MALTAKO BELATZA
Dashiel Hammet
Miss Wonderlyk – Brigid O’Shaugnhessyk- bere ahizpa desagertu egin omen dela eta, laguntza eske azalduko da “Archer & Spade” detektibe agentzian. Detektibeek lana bere gain hartu bezain pronto, Brigid andereñoa zaintzen ari delarik, hilik azalduko da Miles Archer, Sam Spaderen sozioa.
Bere kidearen heriotza doilorrak eta diruaren usainak bultzatuko dute Sam saltsara. Berehala izango da Sam Spade buru-belarri sartuta antzinako altxor baten berreskuratze negozian eta, noski, ez dizkio dolar batzuei uko egingo horretarako batzuetan “zikintxo” jokatu behar badu ere.
Horretaz aparte inguruan azaltzen diren emakumezko guztiekin bere saiotxoa izaten saiatuko da Sam; eta lortu, gehientan lortu egingo du. Poliziak Spaderen atzetik ibiliko dira, bera jotzen baitute bere sozioaren hiltzaile.
Nobela beltzeko klasiko bat. Genero honetako ezaugarri guztiak dituena: hilketak, dirua, neska kaskarinak, polizia ustelak... Genero hau gustuko baldin baduzue, ezin utzi liburua hau irakurri gabe!
Nobela beltzeko klasiko bat. Genero honetako ezaugarri guztiak dituena: hilketak, dirua, neska kaskarinak, polizia ustelak... Genero hau gustuko baldin baduzue, ezin utzi liburua hau irakurri gabe!
Rafa L.
Dashiel Hammet
31 comments:
Liburu hau oso konplexua iruditu zait eta ez zait batere gustatu, alde batetik, oso korapilotsua eta erraz nahasteko modukoa delako eta beste aldetik, kaleen izenak, hotelenak, pertsonaienak… ere oso nahasgarriak direlako. Orrez gain Koaderno handiak ez bezala liburu edo nobela onek oso kapitulo luzeak ditu eta azkenerako neketsua egiten da irakurtzea. Nire balorazioa liburu onekiko 10etik 4koa da.
Gaizka.J.B 4A (08-09)
Nahiko astuna egin zait hasieran baina pixkanaka istorioan sartzen joan naiz.Protagonista Sam Spade detektibea da, bere afizio handienetarikoa erretzea eta emakumeak direla esan daiteke. Liburua detektibea eta kasu bat agintzen dion emakume misteriotsu bat,Brigidi,buruz dijoa. Emakume honek Sami " Maltako Belatza " deritzon txori estatua bat bila dezan nahi du, detektibea pista bilatzen hasten denean denetik gertatzen da; hilketak, borrokak, atxiloketak, espioiak...
Niri liburu ez zait gustatu oso nahasgarria delako. Liburu honetako protagonista Sam Spade da eta hau detektibea da. Spaderi Brigid O’Shaugnhessy joaten zaio Maltako Belatza deituriko gauza bat berganatzen laguntzeko eske. Liburu hau nahiko konplikatua da irakurtzeko eta gainera ez da erraz ulertzen. Nobela hau hamabost urtetik gorakoei gomendatuko nieke irakurtzea.
Egoitz.G 4:A (08-09)
Liburu honetan, idazleak zera erakutsi nahi digula ematen du: egi-itxura duen guztia ez dela egia edo hobeto esanda badirudi oso egi gutxi dagoela eta ia dena gezurra dela.Ez nago ados berarekin eta ez dut uste jendeak horrela jokatzen duenik. Gainera denak direla gezurtiak dirudi eta horretan ere pentxatzen dut norbait izango dela gezurtiagoa, baina, orokorrean jendeak egia esaten du. Azkenik, esan behar dut, liburu hau ez zaidala asko gustatu, oso korapilatsua iruditu zait eta nahi duenak irakur dezala baina, nik, ez nuke gomendatuko.
JOSEBA E.(2013-2014)
Liburu hau interesgarria iruditu zait baina aldi berean oso astuna. Hasiera batean asko aspertu naiz baina geroago hilketak, elkarrizketak, borrokak… interesgarriagoa egin zait. Sam Spade,detektibea, historiako protagonista da eta belatz baten estatuaren atzetik dabil diruaren truke. Brigid-i asko laguntzen dio lanean. Miles, bere laguntzailea, hiltzen dute eta polizia bere atzetik ibiltzen da Sam-ek hil duenaren susmoa hartuz. Nik historia hamalau urte gorakoei gomendatuko nieke. Animatu irakurtzera interesgarria irudituko zaizue eta!
