2013-04-11

VAMPIRIA


VAMPIRIA
Aitor Arana
(SM, 2010)


Mende luzeetan banpiroek itxaron izan duten aukera iritsi zaie azkenean. Valatek jakin izan duenez, badago neska bat, Joana –protagonista- bere genetika berezia tarteko, banpiro bihurtuko balitz, egun argiz ibili ahal izango litzatekeena. Dohain hori Aitalehenaren bitartez gainontzeko banpiro guztiei pasa ahal izango liezaieke gero, zorion osoan bizi ahal izan zezaten betiko. Baina pozgarri eta onura izan behar zuen ahalmenak hondamendia ekarriko dio banpiro-jendeari.

Istorioa galopan doa une oro, erritmo eroan, ezin geldirik: akzioa, fantasia, irudimena… pasada bat. Dena, noski, oso irreal eta sinesgaitza, baina zoragarria.

Liburu honekin bi pauso aurrera egin ditut. Batetik apur bat jasangaitz egiten zitzaidan banpiroen moda yankiri hartuta nion higuintxoa gainditu dut: liburuko istorioa zoragarria iruditu zait. Bestetik “Bost ahizpa” liburuaz gero txoko samarrean neukan Aitor Arana beste moduan ikusi dut oraingo lan honetan: borobila, sormenez blai, bizi.

Rafa l.

EZIN DUZUE INOLA ERE LIBURU HAU IRAKURRI GABE PASATZEN UTZI.

25 comments:

Anonymous said...

Niri "Vampiria" izeneko liburua oso polita iruditu zait. Oso ondo pasa dut liburu entretenigarri honekin eta asko gustatu zaizkit pasarte intrigante horiek. Joanaren pertsonaia ere asko gustatu zait baina Valat banpiroa aldiz, gehiago gustatu zait. Pasarterik gogokoena amaierakoa izan da, gizakiak, aingeruak eta banpiroak elkarren artean borrokan hasten direnekoa.Nik liburu hau edonori gomendatuko nioke, hori bai, banpiroak, iluntasuna eta intrigazko istorioak gustatu behar zaizkio.

Manex Karrera 3B 2011-2012

Anonymous said...

"Vampiria" izeneko liburu hau ikaragarri gustatu zait, Protagonista,Joana(Selene), eroetxe batean dago eta ez ditu lehenago bizitako hainbat gauza gogoratzen, baina gauza bat zihur dauka, banpiroa dela. Amets ezberdinak izango ditu gauero eta horrek zer pentsatua ekarriko dio eto horrekin batera abenturak ere bai. Asko gustatu zait liburu hau erraz irakurtzen den horietakoa baita , pertsonaiak ere asko gustatu zaizkit, banpiroak batez ere. Joana, Valat, Nikolas... eta ezin Mikel ahaztu, nahiz eta hau ez izan banpiroa, Baina gehiago jakin nahi baduzu ez pentsatu bitan, anima zaitez!


Ane A 3.A (2012-2013)

Anonymous said...

Nik “Vampiria” liburua irakurri dut, eta benetan entretenigarria egin zait. Hasieran, asko gustatuko ez zitzaidalako irudipena nuen baina irakurtzen joan ahala geroz eta gehiago gustatu zait eta ezin izan naiz gelditu irakurtzen amaitu arte. Niri, gehienbat erdialdetik aurrerako istorioa gustatu zait, eta batez ere amaieran gertatzen den banpiro, gizaki eta aingeruen borroka. Abentura eta fantasiazko liburuak gogoko dituzten gazteei aholkatuko nieke liburua. Anima zaitez!
AXIER A. 2012-2013 3-A

Anonymous said...

Nik Aitor Aranaren "Vampiria" liburua irakurri dut, eta banpiroen liburuak asko gustatze ez zaizkidan arren, liburu hau asko gustatu zait, gehien bat azkenetako kapituluak, bapiroen, gizakien eta aingeruen arteko borrokarena. Beraz, nik edonori gomendatuko nioke "Vanpiria" liburua irakurtzea.
IBAI G. 3-A 2012-13

Anonymous said...

Nik, “Vampiria” liburua irakurri dut. Oso polita iruditu zait, eta gainera oso erraz irakurtzen den liburua da. Protagonista Joana izeneko neska bat da eta eroetxe batean dago eta aurretik gertatutako ezer ez da gogoratzen. Baina bera seguru dago banpiro bat dela. Niri, gehienbat liburuaren erdialdea eta amaierako istorioa gustatu zaizkit. Fantasiazko liburuak gustatzen bazaizkizu, ANIMA ZAITEZ!!!
JOSU P. 2012-13 3-A

Anonymous said...

