2016-05-22

VREDAMAN













VREDAMAN
Unai Elorriaga
(Elkar, 2005)


          Idazlearen umezaroko oroitzapenak abilezia handiz konbinatu eta harilkatuz, familiako lau istorio osatu ditu egileak: Osaba Simonek herriko jauntxoen golf zelaian errugbi partida antolatu zuenekoa. Aitita Julianek, fama handiko zurgin finak, Europa mailako lehiaketa jokatu zuenekoa Galeseko arotz hoberenarekin. Piedaden –Rosa eta Martina izekoen laguna– urtetan argitu gabeko amodio istorioa. Eta Tomasek, IƱes lehengusinaren laguntzaz, jakintzaren jabe egingo zituen burruntzi urdina harrapatu zuenekoa. Lau kontakizunen elkartzeak galdu berri den haurtzaroari agur nostalgikoa egingo dio.

            Oso erraz irakurtzen den istorioa. Tarteka ume hizkerak blaitzen du dena. Esapide oso berezi eta bitxi asko topatuko dugu testuan zehar barreiatuta, altxor txikiak kontakizunaren bidean. Oso gustura irakurtzen den liburua, bukaera tristekoa baina. Umezaroaren joatea beti baita biziaren saminei atea irekitzea.

Rafa L.


 Unai Elorriaga


orthethum coeruleus