2011-09-26

MARGOLANA






Margolana
Igor Elortza
(Alfaguar-Zubia 1999)


Nestor eta Jokin hamasei urteko bi nerabe dira. Egun batean, Bittorrek, bere irakasleetako batek ikastolan dagoen margolana erakusten die ikasleei eta estaen die egun batzuetara Louvre museora eramango dutela. Orduan, bi mutiko gaizto hauek margolanarenbozetoa lapurtzea erabakitzen dute. Zer gertatuko ote da margolanarekin? eta bi mutiko hauekin?

Kontatzen den istorioa nahiko polita da eta pertsonaiak atseginak. Kontakizunak sorpresa asko ematen ditu eta, gainera, pentsaezinak zirenak. Istorioak, nolabait "engantxatu" egiten zaitu eta gehiago nahi izatera bultzatzen dizu.

Istorio aspergarriekin nazkatu samar bazaude, liburu bat gustura irakurri nahi baduzu, abenturazale bat bazara... irakurri liburu hau, gustatuko zaizu-eta.

Adur I. 3B 2005-06


---------

Nestor eta Jokin 16 urteko gazte batzuk batzuk dira eta komikiak irakurtzea gustatzen zaie. Egunbatean beren irakasle batek bere bulegoan dagoen, baina laster museo batera eramango duten margolan bat erakusten die. Zer gertatuko da margolanarekin?

Historia polita eta atsegina da eta pertsonaiak ere sinesgarriak dira. Denboraren tratamendua ez zait asko gustatu nahastu egin naizelako.

Liburua normala iruditu zait: ez oso polita, ezta itsusia ere. Astuna egin zait, denborarekin eta pertsonaiekin nahastu egin bainaiz. Misterio-abenturazko liburuak gustatzen bazaizkizu, hauxe irakurtzea gomendatzen dizut, zu bila zabiltzan horietakoa baita. Anima zaitez "Margolanarekin"!

Maddalen D. 3A 2005-06

16 comentarios:

Aitor I. 3B 2006-07 said...

Liburu hau oso polita iruditu zait. Ondo nahasten baititu gazteen bizitzako zenbait gertaera lapurreta baten inguruko gertakizun batzuekin. Liburuak momentu oro mantentzen du tentsioa, protagonisten peripeziak puntu komiko batez kontatuz. Gertaerak ondo definituak daude eta ez da batere zaila egiten bertako hiztegia ulertzea. Gainera momenturen batean asperturik sentituz gero (hagitz zaila da) marrazki dezente ditu liburuak, gertaera garrantzitsuenak azpimarratzeko. Laburbilduz, liburu hau misterio kutsua duen prosa gustatzen zaion edonorentzat dela uste dut, baita ere beste motatako literatura gustatzen zaionarentzat ere. Beraz, joan liburutegira eta irakurri liburu misteriotsu hau, merezi du eta.

Nora S. 3B 2006-07 said...

Liburu hau oso dibertigarria iruditu zait. Oso errez irakurri dut eta ez dut inolako arazorik eduki ulermen aldetik. Abentura eta misterioaren munduan murgildurik dagoen liburu horietako bat da. Gutxien gustatu zaidana hasierako zatia izan da gehien, bukaeran nolabait sortzen duen tentsioa izan da. Errealitatean oinarriturik dagoen istorio bat dela iruditu zait. Abentura zalea bazara eta ikerketak atsegin badituzu, liburu hau irakurtzea gomendatzen dizut.

Joseba Altuna 3.A said...

Asko gustatu zait liburua, entretenigarria da. Gainera gazteak dira protagonistak.Erreza zen irakurtzeko eta nahiko ulergarria, ala ere zailtasun batzuk eduki ditut irakurtzeko garaian. Ala eta guztiz ere zaila egiten zait pentsatzea nola bi gazte arruntek eduki ditzakeen horrelako burutapenik. Gainera bestetik horrenbeste arazo poliziak bi mukitsu harrapatzeko. Ala ere liburua asko gustatu zait nire lagunei gomendatuko nieke irakurtzeko.

Ainara E. 3B 07-08 said...

Liburua oso erraz irakurri dut, hiztegi egokia eta abar erabiltzen baititu. Bi gazteren istorio eta tirabirak kontatzen ditu modu atsegin batean, baina ez zait oso erreala iruditu kontatzen duen istorioa. Hasieran pixka bat nahasgarria iruditu zait, bukaeratik hasten baita kontatzen. Gehien gustatu zaidan zatia amaiera izan da, zirrara antzeko bat sortzen du, ez baitaikizu nola amaituko den amaierararte; nik bukaera politago bat espero nuen.

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait oso entretenigarria izan delako eta irakurtzeko erraza. Misteriozko liburu polita eta entretenigarria da.Gazte batzuek margolan ezezagun eta baliotsu bat aurkitzen dute beraien institutuan.Bi protagonistak abentura handi bat bizitzen dute institutuan.Nire ustez irakurtzen baduzue ez zarete aspertuko animatzen dizuet irakurtzea oso ondo pasako duzue liburu honekin.