Uxer M.
4B
(2013-14)
Niri liburu hau ez zait asko gustatu,Liburuaren hasiera oso astuna egin baizait.Liburu honetako protagonista Sam Spade detektibea da, eta berari gehien gustatzen zaion gauza erretzea da.Spaderi Brigid izeneko bat joaten zaio Maltako Belatza deituriko gauza bat bilatzen laguntzeko eske, Sam pista garrantzitsu baten atzetik hasten denean gauza ikaragarriak gertazen dira,hilketak,atxiloketak... nik liburu hau ez nioke gure edadeko gazte bati gomendatuko
Gorka.A
4.A(2013-2014)
“Maltako belatza” liburua ez zait asko gustatu. Istorioa entretenigarria izanagatik ere, hasieran, leku askoren izenak azaltzen dira, eta horrek dezente nahasi nau, irakurketaz gozatzea oztopatuz. Miss Wonderly (Brigid), Sam Spade detektibearen bulegora azalduko da ustez lan sinple bat egiteko eskatuz. Baina, kontatuko dion gezurraren atzean belatz itxura duen estatua preziatua lortzeko nahia dago, beste batzuen antzera. Zenbait hilketa gertatuko dira eta Sam arazo horretan barruraino sartuko da. Nola amaituko ote da istorioa?
AXIER A. 2013-2014 4.A
Liburua ez zait asko gustatu, oso astuna baida. Detektibei buruzko historietako bat da, nola Samuel Spaderi O´Shagnhessy Andrea etortzen zaion laguntza eske maltako belatza aurkitzeko. Liburu hau oso korapilatsua da eta tentuz irakurri behar da zer edo zer ulertu nahi baduzu. Pertsonai asko daude, eta bakoitza zein den ulertzerako beste bat agertzen da. Enioke inori gomendatuko.
Alaitz M. 4A
(2013-2014)
Oraingo honetan irakurri dudan liburua “Maltako belatza” da. Liburu hau espero nuena baina gutxiago gustatu zait, izan ere, garrantzi gabeko gauza ugari kontatzen ditu, adibidez zigarroa nola egiten duen askotan kontatzen du eta azkenerako oso aspergarria egiten da. Horrez gaiz, istorioa interesgarria iruditu zait. Genero honetako liburuak, asko gustatzen zaizkit, izan ere, azken unera arte jakin minez edukitzen baitizute.
Naiara L. 4B(2013-14)
Niri liburu hau asko gustatu zait.Sam Spade erretzaile eta emakume zalea.Hilketa asko burutzen dira liburu honetan "maltako belatza" deituriko txori estatua txiki bat dela medio.Poliziak zeinbat hilketen erruduna Sam Spade dela susmatzen dute baina Samek beti lortzen du poliziei gauzak justifikatzea.Nik liburu hau edozeini gomendatzen diot.
Aratz I.
4b
2013-2014
"Maltako Belatza" beste maila batean kokatuko nukeen liburua da, hau da, beste liburuak baino konplexuagoa iruditu zait. Hala ere, pazientzia pixka batekin eta arretaz irakurrita, liburu entretenigarria iruditu zait. Sam, pertsonaia printzipala, zenbait hilketen eta altxor baten istorioan murgilduta, zailtasun askotatik pasa behar izan du. Hala ere, beti aurkitu du arazoetatik irteteko bideren bat, izan ere, oso azkarra da. Misterio eta hilketa nahasten diren nobelak gustuko ditudanez, liburuak interesa piztu dit segituan. Deskribapen eta detaile askoko liburua denez, pixkanaka irakurtzea gomendatzen dut, bestela pisutsua gerta lekioke irakurleari.
MADDI B.
4B (2013-14)
Niri liburu hau nahiko entretenigarria iruditu zait nahiz eta gauza batzuk ez ulertu. Liburu honetako protagonista Sam Spade da. Sam Spade detektibea da. Misterioz eta hilketaz beteriko liburua da. Denek “Maltako belatza” izeneko estatua bat eskuratu nahi dute. Liburu guztian zehar polizia eta Spade hilketen egileak aurkitzen. Nik liburu hau edozeini gomendatzen diot.
Julen V.
