2013-09-04

PIZTIAREN BEGIAK

PIZTIAREN BEGIAK
Alberto Ladron
(Elkar, 2012)



           Jon Iriartek aspaldian Belaten gertatutako istripu batean galdu zituen Sandra emaztea eta Irati alaba jaio berria. Orain, hamaika urte geroago, alarguna Mirenen laguntzaz bere bizitza birrantolatzen ari denean, orduko hura ezbeharra baino hilketa gordina izan zela gaztigatzen dion gutun asaldagarria iritsiko zaio Iriarteri.
            Dasilva polizia ohiaren kontrako kartzelatik atera berria den Xabier Beteluren mendeku nahiak tartean harrapatuko du Jon Iriarte eta Sandrarekin eta alabaren benetan gertatutakoa ikertzera bultzatuko du lehendik ere langabezian nahiko etsita zebilen gizona. Dasilva tipo gogorra eta menderaezina dela ematen du, eta bere burua arriskuan ikusitakoan gogor babestuko du azpijoko urte luzeetan lortutakoa.

            Nafarroako hiriburuan kokatzen da istorioa. Lege mugetan dabiltzan giza taldeak: polizia ustelak, kartzelaldia betetako jendea. Gero eta landuago eta sinesgarriagoak dira egileak aurkezten dizkigun pertsonaia eta egoerak. Kontakizuna oso erritmo bizikoa  da. Maisuki ehundutako ekintzen sarea eskaini digu idazle nafarrak. Tamalez, idazlea liburua bukatzeko presaz ibili dela begitandu zaigu. Armentia inspektorearen liburuaren bukaeran emandako azalpenetan badago istorioa era naturalean askoz ere luzeago emateko kontagaia.

            Genero beltzaren zalea bazara, harrapatuko zaituen liburua da. Urtetan ikusten ari gara Alberto Ladron gero eta emaitza landuago eta borobilagoak lortzen. Eskertzekoa eta gozatzekoa.
 
Rafa L.
 

 

9 comments:

Anonymous said...

Nik “piztiaren begiak” liburua irakurri dut eta oso liburu entretenigarria eta polita iruditu zait. Ni Jonen lekuan egongo banintz, ez nuke jakingo zer egin emaztea eta alaba hil eta handik hamaika urtera ez zela istripu bat izan esnez gero, nahiko zaila da familia galdu duzula jakin eta onartzea, onartu eta gero ez zela istripu bat izan esateko. Misterioz betetariko liburu bat da eta nik denei gomendatzen dizuet, oso entretenigarria baita eta errez irakurtzen da.
Naiara L. (2013-14)

Anonymous said...

Niri liburu hau nahiko entretenigarria iruditu zait.Jonek emaztea eta alaba auto istripu batean galtzen ditu. Egun batean eskutitz bat jasotzen du eta bertan bere emazte eta alabari gertaturikoa istripua ez zela izan adierazten diote. Xabier beste protagonista bat da eta atera berri da kartzelatik eta ETA taldeko kide ohia da. Liburua nahiz eta nahiko luzea izan azkar irakurtzen da, edozeini gomendatuko nioke.
JULEN V.
4.B (2013-14)

Anonymous said...

"Piztiaren begiak" izan da oraingo honetan aukeratu dudan liburua. Hasiera batean nahasia sentitu naiz, izan ere, zenbait istorio desberdin nahasten dira. Hala ere, irakurtzen joan ahala, segituan hartu dut istorioaren haria eta, horregatik, interes handia piztu dit. Liburua oso gustura irakurri dut, izan ere, hilketetaz tratatzen duten liburuak oso tentagarriak gertatzen zaizkit. Jonek, protagonistak, pena pixka bat ematen dit, bere familiaren istripua superatuta zeukanenan, gutun batek hamaika urtetan pentxatzen zuena gezurra zela adierazten baitio: bere familia hilketa batean hil zen, ez istripuan. Hala ere, Jon, aurrera jarraitzeko gai izan da, beraz, mirespen apur bat ere sentiarazi dit bere jokabidearekin. Edonori gomendatuko niokeen liburua da.
MADDI B.
4.B (2013-14)

Anonymous said...

"Piztiaren begiak" liburua oso interesgarria iruditu zait. Momentu guztietan irakurtzen jarraitzeko gogoarekin egon naiz, beti espero ez den zerbait gertatzen baita. Liburu honetan hainbat pertsona daude zerbait argitu nahian baina azkenean pertsona guztiak bat egiten dute. Istorio hau oso erreala iruditu zait ez baitu fikziozko ezer aipatzen, benetan gertatu litekeen istorio bat da. Misterioak gustatzen zaizkion edonori gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.

