2013-04-08

KULERO SALATZAILEAK


KULERO SALATZAILEAK
M.A. Mintegi
(Aizkorri, 2010)


Rafa, ustekabean, eskola heroi bihurtuta ibili da Ikasleen Egunean. Ospakizunari neurririk hartu ez eta zeharo mozkortu da; biharamunean ezer gutxi gogoratzen du. Rafa sexu nahaian ibili zitzaiola eta eraso egin ziola esaten du Monikak; eta halako zerbait izango zen; izan ere, Monikaren kuleroak Rafaren gelan azaldu dira goizean. Honek ondorio latzak izango ditu mutilarentzat: Justiziaren esku geratuko da eta luzetik amestuta zeukan Anerekiko harremana pikutara joango.

Guztien ahotan dabilen gaia ekarri du Migel Anjel Mintegik bere liburu honekin: sexu abusuena eta honen inguruko gezur eta salaketa faltsuek egin dezaketen minari buruz. Gure parranda egiteko ereduen egokitasuna ere zalantzan jartzen da nolabait.

Pertsonaiak oso dira gertukoak eta sinesgarriak. Denok ezagutzen dugu inguruan antzeko historiarik bizitu izan duenik. Protagonistaren istorioaren erdian Aneren egunkaria tartekatu du idazleak. Honek pausatzeko eta apur batean hausnartzeko aukera ematen digu irakurleei, istorioaren zurunbiloan harrapatuta geundenak.
Erritmo handia eta bizia. Tirada batean irakurri nahi izango duzuena. Gazteak parrandero eta desmadratu samarrak izatearekin batera sentimendu zabal eta barnekoen jabe ere badirela erakusten digun kontakizuna. Irakurri beharrekoa (eta inoiz egin behar ez dena gogoraraziko diguna!)


Rafa L.




Idazleari buruz gehiago jakiteko:
http://www.idazleak.org/euskara/idazleak/migel-anjel-mintegi-larraza?q1=

38 comments:

Anonymous said...

Liburu hau oso entretenigarria eta dibertigarria iruditu zait.
Pertsonaiak, orokorrean asko gustatu zaizkit eta nahiz eta nahiko liburu sinplea izan, gustora irakurri dut.
Liburu hau edonori gomendatuko nioke, baina gehienbat gazteei.

Oihana Berakoetxea 3A 11-12

Anonymous said...

KULERO SALATZAILEAK
Irakurri berri dudan liburua asko gustatu zait. Liburuko protagonista Rafa da, eta honi Ane izeneko neska bat gustatzen zaio, baina, ikasle eguneko festan gehiegi edan zuen eta Monika izeneko neska bat bortxatzen saiatu zen, edo hori dio behintzat Monikak. Rafak hori horrela ez dela dio, baina guztia aurka du, neskaren kuleroak bere gelan agertu baitira.
Oso liburu egokia da gure adineko nerabeentzat, argi ikusten baita ondo pasatzekeo ez dagoela alkohola edan beharrik. Oso interesgarria eta ulerkorra da, beraz, badakizue ANIMATU IRAKURTZERA!!!!

Aiora Mayoz 3.B (2011-2012)

Anonymous said...

“Kulero salatzaileak” liburua polita eta interesgarria iruditu zait. Alde batetik, pertsonaia bakoitzak dituen ezaugarriak primeran datozte liburuan gertatzen diren ekintzekin eta hori azpimarragarria iruditu zait. Beste aldetik, ez da maitasuna bakarrik agertzen den liburu bat, misterio eta abentura ere agertzen baitira. Asko gustatu zait Ane eta Rafaren artean dagoen maitasun hori, biek maite baitute elkar baina ez dira ezer esatera ausartzen. Beraz, liburu polita eta entretenigarria iruditu zait edozein gazterentzat.

Irati U. 3.A 2011-2012

Anonymous said...