4.B (2013-14)
Nik irakurri dudan liburua "Maltako belatza" da. Bertan protagonista nagusia Spade da eta historiak txori beltz garestiaren eta bi pertsonaren hilketaren inguruan doa. Hasieran pertsonaia gehiegi zeudela iruditu zaidan arren, kontaketak aurrera segi ahala mamian sartzen joan nahiz eta azkenean uste nuena baina gehiago gustatu zait. Beraz liburu hau edonori gomendatuko nioke.
Eneritz I 4B
(2013-2014)
Nik “Maltako belatza” liburua irakurri dut, hasiera batean astun samarra egin zaidan arren, liburuak aurrera egin ahala eramangarriagoa eta entretenigarria egin zait. Liburu honetan, bi detektibe eta beraien kasu bateko gorabeherak kontatzen dizkigute, Sam Spade eta Miles Archer dira detektibeak. Hasiera batean neska bat joaten zaie Thursby izeneko mutil bat zaintzeko esanez, mutil honen atzetik asten direnean ordea konturatuko dira kontu ilun asko daudela. Istorioak aurrera egin ahala hilketak, atxilotuak, espiak… denetarik egongo da, eta dena ematen duen bezain erraza ez dela konturatuko dira. Liburu hau, hilketak, atxiloketak, orokorrean polizi eta detektibeen liburuak gustatzen zaizkienei gomendatuko nieke. ANIMATUU!!
Maite T. (2013-14) 4.A
Oraingoan irakurri dudan liburua "Maltako Belatza" izan da. Liburu honetako protagonista Sam Spad detektibea da eta oraingo honetan Maltako Belatza izeneko estatu baliotsua bilatzeko saltsan sartuko da Brigid O'Shaugnhessy bere agentzian laguntzeko etorri zaionean.. Bide horretan hainbat ezusteko, hilketa eta bestelako gertatzen dira. Hilketak tarteko poliziak ere nobela honetako protagonista izango dira Samen atzetik ibiliz. Liburua orokorrean ez zait gustagarria iruditu, batez ere oso astuna egin zaidalako. Gainera pertsonaia eta izen ugari irteten direnez nahasgarria dela esango nuke. Liburu hau hilketen eta detektibeen inguruko nobelak gustatzen zaizkienei gomendatuko nieke.
Jon L. 4A (2013-14)
Nik irakurri dudan liburua "Maltako belatza" izan da eta ez zait asko gustatu, liburua erabat astuna egin zait eta pertsonaia askok izen edo goitizen asko zituztenez oso nahasgarria gertatu zait. Liburuko protagonista ,hau da, Spade Maltako belatza bilatzen hasten da emakume baten esanetan eta hori lortzeko hainbat arazo izaten ditu, esaterako hilketa batzuk izaten dira eta horregatik polizia gainean izaten du. Liburu hau lehen esan dudan bezala ez zait asko gustatu eta horregatik ez nioke inori gomendatuko.
Xabi L 4.B(2013-14)
Dashiel Hammet idazle Estatubatuarraren "Maltako Belatza" nobela irakurri dut oraingoan. Hasiera hasieratik gustatu zitzaidan Sam Spade detektibearen istorio hau eta azken egunetan ezin izan diot irakurtzeari utzi. Liburua nahiko luzea bada ere entretenigarritasunak liburua nahiko azkar irakurtzen laguntzen du. Nobela hau gustatu zait momentu oro zerbait berria geratzen delako eta hasierako istoriak amaierakoarekin batere antzik ez duelako. O’Shaugnhessyk lortu nahi duena lortzeko egiarekin inongo antzik ez duen istorio bat asmatzen du baina azkenean dena azaleratzen da eta hilketa eta traizio guztien eragileak nor diren jabetzen zara. Liburu hau benetan guztioi gomendatzen dizuet, nobela beltza gustatzen zaienek oso gustura irakurriko dute klasiko hau baina besteei ere gustatuko zaizuelakoan nago.
IKER N. 4A (2013-14)
Liburu hau ez zait gustatu. Hilketa batzuei lotutako historia bat da baina ez da batere interesgarria. Deskripzio gehiegi daude beharrezkoak ez direnak eta gauza asko nahasten ditu. Gainera bertako pertsonaiak izen desberdin askorekin aipatzen ditu eta horrek nahasi egiten du. Denbora asko pasa dut liburua irakurtzen, oso astuna eta luzea egin zait. Aspergarria ere iruditu zait eta nik ez nioke inori gomendatuko, nahi badute pelikula ikus dezatela.
