2013-03-10

AURPEGIKO UBELDURAK


AURPEGIKO UBELDURAK
Antton Kazabon
(Elkar, 2010)

Tamalez, puri-purian dagoen gaiari heldu dio Antton Kazabonek bere Aurpegiko ubeldurak honetan. Enara neska gaztea da. Aitak arazo handiak ditu alkoholarekin eta etxeratzen denean ama jipoitzen du sarritan. Egun batean istilua ohi baino gogorragoa da (?) eta Matildek, Enararen amak, bere burua defenditu behar izan du, gogorki defendatu ere.

Idazleak ez digu gaia bere gogorrean erakutsi izan nahi eta “ekaitz” ondoreneko ospitaleko “barealdian”, Matildek bere seme-alabekin eta Erramun lagun zaharrarekin izandako elkarrizketen bidez emango zaigu historia.
Enara amarekin egingo du bat, baina Lukaxek –anaia gazteak- aita behar du eta ama egingo du egoeraren errudun. Lukaxen burutik pasatzen direnak gehiago ezagutu nahiko genituzke.

Akziorik ez eta pertsonaien esandakoan oinarritutako istorioekin askotan gertatzen den
bezala erritmoa erori egiten da liburuaren erditik aurrera. Tesia azpimarratu nahi izatea kontakizunaren kaltean izan da. Hiruzpalau ideia dabiltza jira eta buelta pertsonaia gehienen buruan eta kontakizuna osoan zehar: psikologoaren laguntza, luze hitz egin beharra, barrenak hustu… Konpondu al daiteke horrela arazoa? Agresoreak betiko desagertutakoan agian hori izango da bidea.
Zerbait falta zaio liburuari borobila izateko. Ur handitan ibiltzeko beharrezko ausardiarik gabe ikusi dugu egilea oraingoan.

Rafa L.

e-liburutegian eskuragarri

18 comments:

Anonymous said...

Oraingo honetan irakurri dudan liburua, Aurpegiko ubeldurak izan da eta egia esan asko gustatu zait.
Liburuaren hasieran Matilde,liburuko protagonista,ospitalean dago senarrak jipoitua izan delako,bera ere defendatu arren zauriak egin baitizkio senarrak. Hori gutxi balitz, ez da jipoitzen duen lehen aldia eta bera ere asperturik dago hainbeste jipoiekin
Liburuan, indarkeria da islatzen dena nola gizonak bere emazteari ematen dion tratu txarra bai psikologikoa bai
fisikoa.

Alex G. 2011-2012 3A

Anonymous said...

Niri liburua atxegingarria egin zait hasieratik bukaeraino polita da eta entretenigarria.Matildak jasandako jipoiengatik hiltzendu Sebastian eta bitartean Enara eta Lukax bakarrik daude eta lukasek ez du entenditzen sergaitik hilduen hori gustatuzait gehien.liburu oso polita da anima zaitezte
2012-13Mattin J.

Anonymous said...

Nik Antton Kazabonen "Aurpegiko Ubeldurak" liburua irakurri dut. Liburua Enara eta Lukaxen gurasoen gertakizunen buruz dijoa. Sebastian (Enara eta Lukaxen aita) alkoholikoa da eta edozein momentutan Matilderi (amari) jotzen zion,horren ondorioz amak ubelduz betea du liburua.Baina ama oso nazkaturik zegoen eta egun batean aita hil zuen. Horren ondoren ama hospitalera eraman dute, eta Enara eta Lukax bakarrik moldatuko dira etxean.
Liburu polita iruditu zait,edozeini gomendatuko nioke liburu hau.

Jon.E 2013-14 3B

Anonymous said...

Ebaluaketa honetan irakurri dudan liburua “aurpegiko ubeldurak” izan da. Istorio honetan Matilde eta bere familian gertaturiko arazoak kontatzen ditu, Matilderen senarrak alkoholarekin arazoak zituen eta etxera iristen Matilde jipoitu egiten zuen. Egun batean jipoi ura urrutira iritsi zen, Matilde ospitalera eramaten dute. Liburu hau interesgarria iruditu zait, gaur egun gertatzen diren arazoak bezalako istorio bat delako. Agurne Z. 3.B 2013-2014

Anonymous said...

Irakurri dudan liburu hau oso erraza izan da ulertzeko eta gainera asko gustatu zait. Liburuaren hasieran, Matildek, bere senarra hiltzen du jipoietatik babestu ahal izateko eta orain ospitalean dago zauri ugarirekin. Bitartean Enara, Matilderen alaba, etxean dago bere anaia Lukaxekin, etxeko lanak egiten eta bere anaia zaintzen. Enara, beti joaten zaio amari bisitan eta bere ama lasaitzen saiatzen da. Bere amari ez baitzaio gertatutakoa ahazten. Liburu hau oso interesgarria iruditu zait eta beraz, irakurtzera animatzen zaituztet. Naroa A. 3.A(2013-2014)

Anonymous said...

