2013-03-30

DORAK EZETZ DIO




DORAK EZETZ DIO
Isabel-Clara Simó
(Elkar, 2012)

 

            Gurasorik gabe geratu ondoren, aurrera egin behar izango du Dorak derrigorrean. Unibertsitatean hasi berriak zituen Biologia ikasketak utzi eta bizibidea ateratzen hasi beharko du. Sara –gizarte zerbitzuetako langilea- izango du lagun eta ia-ia bere ama bilakatuko dena.
            Dora, Sararen lanarekin liluratuta, boluntario gisa hasiko da jendea laguntzen eta honetan diharduela lantxo bat lortuko du irrati batean.
            Baina Marc azalduko da Doraren bizitzan. Marc gizon heldua da, bitxia, ez ohikoa… arriskutsuegia agian eskarmentu handirik gabeko neska batentzat.
            Jakina denez, gurasoak dira gazteen tamal eta zoritxar guztien sorburu, eta gure amorru guztiaren helburu naturala. Baina gurasorik ez badago…?
            Asko ikasiko du Dorak Sara eta Marcengandik, baina azkenerako bere baitan topatu behar izango ditu pozik bizi ahal izateko ezinbesteko diren alaitasun eta indarra.

             Kapitulu bakoitzean gertaera zahar eta berriak ematen dira, era ordenatuan eta denboran kokatzeko inolako zailtasunik gabeko. Doraren bakarrizketa pisu handia du kontakizunean, baina horrek ez du irakurketa zailtzen.

             Pentsarazi egiten digun kontakizuna. Nolakoa izango litzateke nire etorkizuna niri Dorari gertatutakoa suertatuko balitzait? Ausart zaitez horri ere bueltatxo batzuk ematen eta irakurri liburua. Gustatuko zaizu… nik uste.
 
 
Rafa L.



16 comments:

Anonymous said...

“Dorak ezetz dio” liburua oso interesgarria iruditu zait, Dorari gurasoak hiltzen zaizkio istripu batean eta Sararen laguntzaz aurrera ateratzen da. Dorak Marc izeneko lapur bat ezagutzen du eta oso bitxia iruditu zait lehenengo unetik kontatzea bere “lanbidea” lapur izatea dela. Liburu honek asko pentsarazi dit familiaren inguruan, izan ere, batzuetan gure gurasoekin haserretzen gara ez digutelako gauza batzuk egiten uzte edo errieta egiten digutelako baina Dorari gertatu zaion bezala, gurasoak galdutakoan faltan sumatzen ditu bere errietak eta guzti. Nik bere lekuan ez nuke jakingo zer egin. Liburu hau edonori gomendatuko nioke entretenigarria delako eta asko pentsarazten dizulako.
Naiara L. 4B (2013-14)

Anonymous said...

"Dorak ezetz dio" liburua oso interesgarria iruditu zait.Dora, 20 urte inguruko neska gazte bat da, bere gurasoak igogailuko istripu batean hiltzen dira. Egun batean Marc izeneko gizon batetaz maitemintzen da. Sara izeneko emakume batek asko laguntzen dio gurasoak ahazten. Niri liburu honek gauza asko erakutsi dizkit nik ez bainuen jakingo zer egin gurasoak hil balitzaizkit. Nik liburu hau edonori gomendatuko nioke, edonori gusta dakiokelako.

Aratz I.
2013-2014
4B

Anonymous said...

Hemezortzi urte dituelarik, Dorak gurasoak galtzen ditu istripu batean eta bakarrik ikasi beharko du bizitzen. Zorionez, lagun on batek asko lagunduko dio. Pertsona interesgarriak ere ezagutuko ditu, baita maitasuna eragiten dion norbait ere. Heldua izatea konplikatua dela ikasiko du Dorak, askatasuna ez dela debalde, eta aukera bakoitzak bere gauza txarrak dituela. Liburu hau asko gustatu zait, momentu askotan hunkitu egin nau eta dauzkadan gauzak hobeto apreziatu behar ditudala erakutsi dit. Liburu hau, irakurtzea atsegin duen edozeini gomendatuko nioke.

Maria G. 4B (2013-2014)

Anonymous said...

