2012-04-19
KROKODILOA OHE AZPIAN
Oso istorio sinplea kontatzen zaigu liburuan. J.J., protagonista, oso gizon tolesgabe eta sotila dugu. Zerbait aurkituko du ohe azpian: krokodiloa. Aurkikuntza horrek oso asaldatuko du gizontxoa eta bere bizitza hankaz gora jarri. Bere ezinegona arintzen ahaleginduko da, baina urduri ibiliko da arazo bera eta behar berbeak dituen norbait topatu artean.
Irakurketa bat baino gehiago duten liburu baten aurrean gaude, Mariasunen beste liburu askok bezalaxe. Bestetan “helduentzako haur literatura” deitu izan dugun genero horretako istorio honetan, kanpoko istorioak gizon bitxi bati buruz hitz egingo digu; aldiz, ezkutuko kontakizunak guztion arimen hondoetan, ohe azpietan, dauden tristezia eta amodio beharraz hitz egiten digu.
Polita, bitxia eta hunkigarria. Lehenen irakurri eta gero zure inguruko guztiei irakurarazi.
Rafa L.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
13 comments:
Niri liburu hau nahiko polita eta interesgarria iruditu zait. Ulertzeko ere oso erraza iruditu zait, historio sinplea kontatzen bait digu. Liburu honetatik gehien gustatu zaidan pasartea, JJ-k bere ohe azpian kokodriloa aurkitzen duenekoa eta zer egin ez zekiela geratu zenekoa izan da. Nik liburu hau edozein adinekoentzat irakurtzeko modukoa dela pentsatzen dut.
BeƱat G 3B (07-08)
Liburu hau oso polita iruditu zait gainera oso etretenigigarria da.Liburu honetan aurkitzen den istorioa krokodilo eta gizon batena da. Bere etxean zegoen eta zapatak beti ohearen azpian sartzen zituen eta hurrengo eguenean atera berriz jazteko eta horietako egunen batean ohearen azpian eskuak sartu eta krokodiloaren isatsa ukitzen dio eta beldurtu egiten da eta hortik haurrera pasatako istorioa kontatzen du.
Eider. T 3B 07/08
Oso liburu interesgarria iruditu zait. Bakardadea eta gaur egungo gizakiaren arazo psikologikoak (estresa, depresioa, amodio falta) oso ondo adierazten dituen liburu mamitsua, zehatza eta bizia.
Luistxo, Bartzelonako Hizkuntza Eskola 4.maila.
Nahiz eta posible ez dela iruditzen zaigun egun batean ohe azpian krokodilo bat topatzea, liburu honek pentsarazi dit noiz edo noiz hori pasa lekidakeela. Itolarriz betetako gizarte batean bizi baikara.
Oso liburu polita iruditu zait.
"Krokodiloa ohe azpian" liburua polita iruditu zait. Protagonistari ohe azpian krokodilo bat daukala iruditzen zaio baina gero gaixo dagoela ohartzen da. Orduan medikuak hiru sendagai ematen dizkio. Liburua polita da, erraz ulertzen da eta erraz irakurtzen da. Edozeini gomendatuko nioke.
Julen O. 3.B(2013-2014)
“Krokodiloa ohe azpian” liburua gustatu zait baina umeentzako modukoa dela iruditu zait, gertatzen den istorioa oso irreala baita eta arrazoi horrengatik ez zait iruditzen DBHko 3.mailako ikasleentzako modukoa denik. Oso errez irakurtzen da, ez baitauka ulertzeko inongo zailtasunik, baina zer pentsa ematen du, liburuko protagonista den gizonari gertatutako buruhaustearen ondoren, bakarrik bizi den pertsona baten lekuan jarri eta zer pentsamendu eduki ditzakeen hausnartuz.
Zuhara Telletxea 3-B (2016/17)
Honako liburu hau niri gustatu egin zait. Ez du istorio sakon eta deigarririk. Baina pertsonaia errealak dira eta denak oso xelebreak. Liburu oso erraza dela diot irakurtzeko garaian, hasi eta ohartu gabe liburua bukatu duzu! J.Jk duen gaixotasun arraro hori barregarria da, eta istorioa sinplea izanda ere, badaude barrea egiteko tarte batzuk. Nik liburu hau liburuak oso gustoko ez dituen bati gomendatuko nioke irakur dezan, esfortzu handirik ez baita egin behar irakurtzeko!
