MATTIN MOTTELA
Jose Mari Satrustegi
Ibaizabal
Herri kondairetan oinarria hartuta, Mattin Mottela pertsonaia sortu du Satrustegik. Munduan bakarrik geratu den gaztetxoa, herri heroia bihurtuta, gaizkiaren aurka eta ahulen mesedean borrokan arituko da. Beti ausart, beti burutsu eta argi; aurrera egingo du Mattinek.
Eskena soltetan ematen zaigu istorioa. Pasarte guztiak kitzikagarri eta sorpresaz beteta. Benetako literatura herrikoia.
Satrustegiri buruzko gehiago jakiteko:
16 comments:
“Mattin Mottela” liburua nahiko polita iruditu zait. Liburu honen barnean bost ipuin edo pasarte desberdin daude. Hasieran liburu atsegina eta polita iruditu zitzaidan baina bukaerarako aspergarri samarra iruditu zait. Hala ere, liburu hau interesgarria iruditu zait, ez delako gehienetan gazteok irakurtzen ditugun liburuak bezalakoa, hau klasikoagoa baita. Gainera oso erraz irakurtzen da. Beraz, abentura gustatzen zaion edozeini gomendatuko nioke liburu hau.
Irati U. 3.A 2011-2012
Mattin Mottela liburua asko gustatu zait, izan ere azkar irakurtzen den liburua da eta gainera nahiko erraz ulertzen dira liburuko pasarteak. Bertan, Mattin Mottelaren eta beste zenbait pertsonen istorioak kontatzen ditu. Liburu hau hamabi urtetik gorako jendeari gomendatzen diot.
Unai A. 3.A 2011-2012
MATTIN MOTTELA
Mattin Mottela liburua asko gustatu zait. Liburuko protagonista Mattin Mottela da. Honi jaio zenean ama hil zitzaion eta gero aita. Ondorioz bizitzari haurre egin eta aurrera atera zen bera bakarrik. Liburuan bizitzan zehar berari gertatutako gertakizunak kontatzen ditu.
Liburua asko gustatu zait, eta oso erraz irakurtzeaz gain, ez du ulertzeko inolako zailtasunik. ANIMA ZAITEZ!!!!
Aiora Mayoz 3.B (2011-2012)
COCA-COLA ERDI AROAN
Niriretzat liburu hau oso entretenigarria da, abenturaz eta misterioz betea dagoelako. Bertan Ataungo bi lagunen istripua edo gatazka kontatzen da, kobazulo baten barnean daudenean irrist eginda erori, konortea galdu eta erdi aroan azaltzen dira bat batean. Erdi aroan daudenean, ez dakite nola iritsi diren egoera horretara eta gainera okerrena da, batak bestearen berri ez dakiela ezertxoere ez. Oso istorio polita da eta nik edozeini gomendatzen diot liburu hau.
Unai M. 3B
MATTIN MOTTELA
Oso polita eta oso erraz irakurtzen den liburua iruditu zait. Bertan herri bateko ume bati, Martini, Mattin Mottela ezizen bezala jartzen diote gatzik gabeko umea delako eta oso ahula. Ama hilik du eta aita ere hil egiten zaio umezurtza da beraz. Aita hildakoan aitaren lanpostua (mandazaina zen bere aita) eta bere mandoa hartzen ditu aitak egiten zuen lan berbera egin ahal izateko. Eta liburuak mandazain bezala pasatzen zaizkion abenturak kontatzen ditu. Mutila oso motela izan arren lapurretan oso abila zenez gauzak oso ondo ateratzen zaizkio eta azkenean herrian sekulako beldurra sortzen du. Niri ikaragarri gustatu zait liburu hau eta edozeini gomendatzen diot.
Unai M. 3B
Nik “Mattin Mottela” liburua irakurri dut eta egia esan gustatu zait. Kontatzen dituen historiak asko gustatu zaizkit. Kontatzen dituen bost historiak lotura bat daukate. Nik irakurri ditudan bost istorioetatik Mattin Mottelarena gustatu zait gehien, haur bat zela, oso zintzoa zelako eta aita gaixotu zitzaionean hasi zelago gaiztotzen. Nik edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea, dibertigarria eta oso erraz irakurtzen delako.
Ane Otamendi - 2012/01/11 - 3.B
Niri Mattin Mottela liburua asko gustatu zait. Oso errez irakurtzen da eta erraza da ulertzeko. Mattin Mottela da protagonista eta bere bizitzako istorio motz desberdinez osatuta dago liburua eta istorio hauek nahiko dibertigarriak dira. Nahiz eta ezizen hori jarri Mattin Mottela mutil txiki baino ausarta eta azkarra da. Animatu zaitezte irakurtzera!
Maria M
Aralar BHI (2013- 14)
3.B
Liburu hau gustatu zait, oso erraz irakurtzen da eta entretenigarria da. Pertsonai diferenteen istorioak kontatzen ditu. Kontatutako istorioak politak eta laburrak dira. Edozeini gomendatuko nioke, oso dibertigarria baita.
