2013-09-23

EZEREZAREN GUDAROSTEA (CODE LYOKO - 4)

 
EZEREZAREN GUDAROSTEA – CODE LYOKO 4
Jeremy Belpois
(Mezulari, 2011)


             Aurreko abenturaren hondarrean, Green Phoenixeko gizonek dena dute bere menpean: superordenagailua, eskolako egoitza. Gurasoak-eta Hermitagen babestea lortu dute eta handik Lyokora egingo dute ihes gaztetxoek. Hannibal Mago gaizkilearen eskuetan dago Jeremy, baina bere parte-hartzea ezinbestekoa izango da lagunen eginahalak bideratzeko; Lyokotik, hango superbotereak galdu gabe, bueltatuko diren Aelita, Odd, Yumi eta Ulrich borrokan gidatzeko. Taldeko neska berria, Eva, eta zintzotutako XANA ere onik aterako dira bukaeran.

                 Serie bereko aurreko liburuekin erkatuta ez dauka nobedade handirik; hori bai, honetan ere erritmo bizikoa da kontakizuna eta, bereziki, bukaera aldean dauden akzio handiko eskenetan hartuko du abailarik handiena istorioak. Bukaera irekia utzi diote liburuari, baina pertsonaiak agortuta daudela ematen du.

                Friki samar baldin bazara, agian serieko laugarren liburu honetara iritsiko zara eta irentsi egingo duzu aurrekoak bezala; izan ere, horrelako istorioak triskiak baino adiktiboagoak dira. Irakurtzeko bizioa? Okerragoak ez baleude!
 
Rafa L.

2 comments:

Anonymous said...

Niri liburu hau izugarri gustatu zait, ni ere nire aitak horrelako zerbait egin ezkero berdina sentituko nukelako. Bestalde, uste dut gende askori pasako zaiola blog batean bere gauza pertsonalak jarri eta pertsonaiaren aita bezalako batek baino geiaok kuxkuxeatuko dielako. Beraz, edonori gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.
IBAI G. 4-A 2013-14

Anonymous said...

“Ezerezaren gudarostea” izan da irakurri dudan liburua. Segidako azken liburu honetan gazteen egoera oso larria da. Green Phoenixeko soldaduek kontrolpean dute fabrika osoa,hari batzuk mugituz ordea, gazteek lyoko barruan amaituko dute eta munduaren etorkizuna haien esku egongo da berriz ere. Bitaretean, Jeremy fabrika zaharrean egongo da magok mehatxatuta, eta honentzako lantxoak egin behar izango ditu, baina ausart eta tentuz jokatuko du beste behin ere eta ezinbesteko laguntza eskainiko die lagunei. Hala ere ez da laguntza eskainiko dien bakarra. X.A.N.A ren barruan gauzak aldatzen ari dira. Sentimenduak eta emozioak sentitzen ditu orain eta laguntasuna zer den ikasiko du, horrek asko lagunduko die gazteei etengabeko borroka amaigabean. Liburu hau asko gustatu zait, besteen antzekoa da baina, harritu ere egin nau, irudimen handiko irtenbideak bilatzen baitituzte gazteek Aurrera egiteko! Aurreko liburuak gustatu bazaizkizu animatu, interesgarria da !!


Ane.A 4.A (2013-14).