Oraingo honetan "Kulero salatzaileak" liburua irakurri dut eta asko gustatu zait. Ikastolako egunean Rafa mozkortu egiten da, eta honek ondorioak izaten ditu, neska batek sexu-jazarpena leporatzen baitio. Mutilak ez du ikusten bere burua hori egiteko gai, baina ez denez ezertaz gogoratzen ez du frogarik ezeztatzeko. Liburu honetan zati handi bat hartzen du Rafa eta Aneren artean dagoen maitasunak. Edozeini gomendatzen diot liburu hau irakurtzea.

Irati Z. 3A 2011-12

Anonymous said...

Niri liburua hau asko gustatu zait.
Gazteen artean egoten diren arazoak kontatzen ditu.Bestalde, mutila izango banintz, ez litzaidake batere gustatuko Rafaren lekuan egotea eta neska bati eskua sartu diodalaz salatzea.

June G. 2011/2012 ikasturtea 3.B

Anonymous said...

“Kulero salatzaileak liburua irakurri dut oraingo honetan. Asko gustatu zait liburu hau azken momentura harte ez dudalako jakin zer gertatuko den. Rafari, Monika izeneko neska batek izugarri sufriarazten dio, baina azkenean Rafari ez diote zigorrik ezta beste ezer ere egiten. Bukaera oso polita dauka baina erdi aldea aspergarrri samarra da, gauza gehiegi kontatzen dituelako. Maitasun une batzuk ere badaude tartean eta horrek ere liburua asko dotoretzen du. Benetan gertatze diren gauza asko ere kontazen ditu. Liburu hau neska-mutil gazteei gomendatuko nieke, beraz anima zaitez “Kulero salatzaileak” liburua irakurtzera.

Imanol Y. 2011-2012 3.B

Anonymous said...

Niri oso interesgarria iruditu zait kulero salatzaileak liburua. Maitasuna eta engainua adierazten ditu gainera.Oso gaizki iruditu zait Monikak esan duen gezurra Rafarekin haserreladia izan zuelako lehenago eta ez zait batere gustatu nola jokatu duen.Asko gustatu zait liburua eta edozeini gomendatuko nioke irakurtzeko.

Maialen Armendariz 2.A (2011-2012)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait, Rafa mozkortu egiten da ikasle gauean eta hurrengo egunean ez da ezertaz gogoratzen baina Monika eta bere ama joaten dira Rafaren etxera orduan gauzak konplikatzen zaizkio; liburua denei gomendatuko nieke irakurtzeko erraza baita eta dibertigarria.

Mireia M. 3.B
2011-2012 ikasturtea

Anonymous said...

Nik “Kulero Salatzaileak” liburua irakurri dut eta izugarri gustatu zaidan liburua izan da. Alde batetik oso erraz irakurri dudalako eta gaur egun gertatzen diren gertaerak direlako. Mutil baten, Rafaren, historia kontatzen du. Gau batean parranda egin eta hurrengo egunean ez da ezertaz akordatzen eta neska bati zirriak egitea leporatzen diote, arazoan jende asko dago sartuta. Nik liburu hau irakurle gazte guztiei gomendatuko nieke. Anima zaitez!

Nerea E. (2012-13) 3.A

Anonymous said...

Oraingo honetan "Kulero Salatzaileak" liburua irakurri dut, eta esan behar dut asko gustatu zaidala. Oso erraz eta entretenituta irakurri dut eta ez zait batere astuna egin. Rafa gau batean mozkortzen da eta hurrengo goizean kulero batzuk dena aldatzen dute, sexu jazarpena leporatzen dio eta neska batek. Berak ez du horretarako kapaz ikusten bere burua baina ez da ezertaz gogoratzen beraz berak ere ez daki zer gertatu zen eta beraz ez du frogarik kontrakoa frogatzeko. Liburu hau edonori gomendatuko nioke oso entretenigarria delako eta Rafa eta Aneren arteko maitasuna ere nahiko polita delako. Anima zaitez irakurtzera, ziur gustatuko zaiazula eta!

IKER N. 3A (2012-13)

Anonymous said...

