2013-04-16

IPUIN BATEAN BEZALA

IPUIN BATEAN BEZALA
Joan Mari Irigioen
(Elkar, 2002)


Aspaldian irakurri nuen liburu hau. Orduko oharrak-eta galduta dauzkat eta ezin dizuet gauza handirik esan. Ez zidan aho-zapore gozorik utzi; beraz, ez dut berriro irakurtzeko asmorik. Bilaketa eginda, gogoratu dut istorioa: neska drogazale ohiari bere iraganak zorionerako planak hondatuko dizkio.

Esteka hauek erabil ditzakezue informazio gehiagoren bila:

http://kritikak.armiarma.com/?p=757
http://euskaljakintza.com/ipun-batean-bezala-joan-mari-irigoien/
http://kritikak.armiarma.com/?p=676


9 comments:

Anonymous said...

Denbora asko eman ez diodan arren, liburua gustatu zaidala esan zeket. Ez nuen euskal idazle hau ezagutzen, baina berak idazterako garaian erabili duen hiztegi zabala gustatu zait batez ere,benetan erakargarria.
Liburuan Sara izeneko protagonistaren bizitza kontatzen da. Neskak mutil lagun mulatoa du, andaluza, eta Edurekin moztu ondoren herekin bizitza bat hastera joaten da Andaluziara. Amaren onespenik gabe, noski.
Liburuaren tamainak erakartzen ez duen arren, pena merezi du irakurtzea eta orain aipatuko ez ditudan gauza asko ikas daitezke.

Alex G. 4.A 2012-2013 ikasturtea

Anonymous said...

Oraingoan Juan Mari Irigoien idazlearen "Ipuin batean bezala" irakurri dut. Liburu honen protagonista, gazte bat da, Sara izenekoa eta liburuak honen amodioen berri ematen digu, pasatako momentu on eta txarrak, bai mutil lagunekin bai familia eta lagunekin. Esan daiteke liburua drama bat dela, hobeto esanda drama erromantikoa. Mutil lagunei dagokienez, Sararen lehen amodioa Edu izan zen, baina Sarak Sergio ezagutu eta segituan utzi zuen Edu, horrela ama hasarrarazten. Gainera, Sara Alpujarretara joan zen bizitzera Sergiorekin bat. Liburuan zehar beste bi amodio azaltzen zaizkio bizitzan gure protagonistari, bueno hobeto esanda hiru, heroina ere bere amodio bihurtzen baita.
Teknika nahiko konplexua da, kapitulorik ia ez du, eta narratzailea sarritan aldatzen da.
Hala ere, oso liburu polita iruditu zait, ederregia. Negar egin baitut. Gomendatzen dizuet liburu hau irakurtzera, batik bat, interesgarria delako eta ezingo duzulako gelditu irakurtzeaz, eta bestetik asko ikasten duzuelako liburu honetatik.
Irati Z. 4B 2013/05/07

Anonymous said...

"Ipuin batean bezala" izan da aurtengo ikasturtean irakurri dudan azken liburua. Liburu honetan, Sara da protagonista eta bere biziko gorabeherak kontatzen dira bertan. Sararen familian euskaldun peto-petoak dira eta horregatik hasarretzen dira Sarak Granadara alde egiten duenenan ezagutu berri duen mutilarekin, Sergiorekin, bizitzera. Granadan urte zoriontsuak eta guztiz txarrak pasako ditu liburuko protagonistak, Sara eta Sergioren harremana bukatzen denetik neska burua altxa ezinik ibiliko baita aurreko urte zoriontsuak ahaztu ezinik. Hau eta gero Sarak Emmanuel ezagutuko du eta baita bizia zapuztuko dion zerbait ere: heroina. Oso egoera txarrean eta bakarrik amaituko du azkenean eta Euskal Herrira itzultzera behartuta aurkituko da. Hemen asko kostatuta, familia eta lagunen baten laguntzarekin bere bizitza berregitea lortuko du baina istorioa ez da honela amaituko.
Maitasunezko liburu bat da eta ez zait desatsegina iruditu. Beraz, amaiera jakin nahi ezkero animatu zaitez irakurtzera!

Nerea M. 4B (2012-2013 ikasturtea)

Anonymous said...

