2008-01-07

HIRU AHIZPA



HIRU AHIZPA
Juan Kruz Igerabide
(Erein, 2003)



Liburuko istorioa, Juan Kruz Igarabide hain gustuko duen samurtasunaren bidetik abiatzen bada ere, bat-batean ikarako ipuin bihurtuko da gizonezkoen -oso ondo ulertzen ez den- grina gaiztoa dela medio.
Egileak gehiegi azpimarratu nahi izan ditu protagonista diren doktorearen maltzurkeria eta neskatoaren ezjakintasun inuzentea. Ondorioz, pertsonaiak lauak eta sinesgaitzak egiten zaizkigu. Bere alabarengatik edozer egiteko presto dagoen ama izango litzateke hezur-haragizko pertsonaia bakarra.
Umeentzako ipuinen itxura duen istorio gordin, lazgarri eta irreal baten aurrean gaude: funtzionatzen ez duen konbinazioa.

Irakasleak ez dizue liburu hau inoiz gomendatuko, baina ikusita, alde batetik, ikasle eta irakasleen gustuak oso gutxitan datozela bat eta, bestetik, ikasleen betebeharren artean irakasleak esandakoaren kontrakoa egitearena dagoela... proba dezakezue!

Rafa L.


Erein argitaletxeko webgunean dagoen informazioak hau dio:

Hiru ahizpa amarekin bizi dira, laurak jostunak. Aita istripu batean hila dute, eta lana gogor eginez ateratzen dute bizimodua. Ahizpa gazteenak osasun-arazoak ditu txikitandik, eta etxe-medikuarengana joaten da sarri. Ikaragarrikeria bat gertatuko zaio gaixoari... Nobela labur honek amandre-ipuin bat ematen du, baina ez da; ipuin beldurgarri bat ere ematen du, baina ez da; ipuin errealista gordina ematen du, eta hori bada, baina ez hori soilik. Arretaz irakurtzen baduzu, inuzentziari eginiko kantu bat entzungo duzu; bizitzaren indarra ikusiko duzu, ikaragarrikeriaren gainetik igarotzen. Azken batean, hiru ahizpak eta ama bat bera dira.

5 comments:

Anonymous said...

Liburu tristea iruditu alde;batetik aitaren heriotzarengatik, eta bestetik medikuak egindakoarengatik.
Liburua ez da itsusia eta gainera oso errez irakurtzen da, baina bertan kontatzen diren historiak gogorrak direnez, tristea eta gogorra dela esan dezaket.

Nerea P.3.B

Anonymous said...

Ordu erfi baten irakurrtzen den liburu horietako bat da.Oso sinplea iruditu zait.Gustatu zait liburua baina ez hainbeste;nahiko tristea delako.

Anonymous said...

Liburuak bi zati nagusi ditu. Bata liburuaren erdialderaino, nahiko polita eta bizia. Bestea aldiz erdialdetik amaieraraino, eta hau nahiko ezatsegina egiten da irakurtzeko oso tristea baita. Liburua ez da txarra baina zuk ondo egon behar duzu hau irakurtzeko.

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, nahiz eta hasiera aspergarri xamarra izan. Istorioa ulergarria egin zait. Poz handia izan du baina aldi berean pena ikaragarria. Batez ere etxeko egoerak sortu dit tristura handia.
Batzuetan, protagonistek egiten dituzten gauzak istorioan ez zaizkit oso egiazkoak iruditu, adibidez medikuaren eta amaren jokatzeko erak.


Aralar B.H.I
3.A
Maddi G.

Anonymous said...

Nahiz eta liburua motza eta irakurterraza izan ez zait batere gustatu, denbora gutxian gauza asko gertatzen baita. medikuaren jarrera ere ez zait batere gustatu eta Amaia nol aerabiltzen duen ere ez. Amaia neska ausarta dela ikusten da, bere aitarena bera bakarrik ateratzen baitu aurrera. Nire balorazioa liburu onekiko 10 etik 6 koa da.