2012-12-21

ATEAREN ATZEAN




ATEAREN ATZEAN

Antton Kazabon

(Elkar, 2007)





Iraitz neska gaztea Josurekin, ingeleseko irakaslearekin, maitemindu da eta bere sentimenduekin zintzo jokatzen ahaleginduko da. Hala ere, antza, dena kontra jarriko zaio; baina neskak bere zorionaren alde jokatu nahi izango du: bere aurreko mutil-laguna utzi eta indarrak pilatzen ari da Josuri bere sentimenduen berri emateko. Ausartuko al da azkenean?


Kazabonek gazte literaturan topikoa den gaia ekartzen digu liburu honetan; baina hain gai arrunta eta “ikusia” izanda ere, egileak daukan gazteen hizkuntza eta joeren ezagutzari esker, “betiko roiloa” izan zitekeenarengandik urrundu egiten da eta aurreko liburuetan bezala produktu txukun eta gustagarria osatu du.


Kapitulu motz et arinak. Liburu atsegina. Irakurri!



Rafa L.

e-liburutegian eskuragarri

18 comments:

Anonymous said...

Gure ustez liburu hau “kulebroi” bat da. Oso interesgarria eta eramangarria da. Edozein gazteri gomendatuko genioke. Historia hau edozein lekutan pasa daitekeela iruditzen zaigu. Ea horrelakoak pasatzen diren gure ikastetxean!

Anonymous said...

Nire ustez liburu hau ezta batere interesgarri eta erreala. Istorio aspergarria da eta bertako pertsonaiak oso irrealak dira. Nekez irakurtzen den liburua da, letra ez baita batere atsegina. EZ DIZUET KOMENTATZEN !!!

Anonymous said...

Nire ustez liburu hau oso aspergarria da, ez zait batere gustatu. Pertsonaiak oso irrealak dira, benetako munduan horrelako istorioak gertatzea oso zaila da.

Anonymous said...

Nire ustez liburu hau oso itsusia da ez baitzaizkit maitasunezko liburuak gustatzen. Gainera oso aspergarria da. Historia honetan azaltzen diren pertsonaiak ere oso aspergarriak dira. Ez du pena merezi liburu hau irakurtzea eta gutxiago liburu honetan dirua gastatzea.

Anonymous said...

Gure ustez Teo ikastolan baino liburu interesgarriagoa da. Txarra duen gauza bakarra luzea eta txaposoa dela da.

Anonymous said...

Nire ez dakit zeba ez dugu irakurri osoa eta iruditzen zait polita izango dela. Bueno irakur ezazue!!!

Aio!!

Anonymous said...

Nire ustez liburu aspergarria izan da. Pertsonai guztiak oso zozoak ziren eta jendeari gomendatzen diot liburu hau ez irakurtzea.

Anonymous said...

Historia tristea da baina aldi berean entretenigarria. Oso erraz irakurtzen da eta gure adineko edo gure adinetik gorako edozeini gomendatuko genioke. Historia honek munduan dauden milaka haurren egoera mingarria gogorarazten digu hau da lantegietan umeek jasaten dituzten egoera mingarriak: Alfonbra lantegietan, adreilu lantegietan, zapata lantegietan... hau da gustatu egin zaigu, irakur ezazue!

Anonymous said...

Liburu hau oso polita iruditu zait maitasunezkoa da eta bere istorioa kontatzen du. azkenean hainbeste mutilekin ibili eta mutilik gabe gelditzen da.
Bukaera aldera tristetu egiten da liburua eta irakasleari eta hizkuntzari nazka hartzen dio ikasleak. Bertako pertsonaiak oso zoriontsuak dira batzuk baina besteak oso tristeak dira.Nik liburu hau komentatzen dizuet irakurtzea errez irakurriko duzu.

Anonymous said...

