2009-10-15
MUTIL ARTEKO NESKA
Mutil arteko neska
Pam Lyons
(Elkar-Branka)
Gerry hamasei urteko neska gazte bat da eta orain arteko bere zaletasunak ez omen ziren egokiak neskatxa batentzat: auto eta motore zaharrak gustatzen zaizkio, bere neba mekanikoei bezala. Azken aldian, berriz, sentimendu berri bat hasi da nabaritzen: mutil bat sartu zaio bihotzean; maitasun honek arazoak sortzen dizkio ordea; izan ere, Clive, mutila, Gerryren adiskiderik onenaren senargaia da.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
9 comments:
Aurreko liburua baino politagoa iruditu zait. Erraz irakurtzen da eta istorio polita da. Gehien gustatu zaidana bukaera izan da baina beste liburu batzuetan ez bezala hasiera ez zait astuna egin, agian neska ezberdin baten bizitza kontatzen digulako, besteak ez bezalako “hobby”-ak baitauzka, automobilak esaterako.
Edozein irakurleri gomendatuko niokeen liburua da, erraza, arina eta polita delako.
Egia esan liburu hau, ez zait ez polita ezta itsusia ere iruditu, tarteko zerbait. Izen asko agertzen dira, gehiegi denekin gogoratzeko: Gerry, Patris, Clive, Sam, Jeremmy, Bobby...
Bestalde, maitasun istorio hau nahasi xamarra da, Gerry, Clivetaz maitemindu da, hau bere lagun minarekin dabilenean, ondoren, lagun mina beste batekin hasten da, ondoren horrek Gerry berarekin irteteko eskatzen dio...
Beraz, nahi duenak irakur dezake liburu hau, azken finean beste istorio bat da, baina irakurtzen ez duenak ez du ezer galduko.
Jone G. 3A 2009-2010
Liburu hau polita iruditu zait eta irakurtzeko erraza. Nahiko entretenigarria da. Maitasunezko liburu polita da eta pertsona baten bizitza oso denbora gutxian aldatu daitekeela erakusten du. Batzuetan, gauzak ematen duten bezalakoak ez direla ere erakusten du. Liburuko pertsonaia, autoak baino gauza garrantzitsuagoak badaudela, adibidez familia, konturatzen da. Edozein pertsonari gomendatzen diot liburu hau irakurtzea.
Jennifer d.R. 3.A 2009-10
Kaixo! Aurten irakurri dudan hirugarren liburua izan da mutil arteko neska . Hasieran liburua hartu eta ireki nuenen ez zitzaidan itxuraz asko gustatu, aspergarria zirudien. Irakurtzen hasi nintzenean ordea, polita eta interesgarria iruditu zitzaidan. Neska ezberdin baten istorioa kontatzen baitu eta berak neska gutxiri gustatzen zaien bezala automobilen mundua gustatzen zaio, haiek konpontzea, berritzea… bere neba mekanikoen antzera. Liburuan zehar ere sentimenduak ere agertzen dira eta nire ustez horrek ere istorioa politago egiten du.
Irakurtzeko erraza da eta nik edozein irakurleri gomendatuko nioke.
Aitziber E. 3B 2009-2010
Kaixo!!! Oraingo honetan irakurri dudan liburuak, “Mutil arteko neska” izena du. Liburuxka hau oso interesgarria da. Mekanikari buruz asko hitz egiten da eta hori niretzako entretenigarria da. Liburu, honetako protagonista neska bat da eta mekanikan oso trebea da. Neska honek adorea ere badu. Liburu hau errez irakurtzen da eta baita gustura irakurri ere. Liburua irakurtze gomendatzen dizuet. Irakur ezazue!!!
Unai M. 3.B (2009-10)
"Mutil arteko neska" liburua gustatu zait, baina ez naiz liluratuta gelditu.
Gerryren izakera eta gustoak nesken arteko gauza tipikoetatik ateratzen dira. Mekanika gustatzea hamasei urteko neska bati, neskek ere afizio oso desberdinak dituztela eta guk ere edozertarako balio dugula erakusten du. Pertsonai horrek indarra eta kemena erakusten du.
Interesgarria da baita idazleak ondo erakusten duela nerabeen lagun arteko eta amodiozko erlazioak eta hauek sortzen dituzten liskarrak.
Amaia O. 3 A (2009/2010)
Iepa! Irakurri dudan liburua, “Mutil arteko neska” izan da oraingo honetan. Liburu honetan gauz batzuk gustatu zaizkit eta beste batzuk ez, adibidez, motorren eta kotxe zaharren kontua asko gustatu zait, horrelako kontuak asko gustatzen zaizkitelako, baina mutil kontuak eta horrelako kontuak ez zaizkit batere gustatzen liburuetan. Liburu honetako protagonista Gerry izeneko 16 urteko neskato bat da. Kotxen kontuak asko gustatzen zaizkio, bere nebari bezala, baino orain bere bihotzean Clive izeneko mutil bat sartu da, bere lagun hobenaren senargaia.
Nahi duenak irakurri, liburu hau irakurtzeko gomendatuko nion.
Iosu L. 3.A (2009-10)
Niri liburu hau ez zait batere gustatu, eta ez diot iƱori gomendatzen kriston txapa sartzen duelako. Hamasei urteko neska bati buruz da istorio hau, eta neskei gustatzen zaizkien gauzak ez zaizkio gustatzen. Bere zaletasun bakarrak autoak eta motore zaharrak dira, bere neba mekanikoari bezala. Orain berriz mutil bat sartu da bere bihotzean, baino arazo handi bat du, bere lagunik onenaren senargaia da.
Ugaitz G. 3.A (2009-10)
Kaixo!! Oraingo honetan irakurri dudan liburu honek "mutil arteko neska" izena du. Liburu hau irakurtzen hasi nintzenean, lehendabiziko 20 bat orrialdeak ez nituen ulertu, pertsonaia dexente ateratzen direlako eta nire ustez lioso xamarra delako. Gerora ondo ulertu dut bukaera arte eta asko gustatu zait, ez nesken maitasunezko kontuengatik, baizik eta, auto bat montatzen ari zelako eta hori niri asko gustatzen zait.
Aitor O. 3B (2009-10)
Post a Comment