2009-03-09

KOADERNO HANDIA











Koadeno Handia
Agota Kristof
(Alberdania)

Umeak eta gerra. Nobelako protagonistek –bikiek- gogor pairatuko dute gudaren eragina; azkar moldatu behar izango dira inguru eta egoera berrietara, eta nolabait bizi. Zoriona ere ezagutuko dute; nahiz eta goseak, amona ankerrak eta lurrari darion tristeziak zapuztu nahi poz-une bakan horiek. Zorion primitiboa, basa animaliena.

Ez ditugu bikien izenak ezagutuko, ezta zein nazioetako armadak ari diren liskarrean. Guda guztiak gerra berbera baitira eta gizaki guztiek miseria bera pairatu behar baitute handikiek sortutako gatazketan.

Ulertuko dugu pertsonaien sufrimendua, baina egoerak beraiekiko distantzia mantentzera eramango gaitu: ezin gara (edo beldur gara?) identifikatu hain sentimendu gabeko bihurtutako gaztetxoekin.

Perpausa motak, kapitulu motzak: pasa eta pasa pasadizoak. Momentukoak bakarrik dauka garrantzia. Elkarrizketa ugari, deskripzio gutxi: nor geratuko da paisaiari begira gudaren erdian? Kontakizuna ez da sartzen pertsonaien muinean, euren ekintzek erakutsiko dute (?) nolakoak diren.

Nobela gordina, gogorra, samurra, lizuna... erakargarria oso. Guztiz gomendagarria.


Rafa L.


16 comentarios:

Ion Mikel Barbado 4.B said...

Liburu hau asko gustatu zait bere pasarte batzuk oso errealak iruditu zaizkidalako baina bestalde beste pasarteak oso berdeak iruditu zaizkit.
Liburu honetan bi bixkiei gertatzen zaizkien abenturak kontatzen dira. Egoera oso zailean bizi dira, gerra garaian alegia. Bixkiak hiri handian bizi dira bere amarekin baina egoera txarra dagoenez amonaren etxera dihoaz. Beraien amona ez die oso ondo tratatzen eta bere kasaz gauzak lortzen hasiko dira. Azkenean nola amituko da gerra?

Ion Mikel B.

Olaia.l 4.B said...

Oso liburu polita iruditu zait.Asiera batean bi bixkiak ume zintzoak dira baina azkenean konturatzen zara inguruko etikak eta egoerak noraino eramaten dituen umeen portaera.Adin guztietako pertsonei gomendatzen diet.

Rodrigo P. 4.B said...

Liburu hau oso interesgarria , entretenigarria eta polita iruditu zait. Nahiko erraza da irakurtzeko kapitulu pilo bat dauzkalako. Gerrako garaia gutxi gora behera deskribatzen digu nolakoa da zer pobrezi zeuden etab… . Puntu berde bat dauka. Lehenengo kapitulutik harrapatzen dizu. Liburu erreza , entretenigarria eta polita irakurri nahi baduzu hementxe duzu aukera liburu hau irakurtzeko. Anima zaitezte !!!

Jone Pagola said...

Liburu hau asko gustatu zait, baina berezi samarra iruditu zait, batez ere anaiek egiten zituzten ariketajanarik gabe egoten oso bereziak iruditu zaizkit,batez ere elkarri jotzen direnean mina sentitzen ez duten arte. Librua oso gogorra iruditu zait, pertsona geihenak hil egiten dira...
Umeak gaiztoak direla dirudi baina beraiek duten biziarengatik dela iruditzen zait. Gerraren garaian bizi direnez hau oso gogorra gertatzen zaie. Pobrezian bizi dira eta lan asko egin behar dute. Amona oso zuhurra dela dirudi baina bukaeran azaltzen denarekin konturatzen gara ez dela horrela, ilobei ematen dien altxorrarengatik. Liburu hau jendeak irakur dezan animatzen dut.

Jone P. D.B.H.4 2007-04-18

Maddi G. said...

Liburu hau asko gustatu zait, oso entretenigarria iruditu zait. Kapituluak motzak izanik errezago irakurri ahal izan dut. Momentu politak izan ditu istorio honek baina baita penagarriak ere. Hauetaz aparte istorio gogorra iruditu zait.

Maddi G.

Elixabete G. DBH 4.A said...

Liburua asko gustatu zait. Irakurtzeko oso erraza egin zait, alde batetik kapitulo motxak dituelako eta bestetik engantxatu egin didalako. Oso liburu entretenigarria iruditu zait. Denoi irakurtzeko gomendatzen dizuet.

Edurne Z said...

Liburua asko gustatu zait.
Asko miresten ditut pertsonaiak. Ikasteko interes ugari, azkarrak ikasten, beti laguntzeko prest, helduen pentsaera... Errealista iruditu zait, agian gauz batzuk ez baina gehiena bai, errealitatean liburuko gauza asko egiak dira.




