2013-04-17

GZON IKUSEZINA

GIZON IKUSIEZINA
H.G. Wells
-1897-




Azken boladako gauza al da zientzia-fikzioa? Askok genero honi hasiera eman zion autoretzat dute Wells. 1895ean "the Time Machine" idaztean, atea ireki zion gerora hainbat garatuko zen generoari. Aspaldian irakurri nuen eta ez naiz oso ondo oroitzen, berriz leitutakoan iruzkin normalagoa egingo dizuet.

Artean Wikipediako informazio hau irakurri eta ulertzen saiatu:

hitzen batekin arazoak?
http://www.wordreference.com/es/translation.asp?tranword=acquaintance

The Invisible Man is a science fiction novella by H. G. Wells published in 1897. Originally serialised in Pearson's Weekly in 1897, it was published as a novel the same year. The Invisible Man of the title is Griffin, a scientist who has devoted himself to research into optics and invents a way to change a body's refractive index to that of air so that it absorbs and reflects no light and thus becomes invisible. He successfully carries out this procedure on himself, but fails in his attempt to reverse the procedure. Instead, his plight becomes known. When he attempts to enlist the aid of a former acquaintance, he is betrayed. So Griffin decides to murder his betrayer and begin a "Reign of Terror".
While its predecessbors, The Time Machine and The Island of Doctor Moreau, were written using first-person narrators, Wells adopts a third-person objective point of view in The Invisible Man.
Klasiko Unibertsalak bilduman itzulita dago eta jarraiann daukazuen estekan jaitsi dezakezue bai EPUB edota PDF gisa. Mila esker berriz ere Armiarmako lagunei.

http://armiarma.com/liburu-e/

Rafa L.

12 comments:

Anonymous said...

Oraingoan "Gizon Ikusezina" liburua irakurri dut eta asko gustatu zait. Egia esan, hasiera pixka bat aspergarria iruditu zait baina istorioa aurrera joan ahala gehiago gustatu zait. Istorio honetan fikzioa,beldurra eta intriga nahasten dira eta oso gustura irakurtzen den liburu horietako bat da. Zenbait zati ulertzeko zailak dira baina kontuz irakurriz gero ondo ulertzen da. Nik liburu hau edonori gomendatuko nioke ez baitira damutuko. Anima zaitezte!!

Manex KARRERA 4B 2012-2013

Anonymous said...

Liburu hau oso interesgarria eta ederra iruditu zait. Gainera, oso entretenigarria da eta irakurtzeko eta ulertzeko erraza da. Bertan Griffin izeneko zientzialari baten istorioa kontatzen du. Griffinek bere hainbat asmakuntzen artean, ikusezin bihurtzeko ahalmena ere asmatzen du. Beraz, "Gizon Ikusezina" izenez ezagutzen da. Baina, abantailen artean arazoak izaten ditu, zeren jende guztia bere atzetik dabil bera harrapatu nahian. Honetaz aparte hotza pasatzen du, ikusezin bihurtzeko arropa guztiak eranzten baititu. Liburu honetan, Gizon Ikusezinaz aparte pertsonai gehiago ere azaltzen dira. Pertsonai hauek ezagutu nahi badituzu eta Gizon Ikusezinari amaieran zer gertatzen zaion jakin nahi baduzu, anima zaitez liburu izugarri hau irakurtzera.

Unai A 4A 2012-13 ikasturtea

Anonymous said...

Nik Gizon Ikusezina izeneko liburua irakurri dut eta zientzia-fikzioko liburu bat da. Protagonista gizon bat da, Griffin izenekoa eta esperimentu bat egin du urte batzuetan, eta bere burua ikusezin bihurtzea lortu du. Historian, gizon ikusezin hau Iping herriko Coach and Horses izeneko ostatu batera joaten da eta bertan arazo batzuk izaten ditu eta azkenik, deskubritzen dute ikusezina dela. Hortik aurrera, herriko jendeak beldurra dio eta zauritu egiten dute, eta orduan bere aspaldiko lagun baten etxean ezkutatzen da eta lagunari kontatzen dio zer egin duen ikusezina bihurtzeko. Nik edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea, oso erraz irakurtzen delako eta hasiera batean aspergarria den arren, gerora interesgarria jartzen delako.

Ane O. 4B (2012-2013)

Anonymous said...

"Gizon ikusezina " liburua asko gustatu zait, erraza da irakurtzeko nahiz eta luze xamarra izan, kapitulu edo atal askotan banatuta dagoelako, eta liburuaren edo istorioaren idea erraz ulertzen da.Irakurtzea gogoko duen edonori gomendatuko nioke liburua , baina gehienbat historio bitxiak maite dituenari.


Itziar A. 4A

Anonymous said...

Liburu hau oso atsegina iruditu zait. Abenturaz eta akzioz josia dago eta gertakizunen artean tarterik ez dagoenez, oso entretenigarria izan daiteke.

Esperimentu baten ondorioz ikusezina bihurtzea lortzen duen gizon gazte baten istorioa kontatzen du, hasieran agertzen diren misterio guztiak poliki-poliki argituz.

Edonori gomendatuko nioke irakurtzeko inongo zailtasunik ez duenez. Gainera, azkar irakurtzen da.

