontzertua amaitutakoan Urtzi Oihanerengana joaten da eta musukatzen hasten dira. Handik aurrera, Urtzi eta Oihane ateratzen hasten dira. Liburu hau gure adinekoei gomendatzen diet.

Unai A. 3.A 2011-12

Anonymous said...

Unai M. 3B
Nik “BIHOTZ AUSARTA” izeneko liburua irakurri dut eta bertan Urtzi izeko 13 urteko mutil bati jazotako maitasunez beteriko abentura kontatzen da. Urtzik bere gelako Oihane gustuko du eta berarekin atera nahi du. Baina Urtzi ez da Oihaneren atzetik dabilen bakarra, Txispas (beraien gelako mutilik harroputzena) ere atzetik du Oihanek. Ohianek ez daki Urtzi beraren atzetik dabilela eta Urtzi ez da Ohianeri, pentsatzen edo sentitzen duena adierazten. Larunbat arratsalde batean, Karmelek bere urtebetetzea ospatzeko festa bat egiten du eta bere lagun guztiak gonbidatzen ditu festara. Karmele Oihaneren lagun mina zen. Festan Oihanek Urtziri berarekin dantzatzeko eskatzen dio eta orduan espero ez zuen gauza bat esan zion, Karmelek gustukoa zuela! Urtzi harriturik gelditu zen eta gero etxera joan zen. Astelehenean, Urtzik Karmeleri ez zuela gustuko esan zion eta neska guztiak Urtziren kontra jarri ziren. Urrungo larunbatean eskolarekin kanpaldia zegoen, baina Urtzik bi ustel zituen eta gurasoek ez zioten kanpaldira joaten utzi. Urtzik orduan zinemara joatea pentsatu zuen eta bertan Ohianerekin topo egin zuen. Ohianeren egoera Urtziren berdina zen, bi ustel atera zituen notetan eta gurasoek ez zioten kanpaldira joaten utzi. Larunbat arratsalde guztia batera pasa zuten, ibaiaren ondotik paseatzen, baina ala ere ez zen ausartu Urtzi Ohianeri berak sentitzen zuena esaten. Azkenean iritsi zen eguna! Eskolako dantzaldiaren eguna. Bertan, amaierako kantu bezala Urtzi eszenatokira igo eta Neil Young-en kanta jo zuen eta gero berak konposaturiko kanta. Kantuaren bidez eskatu zion Urtzik Ohianeri berak esan nahi zion guztia eskolako ikasle guztien aurrean. Hori bai dela Bihotz ausarta edukitzea!!! Niri asko gustatu zait liburu hau eta edozeini gomendatuko nioke.

Anonymous said...

Bihotz ausarta liburua asko gustatu zait.Maitasunezko istorio baten gaineko pasarteak kontatzen ditu. Urtzi, Oihane izeneko neska batekin maiteminduta dago. Baina liburu guztian zehar, arazoak izaten ditu Urtzik: notetan ustelak ateratzen ditu, aitarekin liskarrak izaten ditu, neskekin gaizki ulertuak … Gainera eskola berdinean, Txispas izeneko mutil bat dago eta denbora guztian Urtzirekin sartzen da. Urtzik hasieran ez dio ezer esaten, baino egun batean bereak eta bi bueltatu zizkion. Azkenean zer gertatuko da Urtzi eta Oihanerekin? Irakurri eta jakingo duzue.
Liburu hau asko gustatu zait, gainera oso errez eta azkar irakurtzen da. Anima zaitezte irakurtzera!!!
Alaia L. 3B. (2013-14)

Anonymous said...

"Bihotz Ausarta" liburua asko gustatu zait. Liburu honetan kontatzen den istorioa amodiozkoa da. Urtziri, Oihane gustatzen zaio baina ez daki nola esan berataz maiteminduta dagoela. Horretaz gain, aitarekin haserretu egiten da, eta Txispas izeneko mutil batekin borroka egiten du Oihanerengatik. Hala ere, azkenik Oihane konkistatzea lortzen du. Liburu hau edonori gomendatuko nioke.

JON Z. (2013/14)
ARALAR BHI
ALEGIA

Anonymous said...