Aurpegiko ubeldurak liburua, interesgarria eta entretenigarria iruditu zait, eta asko gustatu zait. Liburuan, Matilde izeneko emakume bat, bere senarraz jipoitua izan da, baina Matilde bere burua defendatu du eta senarra hil egin du. Matilde ospitalera eraman dute, zauriak sendatzera. Matildek bi seme-alaba ditu, Enara eta Lukax, eta Matilde ospitalean dagoen bitartean, Enarak Lukax zaintzen du. Matilde umetan bere senarraz zegoen maiteminduta, baina Erramun ere Matildetaz zegoen maiteminduta eta Matildek bere senarra hiltzen duenean, Erramun joaten zaio bisitatzera, ospitalera. Azkenean Matilde Erramunetaz maitemintzen da eta Enara Aingerutaz maitemintzen da.
Liburuan gizonak emakumeei ematen dizkieten tratu txarrak agertzen dira.

Igor.M
3A (2013-14)

Anonymous said...

Nik “Aurpegiko ubeldurak” liburua irakurri dut. Liburua asko gustatu zait eta interesgarria iruditu zait. Istorioan Matildek, tratu txarrak jasotzen zituen bere senarrarengandik. Jipoi bat jasotzen ari zela, babesteko bere senarra hiltzen du. Orain Matilde ospitalean sendatzen ari da, eta berak eta bere seme eta alabak aurrera jarraitu beharko dute, egoerari aurre eginez eta gertatutakoaz argi hitz eginez. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke, liburuan kontatzen dena orain ematen baita, eta interesgarria da gainera. Anima zaitezte eta irakurri!
Leire R. 3B (2013-14)

Anonymous said...

Liburua pila bat gustatu zait,gaur egungo errealitatearekin oso lotuta baitago. Matilde, bere senarraren jipoi bat jasotzen ari dela, labankada bat sartuz babestu behar izaten du eta bere senarra hil egiten du. Senarra alkoholikoa zeukan eta askotan jasan behar izaten zituen horrelakoak. Bi seme alaba zituzten 18 eta 11 urtekoak; Lukax eta Enara. Enara askotan joaten da amarengana bisitan baina Lukax, amarekin haserre dago aita hil zuelako. Tartean Erramun agertzen da,gaztetan Matildetaz maiteminduta zegoen gizon bat. Oso istorio polita kontatzen da eta niri asko gustatu zait. Animatu irakurtzera!
Iker A. 3A(2013-14)

Anonymous said...

Oraingo honetan irakurri dudan liburua, Aurpegiko ubeldurak izan da eta egia esan asko gustatu zait.
Liburuaren hasieran Matilde,liburuko protagonista,ospitalean dago senarrak jipoitua izan delako,bera ere defendatu arren zauriak egin baitizkio senarrak. Hori gutxi balitz, ez da jipoitzen duen lehen aldia .Liburua oso polita iruditu zait.Gazteentzat liburu aproposa da.Indarkeriarekin dago lotuta neskei ematen dizkieten tratu txarrengatik.Animatu irakurtzera!Gozatu irakurketaz!

Kepa M
3.A
2013-2014

Anonymous said...

Niri Aurpegiko ubeldurak liburua interesgarrian eta gogorra iruditu zait. Gainera orain dela denbora gutxi genero indarkeria landu dugu eskolan. Istorioan Matilde izeneko ama batek tratu txarrak jasaten zituen bere senarragandik. Behin tratu txarrak jasaten ari zela Matildek bere burua defendatzeko bere senarra hil zuen. Orain Matilde ospitalean dago sendatzen.Bestalde hainbat bisita jasotzen ditu, horien artean bere seme-alabena eta bere lagun batena eta hauek berarekin hitz egiten duet egoera aurrera ateratzeko. Azkenean istorioa Matilderen eta lagunaren musu batekin bukatzen da. Liburua edozeini gomendatuko nioke, baina batez ere tratu txarrak jasaten dituzten pertsonei, horrela ikusten baidute horrelako egoeratan ezin dela kikildu.

Anonymous said...

