2008-04-03

ITSAS LABARREKO ETXEA



Itsas labarreko etxea
Miren Agur Meabe
(Aizkorrri, 2001)


Asko gustatu zait liburua, atseginez irakurri dut. Protagonistak bere nerabezaroko bizipenak ditu hizpide, eta horiek guztiak bere koaderno more maitean ditu bilduak.
Misterio eta maitasun kutsu bat ditu liburuak. Joanak bere lehenengo printze urdina ezagutuko du eta, bestelade, itsaslabarrean etxe misteriotsu bat aurkitzen dute eta, bertan, hainbat abentura eta momentu zirraragarri igaroko dituzte.
Edozeini gomendatuko nioke liburu hau, bereziki nerabe eta misteriozaleei. Anima zaitez irakurtzera, ez zara damutuko eta!

Ainara E. 3B 2007/08



Liburu honetan kontatzen den istoria asko gustatu zait. Joana izeneko gazte batek kontatzen digu 16 urte zitueneko udara hura. Kontatzen digunez, ez da denbora asko pasa uda hartatik, baina uda hark bizitza beste era batera ikustera eraman zuen.
Joanak esaten digunez mutil bat ezagutu zuen egun haietan: Alain. Beraien arteko harremanaz hitz egiten digu liburuan, nahiz eta une zoragarriak pasa elkarrekin, une zailagoak ere etorri ziren Joanarentzat, heriotzak...
Erraz irakur daiteken liburua da eta oso entretenigarria. Animatu eta irakurri!

Alexandra E. 3A 07-08

31 comments:

Anonymous said...

Irakurri dudan liburu politena izan da.
Nahiz eta azkenean penagarria izan oso liburu interesgarria iruditu zait, errez irakurtzekoa.
Abenturazaleak zareten denei gomendatzen dizuet liburu hau, eta besteei ere bai noski!
Nerea P. 4.B

Anonymous said...

Istorioa asko gustatu zait eta gainera oso errez irakurri dut. Hasieratik bukaeraraino polita iruditu zait. Gehien gustatu zaidana bukaerako zatia izan da, etxean gertatzen dena, eta gutxien gustatu zaidan zatia hasierakoa izan da, oraindik abentura hasteko zegoelako. Baina hala ere, nere ustez oso liburu gomendagarria da.
Adur Ibarguren 4B.

Anonymous said...

Liburu polita da, gustatzen zait joanak nola azaltzen dituen bere sentimenduak, eta nolako zirrara eragiten duen etxe zahar hartara joaten denean.
Liburu erreza da eta atsegina.
Hasiera polita baina bukaera tristea du, baina aldi berean bukaera triste hori polit bukatzen du kuadernoa itsasora botaz.

Nik denei gomendatuko nieke itsaslabarreko etxea, emozio asko dituelako.

UXUE MURUA 4.D.B.H.

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, oso istorio polita da eta batez ere bukaera, hotzikarak sentitu nituen irakurtzen ari nintzela eta malkoak ere begietan sentitu nituen.
Irakurtzeko ere erraza iruditu zait, kapitulu guztiak motzak dira eta horrela errezago irakurtzen dela iruditzen zait, gainera ez da oso luzea eta irakurtzerakoan oso arina egiten da.
Jone P. D.B.H. 4

Anonymous said...

Itsas ¡labarreko Etxea liburua oso polita iruditu zait.Bertako gertaerak oso politak iruditu zaizkit etxean gertatzen direnak, Joana eta Alainen arteko harrenama...Oso errez irakurri dut liburua nahiz eta hitz asko ez jakin zer esan nahi zuen baino oso entretenigarria egin zait.
Liburu hau gomendagarria iruditzen zait.

Anonymous said...

Oso liburu polita iruditu zait. Liburuaren izenburua irakurri nuenean ez nuen horren polita izango zela espero.Irakurtzeko oso liburu erreza egin zait, bereziki, kapitulu motzak dituelako. Oso lexiko aberatsa duen liburua da eta oso egokia lexikoa aberasteko. Istorio honetako protagonista Joana izeneko neskatila da. Egunero joaten da itsaslabarrera, egun batean etxe bat dagoela konturatu den arte. Etxe horretan bizitako momentu zirraragarri ugari ditu. Bere lehen amodioa ere kontatzen du. Oso polita eta atsegina da istorioa. Edozeini gomendatuko nieke baina, bereziki gazteei, 16 urte ingurukoei.

Anonymous said...