Nik irakurri dudan liburua “Bihotz ausarta” izan da. Oso liburu interesgarria iruditu zait, eta gainera oso erraz irakurri eta ulertu dut. Ez zait liburuko zati bat asko gustatu. Zati hori Urtzik eta Txispasek borroka egiten dutenekoa da. Eta gehien gustatu zaidan zatia bukaerakoa izan da: Urtzik eta Txispasek bakeak egiten dituztelako eta Urztik Oihanerekin harreman berri bat hasten duelako. ANIMA ZAITEZTE LIBURU HAU IRAKURTZEA!!!!!
Eneritz Z.
2013-14
3.B

Anonymous said...

"Bihotz ausarta" liburua izugarri gustatu zait. Erraza eta entretenigarria egin zait irakurtzeko. Urtzi izeneko mutil baten istorioa kontatzen da bertan. Urtzik hainbat arazo ditu: bere aitarekin ez dela ongi moldatzen, eskolan ustelak ateratzen dituela eta maiteminduta dagoen neskak ez diola kasurik egiten. Arazo horien aurrean asko laguntzen dio bere lagun Edortak. Pixkanaka-pixkana Urtzi maiteminduta dagoen neskarekin, Ohianerekin, hitz egiten hasten da. Azkenean, kurtso amaierako festan Urtzik bi kanta eskeintzen dizkio Ohianeri kitarraz. Haiek jotzez amaitu ondoren, Ohianerengana joan eta musukatzen hasten dira. Irakurtzera animatzen zaituztet!

Amaia.O 3.A (2013-2014)

Anonymous said...

Nik "Bihotz ausarta" irakurri dut eta asko gustatu zait, erraz irakurri eta ulertzen den liburua da. Urtzi, maiteminduta dago eta ez du bere sentimenduak aitortzeko momentu honik bilatzen. Orrela milaka aukera alferrik galduko ditu baina azkenean bere talentua erakutsiko du eta maite duen pertsona berarekin geratuko da. Liburu hau edonori gomendatuko nioke.

Maddi U. 3-A (2013-2014)

Anonymous said...

Niri Bihotz ausarta izeneko liburua interesgarria eta polita iruditu zait. Liburu honetako protagonista Urtzi izeneko mutiko bat da. Urtzi Oihane izeneko neska bat gustatzen zaio baina ez daki nola adierazi bere maitasuna. Hori dela eta Urtzik udarako akanpada batean erakutsi nahi dio Oihaneri bere maitasuna. Bestalde Urtzi ikasketetan ez da oso trebea eta hori dela eta bere aitak ez dio uzten akanpadara joaten . Ondorioz Urtzi kezkatu egiten da Txispas izeneko mutil bat ere Oihaneren atzetik baitabil. Azkenik eskolako festa batean Urtzik bere maitasuna Oihareri erakusten dio eta bikote bezala irteten dira festatik. Nik liburu hau edozeini gomendatuko nioke irakurtzeko oso erraza baita.
Iñigo.O 3.B (2013-2014)

Anonymous said...

Nik “bihotz ausarta” liburua irakurri dut. Liburu hau polita iruditu zait. Liburu onetan 14 urteko mutil bat (Urtzi) neska batez maitemindurik dago (Ohiane), baina Txispas izeneko mutil bat, Urtziren adinekoak, Ohianeren lagun egiten da eta hori Urtziri ez zaio gustatzen. Urtziri lotsa ematen dio Ohianeri zer sentitzen duen esatea eta Edorta Urtziren lagunak lagunduko dio. Urtziren gurasoek baldintza bat jarri, diote kurtso osoa gainditzen badu kanpaldira joaten utziko diote bestela ez. Baina Urtzik bi suspenditu ditu eta damuturik kanpaldiren egunean zinemara joatea erabakitzen du bertan Ohianerekin topo egiten du eta bertan biek batera ikusten dute pelikula … Liburu hau edozeini gomendatuko nioke baina batez ere maitasunezko liburuak gustatzen zaizkienei. Agurne Z (2013-2014) 3.B

Anonymous said...

Nik Joanes Urkixoren "Bihotz Ausarta" liburua irakurri dut. Liburu honetan Urtzi izeneko 13 urteko mutil bati gertatzen zaizkion pasadizoak kontatzen dira. Urtzik Oihane izeneko neska du gustukoa. Karmelek, bere urteak direlako, festa bat antolatzen du bere etxean.
Urtzi,festa horretan Oihanerekin dantzatzen du eta Oihanek Urtzirentzako oso berri txar bat emango dio: Karmele beragatik maiteminduta dagoela. Urtzik gauzak argi uzten ditu Astelehen goizean, eta Karmeleri esaten dio ez duela berarekin egon nahi.Horren ondoren,Txispasek ez du uzten pakean Urtzi eta borroka bat antolatzen dute. Borroka horretan Urtzi ateratzen da garaile. Oihanek ez zuen beste mutilak bezain zatarra zenik eta haserretu egiten da, baina ikasturte amaierako festan, Urtzik Oihaneri kanta eder bat eskaintzen dio eta biak batera gustura bukatuko dute. Liburu hau asko gustatu zait eta gure adineko edozeini gomendatuko nioke.
ANIMA ZAITEZ!

