2013-04-10

URTEBETE ITSASARGIAN


URTEBETE ITSASARGIAN
Miren Agur Meabe
(Elkar, 2006)



Jon hamahiru urteko mutikoa uda-pasa eramango dute osaba
“faroleroarengana”, Bilbotik Garraitzetara. Osaba Alejandrok erakutsiko dizkio itsasertzeko sekretuak Joni. Eta bere kasa topatuko ditu mutilak amodioaren lehen printzak Mirraren azalean eguzkia islatzen duten kresala tantetan. Halaxe, egun haietan, farozain laguntzaile izateaz gain, bestelako zaintzailea ere izan nintzen: itsaslaminak bere ezkatekin itsas barrenari bezala, nire abuztu grisari bere irribarrearekin argi egin zion neskarena.


Baina gerra iritsiko da Garraitzetara –Kalaportu eta Arranondotik barrena-, zoriona bat-batean mikaztu eta zapuztuz. Berri txarrak hasiko dira: aita gudara, errepresioa, bonbardaketak. Jonen haurtzaro zoriontsua bukatu da. Kontakizuna gehienbat pertsonaietan zentratuta izatetik historia
argi erakusteko ahalegintzera pasako da. Gudako gertakizunen kronologia zehatza egingo du testuak, istorioari xarma apur bat lapurtzen diona historiaren mesedetan.

Ariketa poetiko handiak egiteko eremu zailetan ihardun du Miren Agurrek liburu honetan, eta bai Jonen istorioa, bai gure aurrrekoek inoiz nahi izan ez zuten guda haren historia erakargarri suerta dakizkigun lortu. Emaitza bikaina.

Rafa L.

e-liburutegian eskuragarri

21 comments:

Anonymous said...

liburu hau asko gustatu zait. Liburua Jon izeneko bati buruzkoa da, gerran daude eta horregatik bilbotik joan eta Garraitzeta izeneko herri batera iristen da. Han bere osabaren etxean biziko da urte bat. Garraitzetan itotako bat aurkituko dute eta naska bat zainduko dute. Herria ere gerran izango dute. Liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet.

Endika.R 3.A (2009-2010)

Anonymous said...

Liburu hau ikaragarri gustatu zait. Hamahiru urte dituen gazte baten istorioa kontatzen du. Urtebete bat itsasargian pasatzen du bere osaba Alejandrorekin. Urtebete horretan gerra asten da, maitasuna eta gorrotoa ezagutu ditu. Itsasargian dagoela neskatxa bat ezagutzen du Mirra izenekoa, lamia baten antza duena. Guardi Zibilek bere osaba Alejandro hiltzen dute eta ama itsasargian bakarrik utziz hiru Guardi Zibilekin bere aitaren bila abiatzen da. Liburu hau edozein gazteri gomendatzen diot irakurtzea. Oso erraz irakurtzen da, liburua ez delako horren luzea.

Julen O. (2009-10)

Anonymous said...

Nobela hau nahiko interesgarria iruditu zait, Espainiako Gerra Zibilarekin zerikusia duelako. Istorioak Jon izeneko mutiko baten istorioa kontatzen du, bera Bilbon bizi da baina gerrarengatik Garraitzetara joan behar izaten du, bere osabarekin bizitzera. Hasiera batea denbora gutxirako geratu behar du baina gauz okertzen dira eta gerratea an pasa behar izaten du. Istorioaren kapituluak hilabeteka dijoaz eta asko gustatu zait!

Iñigo O. 3.B (2009-10)

Anonymous said...

Ieu
Nik Urtebete itsasargian irakurri dut eta asko gustatu zait zeren eta gerrako istoriaoak kontatzen ditu.
Jonek pena handia ematen dit zeren eta bere aita gerrara joaten da eta jendea hilda aurkitzen du. Historiotik penagarriena iruditu zait Mirrariri bortxatzen diotenean eta gero Jonek aurkitzen duenean dena odoletan eta belarria faltan duela gero poztu egin nintzen Mirrariren nagusia itota aurkitzen duenean Jonen osabak zeren eta tipo horrek besterik etzuen merezi.
GOMENDATZEN DIZUET IRAKURTZEA!!!!

