2012-01-12
HERIOTZA ZURIZ JANTZITA
HERIOTZA ZURIZ JANTZITA
M.A. Mintegi
(Ibaizabal,2011)
Oraingo honetan gazteentzako liburuetan estreinakoz ikusi izan dugun inguru batean burutzen den abentura ekarriko digu M.A. Mintegik. Izan ere, istorioko pasadizoak goimendi giroan burutzen dira, Pirinioetan hain zuzen ere.
Lau lagun doaz asteburu pasa koadrillako biren Pirinioetako jaioterrira. Bidean, gasolindegian, neska brasildarra etorri zaie laguntza eske. Gazteak konturatu orduko, piura susmagarriko gizonkote batzuek eraman dute neska.
Herrixkara iritsitakoan, bertako “azken berriaz” jabetu dira gure neska-mutilak: "kluba" zabaldu behar omen dute mendialdeko herri lasaian. Sustatzaileak -gasolindegiko tipo arraroak- eta bere babesleak -herriko poliziak- gogor saiatuko dira bere negozioan muturra sartu nahi edota behar izango duten gazteak uxatzen.
Ez dugu gehiago kontatuko istoioa ez destripatzeko.
Mintegik ohi duen kontaketa arina eta dinamikoa erabili du oraingoan ere. Erraz-erraz irakurriko dugu, Inguruko idazlea izanda, bere hizkera ez zaigu batere arrotz egingo, Tirada batean irakurri nahi izango dugu: nabari da idazle iaio eta istorioak kontatzen eskarmentu handia duen baten aurrean gaudela. Liburuak merezi du, dudarik gabe.
Oso dibertigarria izatez aparte, sexuaren inguruko negozioetan askotan dagoen mixeria eta zorigaitza salatu nahi izan ditu idazleak? Zein izan da bere asmoa liburu honekin? Galdetuko diogu.
Eskerrak gugandik urrutiko kontuak direla hauek guztiak edo… hurbiltxoago ere topa al genezake hemen kontatutakoa gerta litekeen tokirik?
Rafa L.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
23 comments:
Oso liburu entretenigarria iruditu zait eta irakurtzeko zailtasun handirik gabekoa. Lau gaztek Klaudiari laguntzeko pasa behar izaten dituzten abenturak kontatzen ditu. Klaudia, engainatuta bere herritik etortzen den 17 urteko neska, mafiaren eskuetatik libratu ahal izateko, mendi bat zeharkatu behar izaten dute Frantziara iritsi eta bertan libre izateko. Gainera, mafiako, zein polizietako bi agente, neskaren bila aritzen dira lau lagunen egoera zailduz. Istorio Gogorra iruditu zait, gehien bat errealitatearen antza handia duelako. Gure adinekoentzako edo zaharragoentzako gomendagarria iruditzen zait.
Jone I. 3A 2012/01/29
Niri liburu hau interesgarria iruditu zait, misterioa eta intriga adierazten dituelako. Errez irakurtzen eta ulertzen den liburu horietako bat da. Protagonista ugari daude liburu honetan. Liburu honetan gehien gustatu zaidan pasartea, Pirinioak zeharkatzean gertatu zaizkien arazoak izan dira: Elur-jauziak, Klaudiak igotzeko igaro dituen komeriak… Nik liburu hau, 13-14 urteko gaztetxoei gomendatuko nieke, irakurtzeko zailtasunik ez duelako. Anima zaitezte!
Ander G. 2011-2012 3.B
Asko gustatu zait liburua, izan ere, oso errealak eta dibertigarriak iruditu zaizkit bertako abenturatxoak.
Liburuan, Gorka izeneko mutil gazte baten istorioa kontatzen du.Bidaiak egiten dituzte mendi altuetara,bertan, eskalatu eta antzeko jarduerak eginez.
bazen beste neska bat "Club" batean egiten zuena lan eta mazioso batzuen esku zegoen.Neska, beraien etxeko ganbaran ezkutatu zen eta aurkitu egin zuten.Izugarrizko istilutan sartzen dira azkenerako.
Alex G. 3A
asko gustatu zait liburua, izenburua irakurri nuenetik iruditu zitzaidan oso dibertigarria izango zela.Pertsonaiak eta istoria oso errealak dira eta oso gustura egon naiz liburua irakurtzen.
Liburuan, Gorka izeneko protagonista eta bere lagunek mendi irteerak egiten dituzte pirineoetara bertan mendiak igotzen dituzte. Egun batean, klub batera joaten dira eta an denbora pixka bat igarota etxera joaten dira eta lagun horietako baten etxean neska bat aurkitzen dute ganbaran ezkutatuta. Lehenago gasolindegian ikusi zutena.