Niri ipuin hau asko gustatu zait, protagonista Sara da eta ipuin honek Sararen bizitza kontatzen digu. Asiera batean mutil batekin ezkondu behar du baina azken momentuan mutila beste batengatik uzten du hau da, serjiorengatik. Gero Sergiorekin bizitzera joaten da Heuskal Herritik kanpo eta ama aserretu egiten zaio. Han Sergiok uzten du, oso gaizki pasatzendu baina beste mutil batuk bilatzen du, mutil honengatik eroina eta dena sartzen du. Azkenik Heuskal Herrira bueltatzen da eta hemen ze pasako da? zeuek irakurri, liburu oso polita baita. Anima zaitezte irakurtzera!

Urko O. 4.B (2012-2013)

Anonymous said...

Liburua zeharo hunkigarria egin zait, batipat amaieran. Hasieran nahiko nahasia iruditu zait Sararen lehenengo amodioa, ondoren bigarrena ezagutu eta lehena moztu egiten du ondorioz bere amarekiko harremana erabat okertzen da eta Andaluziara doa bizitzera. Bigarrenak adarrak edo abandonatu ondoren hirugarren bat ezagutzen du, bere bizitza izorratzen diona drogekin. Hau hiltzen zaio eta bera zulo beltz batean sartzen da, ingresatuta egon ondoren, bere anbulategiko medikuaz maitemintzen da. Hainbat oztopo gainditu ondoren, elkarrekin bizitzen jartzen dira, amarekin bakeak egiten ditu... eta azkenik haur bat izaten dute, Leire. Hilabete batzuetara hiesa duela konturatzen da eta sei hilabeteren buruan hiltzen da. Leirek ere hiesa dauka eta hamabi urterekin hil egiten da. Ondoren aitak, Anderrek erabakia hartzen du Afrikara joatea Medicus Mundi-koekin bertakoei laguntzera. Liburua irakurtzeko errexa egin zait, baina amaiera hunkigarria bezain tristea egin zait, halaz eta guzti ere edonori gomendatzen diot irakur dezan.

Ander Z. 4.A (2012/13 ikasturtea)

Anonymous said...

Liburu hau irakur erraza egin zait, nahiz eta batzuetan kontakizun baten barruan beste kontakizun bat kontatzen zuen arren. Neska gazte baten gaztetako eskola garaiko kontakizunetik hasi eta bizitzan zehar izandako hainbat experientzia gazi-gozoen berri ematen digu. Amaieran nolabait aurretik jasandako experientzia txar guztiak gainditu ondoren eta bere bizitzako gizona bilatu eta familia osatzen dutenean , zoritxarreko gaixotasunaren berri izaten du, berak eta bere alabatxoak. Sei hilabete ondoren hil egiten da eta alaba hamabi urte bete eta laister. Aitak nolabaiteko indarra jasotzen du bere emazte eta alabarekin eta Afrikara joatea erbakitzen du Medicus Mundi-rekin bere etxean izan duen gaixotasunari aurre egite arren. Nire iritziz liburu oso polita da irakurtzeko, nahiz eta amaiera tritea eduki malkoak mugitzeko adinekoa, edonori gomendatuko nioke irakur dezan.

Aimar Z. 4.B (2012/13 ikasturtea)

Anonymous said...

Liburu hau,itxuragatik oso erakargarria ez izan arren, nahiko interesgarria iruditu zait eta erraz ulertzen da. Istorioan Sara izeneko neska baten gorabeherak kontatzen ditu, amodioarenak bereziki. Hasiera nahasgarria iruditu zait, bere txikitako hainbat kontakizun kontatzen hasten delako. Amaiera berriz, hunkigarria eta gorra iruditu zait, hala eta guztiz ere nire adin bereko gazteei gomendatuko nieke irakur dezaten.


Nahia Arruabarrena 4.A (2018/2019 ikasturtea)

Anonymous said...

Liburu hau oso zaila ez izan arren, niri pertsonalki, ez zait asko gustatu. Hasteko oso nahasgarria delako eta gainera istorioa ez zelako interesgarria. istorioan ikus daiteke Sara izeneko neska baten amodioak eta haiek eragindako gatazkak bere bizitzan. Liburu hau ez nioke gure adineko inori gomendatuko.
Aimar Arruabarrena 2018/2019 4.B

Anonymous said...

Liburu hau oso zaila ez izan arren, niri pertsonalki ez zait asko gustatu. Oso nahasgarria delako eta gainera istorioa ez zelako interesgarria. Istorioan, Sara izeneko neska baten amodioak eta haiek eragindako gatazkak ikus daitezke. Liburu hau ez nioke gure adineko inori gomendatuko.
Aimar Arruabarrena 4.B