Edurne Zabaleta 4B

ianire zubeldia 4.A said...

"Koaderno hanundia" liburua asko gustatu zait, oso errexa egin zait irakurtzeko eta oso erreaz ulertzen da.Bertako protagonistak bi umeak dira eta ume horiek bizitzen dituzten gertakizunak kontatzen ditu eta baita beraiek bizi diren herriarenak ere.Liburu au oso gogorra da.Liburu hau irakurtzea gomendatzen zaituztet!!

xuban garmendia 4A 06/07 said...

Liburu honek gerrako gertaera lazgarriak gordin-gordinik kontatzen ditu,umeen ikuspuntua ulertaraziz. Irakurtzeko polita da eta luzea izan arren erraz irakurtzen da. Gazte nahiz helduei liburu hau irakurtzea gomendatzen diet.

alain arandia 4.a 2007-04-19 said...

Liburua oso polita iruditu zait eta irakurtzeko nahiko erraza.
Liburu honetan bi haur biki dira protagonista, beren herrialdean gerra dago eta beraiei gertatutako istorioak kontatzen dituzte. Hala ere istorio batzuk nahiko gogorrak dira. Edozein adinetako jendeari gomendatuko nioke irakurtzea.

Anonymous said...

Liburua oso polita iruditu zait eta irakur erraza.
Liburu honetako protagonistak bixkiak dira berak bizi diren hirian gerrra bat dago eta beraien aman bereien amonaren etxera eramaten ditu. Gero bixkiek bertako kontakizunak kontatzen dizkigu. Gertakizun batzuk oso gogorrak dira.
Liburu hau irakurtzeko gomendatuko nizueke oso errez irakurtzen delako eta entretenigarria delako rta edozein adinekoentazko.

Eider Toledo Sukia 4A 2008/2009 Ikasurtea

Anonymous said...

Liburu hau oso polita eta interesgarria iruditu zait alde batetik irakurtzeko nahiko erraza zelako eta beste aldetik oso kapitulo motxak zituelako
Liburu honetan bi haur biki dira protagonistak, beti batera ibiltzen direnak, beren herrialdean gerra dagoenez beraien amak amonaren etxera eramaten ditu eta beraiei gertatutako istorioak kontatzen dituzte. Hala ere istorio batzuk nahiko gogorrak dira. Edozein adinetako jendeari gomendatuko nioke irakurtzea.


Egitz.G.U 4A (2008-2009)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait. Irakurtzeko garaian erraz irakurtzen den liburu bat da eta gainera erraz ulertzen da. Gerran gertatzen diren momentu batzuk latzak iruditu zaizkit eta bikiak pena eman didate. Bikien amonak egindako gauza batzuk oso arraroak iruditu zaizkit.Pena eman didan beste pertsona "lehengusiña" izan da, amonaren etxera joan eta neretzako gaizki pasatu du. Liburu hau edozeinek irakurtzeko modukoa iruditu zait.


Beñat Goitia 4A (08-09)

Anonymous said...

Agota Kristof idazlearen Kuaderno Handia librua asko gustatu zait gauza ezberdinengatik. Istorioko protagonistak bi ume bikiak dira eta gerra garaia da. Libruan notatzen da nola eboluzionatzen duten, gerra hasi denetik,amonarenera joan baitira. Bi ume izatetik, bi "gizontxo" izatera aldatzen dira, gerraren, amonaren eta inguruarengatik.Erraz irakurtzen da eta gainera oso erreala iruditu zait, gainera adin guztietako pertxen irakur dezatela iruditzen zait, horregtik denagatik irakurtzera animatzen zituztet!

Alazne J. 4.A

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait gerra garaian oinarritzen delako batik bat bere pasarte batzuk oso errealak iruditu zaizkit baina aldi berean beste batzuk oso berdeak eta lizunak iruditu zaizkit.
Liburu hau bi bikietan oinarriturik dago eta berauei gertatzen zaizkien abenturak kontatzen ditu. Egoera oso zailean bizi dira, gerra garaian alegia baina “ariketa” ezberdinei esker asko ikasten dute eta aurrera ateratzen dira. Liburu hau edozeinek irakurtzeko modukoa dela iruditzen zait.


Gaizka.J 4A (2008-2009)

Anonymous said...

Alde batetik liburu hau asko gustatu zait, eta oso erraza iruditu zait irakurtzeko baina beste aldetik berezi samarra iruditu zait, batez ere bikien ariketengatik geldirik egoteko ariketa, baraurik egotekoa… oso bereziak iruditu zaizkit, eta batez ere minaren saminera ohitzeko ariketa. Liburua oso gogorra iruditu zait, pertsona gehienak hil egiten direlako, baina aldi berean oso erreala. Gerra garaian oso ondo sartuta dagoela iruditzen zait. Liburu hau irakurtzea gomendatzen diet denei.


Urko.A 4A (2008-2009)