Jon.E 3B
2013-14 IKASTURTEA
ARALAR B.H.I.

Anonymous said...

Niri bihotz ausarta liburua polita, entretenigarria eta interesgarria iruditu zait. Bertan, Urtzi izeneko mutil baten istorioa kontatzen da. Urtzik 13 urte ditu eta berari gustatzen zaion neskak, Oihanek, ez dio kasurik egiten. Denborarekin, Urtzi eta Oihane hitz egiten hasten dira. Azkenean, eskola amaierako festa eguna iristen da, eta bertan, amaiera emateko Urtzik bi abesti gitarraz jo eta kantatzen ditu. Kontzertua amaitutakoan Urtzi Oihanerengana joaten da eta musukatzen hasten dira. Liburu hau amodiozko historiak gustatzen zaizkien pertsonei gomendatuko nioke. Anima zaitez eta irakur ezazu!


Igor .M
3A (2013-14)

Anonymous said...

"Bihotz ausarta" liburua asko gustatu zait.
Urtziri Oihane izeneko neska bat gustatzen zaio, baina Oihanek ez dio kasurik egiten. Egun batzuk pasa ondoren Oihanek kontatzen dio Urtziri, bere lagun bati, Karmeleri,Urtzi gustatzen zaiola, Urtzik ez du ezer nahi Karmelerekin, Oihanerekin nahi du baizik, eta Oihanek gaizki ulertzen dio eta Karmelek pentsatzen du, Urtzik berarekin nahi duela. Azkenean, Oihane Urtziretaz maitemintzen da eta bikote gisa amaitzen dute.
Liburu hau entretenigarria eta erraz irakurtzen da, edonori gomendatuko nioke.
Naroa O. 3.A 2013-2014

Anonymous said...

Bihotz ausarta liburua ez zait gustatu, maitasun liburuak ez baitzaizkit gustatzen. Liburuan
Urtzi izeneko mutil gaztea Oihana izeneko neska batetaz maiteminduta dago, eta bera konkistatzeko akanpadan aprobetxatu nahi du baina bere aitak esten dioazterketaren batean ustela ateratzen badu ez dela joango. Liburu hau maitasun kontuak gustatzen zaizkin jendeari gomendatuko nioke.

Martxel G. 3B

Anonymous said...

"Bihotz ausarta" liburua irakurri dut oraingoan. Urtzi, 13 urteko gazte bat eta Oihane izeneko klasekide batetaz maiteminduta dago, baina Oihanek ez dio jaramonik egiten. Urtziren asmoa, kanpamentura joatea da Oihanerekin eoteko, baina eskolan bi suspenso atera dituelako nota finaletan, aitak ez dio uzten joaten. Besteak kanpamenduan dauden bitartean, Urtzi zinemara joaten da eta bertan Oihane topatzen du. Elkarrekin ikusten dute filma eta ondoren ibai ertzean egoten dira hitz egiten. Urtzik Oihaneri beregatik dagoela esan nahi dio, baina beldur da ea neskak ezetz esango dion. Ikasturte amaierako festa iristen denean, Urtzik bi kanta abestuko ditu, Neil Youngena eta berak konposaturikoa. Bi abesti horiek Oihaneri dedikatzen dizkio, eta hortik aurrera ateratzen hasten dira. Liburua asko gustatu zait, irakurtzeko erraza da eta edozeini gomendatuko nioke.
Izarraitz L. 3A

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, izan ere oso interesgarria iruditu zait. Liburu honetan, Urtzi izeneko mutil baten istorioa kontatzen du. Urtzik 13 urte ditu eta Oihane izeneko neska batez maiteminduta dago. Liburu guztian zehar arazo dezente edukiko ditu; notetan ustelak aterako ditu, aitarekin liskarrak edukiko ditu, neskekin gaizki ulertzeak... Denborarekin, Urtzi eta Oihane hitz egiten hasten dira; mendi irteeran, Karmeleren urtetako festan, kanpaldi egunean zineman eta ibai ondoan egotean. Azkenean, eskola amaierako festa eguna iristen da, eta bertan, amaiera emateko Urtzik bi abesti gitarraz jo eta kantatzen ditu. Gero,Ohianerekin musukatzen da.
Iker A. 3.A(2013-14)

Anonymous said...

