2013-04-09
TXIMELETA TATUAJEA
TXIMELETA TATUAJEA
Philip Pullman
(Erein, 2003)
Chrisek, gurasoak bereizi berri dituen mutilak, kasualitatez ezagutuko du Jenny. Eta Chrisentzat hori izango da lehen maitasun esperientzia. Eta Jennyrentzat, lehendik ere nahikoa maitasun esperientzia triste izandako neskarentzat, hau izango da maitatuta –maitasun samur eta benetakoaz- sentituko den lehenengo aldia. Bortizkeria sartuko da tartean eta akabera iluna izango du narrazioak.
Amodio istorio polita izan zitekeena, polizia pasadizo zozo eta astun batzuekin nahastean, pikutara joaten da eta geldo eta gaitza bihurtzen da. Pullmanek oso gainetik deskribatzen dizkigu pertsonaiak eta ezin dugu beraiekin bat egin. Istorioaren trama arras sinesgaitza da; izan ere, erabat dago manipulatuta, egoerak oso daude behartuta denek azken eskena tragiko-txapuzero batera erman gaitzaten.
Esandakoa gutxi balitz, didaktismo kaskar batez jazten zaigu askotan kontakizuna eta Irlandako arazoa aipatzen duenean oso ikuspegi partzialaz egiten du.
Eta errematea: itzulpena kaskarra da eta liburuan, askotan, inprenta erratuekin egiten dugu topo.
Galtzagorri Elkarteak bere 2004ko Liburu Gaztea lehiaketarako proposatzen duelako sartzen dugu hau irakurgaien artean. Nik, behintzat, ez diot inori irakurtzeko –gutxiago erosteko!- gomendatuko. Bada gure denbora eta sosak (15,50 €) hobeto erabiltzeko aukerarik!
Rafa L.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
6 comments:
Liburu hau asko gustatu zait. Hasieratik interesa jartzen duen liburua da, erreala da. Protagonista gaztea da eta dituen arazoei aurre egiten saiatzen da.
Maitasunezko eszenak,tristurazkoak... azaltzen dira.
Benetan gustura irakurri dudan liburua izan da.
Maitane Arraiet 4.B
Liburu hau asko gustatu zait, gazteei buruzko historiak asko gustatzen zaizkit.
Gehien gustatu zaidan atala Chris Jennyrekin elkartzen zeneko atal horiek eta bukaera oso tristea iruditu zait, baina polita aldi berean.
Gazte askori gomendatuko nieke, irakurtzen oso erraza delako eta aldi berean dibertigarria delako.
Liburu hau asko gustatu zait. Hasieratik interesa jartzen duen liburua da eta gazteei buruzko historioak kontatzen ditu. Atalik politena Chris eta Jenny ezagutzen direnekoa dela iruditu zait baina atalik tristeena Jenny hiltzen dutenekoa da. Liburu hau irakurtzea denei gomendatuko nieke oso erraz irakurtzen delako eta aldi berean interesa jartzen duelako.
Ez zait gehiegi gustatu istorioa, nahiz eta nahiko erreala izan daitekeen hainbat gauzatan. Istorio honek azkenerako nazkatu egin nau, eta aspergarria bilakatu zait. Adineko gizon bati eta bere langileari gertatutako istorioa da, nahiz eta pertsonaia gehiago ere egon. Liburu honen gaia nahiko misteriotsua da, azkeneraino ez baita jakiten zer gertatzen den eta gutxien uste duzun amaiera du. Liburu misteriotsuak gustatzen zaizkien pertsonei gomendatuko nieke liburu hau.
Liburu hau asko gustatu zait eta oso gustura irakurri dut, hasieratik interesa pizten duen istorioa kontatzen baitu. Elkar ezagutzen diren bi gaztek arazoei aurre nola egiten dien erakusten du...maitasun arazoak, laneko arazoak, okupak, diru arazoak...
Batere gustura irakurri ez dudan atala amaiera da, izugarri tristea iruditu baitzait.
Batez ere gazteek irakurtzko eginiko liburua da eta irakurtzea gomendatzen dizuet pena merezi baitu!
Erraz irakurri dut liburua baina ez zait asko gustatu. Bukaera oso azkar gertatzen dela iruditu zait, idazleari irtenbidea orduantxe bururatu balitzaio bezala-edo. Oso erraz irakurtzen den liburua da, hiztegiaren aldetik oso argia da eta ez da aparteko lanik egin behar ulertzeko edota istorioaren nondik norakoak jarraitzeko. Gehien gustatu zaidan zatia Chrisek eta Mike delakoak ondo sentitzearen inguruan izandako hizketaldia izan da. Edonork irakurtzeko moduko liburua da baina ez nuke gobendatuko.
Post a Comment