Amaiur Zabala 3B (16-17)
Krokodiloa ohe azpian liburuak kontatzen duen istorioa oso sinplea da:
J.J esnatu eta gero, egunero bezala, ohe azpitik zapatak ateratzen hasi da. Baina ustekabean krokodilo bat ikusi du.Hor hasiko da J.J.-ren abentura.
Irakurtzeko oso liburu erraza izan arren ez diet umeei gomendatzen, istorio honen atzean metafora bat dago eta; apika, ume batzuk ez dira gai izango metafora ulertzeko eta ez du merezi liburu hau irakurtzea metafora ulertu gabe, xarma guztia galtzen baitu.
Lide Alustiza 3.B (17-18)
Begirada hutsez, liburu edo ipuin honek 10 urteko umeek irakurtzeko moduko istorioa dirudi. Eta, egia esan, ulertzeagatik, ulertuko lukete. Baina liburuak transmititzen duen mezu ezkutua harrapatzeko gai direnek ezin dute horren umeak izan. Liburu honek, gaur egungo gizarteak duen arazoetako bat islatzen du, oso xumea edo ulerterraza dirudien istorio batean. Honen ondorioz, Mariasun Landak idatzitako eleberri hau irakurtzea hasieran uste baino entretenigarriagoa egin zait. Beraz, nire iritzi hau irakurtzen ari zareten guztioi animatzen zaituztet eleberri hau irakurtzera, gustatuko zaizuelakoan.
Unax Nazabal 3B (17-18)
Niri liburu hau polita iruditu zait baina egia da, hasieran pixka bat aspergarria iruditu zitzaitela. Ulertzeko erraza iruditu zait eta nire ustez edozein pertsona 13 edo 14 urtekoa uler dezake liburuaren mezua. Liburuak kontatzen diguen istorioa hau da: J.J esnatu eta gero ohe azpitik zapatak ateratzen hasten da baina bat batean krokodilo bat ikusi du bere ohearen azpian eta hor hasiko da istorioa.
Bruna da Rocha 3-B (2018/2019)
Liburu hau interesgarria dela esango nuke; izan ere, gizakiak, zenbaitetan, pairatu behar izaten duen bakardadea dela liburuko gaia hein handi batean, kontuan hartuz, sentimendu edo egoera honek sor diezagukeen ezinegonaren berri izateko aukera eskaintzen du.
Honekin lotuz, bakardadearen alderdi ilunari kolore pixka bat ematen zaiola istorioaren amaieran, batez ere, esango nuke, Juan Josek bakardadeari aurre egitea lortzen baitu Elena adiskidearen babespean.
Gauzak honela, liburu hau gomendagarria dela, bereziki, neska-mutil gazteentzat pentsatzen dut, bakardadeak gizakiarengan sor dezakeen ezinegonaren berri izanez, ingurukoek gure egunerokoan duten garrantziaz jabetzea ahalbidetzen duela uste baitut.
Izaro Urreta 3C (2018-2019)
Liburu hau oso arraroa egin zait, istorioa nahiko arraroa da eta aldi berean,sinplea da, baina ez da itsusia, izan ere, oso interesgarria egin zait eta nahiko azkar irakurri dut.
Liburu honek beste mezu bat du, zehazki, maitasuna. Gu baino gaztegoeek ere irakurtzea edukiko lukete eta baita ulertu ere, baina ez dakit guk ulertu dugun bezala ulertuko zuten.
Liburu hau denei gomendatuko nieke, bai helduei eta bai gaztegoei, oso interesgarria delako gehienbat.
Inko Oruesagasti 3A (2018-2019)
Niri liburu hau asko gustatu zait erraz ulertzen delako eta istorio polit bat kontatzen duelako. Bestalde, oso baliagarria iruditu zait jendeari gaur egungo gizartean zein arazo dauden erakusten baitio. Oso hiztegi erreza du eta denok ulertu dezakegu nahiko errez. Nik liburu hau hamalau hamabost urtetik gorakoa gazteei gomendatuko nieke.
Irati Gorostidi 3A (2018-2019)
Post a Comment