Niri Aurpegiko ubeldurak liburua interesgarria eta gogorra iruditu zait. Istorioan Matilde izeneko ama batek tratu txarrak jasaten ditu bere senarragandik. Behin tratu txarrak jasaten ari zela bere senarra hiltzen du. Orain Matilde ospitalean dago jasandako kolpeengandik sendatzen. Ondorioz hainbat bisita jasotzen ditu, horien artean bere seme-alabena eta bere lagun batena. Azkenean denek batera aurre egiten die egoarari eta istorioa lagunaren eta Matilderen musu batekin amaitzen da. Nik liburua edozeini gomendatuko nioke baina batez ere tratu txarrak jasaten dituzten pertsonei, horrela ikus dezakete egoeran horretan ez dela kikildu behar.
IƱigo O.(2013-2014)

Anonymous said...

Matilde ospitalean da, senarragandik tratu txarrak jasotzen zituen eta halako batean defendatze saiakeran bere biziarekin amaituz.
Ez zait gustatu liburua. Pisutsua egin zait irakurtzeko denbora guztian berdina esaten baita. Hala ere, genero indarkeria ikutzen duten liburua izanik interesgarria aurki dezake norbaitek, nahiz eta nik ez diodan inori gomendatzen.

Irune M. 3A (2013-2014)

Anonymous said...

Nik Aurpegiko uelduerak liburua irakurri dut. Asko gustatu zait, entretenigarria eta errez irakurtzen den liburua da. Matildek, familiako amak bere senarra hiltzen du bere burua defendatzeko, bere senarrarengandik tratu txarrak jasotzen zituelako. Orain, bera ospitalean dago eta bitartean, bere alaba Enara eta bere seme Lukax etxean egongo dira bakarrik. Edonori gomendatuko nioke.
Endika.A 3.A (2013-14)

Anonymous said...

Aurpegiko ubeldurak liburua ez zait asko gustatu. Aspergarria iruditu zait, izan ere denbora guztian berdina kontatzen du. Matilde bere senarrarengatik jipoitua izan da eta bere defentsan bere bi alaben aita hiltzen du. Irakurtzeko erraza da, baina aspergarri xamarra.
Izarraitz L. 3A

Anonymous said...

Aurpegiko ubeldurak liburua polita iruditu zait nahiz eta ez diren gauza asko kontatzen. Matildek bere buruaren defentsan bere senarra hiltzen du labankada batez. Enara ama bisitatzera joaten da baina Lukax haserre dago amarekin bere aita hil duelako. Trtean Erramun ere azaltzen da bere gaztetako maitalea. Enara eta Lukax etxean bakarrik daudenez Enararen mutilagunak, Aingeruk, Enarari laguntzen dio etxekolanetan. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke.
Julen O. 3.B (2013-2014)

Anonymous said...

Nik aurpegiko ubeldurak liburua irakurri dut eta asko gustatu zait motza delako eta erraz irakurtzen delako. Matilde izeneko emakume batek senar alkoholikoa zuen eta tratu txarrak jasotzen zituen. Egun batean bere burua hain larri ikusten zuen, bere senarrari labankada bat sartu eta hil egin zuela. Orain ospitalean dago eta alaba dago etxearen kargu bere anaia Lukaxekin.

Ander Z. 3B (2013-2014)

Anonymous said...

Liburu hau gustatzeaz gain, entretenigarria ere iruditu zait, errealitatean gertatu daitekeen istorio bat kontatzen duelako.
Matildek bere senar Sebastianengatik tratu txarrak jasotzen zituen mozkorra iristen zenean etxera. Behin jipoi latza eman zion Sebastianek, eta Matildek bere bizitza salbatzeko senarra hil behar izan zuen.Matilde ospitalean dagoen bitartean bere seme-alabak (Enarak eta Lukaxek) aurrera atera beharko dute etxean bakarrik egonez.
Liburu polita da, erraztasunez irakurtzen dena. Animatu irakurtzera!
Sara A. 3B (2013-14)

Anonymous said...

Niri Antton Kazabonen liburu hau asko gustatu zait. Errealitaean islatuta dagoela iruditzen zaidalako eta interesgarria delako. Liburuan Matilde ospitalean dago, bere gizona zen Sebastianek jipoituta.Sebastian betidanik alkoholikoa izan zen gizona zen eta Matilde jipoitu zuen azken egunean, Matildek bere herioan labankada sartu zion senarra hilik utziz. Bere alaba Enara asko laguntzen aritzen zaio istorioan zehar baina seme Lukax haserretu egin zaio amari aita hiltzearren. Erramun ere pertsonai garrantzitsua da istorioaren bikaeran, Matildetaz maiteminduta baitago. Liburuan oso ondo adierazten ditu bakoitzaren pentsamenduak.
Jon I. 3.B
(2013-2014 IKASTURTEA)