
Oso istorio sinplea kontatzen zaigu liburuan. J.J., protagonista, oso gizon tolesgabe eta sotila dugu. Zerbait aurkituko du ohe azpian: krokodiloa. Aurkikuntza horrek oso asaldatuko du gizontxoa eta bere bizitza hankaz gora jarri. Bere ezinegona arintzen ahaleginduko da, baina urduri ibiliko da arazo bera eta behar berbeak dituen norbait topatu artean.
Irakurketa bat baino gehiago duten liburu baten aurrean gaude, Mariasunen beste liburu askok bezalaxe. Bestetan “helduentzako haur literatura” deitu izan dugun genero horretako istorio honetan, kanpoko istorioak gizon bitxi bati buruz hitz egingo digu; aldiz, ezkutuko kontakizunak guztion arimen hondoetan, ohe azpietan, dauden tristezia eta amodio beharraz hitz egiten digu.
Polita, bitxia eta hunkigarria. Lehenen irakurri eta gero zure inguruko guztiei irakurarazi.
Rafa L.