Niri liburu hau gustatu zait. Oso errez irakurri dut, nahiz eta banpiroen gaia ez asko gustatu. Joana da protagonista eta bera eroetxe batean bizi da. Bere buruagatik banpiro bat dela esaten du. Azkenik eroetxetik alde egiten du eta beste abentura batzuk bizitzen ditu kanpoan beste banpiro eta pertsonai batzuekin.
Banpiroak eta gau iluna gustatzen zaienei gomendatuko nieke.

Maria M
3.B
Aralar BHI
(2013- 14)

Anonymous said...

Nik “Vampiria” liburua irakurri dut. Polita iruditu zait, eta oso erraz irakurri dut. Liburu honetako protagonista Joana da, eta eroetxe batean dago. Ez da bere bizitzan gertatuko ezertaz gogoratzen. Berak badaki banpiro bat dela baina inork ez dio sinisten. Niri gehien gustatu zaidana amaiera izan da. Liburu hau, fantasia gustatzen zaien guztiei gomendatuko nieke.

JON Z. 3A (2013/14)
ARALAR BHI
ALEGIA

Anonymous said...

Oraingo honetan "Vampiria" liburua irakurri dut. Gustatu zait eta oso erraz irakurri dut. Liburu honetako protagonista Joana da, eroetxe batean dago eta banpiroa dela uste du. Mikel da eroetxeko bere lagunik onena eta berarengatik galdetzen duenean, horrela izena duen inor ez dagoela esaten die. Mikel, banpiroek bakarrik ikus dezakete. Joanak eroetxetik ihes egiten du, Mikelen laguntzarekin. Kanpoan beste banpiro eta pertsona batzuekin, abentura ugari bizitzen ditu.
Animatu liburu hau irakurtzera!!
Irantzu E. 3.B (2013-14)

Anonymous said...

Nik Aitor Aranaren "Vampiria" liburua irakurri dut.
Joanaren inguruan gertatzen diren gertaerei buruz doa liburua. Bertan daudenek (gehien bat irakasleak) susmoa hartzen die Joana ( lehenagoko Selene) bampiro bat dela. Ondoren, eroetxetik alde egitea otutzen zaio. Hortik aurrera gauza pila bat gertatzen zaizkio: Hilerriko panteoiean heldu batek bere umea konorterik gabe uzten du, Valatek Selenera eramaten du bamprio bihurturik etab.
Azkenean Selenera bere lehenagoko lagun Mikel eta X jauna etortzen zaizkio laguntzera. Valati odola edatera derrigortzen die eta orduan bampiro guztiak izaki bihurtzen dira. Orduan Joana gizaki bihur zedin Mikelek ( erizaina denez) operatu egin zuen, horrela izaki bihur ahal izateko.
Liburua ez zait asko gustatu, Bampiroak eta izaki arraroak gustatzen zaizkienei gomendatuko nieke liburu hau.

Jon. E
3B
Aralar BHI
( 2013-14)

Unknown said...

Nik irakurri dudan liburua “Vampiria” da. Oso liburu entretenigarria eta ona da. Liburua zientzia-fikziozkoa da eta olako liburuak niri gustatzen zaizkit. Liburu hau oso motsa da baina azkar irakurtzen da. Zati batzuk onak ditu eta beste batzuk ez hain onak. Liburu hau irakurtzea gomendatuko nizuekete. Tituluak esaten duen bezela Vampirotaz dijoa.
Iñaki C. (2013-2014), 3B , ARALAR BHI

Anonymous said...

Liburu honetan Joana izeneko neska bat psikiatrikoan dago eta dena ahaztu du. banpiroa dela uste du eta bere izena selene dela inork ez du konprenitzen mikel izeneko "erozain" batek kenduta. liburua aurrera doan ala bere identitateari buruz gauzak ikasten doa eta banpiroek beraren beharra dutela. Liburua oso erraza da irakurtzeko, ez zait asko gustatu liburua, baina banpiroak gustatzen zaizkion jendeari gomendatuko nioke.

Martxel G.
3.B
aralar BHI
(2013-2014)

Anonymous said...