Liburu hau gustatu zait. Amodiozko istorio bat kontatzen du. Urtzi liburuko protagonista bere gelako Oihane izeneko neska batez dago maiteminduta. Arazo batzuk dauzka bata Oihanek ez dio kasurik egiten eta bestea ikastetxean oso ondo ez da moldatzen. Baina denbora pasa ala Oihanerekin itz egiten asten da. Azkenean, eskola amaierako festa eguna iristen da, eta bertan, amaiera emateko Urtzik bi abesti gitarraz jotzen ditu. Amaieran Urtzik eta Oihanek batera bukatzen dute. Irakurtzea gomendatzen dut.
Nora L. 3.A 2013-2014

Anonymous said...

Nik “Bihotz ausarta” liburua irakurri dut, eta asko gustatu zait. Istorioan, Urtzik zenbait arazo ditu. Alde batetik, Oihanetaz maiteminduta dago, eta neskak ez dio jaramonik egiten. Horregatik, triste dago, asko maite baitu. Bestetik, aitarekin zenbait liskar edukitzen ditu, eskolako notak oso onak ez direlako. Azkenean, oztopoak gaindituz, Urtzik lortuko ote du Oihanerekin ateratzea? Jakin nahi baduzu irakur ezazu liburua! Entretenigarria da eta azkar eta erraz irakurtzen da gainera!
Leire R. 3B (2013-14)

Anonymous said...

Bihotz ausarta
Liburu honetan gure adineko gazte baten historia kontatzen digute hain zuzen ere Urtzirena. Neska bat gustatzen zaio baina ez da ausartzen berari kontatzea. Kanpaldi bat egingo dute eta Urtzik orduan kontatuko dio, baina aitak ustelak ateratzen baditu ez dela joango esan dio. Urtzi kanpaldi egunean zigorturik dago ustelak atera dituelako beraz ez da kanpaldira joango, zinemara joatea erabakitzen du eta zineman bere gustuko neskarekin topatzen da.
Amets G.3A 2013-2014

Anonymous said...

Joanes Urkixoren "Bihotz ausarta" liburua irakurri dut. Liburu hau gustatu zait, entretenigarria da eta oso erraz irakurtzen da. Bertan Urtzi, 13 urteko mutiko baten istorioa kontatzen du. Urtzi, bere gelakide Oihanerekin maiteminduta dago, baina ez da bakarra, Txispas ere Oihaneren atzetik baidabil. Urtzik ez daki nola esan Oihaneri, berarengatik sentitzen duena. Lehenik pentxatzen du akanpadara joaten direnean esatea, baina aitak ez dio akanpadara joaten utziko denak gainditzen ez baditu eta Urtzi ez dabil oso fin ikasketetan. Denbora aurrera, Urtzi Oihanerekin geroz eta geihago hitz egiten hasten da. Eskolako dantzaldi egunean Urtzik bi abestiri esker, Oihaneri sentitzen duen guztia esaten dio ikasle guztien aurrean. Oihane eta Urtzik elkarrekin amaitzen dute. Liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet, oso polita baita!!
Irantzu E. 3B (2013-14)

Anonymous said...

Joanes Urkixoren "Bihotz ausarta" liburua irakurri dut. Liburu hau gustayu zait, entretenigarria da eta ksk erraz irakurtzen da. Bertan Urtzi, 13 urteko mutiko baten istoria kontatzen da. Urtzi bere gelakide Oihanerekin maiteminduta dago, baina ez da bakarra Txispas ere bere atzetik baidabil. Urtzik ez daki noola esan Oihaneri berarengatik sentitzen duen guztia. Lehenik pentxatzen du akanpadan esatea, baina aitak ez dio utziko joaten denak gainditzen ez baditu eta ez dabil oso fin ikasketetan. Denbora aurrera, Urtzi Oihanerekin geroz ets geihago hitz egiten hasten da. Eskolako dantzaldiko egunean Urtzik bi kantari esker, Oihaneri berarengatik sentitzen duen guztia esaten dio. Urtzi eta Oihanek elkarrekin amaitzen dute. Liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet, oso polita baita!!
Irantzu E. 3B (2013-14)

Anonymous said...