Dora 18 urteko neska gazte bat da.
Gurasoak galdu berri ditu eta asko kosta zaio gainditzea.Liburuan zehar abentura eta amodio asko esperimentatuko ditu. Liburu honek daukadan zortean pentsarazi dit. Izan ere nire familia eta lagunak gehiago apreziatzen ikasi dut. Edozeini gomedatuko niokeen liburua da, izan ere asko gustatu zait.
Julen V.
4B (2013-14)

Anonymous said...

Dorak ezetz dio liburua asko gustatu zait. Bertan Dorak bizitako hainbat esperentzi kontatzen ditu, hasieran lapur bat ezagutzen du eta lapurrarenkin ateratzen hasten da, baina gero bere lagun onenarekin haserretzen da eta beste gauz asko gertatzen zaizkio. Honenbestez liburua asko gustatu zait eta liburuak gogoko dituen edozeini gomendatuko nioke. Animatu irakurtzera!

Xabi LUZURIAGA
4B(2013-14)

Anonymous said...

Dorak ezetz dio liburu interesgarria iruditu zait. Kapitulu berdinean bi gauza ezberdin kontatzeak pixka bat aldrebestu egiten du istorioa, baina azkenerako ohitu egiten zara. Dorari gurasoak hiltzen zaizkio istripu batean eta Sara izeneko neska batek asko laguntzen dio aurrera egiten. Marc izeneko "lapur" bat ere ezagutzen du eta bere lagun egin. Nik edozeini gomendatuko nioke irakurtzea, guri gerta dakigukeen zerbait delako eta gure familiarekiko jarreran aldaketa onak izan ditzazkelako. Beraz anima zaitez eta irakurri!!
Janire M. 4B (2013-2014)

Anonymous said...

Dorak ezetz dio liburu interesgarria iruditu zait. Kapitulo berdinean bi gauza ezberdin kontatzeak pixka bat aldrebestu egiten du, baina azkenerako ohitu egiten zara. Dorari gurasoak hiltzen zaizkio istripu batean eta Sara izeneko neska batek laguntzen dio aurrera egiten. Marc izeneko "lapur" bat ere ezagutzen du eta bere lagun egin. Nik edozeini gomendatuko nioke irakurtzea, gutako edonork jasan baitezake horrelako zerbait eta gure familiarekiko harremanean aldaketa onak eman, beraz, anima zaitez eta irakurri!!

Anonymous said...

"Dorak ezetz dio" liburuak asko pentsarazi dit. Zenbaterainoko zortea daukadan horrelako familia edukitzeagatik, lagunak edukitzeagatik, osasuna edukitzeagatik... arlo horiek guztietan sakonki pentsatzea eragin dit. Gustoko libururua gertatu zait liburu hau, izan ere, Dora, pertsonaia printzipala, oso pertsona adoretsua, ausarta eta indartsua iruditu zait. Mirespen puntu bat ere sentiarazi dit, izan ere, ni bere lekuan egonda, ez nukeen jakingo nola segi aurrera nire bizitzarekin. Mark ere mutil atsegina iruditu zait, bitxia, baina atsegina oso. Nire zortea apreziatzen erakutsi didan liburua da eta, horregatik, edonori irakurtzea gomendatuko nioke.

MADDI B.
4.B (2013-14)

Anonymous said...

Dorak gurasorik ez du,istripu batean galdu zituelako eta unibertsitatean hasiko da ikasten.Egun batean Sara ezagutuko du,geroago bere laguna izango dena.Dora lanean hasten da eta gustura dago.Marc ezagutzen duenean,mutil txintxoa iruditzen zaio.Sara eta Marc bere lagunak izango dira eta biekin asko ikasiko du,azkenean pozik bizitzeko bideak aurkituko ditu,gurasorik eduki ez arren.
Niri liburu hau interesgarria iruditu zait,bizitza gorra dela erakutsi didalako.Doraren lekuan egongo banintz ez bainuen jakingo zer egin,liburu hau edonori gomendatuko nioke,bereiziki jende gazteari,ikusteko beste perspektiba batetik nolakoa den bizia.
Beñat L.
4.B.(2013-2014)

Anonymous said...

