2013-07-13

612 EURO

 
 
612 EURO
Jon Arretxe
(Erein, 2013)


          Toure lapurreta bitxi baten argiketari egingo dio aurre oraingoan, Bizkaiko azken meatzariaz ezkonduta dagoen Marisari bere jostailutxoa eta hortzordeak ohostu baitizkiote. Ustegabean familiakoak izango ditu lapurra –Cisse– eta haren semea. Ustezko anaia hau droga asunto itsusietan nahastuko da eta erahilda azalduko da. Hilketaren ondorioz, Garan haren semearen zaintza  gehituko da Touran dauzkan arduren zerrendara. Eta gure azti-ikertzailearen fereken zain dauden emakumeen zerrenda luzearen amaieran (zer dauka Toure honek emakumeek horren biziki maite dezaten?) ume errugabearen izena azalduko da Toureren behar gorriaz.
             Bideozaintzak Sanfrantziskoko bertsio ofiziala ematen digun artean, auzoko pertsonaiek bizi ahal izateko ahaleginetan diharduen  jendearen eguneroko errealitatea erakutsiko dute gordin, baina umoretsu. Pobrezian; baina, agian, alai bizi den jendea irudikatuz. Bilbo Zuriaren oso azaleko kritikatxo leuna eginez. Ironiaz hitz egiten zaigu bilbotar peto-petoak diren opera, Ledesmako poteoa, Begoñako ezkontzak edota Athletic berari buruz.
             Istorioa ahul samarra begitandu zaigu. Toure atzera eta aurrera dabil istorioan zehar, baina ez da ezertan zentratzen. Gai asko ukituta, ezin batean sakondu. Orohar, aurreko 19 kamera baino eutsiago izanda ere, gordinegia eskola-irakurketa gisa gomendatzeko.
 
Rafa L.


 

20 comments:

Anonymous said...

Toure lapurreta bitxi baten argiketari egingo dio aurre oraingoan, Bizkaiko azken meatzariaz ezkonduta dagoen Marisari bere jostailutxoa eta hortzordeak ohostu baitizkiote. Ustegabean familiakoak izango ditu lapurra –Cisse– eta haren semea. Ustezko

Nekane T. 4B (2013-14)

Anonymous said...

Liburu hau oso interesgarria iruditu zait.Toure izeneko Afrikar bat Bilbon bizi da, baina egun batean gizon bat etortzen zaio ume batekin eta esaten dio bere anaia dela, baina behin ere ez dutela elkar ikusi, hala eta guztiz ere etxean hartzen ditu Tourek. Etxean hartu ondoren bizia erabat korapilduko zaio. Nahiko liburu luzea izan arren erraz irakurtzen da. Edozeini gomendatuko nihoke liburu hau, animatu eta irakurri!


Julen Z. 4B (2013-2014)

Anonymous said...

Nik “612euro” liburua irakurri dut, Jon Arretxeren liburu honetan, Bilboko San Frantzisko kalean bizi den afrikar baten bizipenak kontatzen dizkigu, bere izena Mamou da, baina denek Toure deitzen diote. Ustekabeko egun batean, bere etxeko atean bi afrikar azaltzen zaizkio bere anaia eta iloba direla esanez, Tourek susmo txarra hartzen die. Liburuak aurrera egin ahala Toure hainbat kontu ilunetan sartzen da, hainbat bizipen biziko ditu, hilketa bat, droga kontuak, emakumeekin gorabeherak, lapurretak, ikertzaile lana ere egin beharko ditu.
Oso liburu interesgarria da eta edozeini gomendatuko nioke, hasiera batean luzea eman arren, oso erraz irakurtzen da eta gainera gaur eguneko arazoak ere islatzen ditu, anima zaitez!!

Maite T. (2013-14) 4A

Anonymous said...

Nik “612 euro” liburua irakurri dut, eta irakurketa oso interesgarria eta erraza egin zait, hasiera aspergarri xamarra iruditu zaidan arren. Marisak, egin dioten lapurreta bitxia Toure-ri argitzeko eskatzen dionetik, istorioa ezin entretenigarriagoa egin zait, bisitan etorri zaion sasi-anaiaren erruz arazo larrietan ere sartuko baita. Liburua, nobela poliziakoak gustatzen zaizkigunontzat egokiagoa izan arren, edonori gusta dakiokeela uste dut. Beraz, anima zaitez!
AXIER A. 2013-2014 4.A

Anonymous said...

Niri “ 612 euro” izeneko liburua ikaragarri gustatu zait. Liburua errez irakurtzen da nahiz eta pixka bat luzea izan aria hartzen badiozu segituan irakurtzen da. Liburu honek afrikar baten istorioa kontatzen du, ez da ikerlari profesionala baina ikerlari lanetan aritzen da. Liburuan ijito eta beltzenganako bazterkeria azaltzen da, eta hori errealitatearekin bat datorrela iruditzen zait. Nik edozein irakurleri gomendatuko nioke liburua. Anima zaitez irakurtzera!

Nerea E
(2013-2014)
4.A

Anonymous said...

