2009-10-24

SUMINAREN ESTRATEGIA


SUMINAREN ESTRATEGIA
Fernando Morillo
(Elkar, 2008)



Aimar giza portaeran aditua da. Pertsonen portaerak bideratzeko hainbat esperimentu egin izan ditu. Oraingoan oso lan berezia agindu diote; izan ere, Florak –andre dirudun batek- bere semeak, Fedek, neska batekin duen harremana zapuztea lor dezan eskatu egin dio Aimarri. Aimarrek zerbait arraroa susmatuko du lan horren atzean eta onartu egingo du erronka, bere gaitasunak neurtu nahi izango baititu eta, bide batez, diru polita irabazi.
Lan horretan dabilen bitartean, familia hartako kideen bizitzaren gorabeherak aztertuko ditu. Ordura arte isilean mantendu izandako gauza itsuskoak topatuko ditu, hilketak eta suizidioak barne.

Idazlea nobela psikologikoa-edo taxutzen saiatu da. Pertsonaiak eta hauek bizi dituzten egoerak sinesgaitzak dira erabat eta autoreak etengabe gehiegi behartzen dituela ematen du. Pertonaiek automaten gisa jarduten dute, ez digute bere asmo edo ideien berri inoiz ematen. Lau zertzelada azkarretan deskribatzen zaizkigu haien ekintzak.
Oso perpaus laburrak erabiltzen ditu egileak, hizkuntzaren erabilera minimo batera ekarri du istorioa –gure ustez- emaitza izugarri pobretuz.
Morillok, egin ohi duen bezala, oso kapitulu laburrak erabili ditu. Irakurketa arina eta erraza suertatzen da.

Agian istorio erakargarri bat egiteko hezurdura du kontakizunak, baina horretarako pertsonaiak-eta gehiago jantzi eta landu behar izango zituzkeen egileak. Nobelaren gaiari begiratuta, ez dakigu gazte literaturatik apur bat urruntzeko "Gloria Mundi" haren bezalako beste saio baten aurrean gauden; baina hari bezala, lanketa falta zaio liburu honi ere.


Rafa L.

19 comments:

Anonymous said...

Nik Suminaren estrategia liburua irakurri dut. Nobela izugarri gustatu zait. Hasieran irakurtzen hasten zara eta sinple samarra izango dela dirudi baina identitate batzuk nahasten hasten direnean dena askoz ere interesgarriago eta zirraragarriago bihurtzen da. Hasieran ez zait horren motza ere iruditu baina bukaeran luzeagoa izatea nahiko nukeela sentitu dut. Beste liburu batzuk ez bezala, hau irakurri dezazuen gomendatzen dizuet, merezi duela esango nuke eta.

Maialen U. 4.D.B.H. 2009-2010

Anonymous said...

Oso liburu interesgarria iruditzen zait, bertan pertxona bate bestei gauzak zapuzteko zer nolako gauzak egiten diren ikusten da.





Pedro del Pozo 4.DBH

Anonymous said...

Liburu hau oso ederra iruditu zait. Errez-erre irakurtzen zen, kapitulu laburrez baitago osatua. Liburu honekin ez zara aspertuko. Kapitulu bat irakurri eta bestea irakurtzeko gogoa sartzen den horietakoa da. Intrigarekin uzten zaituena. Misterio puntu bat du. Honelako liburua edozeini gomendatuko nioke.


Jaione Z 4.A

Anonymous said...

Liburu hau interesgarria egin zait, motza delako eta erraza delako irakurtzeko. Liburua ulergarria egin zait erabiltzen duen hiztegia erraza delako ulertzeko. Harritu egin nau Aimar familia ortan dagoen bitartean egiten dituen azterketen bitartez bilatzen dituen gauzak. Liburu hau jendeari gomendatzen diot, oso erraza delako irakurtzeko eta ulertzeko.


Eneko Lasa 4. maila (09-11-13)

Eneko Arnedo said...

Sumiñaren estrategia izeneko liburu hao oso interesgarria iruditu zait. Liburua errez irakurtzen da, eta gainera, kapitulu laburretan banatuta dago. LIburuaren amaiera gustatu zait gehien, eta baita pasa dituzten egoerak kontatzeko modu erakargarria ere. LIburu hau irakurtzea gomandatzen diet, irakurtzea gustatzen zaienei.

Anonymous said...

Suminaren estrategia liburua asko gustatu zait. oso erraz irakurtzen da. Bertan kontatzen den istorioa entretenigarria da. Jakinminez betetzen zaitu, eraman egiten zaitu. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke, interesgarria izateaz gain ulerterraza iruditzen bait zait.

Haizea G. 4.d.b.h (09-10)

Anonymous said...

Liburua gustatu zait. Egia esan, hasieran zozo samarra iruditu zait , baina, irakurtzen hasi naizen heinean gehiago gustatzen joan zait.
Gaia interesgarria iruditu zait, intrigazko nobela delako eta pertsona batek burua erabiliz gauza itzelak egin ditzakeela ikustarazten duelako.
Oso erraz irakurtzen da, gustura sentitu naiz.

Lide G. 4.A (2009-10)

Anonymous said...

Irakurri dudan liburu hau, Suminaren Estrategia alegia, asko gustatu zait. Alde batetik, hiztegia ulertzeko erraza delako, eta beste aldetik, liburu honetan kontatzen diren pasarteak interesgarriak iruditu zaizkidalako. Liburu hau, misterioa gustatzen zaien pertsona haiei gomendatuko nieke, irakurtzen zoazen eran irrika handiagoa jartzen zaizulako. Ni hoietako pertsona bat naiz eta oso gustura geratu naiz irakurri dudanarekin.