Nik “Dorak ezetz dio” irakurri dut eta benetan liburu errealista iruditu zait. Asko interesatu zait liburua; Dora gazteari gurasoak hiltzen zaizkio eta Sara izeneko neska baten laguntzaz, aurrera egitea lortzen du. Gerora Mark izeneko gizon gaizkile baina atsegin bat ezagutzen du, eta honekin ateratzen hasten da. Bere lan propioa ere aurkitzen du eta bukaeran, pozik ez baian indartsu dagoela dio, esaldi horrek asko pentsarazi dit eta bizitza ez dela koloretakoa argi uzten du liburu honek.Edonori gomendatuko nioke, asko gustatu baitzait.

Eneritz Iturbe 4B
2013-1014

Anonymous said...

Dora 18 urteko neskatxa bat da eta bere gurasoak galtzeko zori txarra izan du. halako egun batean Mark ezagutuko du metroan. hark gauza asko erakutsiko dizkio, bere lagun hoberenarekin ere arazoak izango ditu. Edozeini gomendatzeko moduko liburua deala uste dut, jendea nolakoa den erakusten duen liburu horietako bat delako.

Beñat MADARIAGA
4.B(2013-14)

Anonymous said...

Dorak ezetz dio liburua oso gustura irakurri dut. Dorari gurasoak hiltzen zaizkio istripu batean hemezortzi urte dituelarik eta mundu onetan bakarrik bizitzen ikasi beharko du. Sararen laguntzaz bizitza aurrera ateratzen doa pixkanaka. Marc ere ezagutuko du protagonistak asko dakien mutil hori eta batzuetan bere onetik ateratzen duena. Liburu honek ditudan gauzak gehiago mirensten erakutsi dit, gurasoak gehienbat. Edozeinei gomendatuko nioke irakurtzea pena merezi duela uste dut.
Mireia M. 4B (2013-2014)

Anonymous said...

Nik irakurri dudan Liburua " Dorak ezetz dio " da. Oso Liburua interesgarria iruditu zait eta asko gustatu zait.
Liburuan kontatzen du 20 urteko neska batek Dora izena duena bere gurasoak galdu egin ditu istripu batean. Bere bizitzan hainbat esperientzia edukiko ditu. Liburu honek asko pentsararazi egin dit, daukadan zortearekin.
Liburu hau oso ona da, edonori gomendatuko nioke.


M.Fernanda GOMES
4.B (2013-14) ARALAR INSTITUTUA
ALEGI

Anonymous said...

Nik "Dorak ezetz dio" liburua irakurri dut. Irakurketa oso entretenigarria eta atsegina egin zait. Liburuak Dora izeneko neska baten istorioa kontatzen du. Doraren gurasoak istripu baten erruz hil egin dira eta beste bizitza mota bati aurre egin beharko dio. Egoera honetan Dorak maitasuna ezagutuko du eta hainbat pasarte pasako zaizkio. Liburu honek mundua ikusteko beste ikuspegi bat erakusten duelako edonori gomendatuko nioke.

Jon L.(2013-14)4A

Anonymous said...

Dora Biologia ikasketetan murgildu nahian dabilen 18 urte inguruko neska bat da. Gurasoak igogailu istripu batean hil berri zaizkio eta Sara izeneko zerbitzu publikoetako andre batek asko lagunduko dio bere biziarekin aurrera jarraitzen. Egun batean, Dorak, Marc izeneko gizon bat ezagutuko du metroan eta hainbat une gogoangarri biziko dituzte elkarrekin. Niri Dora oso pertsona adoretsua iruditu zait, egoera latz horretatik aurrera ateratzeaz gain, bizitzan aurrera jarraitzeko gogotsu dabilelako. Nik, liburu hau, edozeini gomendatuko nioke, dauzkagun eta baloratzen ez ditugun gauz asko, baloratzen erakusten duelako.

Andoni A. 4.A

Anonymous said...

nik Dorak ezetz dio liburua irakurri dut. Dorak 18 urte ditu eta helduen munduan sartuko bere gurasoen ezusteko istripu batengatik.Mark ezagutuko du lapurra den gizona eta berarekin hasiko da ateratzen maitemindu arte eta azkenik utzi egingo dio lapurra delako.Hainbat lan diferente egin beharko ditu bizimodua aurrera ateratzeko. Liburu interesgarri hau edonori gomendatuko nioke jendeak gauzak baloratzen ikasteko