Iñaki A.M 3A (10-11)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait. Bi partetan banatuta zegoen eta batez ere bigarren partea gustatu zait. Mutil gazte baten gerrako istorioak kontatzen ditu. Egia esan triiste samarra da baina polita. Asko gustatu zaidan beste gauza bat erraz irakurtzen dela da. Izan ere ez dauka letra oso txikia. Jende guztiari gomendatzen diot.

Mikel O. 3B (2009-2010)

Anonymous said...

Niri asko gustatu zait liburu hau. Urtebete itsasargian Miren Agur Meabek idatzitako liburu bat da. Jon Iturri Mendieta izeneko 13 urteko mutiko batek 1936. urteko, gerra garaiko, berari eta bere familiari gertatutako goraberak kontatzen ditu. Bere gurasoek Garraitzeta izeneko Bizkaiko herri txiki batera eraman dute semea osabarengana. Osabak faroan egiten du lan, faroa piztu eta itzaltzen.
Nik liburu hau edozeini gomendatuko nioke irakurtzea.

Aitor O. 3B (2009-2010)

Anonymous said...

liburu hau ez dut ondo ulertu zer gertatzen da katalinekin??? eta Mirrarekin????

Anonymous said...

Liburu hau izugarria izan da. Normalean ez zait euskeraz irakurtzea gustatzen baina liburu hau benetan asko gustatu zait.
Gomendatzen dut....

Anonymous said...

Liburu hau, "Urtebete itsasargian" oso liburu polita iruditu zait. Liburuaren ideia asko gustatu zait,itasargian kokatua dagoelako, Jon nola saiatzen den Mirrari laguntzen...
Liburua egokia da irakurtzeko, ez delako luzea eta irakurtzen asitakoan, nola jarraituko ote duen jakin miña sartzen zaizulako, letra egokia dauka eta atalak ondo banatuak dituela iruditzen zait.

Animatu libua irakurtzera oso polita da eta!


Itziar A. 3A

Anonymous said...
This comment has been removed by a blog administrator.
Anonymous said...

Niri liburu hau dexente gustatu zait. Jon 12-13 urteko mutiko bat da, eta Garaitzetara joaten da urte betez bere osaba Alejandrorekin bizitzera, gerra dela eta. Urtebete honetan, gauz asko gertatuko zaizkio, bere burua gehiago ezagutuko du, baita maitasuna ere. Bestalde, nire ustez liburu honetan oso ondo azaltzen da gerra zer den, zenbateko biolentzia egoten den, eta zenbat pertsona hiltzen diren bertan. Liburua nahiko polita da, baina niri gehiago gustatuko litzaidake Katalin eta osaba Alejandro hilko ez balira eta batera bukatuko balute.

June G. 3.B (2011-12)

Anonymous said...

Niri “Urtebete Itsasargian” izeneko liburua oso polita eta entretenigarria iruditu zait.Liburu honekin historiako gerrei buruz gehiago ikasten duzu eta gainera ez da batere luzea.Jon-i gertatzen zaizkion abenturak oso entretenigarriak dira eta Garraitzetan ezagutzen duen neskarekin eduki nahi dituen amodio abenturak ere ez dira itsusiak.Nik liburu hau edozeini gomendatuko nioke,nahiz ume,gazte edo heldu.Anima zaitezte liburu hau irakurtzera ez baitzarete damutuko!!!

Manex Karrera 3B 2011-2012

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, izan ere oso erraza egin zait eta gainera oso azkar irakurtzen da. Liburu honetan, Jon izeneko mutiko bat gerra dela eta bere osaba faroleroarengana eramaten dute Garraitzetara. Bere osabak itsasertzeko sekretuak erakusten dizkio Joni. Bertan, Mirra izeneko neskatxa bat ezagutzen du. Azkenean, Guardia Zibilek Jonen osaba hiltzen dute, eta hauek bere aitaren bila abiatzen dira. Liburu hau edozeini gomendatzen diot.

Alex G. 3.A 2011-2012

Anonymous said...