Jone I. 4A

Anonymous said...

"Gizon ikusezina" liburua oso liburu interesgarria iruditu zait. Liburuan Ipinge izeneko herrira iritsitako gizon arraro baten istorioa kontatzen du. Gizona oso arraroa da eta susmo txarra hartzen diote hainbat herritarrek. Liburua nahiko dibertigarria iruditu zait, gauza asko gertatzen direlako eta gainera ez zarelako inoiz aspertzen irakurtzen ari zaren bitartean. Horrez gain, pertsonaiak nahiko onak iruditu zaizkit, gehienbat protagonista! Edozeini gomendatuko nioke liburu hau, izan ere, irakurtzea gustuko ez izan arren, liburu honekin gozatu daiteke!

Imanol M. 4A (2012-2013)

Anonymous said...

Niri liburu hau interesgarria iruditu zait, abentura eta misterioa beti tartean daudelako. Liburu honetako protagonista nagusia Griffin izeneko gizon bat da. Griffinek, ikusezin bihurtzeko metodo bat asmatzen du eta horren bitartez ikusezin bihurtzen da. Ikusezin izateak, abantaila eta desabantaila ugari ekarriko dizkio istorioan zehar. Irakurtzeko eta ulertzeko erreza den liburu horietako bat da, noski, denbora tarte bat eskeinita. Liburu hau 15 urteetik gorako gazteei gomendatuko nieke. Anima zaitezte!

Ander G. 4B 2012-2013

Anonymous said...

Oraingoan “Gizon Ikusezina” irakurri dut, izan ere, bere izenburuak erakarri ninduen gehien. Griffin da istorioko protagonista eta gauzak ikusezin bihurtuko dituen formularen bila dabil. Aurkitzen duenean, bere burua bihurtzen du ikusezin, uste baitu horrela nahi duen guztia egiteko libre izango dela. Baina berehala konturatzen da ikusezin izatea ez dela hain erraza eta berak uste baina gogorragoa egiten zaio liburuan zehar agertzen diren arazoetatik ongi irtetea. Ikusezin izateak nolabaiteko askatasuna edo nagusitasuna ematen dio gainerakoengan eta askotan lapurretan eta jendea mehatxatzen ibiltzen da, nahi duena lortzearren. Oso gustura irakurri dut eta entretenigarria eta azkar irakurtzen den liburua iruditu zait, batere zailtasunik gabekoa. Gazte zein helduei gomendatuko nieke liburu hau.

Maider A. 4A 2012-2013

Anonymous said...

Niri liburu hau interesgarria iruditu zait, abentura eta misterioa beti tartean daudelako. Liburuan Ipinge izeneko herrira iritsitako gizon arraro baten istorioa kontatzen du. Griffin da istorioko protagonista eta gauzak ikusezin bihurtuko dituen formularen bila dabil. Liburua nahiko dibertigarria iruditu zait, gauza asko gertatzen direlako eta gainera ez zarelako inoiz aspertzen irakurtzen ari zaren bitartean. Gazte zein helduei gomendatuko nieke liburu hau.

Uxer M. 4B 2013-2014

Anonymous said...

Nik ´´ Gizon Ikusezina ´´ liburua irakurri dut. Liburua ez zait gustatu. Aspergarria iruditu zait eta ez dut gustura irakurri. Liburuan agertzen zen istorioa ez da izan oso entretenigarria. Liburuak zituen atal batzuk zailak izan dira ulertzeko. Aurreko liburua bezain gustura ez dut liburu hau irakurri. Niretzako akzio gutxiegi zuen.
Izarne Otamendi 4.A (2015-2016)

Anonymous said...

Nik Gizon Ikusezina liburua irakurri dut eta niri ez zait asko gustatu istorioa, oso aspergarria iruditu zait gizon ikusezin baten bizitza kontatzen duelako eta, nire ustez, ez zaiolako ezer interesgarririk gertatzen gizon ikusezinari. Amaiera aldera, akzio apur bat txertatzen dute istorioan baina, hala ere, ez da nahikoa istorio interesgarri bat egiteko. Nik ez nieke liburua gomendatuko nire adineko pertsonei eta gazteagoei, baina apur bat zaharragoei, agian, bai.

Joanes O. 4-B 2015-2016

Anonymous said...

Niri liburu hau polita iruditu zait zientziarekin lotura zuzena daukalako. Gizon hau zientziaren bidetik joan zen eta aurkikuntza ederra ere egin zuen gaitasun hori lortuz. Hasiera batean ez da konturatzen zer alderdi txar dauzkan eta dena ederki ikusten du (mundu honetan pertsona batzuek egiten duten bezala, batzuei zer edo zer eman eta momentuan xahutzen dute). Liburu honek ere gauza garrantzitsuak ere erakusten dizkigu, adibidez: bakoitzak bere bizitza eraikitzen jakin behar duela eta azkarra ere izan behar dela bestela besteak aprobetxatzen direla zure aukeraz edo aurkikuntzaz. Liburu hau gure adineko ikasleei gomendatuko nieke, erakusten duelako bizitza honek alderdi txar eta onak dauzkala eta ondo aukeratzen jakin behar dela bestela gustuko ez duzun zerbait lortuko duzulako.

Unai Reguillaga 4-A (2017-2018)