Nik “Kulero salatzaileak” liburua irakurri dut eta oso polita iruditu zait. Liburuko protagonista Rafa da, eta honi Ane izeneko neska bat gustatzen zaio, baina, ikasle eguneko festan gehiegi edan zuen eta Monika izeneko neska bat bortxatzen saiatu zen, edo hori dio behintzat Monikak. Rafak hori horrela ez dela dioen arren, guztia aurka du, neskaren kuleroak bere gelan agertu baitira. Liburua oso entretenigarria da eta erraz irakurtzen da, beraz, edonori gomendatzen diot.
Maite T. 3.A (2012-13)

Anonymous said...

Nik "Kulero Salatzaileak" liburua irakurri dut. Asko gustatu zait eta erraz irakurtzen den liburua da. Rafa mozkortu egiten da ikasle gauean eta hurrengo egunean ez da ezertaz gogoratzen baina Monika eta bere ama joaten dira Rafaren etxera gauen Monika bortxatu egin zuela esanez. Gehien gustatu zaidan zatia Ane, Rafa errugabea dela konturatzen denekoa da. Liburu hau edonori gomendatuko nioke. ANIMA ZAITEZ!!!
Josu P. 2012-2013 3.A

Anonymous said...

"kulero salatzailek" liburua asko gustatu zait. Liburuonek rafa izeneko mutil baten historia kontatzen digu: Gau batean kistoren mozkorra arrapatu zuen eta urrengo egunean bere gelan kulero batzuk agertzen dira. Monika izeneko neska bat bortxatzen saiatu omen zen gainera, baina Rafa ezda ezertxotaz gogoratzen. Liburu onekin ikaragarrizko barreak bota ditut. Edonori gomendatuko nioke asko gozatu baidut onekin.


Alaitz M.
3A (2012-2013)

Anonymous said...

Irakurri berri dudan liburu hau asko gustatu zait. Bertan, Rafa izeneko gazte bati gertatutako istorioa kontatzen digu. Rafari, Ane izena duen neska bat gustatzen zaio. Futbol partida bat jokatu hondoren, Rafa festa batean mozkortu egiten da eta Monika izeneko neska bat bortxatzen saiatzen da, Monika esaten duenez. Rafak hori gezurra dela esaten du baina ezin du frogatu, gauza guztiak aurka baitauzka. Liburu hau erraz irakurtzen da eta nire ustez gure adineko jendearentzat liburu egokia da. Beraz, edozeini gomendatuko nioke liburu hau.
Aitor O. 3.A (2012-13)

Anonymous said...

Niri kulero salatzaileak liburua, oso liburu dibertigarria iruditu zait. Bertan, Rafa izeneko 17 urteko mutil gazte bati, gau batean parrandara joan, eta gertatutako arazoa kontatzen du. Parrandan gehiegi edan, eta azkenean mozkor galanta harrapatzen du. Gainera, hurrengo goizean, nondik datozen ez dakien kulero batzuk agertzen dira bere logelan. Nahikoa tirabira izan ondoren azkenean, historia konpontzea lortzen dute. Liburua oso dibertigarri eta irakur erraza egin zait. Edonori gomendatuko nioke irakurtzeko. Anima zaitezte!

Leire U. (2012-13) 3.A

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait hasieratik entretenitzen zaituelako. Liburu honek Rafa izeneko 17 urteko gazte bati gertatutako pasartea kontatzen du. Rafak, ostiral gauen izugarrizko parranda egiten du lagunekin batera eta hurrengo egunean esnatutakoan, bere gelan kulero arrosa batzuk aurkitzen ditu nahaspilaren artean. Rafak, ezer ez du gogoratzen mozkor –mozkor eginda itzuli zelako etxera, eta bere amaren haserreagatik eta etxean dituen bisitari bereziak ikusita beldurtzen hasia da. Azkenean bere lagun Aneren laguntzaz, gauzak argitzea lortuko du. Lehen esan dudan bezala, liburu hau oso entretenigarria da eta gure adineko edozeini gomendatuko nioke.

Andoni A. 3.A

Anonymous said...

