CODE LYOKO 2 – IZENIK GABEKO HIRIA
Pierdomenico Baccalario
(Mensajero, 2010)
Aurreko
liburuan (Lurpeko gaztelua) Aelita superordenagailutik ateratzea lortu zuten
Jeremyk-eta. Korrika eta presaka konputagailua itzali behar izan zuten XANA
gaiztoak irtengo ez bazen; baina Hopper profesorea eta Anthea –Aelitaren ama-
bideojokoaren barruan geratu ziren eta bertan daude oraindik. Haiek askatu ahal
izateko informazioa biltzen hasiko dira gazte ausartak. Bilaketa honetan
profesoreak utzitako bere lanaren arrastoa diren erreplika ordenadoreak topatuko
dituzte Kadic-etik urrun, zein ondoko etxean, Yumik, Ulrichek, Jeremyk eta
Aelitak berak.
Sorpresak
izango dira kontakizunean: Aelitak duela hamar urteko kontuak argituko dizkion aspaldiko
lagun batekin egingo du bat, Odd lelotuta geratuko da Evarekin, Kadic-era
iritsitako neska berriarekin, eta XANA gaiztoa ez da geldirik egongo eta bere
asmo makurrak lortzetik hurren dabilela emango du.
Irakurketa
arina eta atsegina, erritmo bizikoa, ezin utzizkoa. Pasadizo handirik gabe joan
da liburu hau, baina ondo mantendu du istorioaren tentsioa eta grinatsu gaude
hirugarren zatia, honen jarraipena, esku artean noiz hartuko. Istorio
zirraragarri, baina xalo eta konplikazio handirik gabekoen zalea bazara,
zuretzat dira Jeremy Belpoisen abenturak.
1 comment:
“Izenik gabeko hiria”. Kodea Lyokoren bigarren liburu honetan, bost gazteak ziur daude X.A.N.A betirako desagerrarazi dutela, Aelitaren aitak bizia eman baitzuen horretarako, baina ez da ala. Ikaskide berria izango dute, Eva, X.A.N.A-k menpean darabilen Estatubatuarra, eta gehiegi inplikatuko da tartean gauza onerako. Bi zakur beti ondoan dituen gizon gihartsua ere atzetik izango dute, eta ez dizkie errez jarriko gauzak. Gainera, Aelitari , duela hamar urte Kadic-en izan zuen ikaskidea gertatuko zaio ikerketaren bidean. Liburu hau lehenengoa baina gehiago gustatu zait eta misterio, fantasia, zirrara eta abenturazale diren guztiei gomendatuko nieke.
Ane. A 4.A (2013-2014)
Post a Comment