Liburu hau oso interesgarria iruditu zait, bizitza errealean oinarritutakoa da, ez gaur egun baina orain dela urte batzuk gertatutakoa kontatzen du. 1936-1937 inguruan kokatzen da liburua eta 13 urteko mutil batek bere esperientziak kontatzen ditu. Bere osabaren etxera, farora, joaten da denboraldi baterako bere hiria, Bilbo, gerrateak hartu duelako. Amaieran Jon, mutikoa, bakarrik Bilbora itzultzen da Garratzeta, osabaren herritik.liburu hau erraz irakurtzen da nahiz eta ez izan oso laburra. Gerretan eta Euskal Herriko iraganean interesatuta dauden pertsonei liburu hau irakurtzea gomendatzen diet, gazte baten ikuspegitik idatzita dagoelako. Animatu irakurtzera, gustatuko zaizue eta!

Haizea A. 3B./ 2011-2012 ikasturtea

Anonymous said...

Nik Urtebete Itsasargian liburua irakurri dut. Liburu honetan Bilboko mutil baten istorioa kontatzen du. Mutil hau bere osabarekin joaten da bizitzera, gerra garaia delako eta seguruago egongo delako. Osabak eta mutikoak izandako gora-beherak kontatzen ditu liburuak. Liburua nahiko interesgarria iruditu zait, batez ere iraganean dagoelako oinarrituta, baina beste zati batzuk, aldiz, aspergarriak iruditu zaizkit. Pertsonaiak gustatu zaizkit, batez ere osaba, bere izaeragatik. Edozein gazteri gomendatuko nioke liburua. Irakurri!

Imanol M. 3A (2011-2012)

Anonymous said...

ALKO SOSTASUEN LIBURU ONEN PERTSONEIAK ESAN ETA BERE DISKRIBAPENA

Anonymous said...

Esango halko zidazuen zeinek dira pertsonaiak eta nolakoak,

Anonymous said...

Nik Urtebete Itsasargian liburua irakurri dut. Liburu honetan Bilboko mutil baten istorioa kontatzen du. Mutil hau bere osabarekin joaten da bizitzera, gerra garaia delako eta seguruago egongo delako. Osabak eta mutikoak pasatako aventurak kontatzen ditu liburuak. Liburua nahiko interesgarria iruditu zait, batez ere iraganean dagoelako oinarrituta, baina beste zati batzuk, aldiz, aspergarriak iruditu zaizkit. Pertsonaiak gustatu zaizkit, batez ere osaba, bere izaeragatik. Edozein gazteri gomendatuko nioke liburua.

Anonymous said...

liburu polita da,lehen ere irakurria nuen baina asko gustatu zitzaidanez berriz irakurri dut. Pasarte politak ditu istorio atxegingarriak kontatzen dizkiolako.Irakurtzea gomendatzen dizuet polita baita.2012-13
Mattin.j

Anonymous said...

Mieren Agur Meaberen "Urtebete itsasargian" liburua ikaragarri gustatu zait. Liburua 14 urteko mutil bati buruz doa, gerra dela eta Garraitzetako bere osabaren itsasargira doan mutikoari buruz.Liburua oso interesgarria iruditu zait, gehien bat bere osaba guardia zibilek ematen duten zatia. Baita ere bere aitaren bila ateratzen denean, eta itzultzean bere amak guardia zibilak arrapatuta dituenekoa. Beraz nik edonori gomendatuko nioe liburu hau irakurtzea izugarri gustatuko zaizuela ziur bainago.
Ibai G 3-A 2012-13

Anonymous said...

urtebete itsasargian oso entrtenigarria iruditu zait.Bertan Jon Iturriri gerragaraian gertatzen zaizkion istoriak kontatzen ditu.Jon 13 urteko gaztea Garraitzetara joango dagerra garaian eta bertan ainbat bizipen bizkiko ditu maitasuna ,gorrotoa....herriaren itxaropena ere ezagutuko du.Gerra garaian erabat murgilduta dagoen inguruan.Liburu hau edonori gomendatuko nioke,oso pilita delako.ANIMA ZAITEZTE.Jon.L 3A 2012-13