“Kulero salatzaileak” liburua oso polita iruditu zait. Liburu honetako protagonista Rafa izeneko mutil gazte bat da eta Ane izeneko neska batez maiteminduta dago.Baina,ikasle eguneko festan arazo bat sortzen da non Monikak,bere edadeko beste neska gazte batek, Rafa bera bortxatzen saiatu dela esaten duen gehiegi edatearen ondorioz. Gazteen artean gertatzen diren hainbat gertaera biltzen ditu istorioak eta horrek liburuan murgilarazi nau oso entretenigarria iruditu baitzait. Beraz, liburu hau edozein gazteri gomendatuko nioke. Alazne G. 3.A (2012-13)

Anonymous said...

Kulero salatzaileak liburua asko gustatu zait. Rafak mozkor-mozkor eginda ibiltzeagatik, dituen komeriak azaltzen ditu bertan, gainera kulero arrox batzuk daude tartean, eta gora behera ugari gertatuko dira kulero madarikatu horiekin, Rafari Monikak gauza bat salaraziko dio, baina ez da ezertaz gogoratzen eta ez daki egia ote den, baina azkenean dena argitzen joaten da eta dena konpontzen dute, baina nor da azkenean kulpa duena? Monika egia esaten hari ote da? Irakurri zeuok eta enteratuko zarete. Oso polita da, gainera intriga puntu bat du, eta hori bakarrik ez, liburua segituan irakurriko duzue.
Alaia L. 3B (2013/14)

Anonymous said...

"Kulero salatzaileak" liburu honetan
Rafa izeneko mutil gazte bat da protagonista, Ane izeneko neska batetaz maiteminduta dago. Ikasle eguneko festan Rafak arazo batzuk izan zituen eta Monika izeneko neska batek esan zuen Rafak bortxatu egin zuela, baina gezurra zen. Liburu hau asko gustatu zait, oso entretenigarria eta erraz irakurtzekoa.
Naroa O. 3.A (2013-2014)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait entretenigarria delako.Protagonista Rafa izeneko mutil bat da eta Anetaz dago maiteminduta, baina ikasle egunen gehiegi edatendu eta hurrengo goizean amak esnatzen du. Ama oso aserre zegoen eduki zuen bisitaren gatik baina Rafa ez da ezertaz gogoratzen eta bere gelan kulero arrosa batzuk azaltzen dira. Rafa oso arrituta dago kuleroengatik, amak duen aserrearengatiketa etxean dauden bisitariekin, ez baitu ezer gogoratzen gauean zer pasatu zen.Baina Bere lagun Aneren laguntzaz gauzak argitzea lortuko du.Gure edadeko edozeini gomendatuko nioke irakurtzea.

Nora L. 3.A(2013-2014)

Anonymous said...

Orain irakurri dudan liburua “kulero salatzaileak” izan da. Liburu hau asko gustatu zait, oso interesgarria iruditu zaidalako eta errealitatean gertatzen diren gauzak kontatzen dituelako. Gehien gustatu zaidan zatia, bukaera izan da, Ane eta Rafa elkartzen direnekoa. Eta gutxien gustatu zaidana berriz, Rafa Monikaz abusatu egin duela kontatzen duenekoa. Irakurtzeko oso erraza egin zait, eta edozeini gomendatuko nioke irakurtzea.
Eneritz Z. 3.B (13-14)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait, hasieratik oso entretenigarria izan da.
Rafa izeneko ikasle batek, ikasle festako egunean izugarrizko mozkorra harrapatzen du. Hurrengo egunean salaketa bat jasoko du baina ez da ezertaz gogoratuko. Arazo larriak izango ditu.
Nik liburu hau edozeini gomendatuko nioke.

Maddi Uria 3-A

Anonymous said...

Nik “Kulero salatzaileak” liburua irakurri dut eta izugarri gustatu zait. Erraz irakurtzen den liburua da eta gaur egun pasatzen diren gertaerak kontatzen ditu. Protagonista, Rafa, Ane izeneko neska batez dago maiteminduta, baina ikasle eguneko festan gauzak okertu egiten zaizkio Rafari. Mozkortu egiten da eta Monikarengana joaten da. Hurrengo egunean Rafa ez da ezertaz ere gogoratzen eta gauza txarrak leporatzen dizkie. Azkenean, Anek asko laguntzen dio Rafari eta gauzak ongi irteten zaizkio. Beraz, liburua hau edozeini gomendatuko nioke irakurtzea, oso entretenigarria delako.