Irakurri dudan liburua oso polita iruditu zait. Izenburua irakurri nuenean ez nuen espero horren polita izango zenik. Oso erraz irakurri dut bereziki, kapitulu motzak dituelako. Lexikoa ere oso aberatsa du eta oso egokia da lexikoa aberasteko. Istorio hontako protagonista Joana izeneko neskatila bat da. Egunero joaten da itsaslabarrera, egun batean etxe bat dagoela konturatu den arte. Etxe horretan pasadizo zirraragarri ugari kontatzen ditu. Bere lehen amodioa ere kontatzen du. Oso liburu polita eta atsegina da. Edozeini gomendatuko nioke baina, bereziki, 16 urte inguruko gazteei.

Anonymous said...

Liburu hau oso polita iruditu zait. Bertan kontatzen duen istorioa oso polita da eta oso erraz irakurtzen da. Gehien gustatu zaidan zatia bukaerako izan da, eta gutxien gustatu zaidan zatia hasierakoa izan da. Kapitulu motxak zitu eta horrela errazago irakurtzen dut. Gainera ez da oso luzea eta azkar irakurtzen da. Protagonistak Joana eta Alainen dira eta beraien harreman kontatzeen dute.
Liburu hau gomendatzen dizuet.

Eider. T 3B 07/08

Anonymous said...

Liburu polita iruditu zait, oso gustura aritu naiz irakurtzen. Joana da liburu honetako protagonista. Bertako abenturak asko gustatu zaizkit, Joan eta Alainen harreman, etxean gertatzen ziren gauzak… Ez zaidana gustatu bukaera izan da. Nahiko penagarria iruditu zait, baina gainontzeko guztia oso polita izan da.Abentura zaleak direnei gomendatu nizueke liburu hau!!! Anima zaitezte!!!

Maialen S 3B

Anonymous said...

Niri Liburu hau asko gustatu zait. Bizkaieraz idazten bada ere, nire ustez ulergarria egin zait. Pertsonaia nagusiak gu bezala gazteak ziren eta horregatik
beraiekin identifikatu naiz. Bertan maitasuna, misterioa, heriotza, bakardadea lantzen da. Gehien gustatu zaidana bien artean sortutako maitasuna. Eta gutxien gustatu zaidana Alainen heriotza. Nik uste dut liburu hau irakurtzea merezi duela.

Anonymous said...

Niri liburu hau oso polita eta interesgarria iruditu zait.
Bertan Joanaren gaztaroko Itsaslabarreko etxeko pasadizoak kontatzen dizkigu. Bertan negargura ematen duten istorioak ere badaude (heriotzak)…
Liburu hau gure adineko neska- mutilei eta abenturak gustatzen zaizkienei gomendatuko nieke irakurtzea, motza eta arina egiten delako irakurketa.

Anonymous said...

Oso liburu polita iruditu zait.Hasieratik irakurtzen astean polita izango zela ematen zuen eta halaxe izan da.Irakurtzeko oso liburu erreza egin zait, bereziki, kapitulu motzak dituelako. Istorioko protagonista Joana izeneko neskatila da, egunero joaten da itsaslabarrera, egun batean etxe bat dagoela konturatu den arte. Etxe horretan bizitako momentu hunkigarri ugari ditu. Bere lehen amodioa ere kontatzen du. Oso polita eta atsegina da istorioa. Edozeini gomendatuko nieke baina, bereziki gazteei.

Anonymous said...

Liburu oso oso polita da, suspensekoa, amodiozkoa... Ainbat genero nahasten ditu. Edozein mamuen edo amodiozko ipuin zaleei gomendatuko nieke. Oso erraz irakurtzen da orri gutxi ditu eta letra txiki samarra du. Hasiera aspergarria du baina erdialdean interesantea jartzen da eta bukaera arte gustora irakurtzen da.


Joana izeneko neska bat itsaslabar batera joaten da egunero bakardade bila, eta egun batea etxe sorgindu bat bilatzen du itsaslabarraren gainean. Maitemindu barri dago Alainekin eta biak etxeak ezkutatzen duen sekretuaren bila joango dira.


Urki C 3-A 2007-08 ikasturtea

Anonymous said...

Ikaragarri gustatu zait liburu hau, irakurtzeko erraza izateaz gain istorioa oso entretenigarria da, gehien gustatu zaidana amaieran itsaslabarreko etxean gertatzen dena eta Joana eta Alainen arteko istorioa izan dira, asieran pixkabat aspertu egin naiz baina gustua artzea naikoa izan da irakurtzeko gogoa pizteko, edonori gomendatuko nioke lexiko erraza baitu eta kapitulu motzak baina geien bat abentura zaleei.

Unai o. 3-B

Anonymous said...