Niri, “Bihotz ausarta” liburua, interesgarria iruditu zait. Urtzi, 13 urteko mutil bat da, eta Oihane izeneko neska batez dago maitemindua, baina ez da ausartzen sentitzen duena berari esaten. Bitartean, etxean ere aitarekin liskar ugari izaten ditu eta eskolako notekin ere ez dabil oso ondo. Behin, zinemara joatea erabakitzen du, haizea hartzeko asmoarekin, eta Oihane topatzen du zineman. Beraz, Oihanerekin ikusten du filma, eta gero paseo bat ematera joaten dira eta bertan, Urtzi bere sentimenduak adierazten saiatu da Oihaneri, baina oso lotsatia denez ezin izan du. Azkenean kurtso bukaerako festan lortzen du berak nahi duena, Oihanerekin irtetea. Nik liburu hau, gure adineko edozein pertsonari gomendatuko nioke.

Anonymous said...

Nik "Bihotz ausarta" liburua irakurri dut. Urtzi izeneko mutil bat Oihane izeneko beste batekin maiteminduta dago eta Oihane Txispasekin maiteminduta dagoela uste du. Urtzik Oihaneri berarekin maiteminduta dagoela esan nahi dio baina ez du momentu egokirik aurkitzen. Akanpadara ere ezingo du joan bi ustel aterako dituelako eta aukera hori ere ezingo du aprobetxatu. Eskolako dantzaldiaren eguna iristen denean Urtzik bere sentimenduak transmitituko ditu kantu baten bidez eta azkenean Oihane bereganatuko du. Oso liburu polita eta entretenigarria da. Edozeini gomendatuko nioke liburu hau.

Julen O. 3.B (2013-2014)

Anonymous said...

nik ``Bihotz ausarta´´ liburua irakurri dut. Ipuin honetako protagonista Urtzi izeneko 13 urteko mutikoa da. Aitarekin ez da oso ondo konpontzen. Urtziren bizitza ez da oso atsegina, aitarekin dituen arazoak eta berak oso gustuko duen neskak ez dio jaramonik egiten eta azkenean berea lortzen du. Liburu hau pertsona guztientzako modukoa da,baina batez ere amodiozko liburuak atsegin dituztenei.

ioritz A. 3.A 2013-14

Anonymous said...

Bihotz ausarta liburua asko gustatu zait.Liburuaren protagonista urtzi izena du eta mutiko hau namoratuta dago oihanarengan.Urtzi bere aitarekin gaizki konpontzen da.Liburua erreza egin zait irakurtzeko beraz edozeini gomendatuko nioke!!!animatu zaitezte!!!
Axi A 3B(2013-2014)

Anonymous said...

''Bihotz ausarta'' liburua asko gustatu zait. Urtzi izeneko mutil bat da protagonista. Urtziri, bere gelan dagoen Oihane gustatzen zaio, baina ez da ausartzen zer sentitzen duen esatea Oihaneri. Baina azkenean, eskolako dantzaldiaren egunean esaten dizkio bere sentimendu guztiak. Liburu hau, oso gustura irakurri dut. Nik, edozein adineko neska-mutilei gomendatuko nieke irakurtzea.
Alaia B. 3.B (2013-2014)
18/05/14

Anonymous said...

Oraingo honetan Joanes Urkixo-ren Bihotz Ausarta liburua irakurri dut. Asko gustatu zait librua , maitasun historia bat kontatzen da hain zuzen ere, Urtzi eta Oihaneren historia. Urtzik Oihanari bere amodioa aitortu nahi dio, baina nola aitortu? Asko kostata baina azkenean lortuko du Oihanak bere amodioa jakitea. Etxean ere baditu bere arazoak Urtzik, aitak ez dio bakean uzten eta burla bakarrik egiten dio. Liburu honen amaiera asko gustatu zait ondo bukatzen baita. Istorio polita, laburra eta irakurtzeko erraza da. Animatu irakurtzera gustatuko zaizue eta!
Sara A. 3B (2013-14)

Anonymous said...

