2011-12-21

KULERO SALATZAILEAK


KULERO SALATZAILEAK
M.A. Mintegi
(Aizkorri, 2010)


Rafa, ustekabean, eskola heroi bihurtuta ibili da Ikasleen Egunean. Ospakizunari neurririk hartu ez eta zeharo mozkortu da; biharamunean ezer gutxi gogoratzen du. Rafa sexu nahaian ibili zitzaiola eta eraso egin ziola esaten du Monikak; eta halako zerbait izango zen; izan ere, Monikaren kuleroak Rafaren gelan azaldu dira goizean. Honek ondorio latzak izango ditu mutilarentzat: Justiziaren esku geratuko da eta luzetik amestuta zeukan Anerekiko harremana pikutara joango.

Guztien ahotan dabilen gaia ekarri du Migel Anjel Mintegik bere liburu honekin: sexu abusuena eta honen inguruko gezur eta salaketa faltsuek egin dezaketen minari buruz. Gure parranda egiteko ereduen egokitasuna ere zalantzan jartzen da nolabait.

Pertsonaiak oso dira gertukoak eta sinesgarriak. Denok ezagutzen dugu inguruan antzeko historiarik bizitu izan duenik. Protagonistaren istorioaren erdian Aneren egunkaria tartekatu du idazleak. Honek pausatzeko eta apur batean hausnartzeko aukera ematen digu irakurleei, istorioaren zurunbiloan harrapatuta geundenak.
Erritmo handia eta bizia. Tirada batean irakurri nahi izango duzuena. Gazteak parrandero eta desmadratu samarrak izatearekin batera sentimendu zabal eta barnekoen jabe ere badirela erakusten digun kontakizuna. Irakurri beharrekoa (eta inoiz egin behar ez dena gogoraraziko diguna!)


Rafa L.




Idazleari buruz gehiago jakiteko:
http://www.idazleak.org/euskara/idazleak/migel-anjel-mintegi-larraza?q1=

8 comentarios:

Anonymous said...

Liburu hau oso entretenigarria eta dibertigarria iruditu zait.
Pertsonaiak, orokorrean asko gustatu zaizkit eta nahiz eta nahiko liburu sinplea izan, gustora irakurri dut.
Liburu hau edonori gomendatuko nioke, baina gehienbat gazteei.

Oihana Berakoetxea 3A 11-12

Anonymous said...

KULERO SALATZAILEAK
Irakurri berri dudan liburua asko gustatu zait. Liburuko protagonista Rafa da, eta honi Ane izeneko neska bat gustatzen zaio, baina, ikasle eguneko festan gehiegi edan zuen eta Monika izeneko neska bat bortxatzen saiatu zen, edo hori dio behintzat Monikak. Rafak hori horrela ez dela dio, baina guztia aurka du, neskaren kuleroak bere gelan agertu baitira.
Oso liburu egokia da gure adineko nerabeentzat, argi ikusten baita ondo pasatzekeo ez dagoela alkohola edan beharrik. Oso interesgarria eta ulerkorra da, beraz, badakizue ANIMATU IRAKURTZERA!!!!

Aiora Mayoz 3.B (2011-2012)

Anonymous said...

“Kulero salatzaileak” liburua polita eta interesgarria iruditu zait. Alde batetik, pertsonaia bakoitzak dituen ezaugarriak primeran datozte liburuan gertatzen diren ekintzekin eta hori azpimarragarria iruditu zait. Beste aldetik, ez da maitasuna bakarrik agertzen den liburu bat, misterio eta abentura ere agertzen baitira. Asko gustatu zait Ane eta Rafaren artean dagoen maitasun hori, biek maite baitute elkar baina ez dira ezer esatera ausartzen. Beraz, liburu polita eta entretenigarria iruditu zait edozein gazterentzat.

Irati U. 3.A 2011-2012

Anonymous said...

Oraingo honetan "Kulero salatzaileak" liburua irakurri dut eta asko gustatu zait. Ikastolako egunean Rafa mozkortu egiten da, eta honek ondorioak izaten ditu, neska batek sexu-jazarpena leporatzen baitio. Mutilak ez du ikusten bere burua hori egiteko gai, baina ez denez ezertaz gogoratzen ez du frogarik ezeztatzeko. Liburu honetan zati handi bat hartzen du Rafa eta Aneren artean dagoen maitasunak. Edozeini gomendatzen diot liburu hau irakurtzea.

Irati Z. 3A 2011-12

Anonymous said...

Niri liburua hau asko gustatu zait.
Gazteen artean egoten diren arazoak kontatzen ditu.Bestalde, mutila izango banintz, ez litzaidake batere gustatuko Rafaren lekuan egotea eta neska bati eskua sartu diodalaz salatzea.

June G. 2011/2012 ikasturtea 3.B

Anonymous said...

“Kulero salatzaileak liburua irakurri dut oraingo honetan. Asko gustatu zait liburu hau azken momentura harte ez dudalako jakin zer gertatuko den. Rafari, Monika izeneko neska batek izugarri sufriarazten dio, baina azkenean Rafari ez diote zigorrik ezta beste ezer ere egiten. Bukaera oso polita dauka baina erdi aldea aspergarrri samarra da, gauza gehiegi kontatzen dituelako. Maitasun une batzuk ere badaude tartean eta horrek ere liburua asko dotoretzen du. Benetan gertatze diren gauza asko ere kontazen ditu. Liburu hau neska-mutil gazteei gomendatuko nieke, beraz anima zaitez “Kulero salatzaileak” liburua irakurtzera.

Imanol Y. 2011-2012 3.B

Anonymous said...

Niri oso interesgarria iruditu zait kulero salatzaileak liburua. Maitasuna eta engainua adierazten ditu gainera.Oso gaizki iruditu zait Monikak esan duen gezurra Rafarekin haserreladia izan zuelako lehenago eta ez zait batere gustatu nola jokatu duen.Asko gustatu zait liburua eta edozeini gomendatuko nioke irakurtzeko.

Maialen Armendariz 2.A (2011-2012)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait, Rafa mozkortu egiten da ikasle gauean eta hurrengo egunean ez da ezertaz gogoratzen baina Monika eta bere ama joaten dira Rafaren etxera orduan gauzak konplikatzen zaizkio; liburua denei gomendatuko nieke irakurtzeko erraza baita eta dibertigarria.

Mireia M. 3.B
2011-2012 ikasturtea