“612 euro” liburua oso atsegina eta irakurterraza egin zait. Istorioak Toure afrikarraren gorabeherak kontatzen dizkigu. Toure Bilboko San Frantzisko kalean bizi da, ikertzaile modura lapurreta bat argitzen hasiko da eta bere anaia eta iloba lapurretan ibili ohi direla konturatuko da. Bere anaia droga munduan sarturik hil egingo dute eta bere bizitzaren parte hartuko du bere iloba Garanek. Liburu hau edonori gomendatuko nioke irakurtzea.

Jonl L. 4A (2013-14)

Anonymous said...

Niri “612 euro” liburua asko gustatu zait. Bertan, izatez Burkina Fasotarra den Toure da protagonista. Toure, Bilboko San Frantzisko kalean bizi da eta detektibe berezi antzeko bat da. Egun batean, bere ustezko anaiaren eta ilobaren bisita jasoko du eta handik gutxira, bere ustezko anaia hilko dute. Hau ikertu nahi du Tourek baina istorioan zehar dirua lortzeko beste gauza batzuk ere egingo ditu: suzko zezen izan, emakume zahar batentzako detektibe lanak egin… Hauek guztiek nik irakurri dudan liburu hau oso interesgarri eta entretenigarria egiten dute eta irakurtzera animatzen zaituztet.
Aitor O.
4.A (2013-2014)

Anonymous said...

612 euro liburua asko gustatu zait. Toure izeneko detektibe baten istorioa kontatzen du bertan. Bilbon dagoenean ustezko anaia eta bere semea azaltzen dira bere etxera eta errukiz etxera gonbidatzen ditu. Ustezko anaiak hainbat arazo sortuko dizkio eta azkenean drogaren munduko batzuek hil egingo dute. liburu oso intrigatsua eta entretenigarria da. Horrenbestez liburu hau edozeini gomendatuko nioke irakurtzea eta animatu zaitezte!
Xabi L. 4.B(2013-14)

Anonymous said...

Liburua ez zait gehiegi gustatu . Nahiz eta asieran oso astuna iruditu zaidan bukaera interesgarria du. Cisseren ilketak eta drogen salmentak toke espeziala ematen dio. Baina liburuak ez du gai bat ukitzen konkretuki eta gaien erabateko aldaketa nahastu egin zaitzake. Historia ahul samarra da. Berriz ere esango dut liburua ez zaidala gehiegi gustatu.
Aitor M.

Anonymous said...

"612 euro" liburua irakurri dut, Jon Arretxek idatziriko liurua ez zait asko gustatu. Bertan lapurreta bitxi bat gertatzen da beste hainbat eta hainbat gertakariekin batera.
Jon Irastorza 4.A

Anonymous said...

Nik 612 euro liburua irakurri dut, egia esan hasiera batean pisu samarra egin zait, hala ere amaierarako gustatu zait. Liburu honetako protagonista Toure izeneko afrikar bat da, Bilboko San Frantzisko kalean bizi dena, bere bizipenak eta hainbat gorabehera kontatuko dizkigu, besteak beste, lapurreta bat, emakumeekin edukitako esperientziak... Liburu hau edonori gomendatuko nioke, ulerterraza eta interesgarria delako, animatu!!

Leire U. (2013-14) 4A

Anonymous said...

Nik “612€” liburua irakurri dut. Asko gustatu zait eta erraz irakurtzen den liburua da. Toure izeneko afrikar bat Bilboko San Franzisko kalean bizi da. Egun batean bere sasianaia eta sasiloba etortzen zaizkio etxera eta bere sasianaia droga kontuan sartuta zebilen. Egun batean hil egin zuten eta bere sasiloba berak zaindu bear izaten du. Liburu hau edonori gomendatuko nioke. ANIMA ZAITEZ!!!
Josu P. 2013-2014 4.A

Anonymous said...

"612 €URO" liburua asko gustatu zait. Hasieran ez zidan batere engantxatu eta istoria ez zitzaidan oso interesgarria iruditu, baina, kapituluak aurrera joan bezala, gustu handia hartu diot. Toure izeneko Afrikar baten bizitza kontatzen du, guztia Bilbon gertatzen da, eta Tourek bizitzeko behar duen dirua nola ateratzen duen kontatzen du.. Buruhaundi gisa, Koruan Kantatuz eta azkenean Detektibe bezala.. Horretaz gain badaude amodioak, lagunak eta Parisen antzeko egoeran dagoen bere alabaren bizitza azaltzen diren pasarteak ere. Mota honetako istoriak gustatzen bazaizkizu ez pentsatu bi aldiz eta irakur ezazu liburu bikain hau!

IKER N.
4A (2013-14)

Anonymous said...

Liburu hau oso interesgarria eta atsegina iruditu zait. Liburuko protagonista Toure detektibea da eta lapurreteen kontuak argitzen ibiltzen da. Oso azkar irakurtzen da liburua eta errex ulertzen da. Entretenigarria ere bada Toureren detektibe lanen gaitik. Liburua irakurtzea aholkatuko nizueke interesgarria eta entretenigarria delako.

Uxer M. 4B (2013-2014)

Anonymous said...