Alex G. 3A
“Heriotza zuriz jantzita” liburua polita eta interesgarria iruditu zait. Liburu honek, sexuaren negozioetan askotan dagoen ustelkeria eta zorigaitza azaltzen dizkigu, jende askok diruarengatik edozer lan egiten baitu, ondorioetan pentsatu gabe. Gainera, abentura asko duen liburua da eta amaierara arte ez dakizu nola bukatuko duen, horrek, intriga handia sortzen dizu askotan. Oso erraz irakurtzen da eta ondo ulertzen da, beraz, abentura gustatzen zaion edozeini gomendatuko nioke liburu hau.
Irati.U 3.A 2011-2012
HERIOTZA ZURIZ JANTZITA
Oso liburu polita iruditu zait eta erraz irakurtzen da. Lau gazteei buruzko istorioa da, lau gazteak Alberto, Gorka, Helena eta Leire dira. Orain dela sei hilabete gertatu zen istorioa kontatzen du Gorkak,bere lagun Alberto eta Helenaren jaioterrira joaten dira. Bidean gasolindegi batean neska bat ikusten dute. Lehen egunak lasai samarrak izan zituzten baina eguna batzuk aurrera joan ala beraien etxeko ganbaran gasolindegiko neska agertu zen. Neska horri laguntzea erabakitzen dute, baina bitartean arazo asko izaten dituzte, neska horren atzetik gizon batzuk dabiltzalako. Neska horrek Klaudia izena du eta 17 urte ditu bere bizitza aurrera ateratzeko lan egin beharra zuen Klub batean,(baina ez bere borondatez). Amaiera polita dauka istorioak eta intriga pixka bat dauka azken orrietan beraz zer gertatzen den jakiteko ANIMA ZAITEZ IRAKURTZERA!!
Nerea G. 3B (2011-2012)
HERIOTZA ZURIZ JANTZITA
Oso liburu polita iruditu zait irakurri berri dudan liburua. Alberto, Gorka, Helena eta Leireri buruzko istorioa da. Hauek Alberto eta Helenaren jaioterrira joan dira egun batzuk pasatzera. Bidean gasolindegi batean Klaudia izeneko neska gazte bat topatu dute, eta herrira iritsi eta egun batzuk pasa ondoren gasolindegiko neska etxeko ganbaran agertu zaie. Neska beldurtuta eta laguntza eske dago. 17 urte ditu eta ez dauka familiarik hemen. Alberto eta bere koadrilak neskari laguntzea pentsatu dute baina, laguntzen astean arazo batzuk izango dituzte.
Liburua oso erraz irakurtzen da eta ez du ulertzeko zailtasunik. ANIMATU IRAKURTZERA EZ ZAIZU DAMUTUKO!!!!!!
Aiora M. 3B (2011-2012)
“Heriotza zuriz jantzita” liburua irakurri dut oraingo honetan. Asko gustatu zait liburu hau abentura asko gertatzen direlako eta ez dakizulako zer gertatuko den azken momentura arte. Kontrabandista batzuek, Klaudia izeneko neska bati ziria sartzen diote eta Brasildik Pirineoetra ekartzen dute engainatuta. Azkenean Klaudia libre gelditzen da lau neska-mutil batzuei esker. Hasiera aspergarri samarra da baina erdi aldetik aurrera oso entretenigarria iruditu zait. Liburu honek bentean gertatzen diren gauza asko kontatzen ditu, jendeak jakin dezan zer gauza gertatzen diren munduan. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke, edozeinek irakurtzeko erraza baita.
Imanol Y. 2011-2012 3.B
“Heriotza zuriz jantzita” nobela asko gustatu zait. Opor egun batzuk pasatzera Pirinioetara joaten diren lau gazteren istorioa kontatzen du, bertan arazo handi samar batekin topatzen baitira. Kontua da, herrian club berria ireki dutela eta bertako nagusiek duten neska gazteetako batek alde egiten duela bizitza hobe bat bilatzeko esperantzaz. Kontuak nahasi egiten dira eta lau gazteek plan bat egin behar izan dute neska gaixoa laguntzearren. Nobela irakurterraza eta polita iruditu zait. Abentura, kezka eta intriga nagusitzen dira M.A Mintegiren liburuxka honetan. Hala ere, nire iritziz, bukaera sinpleegia gertatu da, hau da, bukaeraren datu gehiago jarriko nituzke nik. Nerabezaroan dagoen edonori gomendatuko nioke, beraz, anima zaitezke irakurtzera!