Urtzi 13 urteko mutil musikazakea, Oihanez dago maiteminduta. Baina ez da bakarra, bere etsaia ere neskaren atzetik dabil. Gainera, Urtzi ez dabil oso fin notetan. Lortuko al du Oihaneri bere maitasuna adieraztea Txispas etsaiak aurrea hartu baino lehen?
Oso liburu erraza iruditu zait gure adinerako. Oso argumentu sinplea du eta pertsonaien inguruan ere ez da ia ezer sakontzen. Liburu hau irakurtzeko zailtasunak edo alferrentzako da.
Irune Mendieta 3A

Anonymous said...

Niri ``Bihotz ausarta´´ liburua polita eta entretenigarria iruditu zait. Bertan, Urtzi izeneko 13 urteko mutiko bat Ohiane izeneko neska batetaz maitemindurik dagoela kontatzen da, baina honek ez dio kasurik egiten. Baina, pixkana hitz egiten hasten dira eta eskola amaierako festa egunean musukatu egiten dira eta hortik aurrera ateartzen hasten dira. Gure adinekoei gomendatzet diet.
Endika.A

Anonymous said...

Niri "Bihotz Ausarta" liburua ez zait asko gustatu. Amodiozko istorio bat da, eta bertan Urtzik Oihana izeneko neska bat maite du, vaina honek ez dio batere kasurik egiten. Notak ez ditu onak ateratzen eta aitarekin arazoak izaten ditu. Egun batean zinera joaten da eta kasualitatez Oihana topatzen du, berarekin filma ikusi eta bueltatxo bat eman ondoren, bere sentimenduk adierazi nahi dizkio, baina lotsatia denez ez du lortzen. Azkenean esklako festa batean bere helburua lortzen du eta Oihanarekin irteten hasten da. Amodiozko istoriak gustatzen zaizkienei gomendatuko nieke liburu hau.

Jon I
3.B (2013-14)

Anonymous said...

Liburua nahiko erraza izan da irakurtzeko eta historia polita zuen nahiz eta bi protagonistek zorte haundia eduki zinean topatzerakoan.

Batetik, historia ondo dago egina, pertsonaiak asko gusta zaizkidalako eta oso amaiera egokia iruditu zaidalako kontzertuan protagonista gitarrarekin kanta batzuk jotzea, adibidez.

Bestetik, gustatu ez zaidana da Urtzi eta Oihane akanpadara joan ez izana. Istorioari zati hori gehituz gero, luzeagoa izango litzateke eta nire ustez politagoa geratuko litzateke.

Orokorrean, gustatu zait liburua, oraingoz irakurri ditudanetatik gustokoena dut. Nire adin inguruko jendeari gomendatuko nieke. Horrez gain, hurrengo hurtean ere irakurtzeko jarriko nuke, asko gustatu zaidalako eta irakurri duten beste pertsona askori ere gustatu zaielako.

Itsaso A.A. 3A (2015-2016)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait, izan ere, istorio polita kontatzen du eta liburu osoan zehar emozio asko sentiarazten ditu. Gehien gustatu zaidan zatia Urtzik bere aitari aurre egiten dionekoa da, ausart jokatzen duela iruditzen zaidalako. Orokorrean liburu osoa gustatu zait baina gutxien gustatu zaidan zatia Urtzik Txispasekin izandako borroka izan da.
Liburua Urtzi izeneko mutil bati buruzkoa da eta honi, Urtziri, alegia, bere klase berdinean dagoen neska bat gustatzen zaio, Oihane, hain zuzen ere. Liburu osoan zehar, Urtzik hainbat istorio kontatzen ditu, adibidez, Txispasekin izandako gorabeherak, bere aitarekin izandako gatazkak, Oihane bereganatzeko egiten dituen saiakerak, Karmelerekin izandako gaizkiulertua etab.
Lehen esan bezala, liburu hau asko gustatu zaidanez, edonori gomendatuko nioke baina batez ere gaztea den jendeari. Animatu eta irakurri liburu hau!
Josune I. 3.A (2015/2016)

Anonymous said...

BIHOTZ AUSARTA
Oraingoan, Joanes Urkixok idatziriko liburua irakurri dut. Asko gustatu zait maitasunezko liburu hau. Denetik du, gogo handiz irakurtzeko modukoa da eta, gainera, erraz ulertzen da.
Liburu honetako protagonista Urtzi da eta Oihane izeneko neska bat gustatzen zaio. Gustatu zaizkidan hainbat gauza aipatuko nituzke: Urtzik egindako poema, klaseko hoberena zela izendatu dutela, Urtzi eta Oihane adiskidetu direnekoa eta aitarekin zituen gatazkak konpondu dituenekoa.
Liburu hau denei gomendatzen diet baina, batez ere, nire adinekoei.
Nerea S. 3.A (2015 - 2016)

Anonymous said...