Amaia O. 3.A (2013-2014)

Anonymous said...

"Kulero salatzaileak" liburua polita iruditu zait. Oso erraz irakurtzen da eta azkenean zer gertatuko den jakiteko interesa pizten zaizu. Rafa izeneko mutil bat, Ane izeneko neska batez maiteminduta dago. Ikasle-eguna iristean, Rafa eta bere futbol taldeko lagunek finala jokatu zuten. Ondoren, bazkaria zuten eta gero diskoteka. Gau horretan Rafak Aneri berarengatik sentitzen zuena esan nahi zio baina ez zen horrela gertatu. Rafa mozkortuta zegoen eta bere adineko neska batek bortxatu egin zuela esaten du, salaketa bat jarriz. Rafak ezin du sinestu bera horrelako ezer egiteko gai zenik. Monikak gezurra esten du, Rafak ez zuen bortxatu. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke, Animatu liburu hau irakurtzera!! Irantzu E. 3B(2013-14)

Anonymous said...

“Kulero salatzaileak” liburua oso polita iruditu zait. Liburu honetako protagonista Rafa izeneko gazte bat da eta Anetaz enamoratuta dago.Baina,ikasle eguneko festan Monikak eta Rafa bera bortxatzen saiatzen da gehiegi edatearen ondorioz. Gazteen arteko iskanbilak kontatzen dira.
Ioritz A.S. 3.A (2013-14)

Anonymous said...

KULERO SALATZAILEAK
Liburu hau gustatu zait, oain gertatzen diren gauzak kontatzen dituelako oso erreala da. Monikak Rafak zirri egin diola saltzen du eta Rafa hainbat arazotan sartzen da. Anek aldiz ezin du sinetsi Rafak hori egin duenik eta horregatik Rafaren errugabetasuna frogatzen hasten da eta Monikak gezurra esan duela argitzen du. Eta Rafa eta Ane azkenerako maintemindurik daude eta musu ematen dute.
Amets G. 2013/2014 3A

mireia said...

kulero salatzaileak
liburu hau asko gustatu zait , liburu honetako protagonistak Rafa izena du Gehien gustatu zaidan atala lehenengoa izan da rafa ustekabean arrapatzen dutenean
Mireia G

Anonymous said...

Kulero salatzaileak liburua oso liburu entretenigarria iruditu zait. Hasieratik egin zait interesgarria eta oso azkar irakurri dut. Egun barean goizean goiz Rafa sekulako buruko minarekin esnatzen da bere ama oihuka duelako atearen bestaldean. Bart gauen festa galanta eduki zuten ikaskideek eskolarteko futbol txapelketa irabazi zutelako eta antza denez, Rafak sekulako mozkorra zeraman. Ez zen gauza ugariz gogoratzen baina bere etxeko salan Monika eta bere ama ditu azalpen baten zain. Ane, bere gustukoa duen neska da arazo guztia konpontzen duena. Animatu irakurtzera!
Enara A.
3.B 2013/12/17

Anonymous said...

''Kulero salatzaileak'' liburua asko gustatu zait. Rafa izena duen hamazazpi urteko mutil bat, ikasle egunaren gauean gertatutakoaz ez da gogoratzen, eta goizean neska baten kuleroak, Monikarenak, agertzen zaizkio gelan. Monikak sexu-abusua egin ziola dio, eta horren ondorioz Rafa arazo larrietan dabil, baina Aneren laguntzarekin, Monikak gezurra diola frogatzen dute. Liburu hau, hasieratik oso entretenigarria iruditu zait, eta oso gustura irakurri dut. Nik, gure edadeko neska-mutilei gomendatuko nieke irakurtzea.
Alaia B. 3.B (2013-2014)
17/12/13

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait.Liburua erraza egin zait letzea eta ulertzea ere.Oso interesgarria iruditu zait Anek nola arrapatu duen Monika gezurretan.Liburuaren bukaera gustokoa izan dut.Liburu hau edonori gomendatuko nioke!!!animatu zaitezte!!!
A.A(2013-2014)3.B

Anonymous said...

