ARALAR BHIko ikasleok irakurtzen ditugun liburuak eta beraiei buruzko gure iritziak.
2007-05-07
KIXMI ELURPEAN
Kixmi elurpean A. Egaña (Elkar?)
6 comments:
Anonymous
said...
Liburu ederra da Kixmi elurpean,erraz eta oso gustura irakurri dut.Liburuko gazteek 16-17 urte inguru dituzte. Gazteen artean gaur egun tamalez, emakume asko daude oso gazte haurden gelditzen direnak eta liburu hau arazo honen ingurukoa da. Nahiz eta gauz ikaragarriak egin, gurasoei drogak eman, beren etxeetan lapurtu... azkenik beraien familiakoei kontatzea erabakitzen dute. Liburu hau guztiei gomendatzen diet.
Asko gustatu zait liburu hau. Gazteen arteko erlazioak ageri dira, baita maitasun artekoak ere. Liburu honetan droga kontuak eta familia arteko arazoak ageri dira. Kixmi, Keparekin joaten da Baionara beraien umea abortatzera. Nik liburu hau irakurzale guztiei gomendatuko nieke oso polita baita. Anima zaitezte irakurtzera oso interesgarria delako eta aldi berean gazteen arazoei buruz hitz egiten duelako.
Liburua asko gustatu zait nerabetasunarekin erlazionatutako hainbat gai lantzen dituelako. Bestetik, liburuko gai batzuk oso latzak iruditu zaizkit, baina aldi berean errealitatean oinarritutakoak, hala nola, nahigabeko haurdunaldia, droga-kontsumoa eta hauen trafikoa... Hala ere idazleak gertaera hauei ematen dien umore tokea asko gustatu zait, beraz, liburu hau batez ere, nerabeei gomendatuko nieke, gustokoa gertatuko zaielako baina uste dut irakurle ororentzat gomendagarria dela.
Oso liburu polita iruditu zait Kixmi elurpean.Erraz irakurtzen delako eta ez delako oso luzea. Niri gainera liburu onen antzekoak asko gustatzen zaizkit.Libururko protagonistak gutxi-gora bera gure edadetxukoak dira 15-16 urte. Suerte txarrez bizitza errealean ere orrelako gauzak gertatzen dira, alegia, neska gazteak ahurdun geratzen dira tamalez.Liburu onekiko nire puntuazioa ,hau da, 8 bat ematen diot.
Gazteen bizimodu eta arazoetan oinarritzen den liburu honetan, kale borrokak, kasualitatezko haurdunaldia, neskalagunaren adar jartzeak, mozkorraldiak, droga kontuak... kontatzen dira. Istorioaren ariari erraza da jarraitzea, eta ezagunak zaizkigun gertaerak ditu. Bide batez, ingeleseko hitz gutxi batzuk ikasleko balio izan dit, pertsonai bat Ingelesa baita. Iruditzen zait, beste modu alaiago batean bukatu behar zuela istorioak, baina ala ere oso atsegina eta edozeini aholkatuko niokeena da.
Kixmi elurpean liburua ikaragarri gustatu zait, gure adineko gazte batzuen abentura zirraragarriak kontatzen dituelako. Droga kontu ugari ere azaltzen dira, neska eta mutilen arteko maitasun harremanen berri ere ematen du eta familia giroa ere azaltzen da. Liburu hau gomendatzen dizuet denei, oso interesgarri, irakurterraz eta polita delako. Anima zaitezte liburu hau irakurtzera!!
6 comments:
Liburu ederra da Kixmi elurpean,erraz eta oso gustura irakurri dut.Liburuko gazteek
16-17 urte inguru dituzte. Gazteen artean gaur egun tamalez, emakume asko daude oso gazte haurden gelditzen direnak eta liburu hau arazo honen ingurukoa da. Nahiz eta gauz ikaragarriak egin, gurasoei drogak eman, beren etxeetan lapurtu... azkenik beraien familiakoei kontatzea erabakitzen dute. Liburu hau guztiei gomendatzen diet.
Asko gustatu zait liburu hau. Gazteen arteko erlazioak ageri dira, baita maitasun artekoak ere. Liburu honetan droga kontuak eta familia arteko arazoak ageri dira. Kixmi, Keparekin joaten da Baionara beraien umea abortatzera. Nik liburu hau irakurzale guztiei gomendatuko nieke oso polita baita. Anima zaitezte irakurtzera oso interesgarria delako eta aldi berean gazteen arazoei buruz hitz egiten duelako.
Liburua asko gustatu zait nerabetasunarekin erlazionatutako hainbat gai lantzen dituelako. Bestetik, liburuko gai batzuk oso latzak iruditu zaizkit, baina aldi berean errealitatean oinarritutakoak, hala nola, nahigabeko haurdunaldia, droga-kontsumoa eta hauen trafikoa... Hala ere idazleak gertaera hauei ematen dien umore tokea asko gustatu zait, beraz, liburu hau batez ere, nerabeei gomendatuko nieke, gustokoa gertatuko zaielako baina uste dut irakurle ororentzat gomendagarria dela.
Oso liburu polita iruditu zait Kixmi elurpean.Erraz irakurtzen delako eta ez delako oso luzea. Niri gainera liburu onen antzekoak asko gustatzen zaizkit.Libururko protagonistak gutxi-gora bera gure edadetxukoak dira 15-16 urte.
Suerte txarrez bizitza errealean ere orrelako gauzak gertatzen dira, alegia, neska gazteak ahurdun geratzen dira tamalez.Liburu onekiko nire puntuazioa ,hau da, 8 bat ematen diot.
Gazteen bizimodu eta arazoetan oinarritzen den liburu honetan, kale borrokak, kasualitatezko haurdunaldia, neskalagunaren adar jartzeak, mozkorraldiak, droga kontuak... kontatzen dira. Istorioaren ariari erraza da jarraitzea, eta ezagunak zaizkigun gertaerak ditu.
Bide batez, ingeleseko hitz gutxi batzuk ikasleko balio izan dit, pertsonai bat Ingelesa baita. Iruditzen zait, beste modu alaiago batean bukatu behar zuela istorioak, baina ala ere oso atsegina eta edozeini aholkatuko niokeena da.

Post a Comment