Intza G. 4B(2013-14)
Niri "Maltako belatza" liburua ez zait asko gustatu, detektibeei buruzko liburuen zalea ez naizelako. Gainera hilketek ere ez didate betere graziarik egin, eta protagonistaren mundua gogerregia iruditu zait. Beraz nik ez nioke inori gomendatuko liburu hau irakurtze, niri ez zaidalako batere gustatu.
IBAI G. 4-A 2013-2014
Irakurri dudan liburua “Maltako belatza” izan da. Dashiell Hammetten nobela honetan, Sam Spade izeneko detektibea da protagonista. Spaderi Brigid O’Shaugnhessy izeneko emakume bat joaten zaio Maltako Belatza deituriko pieza bat lortzeko asmoz. Lan honetan ari dela hainbat hilketa, borroka eta abar gertatzen dira. Nahiz eta hasieran nahiko liburu aspergarri eta desatsegina iruditu, azkenerako gustura irakurri dut. Hala ere ez da ulerterraza eta beraz ez diot edonori gomendatzen, pazientzi handiz irakurtzeko liburua iruditzen baitzait. Animatu!
Irantzu Z. 4B
2013-14
Niri “Maltako Belatza” izeneko liburua oso atsegina egin zait irakurtzeko garaian. Hasieran pixka bat korapilagarria ematen du, izen asko agertzen dira-eta. Liburuan aurrera egin ahala ordea, aria hartzen diozu eta historian erabat murgiltzen zara.Liburuaren hasieran neska batek ,Miss Wonderlyk, Spade detektibe eta bere laguntzaile Archerri arazo bat kontatzen die eta arazoa edo misterioa ebazten hasten dira baina berehala bi pertsonen heriotzak gertatzen dira eta horrek dena korapilatzen du, eta ikaragarrizko misterio baten aurrean kokatzen gaitu. Misterio horren ebazpena jakin nahi? Orduan, has zaitez irakurtzen, oso entretenigarria izan daiteke. Animatu!
Nerea E.
(2013-14) 4.A
Egia esan, hasieran, liburu hau ez zait batere gustatu. Gauza bat kontatzeko detaile gehiegi ematen ditu eta oso astuna egiten da irakurketa. San Franciscon bi hilketa gertatu dira eta Spade eta beste hainbat jende kasuak argitzen saiatzen dira. Spadek zailtasun eta oztopo asko izaten ditu, izan ere Thursby-ren hilketa berari leporatzen diote. Inork ez daki hiltzailea nor den eta hortaz, geroz eta gehiago irakurtzen joan, hiltzailea nor den jakiteko gogo gehiago sentitu dut eta horregatik ez zait horren astuna egin azken finean. Liburu hau misteriozko eleberriak atsegin dituen baina pazientzia asko daukan norbaiti gomendatuko nioke.
Maria G.
4B(2013-14)
Liburua oso luzea irditu zait, kapitulu oso luzeak ditu, eta horduan oso astuna iruditu zait irakurtzeko garaian eta horduan neketsua. Horrez gain, izen arraroak ditu: pertsonaienak, hotelenak… istorioa ez dut ondo entenditu nire ustez oso korapilatsua da. Hitz gutxitan esanda liburua oso itsusia iruditu zait eta ez nioke inori gomendatuko.
Aitor M. 4.B (13-14)
Liburu hau oso aspergarria iruditu zait. Spaderen lankidea den Miles hil eta handik pixka batera, beraien arerioa den Thursby hiltzen du norbaitek. Eleberri guztian zehar gauza berdinari buruz hitz egiten dute eta amaiera iritsi arte ez da ezer interesgarria gertatzen. Idazleak detaile gehiegi ematen ditu nire gusturako behintzat. Liburu hau misterioak gustatzen zaizkion norbaiti gomendatuko nioke.
Mireia M.
4B(2013/14)
Liburu hau irakurtzea nahiko nahasgarria eta astuna egin zait, batipat lehenengo kapituloak. Bertan agertzen diren pertsonai izenak, kaleetakoa izenak... arraroak egin zaizkit. Protagonista Spade detektibea da eta Brigidi emakume misterotsuak kasu bat argitzeko eskatzen dio. Spade kasuaren pistak lotzen dijoan einean borrokak, hilketak, atxiloketak... gertatzen dira. Nire gomendioz liburu hau atentzio eta konzentrazio handiz dago irakurri beharra, batez ere hasierako hainbat kapitulu. Ez desanimatu eta hasi irakurtzen, animo!!!!