Intza G. (2013-14)

Anonymous said...

"Piztiaren begiak" liburua benetan zoragarria iruditu zait. Irakurri ditudan liburuetatik berezienetakoa dela esango nuke.
Hasieratik oso lotuta eduki nau eta idatzitako euskalkiak bere xarma ematen dionez, erraza egin zait irakurtzea.
Iruñan gertatutako istorioa da, benetan gogorrak dira liburu honetan gertatzen diren gauzak. Baina Albertok idazteko duen moduak edo liburuko zerbaitek, oso sinesgarria bihurtzen du. Euskal Herrian oso ohikoak diren arazoak ageri dira eta agian irakurle asko liburuan isladatuta ikus daiteke. Guardia Zibilek eta politikariek ibiltzen diztuzten amarruak ere oso agerian geratu dira. Gainera zoriotxarrez, euskaldun askok diztuzte horren antzeko pasarteak, eta nahiz eta askok nahiago duten ez kontatu beste batzuk kontatzeko prest daude. Kontu hauek benetan gure herriko "gerra" ulertzeko lehen pausoa direla uste dut.
Oso intrigazko liburua da, misterioa maite dutenentzat aproposa, agian horrek ere erakargarriagoa egiten du liburua.

Liburu hau ez dela umeentzako uste dut, baina gazteentzako egokia izan daitekeela.
Nik 14 urte ingurutik gorakoei eta misterioa gustoko duten guztiei gomendatuko nieke.

Anonymous said...

Piztiaren begiak liburuko protagonista Jon Iriarte da, oraindela hamaika urte bere emaztea Sandra eta bere alaba Irati galdu zituena auto istripu batean. Orrenbeste denbora eta gero Joni gutun bat iristen zaio non esaten duen gertatutakoa ez zela istripua izan, hilketa baizik. Jonen buruan ezinegona sortzen du honek bere garaian berak ere hori pentsatu baizuen baina proba ezean ezin ezer demostratu, orain ordea aukera berri bat zuen gertatua benetan jakiteko. Benetan intriga pizten duen liburu bat da, nahiz eta luzea iruditu oso erraz irakurtzen dena.

Mireia M.
4.B 2013-2014 ikasturtea

Anonymous said...

Oraingo honetan "Piztiaren Begiak" liburua irakurri dut. Ipuinean Jon Iriarteren emaztea eta alabaren istripua kontatzen da. Bertan Xabier "ETArrak" espetxetik ateratzen da eta Jonei esaten dio hilketa bat izan dela bere emaztearena, Sandrarena. Liburua polita iruditu zait eta interesgarria. Adin guztietako pertsonei gomendatzen diet irakurtzea

U. Mozo
4B
(2013-14)

Anonymous said...

Nik irakurri dudan liburua " Piztiaren begiak " da. Liburua hau asko gustatu zait, oso interesgarria da. Oso historio bitxia da, Jonek bere emaztea eta bere alaba duela urte batzuk galdu egiten zituen intripu batengatik eta orain gutun bat bidali diote eta bertan esaten du " ez zen istripua izan ". Liburu hau oso interesgarria, polita eta entretenigarria da. Edozein pertsonari, liburu hau gomendatuko nioke, zergatik oso ondo pasako lukete liburua irakurtzen.

M.Fernanda GOMES
(2013-14) Aralar INSTITUTUA

Anonymous said...

"Piztiaren begiak" liburua ikaragarri gustatu zait. Orainarte irakurri dudan liburu gustukoenetarikoa izan da egia esan. Nahiz eta gertatzen diren hilketa etab. ez diren gure inguruan oso ohikoak pertsonaien izenak eta istorioa Iruñean gertatzek sinesgarriagoa eta gertuagokoa egiten du liburua. Gainera, Euskal Herrian nahiko ohikoak diren kontuak daude, Guardia Zibilak, ETAko partaideak etab. Liburua guztian zehar izugarrizkoa da misterioa eta inongo momentutan ez dakizu zer den gertatuko dena, orrialde batek gauza bat pentxarazten dizu eta hurrengo orrian guztiz kontrakoa. Liburua nahiko euskara onean idatzia dagoela iruditzen zait, beraz euskaraz irakurtzeko liburu aukeraketa onenetarikoa izan daiteke. Misterioa eta intriga atsegin dituen edonori gomendatzen diot liburu hau, ziur bainago denei gustatuko zaizuela.

IKER N. 4A (13-14)