
PRINTZE TXIKIA
Antoine de Saint-Exupery
ELKARLANEAN
Hau da Elkar argitaletxeko webgunean topatuko duguna:
Abenturak alde batera utzirik, liburu honek bakardadea eta adiskidetasunari buruzko hausnarketa pausatu eta poetikoa eskaintzen digu; haztearekin batera, haurtasuna bertan behera ez uztea proposatzen digu, baldin eta haurtasuna galderekin, irudimenarekin, xalotasunarekin, benetakotasunarekin lotzen bada. Horregatik guztiagatik, haurrentzat baino gehiago, helduentzat idatzi den haur baten historia irudi dezake, edota haurrek helduekin batera irakur dezaketena. Bestalde, jakitunek Saint-Exupéryren alter egoa ikusi uste izan dute bai narratzailearengan bai, batik bat, Printze txikiarengan; halaber, Arrosa emaztearekin identifikatu dute, eta badirudi egileak hari eskaini nahi izan ziola Printze txikiaren bigarren partea, baina asmo hori hutsean geratu zen, zeren, Frantzia menderatuak eta hegazkinekiko grinak hartaraturik, pilotu idazleak azken hegaldi bat egin baitzuen Grenoble eta Annecy-ko eskualdeak fotografiatzeko (1944-VII-31). Ez Saint-Exupéryren hegazkina ez gorpua, printze txikiarena bezalaxe, ez ziren lur gainean agertu.
----
Liburu hau bizitzan irakurri beharrekoa da, baina ezin izango duzu irakurri behin bakarrik; hirutan, lautan, hamaika aldiz... beti zerbait berri topatuko diozu.