BARTLEBY
ESKRIBATZAILEA –1856–
Herman
Melville
(Erein,
2016)
Legegizonak
bere hiru laguntzaileekin moldatu izan da orain artean hala-nola, baina
iragarkia jarri du eskribatzaile berria hartzeko. Bartleby
iritsi da. Hasieran langile fin eta maratza, isil samarra aukeran. Egunak pasa
ahala Bartleby bere kasa hasiko da, egin nahi ez dituen lanei paso egiten,
baina beti otzan, beti umil. Nagusiak ez du adorerik biltzen eskribatzailea
kaleratzeko eta arazoa handiago bihurtzen ari da. Bartlebyren egoera okertzen
doa, itsu geratzen ari dela ematen du. Bulegoa hartu du bizitoki eta egoskor
mantentzen da horretan. Besterik ezin burutu eta nagusiak bulegoa utzi eta alde
egingo du beste norabait, baina beti eskribatzailearen ardura barnean
daramalarik.
Bartleby
itzalez betetako pertsonaia egingo zaigu guri ere. Ez dugu lortuko bere joera ulertzea.
Legegizonak sentitzen duen samin bera sentituko dugu eskribatzaile etsitu eta misteriotsuaren
gorabeherak ikusitakoan.
Maisulana.
Maila jasoko hizkera erabiltzen da kontakizunean. Baina erraz menderatuko
duzue. Ez dago trama handirik, baina etengabe protagonistaren ezkutukoak
argitzen saiatuko zarete zuek ere kontakizuna irakurtzean. Ez dut Bartleby
ulertzea lortu. Ez dakit erruki nakiokeen, eskubiderik ote dudan horretarako.
Rafa L.
EREIN argitaletxearen aurkezpenean, Kafkaren Metamorfosia eta Bartleby honetaz hitz egin zuten. Hona bideoa: https://vimeo.com/158900023
No comments:
Post a Comment