2009-11-20

BOST AHIZPA





BOST AHIZPA
Aitor Arana
(Ibaizabal, 2005)




Bere alabak izugarri gorrotatzen dituen aitona batek froga lazgarria jarriko die: lehian egin behar izango dute bere artean –hil arteko borrokan-, bost ahizpetan bizirik geratzen denak jasoko baititu agurearen ondasunak. Asteburu ekaiztsua urruneko etxe batean eta gonbidatuak banan-banan hilotz agertuz –orijinala ezta?- Bukaeran, beti bezala, dena argituko da.

Oso era geldo et aspergarrian daude kontatuta ekintzak. Eta idazleak izugarri behartzen du istorioa berak nahi duen bukaeraraino eraman ahal izateko. Pertsonaiak alde bakarrekoak eta oso sinesgaitzak egiten zaizkigu: Kulebroi totala... eta txarra!

Mesedez, ez irakurri! (Beraz, eskolako Patxi-kontra eta Mari-kontra maiteok, ekin gogor!)


Rafa L.

7 comments:

Anonymous said...

Liburu hau ez zait zuk esan bezain itxusia iruditu.Ez da oso erreala baina interesgarria da. Errez irakurtzen da, ez zaizu astuna egiten.Amaiera arte intrigatuta egoten zara eta horrek bere emozio puntua du.Gustatu zait.

Maitane Arraiet 4.B

Anonymous said...

Oso liburu interesgarria iruditu zait. Zaliltasun bakarra izen asko ageri direla, baina ondo azalduta dagoenez ondo moldatu naiz. Gainerantzean ez dut inolako arazorik eduki. Gustura irakurri dut.

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait eta gainera oso interesgarria iruditu zait. Misterio handia du eta liburu guztiaren zehar tensioa oso nabaria da. Librua ez da oso erreala baina ondo dago

Anonymous said...

Oso liburu interesgarria iruditu zait.Amaiera arte intrigatuta egoten zara eta horrek bere emozio puntua du eta horrek liburua irakurtzeko gogoa ematen du.

11/29/2009 4DBH Pedro del Pozo

Anonymous said...

Bost ahizpa liburua asko gustatu zait. Atzeko aldeko lapurpena irakurri nuenean, Eta ez zen alerik ere geratu liburuaren antza izango zuela iruditu zitzaidan, eta horrek gogoz irakurtzen hastera bultzatu ninduen. Liburua oso entretenigarria dela uste dut, hiltzailea nor den jakiteko intriga horrek liburua bukatu nahi izatera eraman bainau. Misteriozko liburuak gustatzen zaizkion edonori gomendatuko nioke.

Maddalen Z.4A(2009-2010)

Anonymous said...

Bost ahizpa liburua asko gustatu zait,izan ere, interesa sortzen du nola amaituko den.Liburu honetako protagonistak bost ahizpa dira baiña ez dute harreman handirik beraien artean ezta ere beraien gurasoekin.Egun batean aitaren gutun bat iristen zaie guztiei asteburu batean bere landetxera joateko eskatuz.Guztiak joaten dira baiña haietako iñork ez du espero asteburu horretan gertatuko dena.

Oihana T.(4DBH 2009-11-29)

Anonymous said...

Ezin dut esan gehien gustatu zaidan liburua izan denik, baina uste dut ez zela hain txarra ere. Egia esan behar badut, geldoa eta pixka bat irreala iruditu zait istorioa, baina honen orijinaltasuna dela eta edo, interesgarria iruditu zait. Gomendatuko nukeen liburu bat da, nobela honen gauza onek txarrak gainditzen baitituzte.

Amaia.G 4A (2009-2010)