GAROA
Txomin Agirre
(Argitaletxe Frantziskotarra)
Joanes euskal superman moduko bat da, non bere “pasio” bakarra Jaungoikoa den. Edozein gazte baino indartsuagoa da, fededunagoa, bizkorragoa, iaioagoa eta bihotz onekoa. Ez du parekorik. Bere semeek ere ez, hiru baititu eta hirurak Herkules baino indartsuagoak; baina ez aita adina. Jakin nahi baduzu zer gertatzen den familia “perfekto” honetan, irakurri. Ez zara damutuko.
Garbi-garbi notatzen da liburu hau apaiz batek egina dela zeren ez da erreala. Liburuko protagonista “goapa” eta maitagarria moja bihurtzen du eta Jainkoa goraipatzen du momentuoro.
Ez zait batere gustatu eta gainera luzea da eta ortografian 0 (zero) bat dauka, eta honek arriskua du “memoria ortografikoa”-z hitzak gaizki gogora ditzakegu.
Baserritarra baldin bazara eta beste zereginik ez badaukazu irakurri Garoa: ez zara damutuko!
Iñigo L. 4.B 2005-06
Txomin Agirre
(Argitaletxe Frantziskotarra)
Joanes euskal superman moduko bat da, non bere “pasio” bakarra Jaungoikoa den. Edozein gazte baino indartsuagoa da, fededunagoa, bizkorragoa, iaioagoa eta bihotz onekoa. Ez du parekorik. Bere semeek ere ez, hiru baititu eta hirurak Herkules baino indartsuagoak; baina ez aita adina. Jakin nahi baduzu zer gertatzen den familia “perfekto” honetan, irakurri. Ez zara damutuko.
Garbi-garbi notatzen da liburu hau apaiz batek egina dela zeren ez da erreala. Liburuko protagonista “goapa” eta maitagarria moja bihurtzen du eta Jainkoa goraipatzen du momentuoro.
Ez zait batere gustatu eta gainera luzea da eta ortografian 0 (zero) bat dauka, eta honek arriskua du “memoria ortografikoa”-z hitzak gaizki gogora ditzakegu.
Baserritarra baldin bazara eta beste zereginik ez badaukazu irakurri Garoa: ez zara damutuko!
Iñigo L. 4.B 2005-06
Iñigorena bezain zorrotza izango al da zure kritika librua irakurri ondoren?
Oñatiko zabaletarren baserrian, Joanes izeneko baserritar langile, kristau paregabe eta euskaldun petoa bizi da. Bere bizitzan zehar Euskal Herriko mendiak ezagutzen, hizkuntza maitatzen eta familiaz kezkatzen aritu izango da. Liburuan Baserritarren eguneroko bizitza kontatzen digu apaiz batek.
Miren I. 4B 2008-09
Hainbat moentutan oso gustura irakurri dut liburua, baina orokorrean oso astuna egin zait. Asko gustatu zait Txomin Agirrek erabili duen lexikoa. Aspaldian irakurri dudan libururik itsusiena iruditu zait, bain anorbaitek gure aurrekoak nola bizi izan ziren jakiteko gogoa badu, irakurtzea gomendatzen diot.
Alexandra E. 4B 2008-09
Liburua, nire ustez, zoragarria da, baina denbora asko hartu behar da liburua irakurtzeko. Gainera kontuz ibili behar da irakurtzeko orduan, orain del ehun urteko hizkeran baitago idatzita eta baserritai hizkuntzan. Hori horrela izan arren, liburua irakurtzea gomendatzen diot irakurzaleari, baina -batez ere- euskalzaleari. Anima zaitezte!
Imanol I. 4B 2008-09
9 comments:
Liburu aspergarria, funtsean istorioa bera ez da itsusia baina liburuaren zati handi bat betelana da. Ez dut atseginez irakurri liburu hau, uste nuen zerbait ezberdina izango zela. Hori bai oso oso aberatsa du hiztegia irizpide hau kontuan hartuta garai bateko euskara “jatorra” erabiltzen da , hitz askoren sinonimoak ikas ditzakegu inondik ezagutzen ez genituenak…liburua istorio moduan astuna baina aberastasun handiak dituena.
Liburu hau bereziki ez zait batere gustatu oso aspergarria iruditu zaidalako eta nire ustez luzeegia da, istorioa berez polita eta interesgarria da baina gehegi luzatuta dago. Liburu honetan interesgarriena iruditu zait bere hiztegia sinonimoetan oso abereatsa dena.