Joseba A 4.DBH (09-10)

Anonymous said...

Aitor Arraiza Montoya

Liburu hau irakurri ditudanen artean interesgarrienetako bat izan da eta berari esker une atsegin bat igaro dut kontakizunean murgilduta. Kontatzen den istorioaren antzekorik, gutxietan ikusten da eta gaur egungo gizartean gertatzen diren gertakizun ez ohiko bat da. Ez dut uste zaila denik irakurtzeko eta ulergarria da, beraz liburu gomendagarria da.

Anonymous said...

Liburu hau oso polita iruditu zait eta oso interesgarria aldi berean, oso irakur erreza da eta errezago irakurtzen da elkarrizketa moduan dagoelako, ondorioz tarte gehiago ditu eta motzagoa egiten da. Liburu hau edonorri gomendatuko nioke, nahiz heldu nahiz ume, lehen esan dudan bezela errez irakurtzen delako eta oso interesgarria delako.


Beñat A. 4.A (2009-2010)

Anonymous said...

Liburu hau oso oso interesgarria iruditu zait liburuan gertatzen ziren gertaeren ondorioz, gainera engantxatzen duen liburu horioetakoa da, intriga sortzen duena. Dudarik egin gabe edonori gomendatuko nioke librua oso errez irakurtzen delako, ondorioz edonork irakurtzeko modukoa delako. Nire bizitzan irakurri dudan libururik interesgarrienetako bat da zalantzarik gabe. Irakurtzeko zortea duenak irakur dezala!!!!


Aitor E. 4.A (2009-10)

Anonymous said...

Oso liburu interesgarria iruditu zait suminaren estrategia, izan ere, liburu hau ez da batere geldoa momentu oro zerbait gertatzen ari da. Pertsonaien aldetik ere, goraipatzekoa da horrela pentsa dezaketen pertsonak sortzeko gai izatea liburu batean. Irakurtzen hasten zaren momentutik engantxatuta edukiko zaitu liburu honek eta amaierako orrira iritsi bitartean ez duzu jakingo zer gertatuko den. Liburu hau edozein pertsonari gomendatuko nioke entretenigarria baita eta hori gutxi balitz irakurtzen ere oso erraza.

Iñaki L. 4A (2009-2010)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait.
Nire ustez Fernando Morillok oso liburu erakargarria egin du, misterioa liburu amaierararte baitauka.
Garbiñek bere buruaz beste egiten duenetik Aimarrek familia horretako gezur guztiak ikusten ditu, bere gaitasuna neurtzen duen bitartean.
Liburu hau edozeini gomendatuko nioke irakurtzeko erraza eta polita delako.

Adur M. 4-A 2009/10 ikasturtea.

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Ulergarria eta interesgarria da eta ez da batere zaila, alderantziz, erraz irakurtzen da.
Istorioak misterio puntu bat dauka eta horrek engantxatu egiten du.
Edozein pertsonari gomendatuko nioke liburu hau irakurtzeko.

Nahia Arruabarrena 4.A 2018/2019

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait. Ez da aspertzen liburua irakurtzerakoan denbora osoan zerbait gertatzen baita eta intriga ere sortzen baitu. Aldi berean, misterio horrek liburua askoz interesgarriagoa egiten du. Liburua interesgarria denez eta hiztegi erraza erabiltzen duenez gazteei zein helduei gomendatuko nieke irakur dezaten.

Erika G. 4A (2019/05/28)

Anonymous said...

Suminaren estrategia liburua, zalantzarik gabe ikasturte honetan irakurri dudan libururik politena da. Polita izateaz gain, misterio puntu bat duenez, honek bertan kontatzen den istorioa zeharo interesgarria egiten du. Aldi berean, nahiko motza denez, arratsalde batean irakur daiteke aspertu edo nekatu barik.


Olatz Lekuona 4A 2018-2019

Anonymous said...

Suminaren estrategia liburuak misterio puntu bat du eta oso interesgarria da. Oso azkar irakurtzen den liburu bat da; gainera, kapitulu oso motzak ditu. Behin kontzentratuz gero, egun batean erraz irakurtzen da eta ez du zailtasunik hiztegiarekiko. Protagonistak egiten duen ikerketa oso ona da, asko pentsatutakoa eta denbora asko kostatakoa. Familia, maitasuna… horrelako gaiak daude liburuan eta hauek beti izan dira gai interesgarriak liburuetarako. Asko harrapatzen zaitu istorioak eta espero ez duzun bukaera du liburuak. Jakin-minarekin ez gelditzeko, irakurri liburua!

Nerea Irazusta 2018/19

Anonymous said...


Niri liburu hau asko gustatu zait. Liburu guztian zehar zerbait gertatzen da eta ondorioz ez dago aspertzeko unerik. Liburu honetan ikus daiteke pertsona batek egin dezakeena beste bat izorratzeko. Liburuak aurrera egin ahala, interesa handitzen joaten da misterio puntu bat baitu. Liburu hau, gazteei zein helduei gomendatuko nieke irakurtzeko oso erraza baita.

Igor Barrenetxea 4B.

Anonymous said...

Suminaren estrategia, Fernando Morillok idatzitako eleberria da, honek liburuko protagonistak argitutako misterioak azaltzen ditu. Liburu hau nire adineko edonori gomendatuko nioke, erraz irakurtzen eta ulertzen den liburua baita. Horretaz gain, liburu honek, jendeak beste pertsonekiko edukitzen dituen jarrerak azaltzen ditu.


AINHOA M. 4.B