Lide Lasa 3B (2011-2012)
Liburu hau asko gustatu zait, izan ere, dibertigarria eta irakurtzeko erraza egin zait. Liburu honek Brasilgo neska baten bahiketari buruzko istorio batzuk kontatzen ditu, gaizkile batzuk bere herritik engainatuta ekarri baitzuten klub batera eramateko. Lau gazte Klaudia zaintzeaz arduratzen dira, gaizkileen eskuetan ez erortzearren. Ondorioz, liskar handietan sartzen dira eta gaizkileak Klaudiaren bila jarduten dira etengabe. Azkenean, Gorka eta Albertok Klaudia Frantziara eramaten dute, han gobernu batean salbu egon dadin. Liburu hau 12 urtetik gorako gazteei gomendatzen diet.
Unai A. 3.A 2011-2012
Liburu hau asko gustatu zait. Nahiz eta liburua luzea izan, nahiko erraza egin zait. Gainera, mota honetako liburuak asko gustatzen zaizkit, eta oso entretenigarriak. Liburu honetan, gizon batzuk Klaudia izeneko emakume bat bahitzen dute, klub batera eramateko. Hori horrela gerta ez dadin, lau gaztek Klaudiari laguntzen diote gizon horiengandik ihes egiten. Azkenean, istilu askoren ondoren, bi mutilek (Gorkak eta Albertok) Klaudia Frantziara eramatea lortzen dute, han ia arriskurik ez daukalako. Liburu hau gure adin inguruko gazteei gomendatzen diet.
Unai L. 3.A. 2011-2012
“Heriotza zuriz jantzita”izeneko liburua oso polita iruditu zait.Oso entretenigarria izan da,misterioa eta intriga handia sortzen du.Nire pertsonaiarik gogokoenak Gorka eta Alberto izan dira.Egun batzuk lasai pasatzera joanak dira beste bi neskekin eta Klaudiarekin izaten dituzten istiluek abentura zirraragarri bat bizitzera behartzen dituzte.Jada liburu pare bat irakurriak ditut M. Angel Mintegirenak eta denak oso politak iruditu zaizkit.Liburu hau edozeini gomendatuko nioke,ez baita damutuko,hori bai intriga,misterioa eta zirrarazko liburuak gustatu behar zaizkio.ANIMATU ZAITEZTE LIBURU HAU IRAKURTZERA!!!!!
Manex Karrera 3B 2011-2012
Heriotza zuriz jantzita liburuan, herri txiki batean gertatutako pasadizoak kontatzen dira. Lau gazte hara dijoaz bertako ihauteriak direla aprobetxatuz egun batzuk ondo pasatzeko asmotan. Baina bertan arazo handi batean sartuko dira.
Liburua asko gustatu zait, irakurtzeko nahiko erraza da, interesgarria eta entretenigarria. Agian, amaiera garatuago batekin gehiago gustatuko litzaidake baina hala ere oso gustura irakurri dut.
Hau esanda, edozeini gomendatuko nioke irakurtzea!
Nerea Murua 3B (2011-2012 ikasturtea)
Nik “Heriotza zuriz jantzita” liburua irakurri dut eta kontatzen duen historia gustatu zait. Historia Pirinioetako herri txiki batean gertatzen da. Bi neska eta bi mutil gazte inauterietan lagun horietako batzuen jaiotetxera joaten dira. Jaiotetxera doazela gasolindegi batean geratu eta bertan, neska gazte batek laguntza eskatzen die. Eta hortik haurrera neska horri laguntzeko egiten dituzten ahaleginak, arazoak… kontatzen ditu, neska paperik gabe dagoelako… Nik liburua irakurtzea gomendatuko nizueke, egia esan, oso errez irakurtzen delako eta historiariak lotu egiten dizulako.
Ane Otamendi - 2012/02/01 - 3.B
Heriotza zuriz jantzita liburua oso liburu interesgarria ea polita iruditu zait. Nire ustez, oso ondo egiten dute Helena, Alberto, Gorkak eta Leirek Klaudiari istilu horretatik alde egiten laguntzen. Liburu honetan, iruzurra nolakoa den eta nolako pertsonekin topo egin dezakegun ikusten da. Asko gustatu zait liburu hau eta edozeini gomendatuko nioke irakurtzeko.
Maialen Armendariz Zubeldia 3.A (2011-2012)
Oraingo honetan "Heriotza Zuriz Jantzita" liburua irakurri dut eta dezente gustatu zait. Lau gazte euskaldun Pirinioetako herri txiki batera joaten dira egun batzuetarako, baina ustekabeko gertaera batek oporraldia zeharo aldatzen die. Hala ere azkenean gauzak ondo irteten dira, Albertoren planari esker. Liburu honek abentura eta misterio pixka bat biltzen ditu. Istorio polita zuen, beraz denoi gomendatzen dizuet.