ANDER Z. 4.A (2013-2014)
Liburu hau ez zait batere gustatu. Astuna egin zait irakurtzerakoan, eta baita nahasgarria ere. Bertan, Sam Spade izeneko detektibe baten lanak kontatzen dizkigu. Bere bulegora, emakume misteriotsu bat agertu, Brigid izenekoa, eta “Maltako Belatza” izenez ezaguna den estatua bat bila dezan eskatzen dio. Baina Sami ez zaio lan erraza egingo, pistak bilatzean mila oztopo eta gertaera pasako bait zaizkio; heriotzak, atxiloketak…
Leire U.
(2013-14) 4A
"Maltako belatza" liburua ez zait gustatu. Oso astuna eta aspergarria dela esango nuke. Spade izeneko detektibe baten istorioa kontatzen du liburuak, eta misteriozko liburua den arren, ez du ni interesatzea lortu. Spadek maltako belatza bilatzeko agindua dauka eta hortan dabilela hainbat kontu ebaztuko ditu.
Benetan liburu korapilatsua dela uste dut, eta ez nioke iñori gomendatuko.
OIHANE A.
4.B (2013-14)
Nobela beltz honetako istorioa,San Frantziskon kokatzen da eta diru kontuak,hilketa kasuak… dira nagusi.Spade eta Archerren bulegora Miss Wonderly izeneko emakume bat(gerora bere benetako izenez Brigid O’Shaugnhessy agertuko dena) bere ahizparen kasu bat ikertzeko laguntza eske joango da eta kasua Archerrek bere gain hartu eta berehala, gauerdian hilik azalduko da eta handik gutxira, Floyd Thursby izeneko beste gizon bat ere bai.Horrela,Spade,istorio honetako protagonista nagusia,Cairo,Brigid eta Gutmanekin negozioan dabilela gaizkile horiek Maltako belatza izeneko estatua txiki baten bila dabiltzala ohartuko da.Gainera, bera ere azkenerako saltsan sartzen da eta Spade jazotako hilketen errudun dela pentsatzen dute poliziek.Beraz,era honetako liburuak gustuko dituzten guztiei gomendatuko nieke nobela hau irakurtzea!Alazne Garmendia 4.A (2013-14)
Nik “Maltako belatza” liburu irakurri dut eta ez zait asko gustatu. Nobela honetan, pertsonaia asko ageri dira eta gertatzen diren pasarte guztiak, belatz baten forma duen irudi bat bilatzeko egiten dituzte. Tartean, hilketa eta inspektore lan batzuk tartekatuko dira. Liburuaren hasiera zaila egin zait eta historiaren aria hartu ondoren ere, arreta handiz irakurri behar izan dut liburua. Hala ere, iritzi ezberdinak egoten dira eta irakurtzea gustatu ezkero, irakur daitekeen liburua da hau.
Aitor O.
(2013-14)
4.A
“Maltako belatza” liburua, asko gustatu zait. Istorioan, pertsonaia asko, belatz itsurako objektu baten bila dabiltza. Objektu hau lortzeko, tartean hilketa batzuk gertatuko dira eta honek emozioa emango dio istorioari, amaierara arte ez baitakigu zein den benetako hiltzailea, eta ekintza honen arrazoiak. Istorioak, irakurtzeko gogoa piztu dit eta nahiz eta eleberri handi xamarra izan erraz irakurri dut. Liburu hau, edozeini gomendatuko nioke.
Mattin J.
4.A (2013-14)
Istorio honek, Sam Spade detektibearen gorabeherak kontatzen dizkigu. Arazoak, Milves, Sam-en laguntzaile bat, lan bat burutzekotan dabilela hilda aurkitzen dutenean hasten dira. Sam, diru gosez, aintzinako objektu baliotsu baten atzetik, abentura korapilotsu batean murgilduko da jende arriskutsuen artean. Gainera, oso lagun ez dituen bi polizia atzetik ibiliko zaizkio bere laguntzailearen hilketa dela eta. Hala eta guztiz ere, azkartasun eta zuhurtzia osoz, Sam puzzlearen zati guztiak bilatzen ibiliko da erabat osatua gelditzen den arte. Nobela beltzak gustuko badituzu, anima zaitez irakurtzera!
Andoni A. 4.A
Post a Comment