Joanes Zabaleta baserriko buru da eta liburuan kontatzen da bere familiari buruzko hainbat gertakizun: ezkontzak, senide berriak, bataioak.... Joanes hil aurretik nahi duena da gabonetan bere familia osoa batera pasatzea baina ideia ona izango al da?
Ion Mikel Barbado 4.B
Oso liburu atxegina iruditu zait.Istorioa garai zaharretako gertakizunak isladatzen dituela iruditzen zait.Irakurtzean oso gustora aritu naiz.Hau irakurri ondoren eguneroko bat idazteko gogoa sortu zait.Adin guztietako irakurleei gomendatzen diet, nahiz eta jende gazteak atseginago irakurriko duen.
Historia nahiko polita da baina egia esan irakurtzerako garaian zail xamarra egiten da.Baserri giroan kokatuta dago istorio hau, hain zuzen ere Oñatin. Joanes inguru aietako artzain eta kristau onenetarikoa da, Zabaleta baserrian bizi da bere emazte eta semeekin.Bere bizipozik handiena Malentxo da, bere biloba. Malentxo Oñati guztian dagoen neskarik ederren eta langileena dela esaten du bere aitonak. Baina hau azkenean moja joaten da. Liburua ez da itsusia, baina segituan nabaritzen da apaiz batek idatzi duela.
Liburu hau egia esan irakurtzerako garaian zail xamarra egiten da. Hori bai oso hiztegi aberatsa du irizpide hau kontuan hartuta garai bateko euskara nola idazten zen jakin dezakegu. Historion Joanes inguru aietako artzain eta kristau onenetarikoa da,Zabaleta baserrian bizi da bere emazte eta semeekin. Bere bizi pozik handiena Malentxo da bere biloba. Azkenean Malentxo monja sartzen da. Liburu hau gomendatuko nuke ze bertan lehen uskaraz nola idazten eta hitzegiten zen azaltzen bai ta.
Pedro Del Pozo 4DBH 2010/1/7
Liburua ez zait asko gustatu baina ez dago gaizki. Istorio polita du baina gehiegi luzatzen da eta azkenerako pixka bat astuna egiten da. Hiztegi aldetik interesgarria da, izan ere ezagutzen ez nituen hitzak ikasi ditut eta orain dela urte askotako hizkera ere ezagutu dut. Joanes izeneko baserritar, fededun eta euskaldun peto batez hitzegiten du liburuak. Liburu hau euskara gehiago ezagutu nahi duen pertsonari gomendatuko nioke.
David.A 4A (2009-10)
Liburu hau atsegina iruditu zait. Gustura irakurri dut. Bertan familia baten istorio kontatzen du. Gutxiagora behera gure aitonak gazteak izan ziren garaian kokatzen da. Bertan diruari asko begiratzen zitzaion ezkontzerakoan eta baita ere langilea zen edo ez. Hitz batzuk egon dira ez ditudanak ulertu baina bestela errez irakurri dut. Kapitulu batzuk nahiko luzeak iruditu zaizkit baina bestela gustura irakurri dut. Egia esan edozein pertsonari gomendatuko nioke.
Jaione Z. 4.A
Liburu hau oso atsegina eta eramangarria iruditu zait, batez ere lexiko erraza duelako eta kontatzen den istorioa abenturaz josita dagoelako. Liburu hau erraz laburtu daiteke, Gulliver izeneko pertsonaia, gizakiak ezagutzen ez dituen herrialdeetan murgiltzen da eta hauen kultura eta historiari buruz hitz egiten digu. Niri liburua gustatu zaidan arren protagonistak Houyhnhnm izeneko herrialdean izaten duen egonaldia aspergarria egin zait.
Aitor.A 4.A (09-10)
Istorio hau ez zait gehiegi gustatu. Kontatzen duena ez da itsusia, baina luzea egin zait. Izan ere, idatzita dagoen eragatik nahiko zaila egin zait. Hala ere, uste dut hau era berean interesgarria dela, nola hitz egiten zuten jakin dezakegulako. Istorioari dagokionez, segituan antzematen da apaiz batek idatzi duela, liburu guztian zehar jainkoa goraipatzen baitu. Hala ere, denei gomendatuko nieke, nahiz eta oso polita ez iruditu irakurri beharreko liburu horietako bat dela uste baitut.
Maialen U.4A(2009-2010)
Post a Comment