BIHOTZ AUSARTA
“Bihotz ausarta” liburua dezente gustatu zaidan liburua da, baina, gustatu ez zaidan gauza bat ere badu.
Liburu honek, Urtzi izeneko mutil baten istorioa kontatzen du. Bertan, bere aitarekin duen erlazio txarra eta berari gustatzen zaion neskarekin (Oihane) izaten dituen korapiloak kontatzen ditu. Urtzik, hiruhilabete bukaerako kanpaldira joan nahi du Oihaneri sentitzen duena esateko momentu egokia dela iruditzen zaiolako, baina, dena nahastuko dio aitak, notetan ustelen bat ateratzen badu, kanpaldira ezingo dela joan esaten baitio. Urtzirentzat ustelik ez ateratzea oso gauza zaila da.
Liburu hau, alde batetik, gustatu zait Txispasekin dituen borrokak, Oihaneren gaizki ulertuak… entretenigarriak direlako, baina, liburu honetatik gustatu ez zaidana da hasieratik nahiko argi nuela bukaeran zer gertatuko zen, eta horrek emozio puntu hori kendu dit. Niri gehiago gustatzen zaizkit bukaera misteriotsudun liburuak, hau da bukaera oso argi ez duten liburuak, sorpresa handiak dituztenak… honek, aldiz, ez du sorpresarik, bukaera argia du…
Hala ere, edonori gomendatuko niokeen liburu bat da, oso errez irakurtzen delako eta entretenigarria delako. Josu L. 3A (2015-16)

Anonymous said...

BIHOTZ AUSARTA
Liburua asko gustatu zait interesgarria eta irakurtzeko erraza egin zaidalako.

Liburua Urtzi izeneko mutil bati buruzkoa da. Oihane izaneko neska batez maitemintzen da eta horren erruz, Txispas izeneko mutil batekin liskarrak edukitzen ditu, Oihane lortu nahian. Bere aitarekin gatazkak edukitzen ditu notetan ustelak ateratzeagatik.

Niri gehien gustatu zaidan zatia Urtzik kantatzen duena da, bere beldurrak alde batera uzten dituelako eta benetan gustatzen zaiona kantatzea eta gitarra jotzea delako, baita balorea hartzen duelako Oihaneri kanta bat zuzentzeko. Gutxien gustatu zaidan zatia Urtzi Txispasekin borrokatzen denekoa da, hitz egin beharrean borroka egiten dutelako.

Niri liburu hau gustatu zaidanez, edozeini gomendatuko nioke irakurtzeko, entretenigarria eta ulertzeko erraza egin zaidalako.
Udane A. 3.A (2015-2016)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait,batik bat, erraz irakurtzen delako eta pertsonaien izaerarengatik. Hasieran, aspergarria egin zait baina irakurtzen joan naizen heinean, interesgarria egin zait. Gehien gustatu zaidana Oihaneren jokaera da.
Liburuak mutil bat, Urtzi, Oihanez maitemindua dagoela komtatzen digu. Urtzi mutil jator, alaia eta pixka bat lotsatia da. Bestaldetik, Txispas dago,hau, harroa eta ospetsua dela esan daiteke. Txispas Oihanerengana asko hurbiltzen da eta Urtzi jeloskor dago, baina Oihanek esaten dio Txispas bezalako mutilak ez zaizkiola gustatzen. Egun batean, Txispasek Oihanez gaizki hitz egiten du eta Urtzik Txispas jipoitzen du. Oihane hasarretu egiten da Urtzirekin. Bere lagunak zergatik jipoitzen zuen kontatzen dio, barkatu eta maitemindu egiten dira.
Lehen esan dudan bezala,Oihane oso gustuko dut, batik bat, bere jarrerarengatik. Bere jarrera ondo ikusten den zatia amaieran da, gaizki ulertu bat egon ostean umildadearekin eta berak gaizki ulertu zuela esanez barkamena eskatzen dioenean. Gero, amaiera ere asko gustatu zait, biak maitemintzen direnenan, oso bikote polita egiten baitute.
Nik liburu hau denei gomendatuko nieke erraz, gustura irakurtzeaz gain, oso polita delako.
Irati.B 3.A (2015-2016)