Niri “Vampiria” liburua gustatu zait, fantasiazko liburua da eta entretenigarria egin zait irakurtzen ari nintzen bitartean. Protagonista, Joana da eta hau eroetxe batean dago, lehenago pasatako gauzak ez zaizkio gogoratzen baina ametsen bidez gauza batzuk argitzen ditu. Bera banpiroa da baina bere medikuek ez die sinesten. Berak lagun bat du Mikel baina berak bakarrik ikus dezake banpiroa baita.Mikelen laguntzaz eroetxetik irtetea lortzen du eta bere herrira joan eta Valat banpiro gaiztoa geldiarazten du mikelek eta horrela mundu guztian ez zen gelditu banpirorik. Anima zaitez irakurtzera!. Agurne.Z 3.B (2013-2014)

Anonymous said...

Nik "Vampiria" irakurri dut eta gustatu zait.Bertako protagonista Joana(Selene)da, polizia ohia eta eroetxe batean dago. Lehenago pasatako gauza asko ez ditu gogoratzen ordea, baina, zihur dauka bampiroa dela nahiz eta erizainek ez sinistu. Gaueetan ametsak edukitzen ditu eta horrek zer pentsa ematen dio eta horregatik abenturak izaten ditu.Liburua oso erraz irakurtzen da eta pertsonaiak ere asko gustatu zaizkit:bampiroak, aingeruak...baina gehiago jakin nahi baduzue animatu zaitezte irakurtzera!!!
ENAIT A.(2013-14)

Anonymous said...

Nik irakurri duden liburua “Vampiria” izan da. Liburua asko gustatu zait. Oso entretenigarria iruditu zait eta intriga handia izan dut irakurtzerakoan. Joana protagonista eroetxe batean dago, ez baititu bere bizitzako hainbat pasarte gogoratzen. Gauza bat ziur gogoratzen du, banpiroa dela. Gauero hainbat amets izango ditu, eta horregatik baita hainbat abentura ere. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke, baina batez ere banpirozaleei. ANIMA ZAITEZTE!!!
Eneritz Z.
3.B
(2013-14)

Anonymous said...

Liburu hau interesgarria iruditu zait. Joana, liburuko protagonista, eroetxe batean dago eta ez du ezer gogoratzen, baina berak uste du banpiroa dela. Hasieran uste du Selene dela bere izena baina gauero izaten dituen ametsen ondorioz, bere izena Joana dela konturatzen da eta Anna izeneko polizia baten laguna dela. Behin, eroetxetik ihes egitea lortzen du, eta hortik aurrera, abentura ugari bizitzen ditu. Bitartean, Anna, hilketa kasu ugari aztertzen ari da baina azkenean lortzen du zer gertatzen ari den asmatzea. Liburu hau, banpiroak eta fantasiazko liburuak gustatzen zaizkion edozein pertsonari gomendatuko nioke.
Naroa A. 3.A(2013-14)

Anonymous said...

Joana izeneko neska bat eroetxean dago, pentxatzen du bampiro bat dela eta ez da gogoratzen eroetxera etorri aurretik gertatutako gauzetaz. Ametsak egiten ditu eta horien arabera, abenturak biziko ditu. Asko gustatu zait liburu hau, irakurtzeko erraza da eta entretenigarria.
Naroa O. 3.A (2013-2014)

Anonymous said...

Niri Vampiria liburua interesgarria eta polita iruditu zait. Liburuko protagonista Joana da eta mendebaldeko eroetxe batean dago sartua, banpiroa dela uste duelako. Eroetxean Mikel izeneko erizain bat dago eta aingerua da. Bestalde banpiroek egindako hainba hilketa egiten dira eta horien artean Joanarena . Orduan Joana banpiroa bihurtzen da baina banpiroen artean berak bakarrik al du egunez kalean ibili. Hori dela eta Valant izeneko banpiro batek Joanaren ahalmena kendu nahi dio, horrela munduaren jabe izateko, baina Valant Joanaren ahalmena edukitzera doanean X jaunak ,Mikelek eta beste aingeru batzuk ekidin egiten dute. Ondorioz banpiro guztiak pertsona normalak bihurtzen dituzte Joana barne eta Valant barne. Liburua irakurtzeko erraza da. Edozein petxonei gomendatuko nioke.
Iñigo.O 3.B (2013-2014)

Anonymous said...

Nik irakurri dudan liburua polita, entretenigarria eta interesgarria iruditu zait. Liburuan, Joanari gertatutako pasarteak kontatzen dizkigu. Liburuko protagonistak, Joana, Valat eta Mikel dira.Pasarterik gogokoena amaierakoa izan da, gizakiak, aingeruak eta banpiroak elkarren artean borrokan hasten direnekoa. Nik liburu hau vanpiroak eta intrigazko istorioak gustatzen zaizkien pertsonei gomendatuko nioke. Anima zaitez eta irakur ezazu!