Historia asko gustatu zait, errealitatean murgilduta dago eta oso triste eta gogorra da. Buruari buelta asko eman dizkiot historia hau irakurri ondoren, sinesgaitza iruditzen baitzait oraindik ere haurrak lanean esklabo moduan ikustea baina horrela da bizitza, eta oso sinesgaitza iruditzen zait ere adibidez nolaz sartzen zituzten hilobian eta nola irteten ziren deshidratatuak, goseak, hozkaz beteak... trastea den arren irakur ezazue.

IRAKURRI!!

Anonymous said...

Niri liburua asko gustatu zait. Hiztegia oso ulerkorra iruditu zait, gazteen hiztegiarekin bat datorrena. Kapitulu arinak eta errazak irakurri ahal izateko. Istorioa oso gutxitan gertatzen da hemen, baina hala ere, istorioak badu zerikusia errealitatearekin. Pertsonaiak ere oso aproposak dira istorio honentzat. Edozeini gomendatuko nioke, baina bereziki gazteei eta irakurtzeko zaletasun gutxi dutenei.

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, interesantea da, eta irakurtzeko erreza, edozeinek irakurtzeko moduko liburua da. Gaur egunean pasatzen diren gauzak kontatzen ditu. Protagonistak oso gaizki pasatzen du liburuko zati batzuetan eta amaiera tristea du baina oso polita da. Irakurtzea gomendatzen dizuet.

Anonymous said...

Orain dela gutxi irakurri dudan liburu hau, oso interesgarria iruditu zitzaidan lehenengo momentutik eta irakurri ondoren ere berdin pentsatzen jarraitzen dut. Inguru honetan ez dira horrelako gauzak gertatzen baina ala ere erreala iruditu zait. Eta gomendatzen dut liburu hau irakurtzea erreza eta oso polita iruditu zaidalako.

Anonymous said...

Neri ez zait liburu hau asko gustatu, nehiko aspergarria iruditu zait. Historioan, denbora gutxian, nesgaren bizitza asko aldatzen da. Bere mutila uzten du, ingeleseko irakasle berritaz maitemintzen delako eta horren ondorioz min egiten dio. Bere lagun hoberenarekin ere aserretzen da. Bukaeran ingeleseko irakaslea ez zen bera pentsatzen zuen bezalakoa eta azkenean mutilik gabe gelditzen da, nahiz eta bere lagunarekin eta lehengo bere mutilarekin hitzegin eta berriz lagunak egin.

Jennifer d.R. 3A (2009-10)

Anonymous said...

Liburu hau alde batetik gustatu zait eta beste aldetik ez.
Gustatu zait irakurtzeko erraza izan delako eta gainera protagonistak
esaten dituen hitz batzuk gaur egun erabiltzen direnak dira.
Eta betste aldetik ez zait gustatu liburu hau ez ditelako ezer berri erakutsi.

Nicole R 3B(2009-10)

Anonymous said...

Liburu hau ez zait batere gustatu, oso aspergarria izan da nentzako, eta
gainetik ez dit ezer berririk erakutsi.
Azkenean inor ez da gelditu inorrekin, eta nik uste nuen Iraitz,
Ingleseko Irakaslearekin deldituko zela nahiz eta 20 urte zaharragoa izan,
eta Iker Olaiarekin geldituko zela, baina ez da alakorik gertatu.
Nahiko errexa izan da irakurtzeko, beste liburu batzuk irakurri ditudan baino
errexago izan da, baina ala ere ez zait gustatu.
Pertsonaiak oso gauz itsusiak esaten dituzte askotan, eta beti
maldizioka hasten dira bata besteari errua botaz.
Liburu hau, ez nioke inori rekomendatuko irakurtzea, zeren eta
aspertu egingo litzateke.

Naiara F 3A(2009-09-29)

Anonymous said...

Niri liburua gustatu zait oso interesgarria zelako,gainera kapitulo motzak eta interesgarriak zituen.Liburua irakurtzen hasi nintzenean enuen pentxatuko irakaslearekin maiteminduko zenik eta orregatik oso interesgarria irudituzait.Liburua irakurtzea gomendatzen dizuet.
Mattin J.2012-2013

yassine said...

yassine nire uztez liburu au oso aspergarria da eta ez dizuet komendatzen