Nicole R. 3B. (2009-2010)

Anonymous said...

Liburu hau oso polita iruditu zait. Hasieran korapilatsu xamarra izan arren oso liburu misteriotsua eta abenturazkoa da, gainera bukaerarako dena argituta gelditzen da. Ez da oso zaila irakurtzeko, nahiz eta istorioa korapilatsu xamarra izan. Aurreko liburuekin bezala behin hasi ez gero irakurtzen jarraitzeko gogoa neukan dena argitzeko.Abenturaz eta misterioaz gain maitasuna ere agertzen da nahiz eta oso gutxi. Irakurtzea gomendatzen diet irakurri ez duten guztiei.

Maider Z. 3-B 2009-2010

Anonymous said...

Liburu hau oso polita iruditu zait, oso istorio dibertigarria baita. Korapilatu xamarra izan arren erraz irakurtzen dela iruditu zait, horrez gain, liburu hau tentsio biziko liburu bat da. Istorio honekin, beste askorekin ez bezala irakurtzeko gogo gehiago jartzen zait eta egun guztia pasatuko nuke irakurtzen, luzeagoa izango balitz. Liburu hau irakurtzea proposatuko nioke edozein irakurleri.

Jokin T. 3-B (2009-10)

Anonymous said...

kaixo! liburu hau ez zait besteak bezain beste gustatu baina abenturazaleak direnei asko gustatuko zaielakoan nago, liburu honek institutuko margolanaren lapurreta bati buruz hitz egiten du, bertako akzioak ez dira oso errealak baina intriga handiko liburu bat iruditu zait, gainera gazteak dira protagonistak eta gure adineko gazteei gomendatuko nieke.Irakur ezazue!

Miren S. 3.B (2009-2010)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait.Oso interesgarria iruditu zait, ez dakit nola ausartzen diren horrelako arriskua bizitzen,nik behintzat ez nukeen egingo.Pena merezi du liburua hau irakurtzeak, ez zara aspertzen eta irakurtzen joan ala gehiago irakurtzeko gogoak etortzen zaizkizu.

June G. 3-B 2011-2012

Anonymous said...

Niri liburu hau izugarri gustatu zait, irakurtzeko oso erraza delako. Bi protagonistak abentura handi bat bizitzen dute, hauek margolan ezezagun eta baliotsu bat aurkitzen dute beraien institutuan. Irakur ezazue!

Zuriñe D. 3.A (2011-2012)

Anonymous said...

Niri liburu hau izugarri gustatu zait, irakurtzeko oso erraza delako. Bi protagonistak abentura handi bat bizitzen dute, hauek margolan ezezagun eta baliotsu bat aurkitzen dute beraien institutuan. Irakur ezazue!

Zuriñe D. 3.A (2011-2012)

Anonymous said...

MARGOLANA



Liburu hau asko gustatu zait, polita iruditu zait, oso istorio entretenigarria delako eta misterioz betea dagoelako. Hasieran korapilatsu xamarra da baina amaieran dena argitzen da. Nik gomendatu egiten diet irakurri ez duten guztiei, abenturaz betetako liburua delako eta behin hasi ez gero ezin duzu gelditu, oso zirraragarria da.
Unai M. 3-B (2011-2012)

Anonymous said...

Niri liburu hau ikaragarri gustatu zait, abentura eta misterioa beti tartean daudelako. Hasieran, irakurtzeko zail xamarra izan arren, errex irakurtzen eta ulertzen den liburu horietako bat da. Gainera gazteak dira liburu honen protagonistak. Liburuak, hasiera pixka bat aspergarria du, baina gainerako guztia zirraragarria da. Nik liburu hau, nire lagunei eta gaztetxoei gomendatuko nieke, batik-bat 13-15 urte bitartekoei.

Ander G. 2011-2012 3.B

Anonymous said...

Asko gustatu zait liburua, irakurtzeko oso erraza da eta letra egokia du. Idazlearen ideia asko gustatu zait gazteak direlako protagonista eta hiztegi egokia erabiltzen du, ulergarria izan dadin.


Itziar A. 3A 2011-12

Anonymous said...

Margolana izeneko liburua oso polita iruditu zait, azpijoko eta zirraraz beterikoa. Pertsonaiak oso dotoreak dira. Nire pertsonaia gogokoena Aurelio izan da, hain umore txarrekoa, hain isila… Bestalde, pasarte gustukoena liburutegian Jokin eta Nestor giltzapetu zituztenekoa da. Liburu hau edozein adinentzat egina izan da, eta nik edozeini gomendatuko nioke. Hori bai, azpijokoak, maitasuna eta beldurra gustatu behar zaizkio.

MANEX K.3B 2011/10/19

Anonymous said...

Liburu hau oso polita iruditu zait.Hasieran korapilatsu xamarra izan arren oso liburu misteriotsua eta abenturazkoa da, gainera bukaerarako dena argituta gelditzen da. Hiztegiarekin ez dut aparteko arazorik eduki eta oso errex ulertu dut. Besterik gabe liburu hau irakurtzea gomendatzen dut oso polita eta interesgarria baita.

Urko O. 2011-2012