2009-11-30

KATUA USATEGIAN

Batzuek eskatu duzue Agatha Christie-ren bestea, beraz...


KATUA USATEGIAN
Agatha Christie
(Igela, 2006)


Ekialdeko erresuma exotiko batean estatu kolpea dela eta, bertako printzearen harribitxiak desagertu egingo dira. Haien pezkizan dabiltzan norbait Ingalaterrako neskentzako Eskola-Barnetegi pijo bateraino iritsiko da. Bertako ikasleak mundu osoko aberaskumeak dira eta irakasleak ere nahikoa bereziak, beraien arteko inbiria eta jelosiak jotakoak.


Eskenategi honetan, betiko gertakariak izango dira: hilketak, elkarren susmoak eta, azkenean, Hercule Poirot jauna partaide guztiak gela batean biltzen arazoa argitzeko.

Liburu honek ez dakar berritasun handirik eta egile beraren beste tituluek lortzen duten misterio eta zirrara mailara –nire aburuz, behintzat- ez da iristen. Hala ere, gustura irakurtzen da. Liburu entretenigarria ez gehiago.

Rafa L.

10 comments:

Anonymous said...

Katua usategian, kontuz ibil dadila katu hori, usoek egiten duten zirina ez baita da errez kentzen. Liburuak katu horri gertatu zaiona kontatzen duela uste dut. Azkenean katu hori,gaizkilea, usoak kaka eginda bezala geratzen baita. liburu polita irakurtzea gomendatzen dut misterioa atsegin duenarentzat ezin hobea .Benetan luzea den arren pena merezi du!

Anonymous said...

Oso liburu atsegin eta entretenigarria iruditu zait. Beti nahi izan dut Agatha Cristhie-ren liburu bat irakurri eta aukera hau aprobetxatu nahi nuen.
Istorioa Ingalaterrako ikastetxe famatuenetako batean dago kokatua. Eskolara mundo guztiko neskak etortzen dira fama ona eta gurasoen lasaitasunagatik.Baina aurtengo ikasturtea ordea nahiko aldrebesa izango da Meadowbanken: 3 irakasle erail egiten dituztelako.
Misteriozko nobelak gustatzen bazaizkizue gomendatzen dizuet!

Anonymous said...

Liburu hau oso polita iruditu zait. Erreza iraurtzeko iruditu zait, nahiz eta gauz batzuk ulertu ez ditudan. Nire iritziz misteriozko liburu interesgarria da, lehen orritik arrapatzen zaituna, eta behin hasitakoan ezin duzuna irakurtzeari utzi. Lehen hilketan denak susmagarri bihurtzen dira eta ezin da jakin zein den hiltzailea. Agatha Cristiren liburu guztiak oso politak dira. Edunori gomendatzen diot liburua hau irakurtzea. Animatu.

Silvia d.R 4A 2009-10

Anonymous said...

Liburu hau oso interesgarria egin zait eta ulertzeko erraza da, misteriozko liburuak atsegin zaizkidalako. Luzea da baina behin irakurtzen hasita oso gustora irakurri dut. Liburu honetako historia Ingalaterrako Meadowbank eskolan kokatzen da. Eskola hau oso famatua da mundu osoan, eta mundu guztiko neskak joaten dira bertara. Aurtengo ikasturtea desberdina izango da, 3 irakasle erail egiten dituztelako. Liburu hau jendeari gomendatzen diot, batez ere misteriozko liburuak atsegin dituztenei.

Eneko Lasa 4a (09-12-15)

Anonymous said...

Liburu hau gustatu zait, nahiz eta Eta ez zen alerik ere geratu gehiago gustatu zitzaidan. Uste dut liburu hau oso kontzentratuta irakurri beharrekoa dela.Nahiko korapilatsua iruditu zait. Izan ere, izen asko agertzen dira eta ez da erreza izen bakoitza bere pertsonaiarekin erlazionatzea. Gainera, gauza asko eduki behar ziren kontuan irakurtzeko momentuan.Orain arte irakurri ditutan Agatha Christieren liburuak asko gustatu zaizkit, eta biek lortu dute ni engantxatzea. Misteriozko nobelak gustatzen zaizkien denei gomendatuko nieke.

Maddalen Z.4A(2009-2010)

Anonymous said...

ktua usategian liburua hau asko gustatu zait.Irakurtzen astea ez zar ondo konturatzen zer gertatzen den baina geroago ulertzen joaten zara eta asko interesatzen zaizu.
Istorioa ikastetxe batean gertatzen da, hau oso famatua da.Ikasturte berri honetan ordea gauza arraroak gertatzen dira ikastetxean hilketak adibidez.

Edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.

Oihana T(4DBH 2009-2010)

Anonymous said...

Asko gustatu zaidan liburua izan da, eta uste dut Agatha Christieren zaletu bihur daitekeela bat “Katua usategian” irakurrita. Hasieran pixka bat pisua egin zait pertsonaia asko daudelako baita lehen hilketa eta gero (Springer andereƱoarena) gero eta interesgarriagoa jarri da. Bukaeran erabat arritu naiz, ez nuen espero horrela amai zitekeeenik istorioa. Benetan gomendatzen dudan nobela bat da.


Amaia.G 4-A (2009-2010)

Anonymous said...

“Katua usategian” liburua irakurri dut. Istorio hau interesgarria iruditu zait eta irakurtzen erraza aldi berean, ez du misteriorik. Ekialdeko erresuma bateko Ali Yusuf printzeak familiako bitxi eta diamanteak babesteko nolabait, bere lagun Bobi eskatuko dio laguntza. Honek Ingalaterrara bideratzen ditu bere arrebaren ekipajean gordeta. Boben iloba Ingalaterrako Meadowbank ikastetxe ospetsuan hasiko da, eta bertan egongo da Aliren lehengusina, Shaista printzesa. Alabaina, Meadowbank ikastetxea markatzen duten kasualitate gehiegi egongo dira eta hilketak, bahiketak, ikerketak, susmo txarrak etab. Biziko dituzte bertan. Istorio bizi eta entretenigarriak gogoko dituztenei gomendatuko nieke.


Ane. A 4.A (2013-2014)

Anonymous said...

Liburu erraza egin zait irakurtzeko, nahiz eta hasieran izenekin nahiko nahasia ibili naizen. Ali Yusuf-en harri bitxien nondik norakoak kontatzen dizkigu. Bertan harri bitxi hoiek lortu nahi dituen Ann-ek bi hilketa egiten ditu, tartean ieloskorkeriagatik irakasle batek bestea hiltzen du. Amaieran harri bitxien nondik norakoak eta krimenak argitzen dira. Liburu hau misteriozko nobelak gustatzen zaizkion edonori gomendatuko nioke irakur deza.

ANDER Z. 4A (2013-2014)

Anonymous said...

Oso liburu atsegin eta entretenigarria iruditu zait. Istorioa Ingalaterrako ikastetxe famatuenetako batean gertatzen da. Meadowbank eskolara mundu guztiko neskak joaten dira fama ona duela-eta. Baina aurtengo ikasturtea ordea nahiko aldrebesa izango da, ikastetxean hilketa batzuk izaten baitira.
Misteriozko nobelak gustatzen bazaizkizue gomendatzen dizuet!

Irantzu Z. 4B (2013-2014)