Irati Z. 3A 2011-12
Heriotza zuriz jantzia liburua nahiko luzea da bana polita da. Gazte koadrila batek, beraien etxeko ganbaran azaltzen den neska Brasildar bat aurkitzen dute. Gazte batzuek bahituta zeukaten eta ihes egin zuela kontatu zien. Gazteak elurraz eta inauteriez gozatzera joan arren, neska gazteari laguntza ematea erabaki zuten. Neska horri laguntzearen ondorioz gaizkile eta polizia ustelen susmopean, ihes egiteko bideak itxita, egoera larrian daude. Amaieran abentura politak kontatzen ditu eta abenturazaleentzat ipuin aproposa da.
Aitzol Galarza 3.a
Misterioz eta Abenturaz beteriko liburu hau asko gustatu zait.Gainera liburu hau hasieratik oso interesgarria iruditu zait Klaudia izeneko neskaren misterioa nolakoa zen jakin nahian.Liburu onetatik gutxien gustatu zaidana Klaudiaren bere bizitzako kontakizuna izan da berak 14-15 urte zituenetik tratatu izana duten bezala bere erriko mutil eta gizon guztiak neska liraina izateagatik eta gainera neska gaixoari bere aita hiltzen zaio 14 urte dituela.Beste alde batetik asko gustatu zait lagun laukoteak erakusten duen laguntasuna Klaudia laguntzeko.Azkenik esan nahi nuke liburu hau misterioa eta abentura gustatzen zaien pertxonentzako gomendagarria iruditzen zaitela.
Idoia Ormazabal 3A
2012/2/1
Misterioz eta Abenturaz beteriko liburu hau asko gustatu zait.Gainera liburu hau hasieratik oso interesgarria iruditu zait Klaudia izeneko neskaren misterioa nolakoa zen jakin nahian.Liburu onetatik gutxien gustatu zaidana Klaudiaren bere bizitzako kontakizuna izan da berak 14-15 urte zituenetik tratatu izana duten bezala bere erriko mutil eta gizon guztiak neska liraina izateagatik eta gainera neska gaixoari bere aita hiltzen zaio 14 urte dituela.Beste alde batetik asko gustatu zait lagun laukoteak erakusten duen laguntasuna Klaudia laguntzeko.Azkenik esan nahi nuke liburu hau misterioa eta abentura gustatzen zaien pertxonentzako gomendagarria iruditzen zaitela.
Idoia Ormazabal 3A
2012/2/1
Oso liburu entretenigarria, erraz murgiltzen zara istorioan batez ere abenturazkoa...delako. Liburu honetan 4 gazte Piriniotako herri txiki batera joaten dira egun batzuk pasatzera, inauteriak ospatuko dira ere emen. Herri hontan iriki berri den klub bat dago. Klaudia izeneko 17 urteko neska bat behartuta dago bertan lana egitea morroi batzuengatik. Hori dela eta, neska honek alde egin nahi du eta gazte hauek laguntza eskeintzen die, ez izateko haien esklabu betirako. Animatu liburu hau irakurtzera istorio paregabe honen bukaera jakin nahi baduzue!
Iker LarraƱaga 3B
Heriotza zuriz jantzita liburua oso polita iruditu zait, lau gaztek inauteriak pasatzera joaten dira pirinioetako herri txiki batera, gasolindegi batean gelditzen dira depositua betetzen eta neska gazte batekin topatzen dira laguntza eskatzen diena… Liburu honetan pirinioetako herrixkan gertatutako istorio interesgarriak kontatzen ditu. Denei gomendatuko nieke irakurtzea, behin hasi ezkero ezinduzu gelditu oso interesgarria baitago.
Mireia M. 2011-2012 ikasturtea 3.B
Kaixo! Nik "Heriotza zuriz jantzia" liburua irakurri dut. Asko gustatu zait liburu nahiko entretenigarria delako. Azkar irakurtzen da eta ulerterraza da. 17 urteko neska baten istorioa kontatzen du: Nola engainatu zuten, mafiarekin dituen arazoak... Gaur egun, emakume asko engainatzen dituzte kontratu faltsuekin eta ondoren arazo izugarriak izaten dituzte. Nire ustez, liburu hau irakurtzea gomendagarria litzateke gaur egun munduan gertatzen ari denaz jabetu ahal izateko.
Maider A. 3A 2011-2012
alguien me puede hacer el resumen del libro?
Post a Comment