Rafa izeneko hamazazpi urteko mutila amaren garrasiekin esnatzen da. Aurreko gauean egin zuena gogoratu nahiean zebilela, etxeko salan Monika eta haren ama aurkitzen ditu, bart gauean Monikari eraso egiten saiatu zela esaten.

Liburu honek normalean liburu eta pelikulek lantzen ez duten genero indarkeriaren aldea erakusten digu. Oso liburu entretenigarria iruditu zait eta oso aproposa hamalau urtetik gorako edonorentzat.

Lide Alustiza 3.B

Anonymous said...

Ni ez naiz irakurle amorratua baina esan beharra daukat liburu hau asko gustatu zaidala. Irakurtzen hasi orduko gehiago eta gehiago irakurtzeko grina piztu zitzaidan eta horren ondorioz, asteburu batean jada irakurrita neukan. Bestalde, genero indarkeriaren gaiarekiko mezua oso modu errealistan transmititzen du. Oso gomendagarria dela iruditzen zait batezere oso aproposa 14 urtetik gorako edonorentzat




Maialen Etxeberria

Anonymous said...

Liburu hau interesgarria dela esango nuke; izan ere, nerabezaroan izan ohi den maitasunaren zenbait alderdi (ezintasuna, alaitasuna etab.) agerian uzten ditu.
Honez gain, bortxaketaren gaia istorioan zehar aipatzen denez, egun, gai honek gure inguruan duen presentziaz hausnartzeko bidea irekitzen digula liburu honek iruditzen zait.
Esandako guztia kontuan hartuz, liburu hau, bereziki, nerabeei gomendatuko nieke, besteak beste, maitasuna eta bortxaketa bezalako gaien inguruan gogoeta egiteko aukera eskaintzen baitu.
Izaro Urreta 3C (2018-2019)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, batez ere lantzen ez den gai garrantzitsu batez hitz egiten duelako. Liburu hau irakurtzea gomendatuko nuke oso entretenigarria eta dibertigarria iruditzen zaidalako. 14 urtetik gorako edozein irakurlerentzako aproposa iruditzen zait.



Anne Aguirre 3-C

Anonymous said...

Niri liburu hau izugarri gustatu zait eta edozein gazteari gomendatuko nioke, batez ere 14 eta 15 urtekoei. Gehien gustatu zaidana indarkeriaren gaia izan da, pentsatzen dut gai hau gutxi lantzen dela eta oso ondo dago liburu bat gai garrantzitsu hau lantzea. Bestetik, esan dezakegu oso ondo ulertzen den liburu bat dela eta gainera, behin irakurtzen hasten zarenean ezin duzu gelditu. Animatu liburu hau irakurtzea asko gustatuko zaizue eta!


Bruna da Rocha 3-B (2018-19)

Anonymous said...

Kulero salatzaileak liburua asko gustatu zait eta oso interesgarria iruditu zait, gazteei gertatzen zaizkien gertaerak kontatzen ditu eta gertaera txarren ondorioez gauzak irakasten dituela iruditzen zait. Liburu hau nerabeei gomendatuko nieke beraiek oso errez irakurriko dutelako eta bertan dauden pasarte batzuk bizi ahal dituztelako.

Eider Aguirre 3.B

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Liburu honetan gertatzen diren gauzak errealitatean ere gertatzen dira eta horregati animatu naiz irakurtzera. Irakurtzeko oso erraza eta hizkera garbia du. 14-15 urte bitartekoei gomendatuko nieke,gauza asko erakuts dezakelako liburu honek. Nik irakurtzera animatzen zaituztet.


Uxue Agirrezabala 3B

27/05/19

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, erraz eta azkar irakurtzen den horietakoa baita. Liburuko istorioan gertatzen dena, errealitatean ere gertatzen den gauza bat da. Liburu hau 12 urtetik gorakoei gomendatuko nieke, gutxi gorabehera 12 urterekin hasten baitira gai hauek ulertzen.

Uxue Benavente 3.A