Niretzat liburua ez da kizkitzagarria, misteriozko nobelak ez dira nire kuttunenak. Nobela hau, Bilboko auzo batean bizi diren beltzen istorioa da, protagonistari ezagutzen ez duen anaia bat agertu zaio, seme eta guzti, egun batetik bestera. Gizon berezi eta arraroa iruditu zaion arren, etxean hartu du. Egun batzuen buruan anaiaren benetako aldea ezagutuko du eta hau hilda agertuko da, anaiaren istorioaz aparte bere detektibe lanak eta maitasun zatiak izango ditu. Liburua oso errealista dela aitortu behar dut, baina Toureren anaia hil eta torturatzen duten zatia oso gogorra iruditu zait. Jon Arretxek, liburuan, erakutsi nahi izan duen mezua berezia iruditu zait, agian egia izan daiteke Afrika ezagutzeko ez dagoela haraino joan beharrik. Esan bezala, ez zait gehiegi gustatu baina hala ere ez zait astunegia egin, misteriozko liburuak atsegin dituztenei gomendatuko nieke.
Oihane A.
4B Aralar BHI(2013-14)

Anonymous said...

Liburu erraza egin zait irakurtzeko eta ulertzeko. Liburua amaitzean iruditu zait gaur egun teleberrietan ematen dituzten hainbat albisteen batura dela. Dena Paristik Bilbora iritsi den autobus batean hasten da, aita Cisse eta semeak, Garanek lapurreta egiteko erabiltzen duten metodoaz. Bilbon, Cissek anaia aurkitzen du Touran, honen pisukide bihurtzen dira. Tourani bere arazoaz gaiz arazo gehiago pilatzen hasten zaizkio. Bere anaiak eta ilobak gauez lapurretak egiten zituzten eta horrez gain anaia drogekin nahastuta zegoen.Egun gutxitara anaia hilik agertzen da eta Touran bere iloba Garanen zaintzaile bihurtzen da bere sasi detektibe lanaz gain. Amaieran kilo bat droga entregatzeko garaian hainbat ezusteko lagun atxilotzen ditu ertzaintzak eta lan eskasiaren ondorioz Touran eta Garan Irunaratz abiatzen diran lan bila.
LIburu hau edonori gomendatuko nioke irakiur dezan.
ANDER Z. 4A (2013-14)

Anonymous said...

Niri liburu hau ez zait batere gustatu.Toure San Frantziskoko detectibe nagusia bueltan da. Mutil hau bizilagun Afrikarrentzat agurgarria da eta neskentzako desiragarria eta polizientzako oso mespretxagarria da. Bolada txar batetik pasatzen ari den momentuan ustezko anaia baten bisita jasoko du eta lekua egingo dio bere etxean. Erabaki horri erruz arazo larriak sortuko zaizkio, lapurreta, droga kasuetan eta hilketatan sartuko dutena.
Gorka.A
4A(2013-2014)

Anonymous said...

Jon Arretxeren liburu honek Toure izeneko Burkina Fasotar baten pasadizoak kontatzen ditu. Toure, Bilboko San Frantzisko auzoan bizi da patera-pisu batean eta, nahiz eta berez detektibe lanetan aritu diru pixka bat lortzeko edozer gauza egiteko prest egongo da. Lehendik bere lantxoetan nahiko lanpetuta badabil ere, bere “anaia” eta “iloba” etorriko zaizkio bisitan eta gauzak erabat nahastuko zaizkio.
Liburu honek Bilbo Zuriaren eta San Frantzisko auzoaren arteko desberdintasun nabarmenak erakusten dizkigu, eta baita auzoko biztanleen bizimodu kaxkarra ere. Niri gehien gustatu zaidan pasartea Toureren eta agure txapeldunaren arteko hizketaldia izan da lehengo San Frantzisko oraingoarekin konparatzen dituelako. Gure adineko edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzeko gogoa pizten duelako.

Andoni A. 4.A

Anonymous said...

“612 euro” liburua asko gustatu zait oso entretenigarria izateaz gain,erraz irakurtzen delako. Toure izeneko gizon afrikar bat da protagonista eta istorio honetan lan ezberdinak egin behar izaten ditu,hala nola,ikerketa lanak,koruan kantatu… Afrikan daukan familiari lagundu eta bizimodua aurrera atera ahal izateko. Horrez gain, hainbat gorabehera ezberdin ere pasatzen dira: hiketa eta lapurreta kasuak … eta horiek guztiak irakurketan murgilarazi naute. Gainera, liburu honek bizi ahal izateko ahaleginetan diharduen jendearen eguneroko errealitatea erakusten digu,pobrezian bizi den jendea irudikatuz. Beraz, liburu hau izugarri gustatu zaidanez, edozeini gomendatuko nioke irakurtzea. Anima zaitez! Alazne G. 4.A (2013-14)

Anonymous said...

Liburua irakurtzen hasi nintzanean hasieran asko aspertu nintzen baina irakurtzen segiz geihago gustatu zitzaidan ala etaguztiz ere ezait oso atxegingarria egin.Liburua astuna egin zait, naiz eta atal politenbat edukin.
Mattin.j
2013-14Ikasturtea 4A