POLITIKA ZIKINA
Iñaki Irasizabal
(Elkar, 2017)
Udal
hauteskundeak izan dira hirian. PSE-EEk uste baino emaitzak kaskarragoa lortu ditu.
Artean alkatetsa izan den Ainhoa dimisioa ematera behartu dute orain. Martak
hor ikusi du bere aukera eta, langabezian geratu berri den Joseba bere
mutil-lagunaren lankidetzaz, alkatetzarako asaltoa prestatzen hasiko da. Ainhoa
partidu barneko azpi jokoetan zakur zaharra izatez aparte,laguntzaile azkarra
eta aparta du: Pipermin. Buruz buru arituko dira talde biak zein hobeto
kokatu barne borrokarako.
Artean
kazetari interesatuak, partidukideei traizio egiteko beti prest dauden militante
inbiriaz gainezkakoak, beste alderdietako jende fin eta atsegina; mota
guztietako giza-espezimenak azalduko dira.
Zeharka bada ere gai asko ikutuko dira: euskara, jenero indarkeria, pobrezia...
apuntetxoak dira.
Hasieran,
desagertu den Idoia, legebiltzarreko aholkularia, protagonista dela ematen du;
gero Marta izango da istorioaren zentroa eta, azkenean, Joseba egingo da
kontakizunaren jabe. Nahasgarri samarra. Pertsonaiak ez dira oso sinesgarriak.
Askotan era bitxi eta barregarrian jokatzen dute.
Istorioa oso pusketa labur eta arinetan ematen da: irakurerraza. Oso
ondo ulertzen ez den denbora saltoa (eta txertatutako istorioa) du hasieran.
Sare-sozialetan dago nobela honetan ere istorioaren gakoa. Gazte literaturan deus
ex machina erabiliegia jada.
Ez
dugu politikagintzari buruzko sekretu handiak ikasiko, baina ordu parea
entretenituak pasa ditzakegu.
Rafa L.
Egilearen hitzak:https://www.youtube.com/watch?v=mswIyI0AyTk
No comments:
Post a Comment