2013-03-09

PIJAMA MARRADUNAZ JANTZITAKO MUTIKOA











PIJAMA MARRADUNAZ JANTZITAKO MUTIKOA
John Boyne
(Alberdania, 2007)



Kontakizunaren protagonista Bruno da. Bruno gaztetxoa alemaniarra da. Gerran da bere herrialdea. Brunoren aita nazia da, ejerzitoko goi-ofiziala, eta Berlinetik Autsbizera joateko agindua –bertako kontzentrazio-eremua gidatzeko- jasotzen duenean, familia osoa eramango du berarekin. Brunok lagun berria egingo du Autsbizen: Shamuel, hesiaz bestaldeko txaboletan bizi den mutiko erkina.

Egileak umearen ikuspuntutik ikusarazi nahi digu gerra eta horretan murgildurik dauden gizakien sufrimendua, baina hain da berezia (berezkoa?) Brunok inguruan gertatzen direnak aztertzeko duen ikuspuntua, non batzuetan mutikoa errealitatetik kanpo, ezer ulertu gabe, bizi dena uste baikenezake.


Konzentrazio-eremuetan gertatutakoaren berri ez daukan irakurleak basakeria haren berri egiazkoa izango al du istorio hau irakurrita? Zein izan da egilearen asmoa juduen hilketa masiboen hain ikuspegi partziala edo naifa ematean? Karga dramatikoa kentzearren eta sarraskia gordiniki ez erakustearren gezurretan erori al da Boyne?

Galdera asko dira eta erantzuteko zailak. Bestalde ezin liteke uka mundu osoan liburuak izan duen arrakasta. Zerbaitengatik izango.
Liburua erraz eta arinki irakurri daiteke; agian errazegi darabilen gaia kontuan izanda. Zuena da erabakia, irakurri eta iritzia eman.
Liburua garestia da. Hobe liburutegitik maileguan hartzen baduzue.

Rafa L.














7 comments:

Anonymous said...

Irakurri berri dudan "Pijama marraduneko mutikoa" liburua asko gustatu zait. Bruno izeneko 9urteko mutiko baten bizitza kontatzen du narratzaileak, nola Berlingo etxetik Autsbizra joaten den bere herria gerran dagoelako. Oso arraroa da etxe berriko bere logelako lehiotik ikusten duen ikuspegia. Nor ote dira bertatik ikusten dituenak? Jakin nahi baduzue irakur ezazue eta jakingo duzue.
Bestalde, erraz irakurtzekoa eta ulerterraza den liburu bat da. Irakurtzea gomendatzen dizuet!

Anonymous said...

Irakurri dudan istorio hau erraz irakurri dut eta polita iruditu zait.
Istorio hau Bruno izeneko bederatzi urteko mutiko batek kontatzen du. Bruno Alemanian bizi da baina Autsbiz-era joaten dira aitaren lanak behartuta.Lehenengo egunak oso triste pasatzen ditu bertan ez duelako lagunik,ezin duelako ezertxo ere egin. Bere gelako leihotik burdin hesi altu bat ikusten zen eta bertan milaka pertsona denak pijama marradunez jantzita.

Cristina. M. (2009-2010)

Anonymous said...

Liburu hau nahiko polita iruditu zait. Nahiko irakurtzeko erraza iruditu zait, nahiz eta gauz batzuk ulertu ez ditudan. Hasiera pixkat aspergarria iruditu zait, baina Brunok Shmuel ezagutzen duenetik aurrera liburua interesgarriagoa iruditzen joan zait. Liburuaren bukaera nahiko tristea iruditu zait, bi mutilak nola bukatzen duten, liburuko pertsonak erlijio desberdinak dituztelako. Brunoren familiak ere pena handia eman dit, Brunori gertatu zaionaz konturatzen ez direlako.

Jennifer d.R. 3.A 2009-10

Anonymous said...

Liburu hau oso interesgarria iruditu zait.kapituluak ez dira luzeak izan eta gainera ulergarria egin zait. Kapitulu polit batzuk ere badaude adibidez Bruno zinbulu-zanbulutik erortzen denean Pavelek laguntzen dionekoa. Brunok esploratzea erabakitzen duenean ordubete igaro eta gero lagun berri bat egiten du.Edonori erreza egingo zaio liburu hau irakurtzea eta gomendatu egiten dizuet.
Endika.R 3.A (2009.2010)

Anonymous said...

“Pijama marradunaz jantzitako mutikoa” irakurri dut eta asko gustatu zait.
Hitlerren garaian, Berlinen bizi den alemaniar familia baten istorioa kontatzen da. Bruno, bederatzi urteko mutikoa da, eta esploratzea asko gustatzen zaio. Aita berriz, Hitlerren zerbitzura zegoen militar bat da eta bere lanarengatik, beste herri batera joan behar izan dute.
Autsbizera iristean, Bruno bakarrik sentitzen da eta bere gelako leihotik ikusten duenaz zeharo arrituta geratzen da. Hesiaren beste aldean, pijama marradunaz jantzitako ehunka pertsona ikusten ditu, baina bere buruari galdetzen dio, nortzuk ote dira pertsona horiek?
Handik aurrera, Bruno geroz eta gehiago inguratzen da leku horretara jakin min handiarekin eta bere adineko mutiko batekin topo egiten du, hesi handi bat dela tarteko.
Anima zaitezte irakurtzera eta Bruno txikiari esplorazio lanean laguntzera!
Ainhoa E 3.A (2009-10)

Anonymous said...

Irakurri berri dudan liburua “Pijama marradunez jantzitako mutikoa “ da. Istorio honetako protagonista Bruno da, 9 urteko Berlindar bat. Bere aita Nazia da eta haren lanak behartuta familiak osoa beste herrialde batera joan behar izaten du, Autsbizera. Hasieran Brunori ez zitzaion leku hura gustatzen ez baitzeukan lagunik jolasteko. Brunok berlinen zegoela gelan leiho txiki bat zuen eta handik Berlin osoa ikusten zuen. Auitsbizen ere bazen horrelako leihotxo bat eta handik gauza harrigarri bat ikusten du Brunok, pijama marradunez jantzitako ehunka pertsona ,hesiaren beste aldean eta haiek nortzuk ote diren galdetzen dio bere buruari. Mutiko honi asko gustatzen zaio esploratzea eta orduan hesiaren atzean zeudenak zein ziren esploratzea bururatzen zaio, horretan ari zela Samuel izeneko lagun bat egiten du hesiaren beste aldean bizi dena, ahula eta argala da bera. Asko hitz egiten dute elkarrekin eta beraien bizitzak kontatzen diote batak besteari. Nahikoa kontatu dizuet liburu honetaz eta orain zuei irakurtzea tokatzen zaizue, tristea iruditu zait soldaduek nola tratatzen zituzten hesiaren beste aldeko pertsonak baina merezi du irakurtzea apur bat luzea den arren.

Aitziber E 2009-2010

Anonymous said...

Nik “Pijama marradunaz jantzitako mutikoa” liburua irakurri dut, eta asko gustatu zait. Liburua oso interesgarria iruditu zait, eta gehien gustatu zaidan zatia azkenekoa izan da, Bruno Shmuelekin Shmuelen aita bilatzen hasi eta desagertu egiten direnekoa izan da. Beraz edonori gomendatuko nioke liburu hau oso interesgarria iruditu zaidalako.
IBAI G. 3-A 2012-13