Igor M.
3A (2013-14)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, entretenigarria baita eta irakurtzeko erraza baita. Joana eroetxe batean dago eta ez ditu lehenago bizitako hainbat gauza gogoratzen, baina banpiroa dela seguru dauka. Hainbat amets arraro izango ditu tartean, baina eroetxetik alde egitea erabakitzen du eta beste abentura batzuk bizitzen ditu kanpoan beste banpiro eta pertsonai batzuekin. Banpiro zale eta misterio zalea den edonori gomendatuko nioke.
Iker A. 3.A (2013-14)

Anonymous said...

Joana neska gazte bat da, eroetxe batean bukatu duena. Ez daki ez nola iritsi den horra, ez zer gertatu zaion, ez nor den, ez... Ziur dakien gauza bakarra da banpiroa dela baina inork ere ez dio sinesten Mikelek izan ezik. Joanak berarekin bakarrik du konfiantza eroetxean. Gauero hainbat amets izango ditu Joanak, eta horietan pistak lortuko ditu nor den jakin dezan eta pixkana-pixkana lortuko dun nor den jakitea.
Liburuak istorio polita kontatzen du modu entretenigarrian. Edozein gazteri gomendatuko nioke liburu hau.

Ainhoa O. 3A(2013-2014)

Anonymous said...

Nik Vampiria liburua irakurri dut. Gustatu egin zait, azar irakurtzen den liburu bat baita. Selena izeneko neska bat eroetxe batean bizi da. Argi daukan bakarra vampiroa dela da. Egun batean, eroetxetik alde egiten du Mikel izeneko mutil bati esker eta mutil hau, berak bakarri ikus lezake, aingerua baita. Valatekin egoten da denboraldi bat, beste vampiro bat. Amaieran, Mikel eta beste aingeru batzuen laguntzaz vampiro guztiak persona normal bihurtzen dituzte.

Endika Arnedo
3.A
Aralar BHI

Anonymous said...

Joana polizia hasi berria, oroimena galdurik agertzen da eroetxe batean. Gauz bakarra oroitzen du, banpiroa dela. Gainera ezohiko ahalmenak eman zizkioten banpiro bihurtzean. Eroetxean den bitartean, bere lagun eta inspektoreak, Anak, bere bila jardungo du, Vampiria banpiro herriko buruzagiaren antzean.
Liburu entretenigarria da nahiz eta batzuetan narratzaile, daten eta pertsonaien aldaketa nahasgarria izan. Fantasiazko eta misteriozko liburuak gustatu ezkero gomendatzen dut.

Irune M.
3A(2013-2014)

Anonymous said...

Nik Vampiria liburua irakurri dut. Asko gustatu zait liburua, hasieran aspergarria egiten zitzaidan, baina irakurtzen nijoan einean entretenigarriagoa egin zait. Protagonistak Joana izena du eta eroetxe batean dago. Berak banpiroa dela uste du eta eroetxetik alde egiten duenean igarotzen dituen pasarteak kontatzen ditu liburu honek. Joana egun argiz ibili daiteke beste banpiroak ez bezala horregatik dohain hori Aitalehenaren bitartez beste banpiro guztiei pasa ahal izateko Selene herrira eraman behar dute Joana, baina dohain horrek hondamendi handiak sortuko ditu. Liburu erraza eta polita, abenturazko liburuak gustatzen zaizkienei gomendatuko nieke, baita beste edonori ere. Animatu irakurtzera!
Sara A. 3.B (2013-14)

Anonymous said...

‘’Vampiria’’ liburua asko gustatu zait. Protagonista, Joana izeneko neska bat da eta eroetxe batean dago banpiro bat dela uste duelako. Hasieran, ez zait asko gustatu, ez zuen oso entretenigarria ematen, baina irakurtzen joan ala, geroz eta entretenigarriagoa iruditu zait eta oso gustura irakurri dut. Nik, edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.
Alaia B. 3.B (2014-2014)
02/02/14

Anonymous said...

Vampiria liburua nahiko gustatu zait selene izeneko neska batetaz zijoa eroetxe bateab dago sartuta eta banpiroa dela esaten du. Oso erraz irakurtzen den liburua da anima zaitez irakurtzera
Mireia g 3b