Liburua gustatu zait nahiz eta batzuetan idazlearen hitzak ez nituen ulertzen. Liburuaren gaia oso interesgarria zen batzuetan gauz tristeak pasa arren. Pasarterik politena Alain eta Joana elkarrekin maitemintzen diren unekoa da eta tristeena berriz Joanak Jonas kanposantuko atezaina ezagutzen du eta handik egun gutxira hiltzen da eta oso gaizki pasatzen du Joanak. Liburua irakurtzea gomendatzen dizuet!!!

Joseba G. 07-08 3B

Anonymous said...

Istorio hau asko gustatu zait. Oso entretenigarria egin zait liburua eta erraza irakurtzeko modukoa. Joana izeneko neska batek kontatzen digu istorioa, bere eta Alainen harremana, itsaslabarreko etxean gertatutako gertaerak... Liburu honetatik gustatu ez zaizkidanak heriotzak izan dira. Asko gustatu zait Joanak bere sentimenduak azaltzen dituenean. Liburua abentura zaleak direnei gomendatzen diet.

Egoitz G. 3A 07-08

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait, aspaldian irakurri dudan liburu politenetakoa da.Liburu hau amodio eta intriga zaleei gomendatuko nieke.Liburu honetako protagonista Joana izeneko nerabe bat da eta honi gertatzen zaizkion istoriak kontatzen ditu.Alain izeneko mutiko batekin maitemintzen da eta hauek maiz joaten dira itsaslabarrera eta etxe sorgindu batetara,hango misterioa argitzera. Nik edozeini gomendatuko nioke liburu hau. Badakizue animatu eta irakurri, pena merezi du eta!

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait eta gainera oso erraz irakurri eta ulertu dut. Liburu interesgarria iruditu zait eta unerik politena Joanak eta Alainek elkarrekin amodioa egiten dutenakoa izan da eta Unerik triseena berriz Joana hiltzen denekoa izan da. Liburu hau edozeini gomendatuko nieke irakurtzeko, oso polita eta interesgarria delako!!!

Urko A. 07/08 3A

Anonymous said...

Liburu honetan kontatzen den istoria asko gustatu zait. Joana izeneko gazte batek kontatzen digu 16 urte zitueneko udara hura. Kontatzen digunez, ez da denbora asko pasa uda hartatik baina uda hark bizitza beste era batera ikustera eraman zuen. Joanak esaten digunez mutil bat ezagutu zuen egun haietan, Alain. Beraien arteko harremanaz hitz egiten digu liburuan, nahiz eta une zoragarriak pasa elkarrekin, une zailagoak ere etorri ziren Joanarentzat, heriotzak... Erraz irakur daiteken liburua da eta oso entretenigarria. Animatu eta irakurri!

Alexandra E. 3A 07-08

Anonymous said...

Asko gustatu zait liburu hau,gaineraz ezta zaila irakurtzeko. Joana da protagonista eta bere abenturak kontatzen ditu. Asko gustatu zait kontatzeko modua. Batez ere gure adineko neska-mutilei gomendatuko nieke. Liburuko zatirik politena Joana eta Alain elkarrekin irteten direna da. Eta ez zaida gustatu Alainen heriotza. Ala ere gomendatzen dizuet irakurtzea liburu hau oso atsegina baita.

Alazne J.3b

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait oso historia kitzikagarria kontatzen du abenturazko liburu honek. Pasadizo interesgarri asko ditu, hala nola, kanposantukoa etdota sutearena. Alin ezagutzen duen pasadizoa ere asko gustatzen zait. Liburu honetan maitasuna eta misterioa nahasten dira eta horrek ematen dio berak duen puntu berezi hori. Liburu hau abentura zaleei eta maitasun historiak gustuko dituztenei gomendatzen dieta batez ere.

Imanol 3b 2007/08

Anonymous said...

Asko gustatu zait liburu hau. Oso atsegina gertatu zait irakurtzeko orduan; abenturazko istorioak gustatzen baitzaizkit. Alain eta Joanaren harremana ere asko gustatu zait.
Bertako gertaerak atsegin izan ditut eta istorioan barneratuta sentitu naiz. Kapituluak motxak izateak ere asko lagundu dit. Edozeini gomendatuko niokeen liburu entretenigarria da.


Maria A. 3B 07/08

Anonymous said...

Oso liburu interesgarria eta segituan irakurtzekoa iruditu zait. Joana izeneko neska batetaz hitz egiten du, koaderno more bat du eta bertan berari gertatzen zaizkion gauzak idazten ditu.Herritik gertu dagoen itsaslabar batean egotea gustatzen zitzaion eta askotan idazten zuen bere koadernoan itsaslabarrean zegoen bitartean. Egun batean euria asten da eta korrika etxerantz joaten da baina bere koadernoa basoan dagoen etxe batean ahazten du. Eta hortik aurrera hasten da misterio guztia. Benetan liburu polita nahiz eta ez zaidan gustatu amaiera

Anonymous said...