Naroa O.
3A (2013-2015)
Nik “Mattin Mottela” liburua irakurri dut, eta asko gustatu zait. Liburuan kontatzen diren historioak benetan entretenigarriak iruditu zaizkit. Ama, Mattin jaiotzean hil zen eta aita urte batzuk beranduago hil zitzaion. Hori gertatu ondoren, aitaren mandoa hartu eta mandazain lanetan aritzen da. Gero, mandazain lanean bizitzen dituen abenturak kontatzen ditu. Mandazain lanarekin aspertu zenean, lapurretak egiten hasi zen eta ospe handia hartu zuen. Niri asko gustatu zait liburu hau eta edozeini gomendatuko nioke.
JON Z. 3A(2013/14)
ARALAR BHI
ALEGIA
Mattin mottela liburua entretenigarria, interesgarria eta oso polita iruditu zait. Bertan,Mattin Mottela izeneko ume baten pasadizoak kontatzen ditu. Ama hilik du eta aita ere hil egiten zaio, ume txiki bat zenean. Aita hildakoan, Mattinek bere lanpostua hartzen du. Mattin mandazain lanetan hasten da, bere mandoarekin. Mutila oso motela izan arren, lapurretan oso abila da eta azkenean herrian sekulako beldurra sortzen du, bere lapurretekin. Nik liburu hau edozein pertsonari gomendatuko nioke. Anima zaitez eta irakur ezazu!
IGOR .M 3A
(2013-2014)
Nik irakurri dudan liburua “MATTIN MOTTELA” da. Liburu hau mitologia asko kontatzen ditu. Oso erraza irakurtzeko eta gainera niri mitolojiako istorioak askon gustatzen zaizkit. Mattin Mottelaren kapitulutan jendeak uste zuen ez zuela ezertako balio baina denbora pasatzen hari dela jendea konturatzen asten da nola Mattin Mottela oso azkarra dela beste pertsonei izorratzeko.Beste kapitulu batean gauza harrigarriak egiten duten pertsonak batzen dira proba bat egiteko.Liburua oso motza da eta gainera oso erraza irakurtzeko, nire ustez mitologia ez zaionari gustatzen ez nieke gomendatuko, baina gustatzen zaionari irakurtzeaz gozatzea espero dut. Irakurri!!!!!!!!
IƱaki C./ 3 DBH / 2013-2014 ikasturtea
Niri "Mattin Mottela" liburua asko gustatu zait. Oso istorio polita iruditu zait eta kontatzen dituen pasarteak interesgarriak dira. Beste protagonista batzuk ere azaltzen dira baina niri Mattin Mottela gustatu zait gehiena. Gainera Mattin Mottelak arazo guztiak konpontzen ditu nola edo hala. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke intriga sortzen baitu.
Julen O. (2013-2014)3.B
Niri Mattin Mottela luburua asko iruditu zait,abentura asko bizitzen diralako liburuan eta baita misterioak ere.Gurasoak hilik ditu,beraz bakarrik bizi da,aita hil eta gero bere lan postua hartu zuen.Bertako historioak berak bizitakoak dira,oso interesgarria iruditu zaizkit,beraz edonori gomendatzen diot liburu hau!!!anima zaitezte!!!
Asier A.3B.(2013-2014)
Niri Mattin Mottela luburua asko iruditu zait,abentura asko bizitzen diralako liburuan eta baita misterioak ere.Gurasoak hilik ditu,beraz bakarrik bizi da,aita hil eta gero bere lan postua hartu zuen.Bertako historioak berak bizitakoak dira,oso interesgarria iruditu zaizkit,beraz edonori gomendatzen diot liburu hau!!!anima zaitezte!!!
Asier A.3B.(2013-2014)
Nik Mattin Mottela irakurri dut. Mattin Mottela Nafarroako mutil geldo bat da, aitarekin bizi da eta oso mutil odolgabea da baina egun batean, odol gabeko mutila bat-batean odol gaiztoko mutila bihurtzen da. Honek gaiztakeriak, lapurretak.. egiten ditu eta liburu honetan pasarte batzuk kontatzen ditu. Pasarte hauetako batzuk besteak baino gehiago gustatu zaizkit ala ere oso erraza egin zait irakurtzeko, anima zaitezte!
Enara A. 3.B
2014/02/24
Niri "Mattin Mottela" liburua ez zait asko gustatu. Kontatzen dituen historioak bai,baina, gustatuko litzaidake liburu osoa historia bati buruz izatea bost historia izan beharrean, Mattin Mottelarena, adibidez, gehien gustatu zaitena izan delako. Ez nuke gomendatuko liburuko atal batzu aspergarriak direlako eta beraz, ez da oso ondo ulertzen.
Endika.A 3.A
Post a Comment