Irakurri dudan liburu hau izenburuarengatik ez zait oso erakargarria iruditu baino irakurtzen joan naizen hainean oso entretenigarria eta interesgarria egin zait. Joana izeneko neska bat da protagonista. Bertan bere 16 urte zitueneko pasadizoak kontatzen ditu. Maitasuna, misterioa, bai heriotza agertzen dira istorio honetan.
Oso erraz egin zait irakurtzeko, kapituluak motzak direlako.
Bukaera triste xamarra iruditu zait baino ez nuke beste era batera bukatuko...

Edozeini gomendatuko nioke irakurtzea, denetatik lantzen delako liburu honetan, lehen esan dudan bezala, misterioa, maitasuna...




Sugatz 3a 2007-08

Anonymous said...

liburu hau asko gustatu zait, oso erraz irakurtzen da eta azkar. Oso gustora irakurri dut.Abentura eta maitasuna nahasten dituen historioa da.Historioako zati guztiak gustatu zaizkit baina gehien gustatu zaidana joana eta alain koaderno morearen billa joaten direnekoa da.Abenturazko eta maitasunezko liburuak gustatzen zaizkien irakurleei gomendatuko nieke.Animatu eta IRAKURRI!

Soraya V 3B

Anonymous said...

Nahiko polita iruditu zait liburu .Irakurtzeko liburu erreza egin zait, bereziki, kapitulu motzak dituelako. Istorio honetako protagonista Joana izeneko neska da. Egunero joaten da itsaslabarrera, egun batean etxe zahar bat dagoela konturatu den arte. Etxe horretan bizitako momentu kilikagarri ugari ditu. Bere lehen amodioa ere kontatzen du. Edozeini gomendatuko nieke baina, bereziki gazteei.

Anonymous said...

Asko gustatu zait liburua, atseginez irakurri dut. Protagonistak, bere nerabezaroko bizipenak ditu hizpide, eta horiek guztiak bere koaderno more maitean ditu bilduak. Misterio eta maitasun kutsu bat ditu liburuak. Joanak, bere lehenengo printze urdina ezagutuko du; eta bestelade, itsaslabarrean etxe misteriotsu bat aurkitzen dute: eta bertan, hainbat abentura eta momentu zirraragarri igaroko dituzte.Edozeini gomendatuko nioke liburu hau, bereziki nerabe eta misteriozaleei. Anima zaitez irakurtzera, ez zara damutuko eta!

Ainara E. 3B 2007/08

Anonymous said...

Asko gustatu zait liburua, atseginez irakurri dut. Protagonistak, bere nerabezaroko bizipenak ditu hizpide, eta horiek guztiak bere koaderno more maitean ditu bilduak. Misterio eta maitasun kutsu bat ditu liburuak. Joanak, bere lehenengo printze urdina ezagutuko du; eta bestelade, itsaslabarrean etxe misteriotsu bat aurkitzen dute: eta bertan, hainbat abentura eta momentu zirraragarri igaroko dituzte.Edozeini gomendatuko nioke liburu hau, bereziki nerabe eta misteriozaleei. Anima zaitez irakurtzera, ez zara damutuko eta!

Ainara E. 3B 2007/08

Anonymous said...

Misterioz eta benturaz betetako istorioa da hau. Nerabeentzako liburu aproposa, sinplea eta erakargarria. Nerabeentzako beste hain bat libururen moduan, honetan ere ez da falta maitasun istorioa, eta honek are interesgarriagoa egiten du irakurketa, nire kasuan behintzat.
Liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet, bestetik, ulerterraza delako eta arin/arin irakur daitekeelako.

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait, erraz irakurtzen delako, abentura politak dituelako eta kapituluak motzak direlako. Hala ere amaiera ez zait asko gustatu ez nuen horrelakoa espero. Abenturazko liburuak gustatzen zaizkizuenei gomendatzen diet liburu hau irakurtzea.

Anonymous said...

Liburua asko gustatu zait,historia polita gertatzen da, liburuan oso entretenigarria da niretzat beintzat.Bertan abenturazko eta maitasunezko gertaerak ageri dira, Joana eta Alain dira protagonistak nagusiak eta beraien artean gertatzen dira liburuko gauzik interesgarrienak.Nik liburua irakurtzea gomendatzen dizuet errez irakurtzen delako eta denbora pasatzeko aproposa izan daitekeelako.