2012-12-11

100 METRO


EHUN METRO
R. Saizarbitoria
1976

Iheslariak bere bizitzako azken 100 metroak korritzen ditu istorioan zehar. Azken 100 metro horietan, bere bizitzako hainbat oroitzapen etorriko zaizkio burura, une gogor eta xamurretaz gogoratuko da,baina baita latz eta gogorretaz ere. Jendeak iheslariaren inguruan dituen pentsaera eta iritzi desberdinak tartekatzen dira istorio honetan.

Istorioan zehar narratzaileak denboran saltoak egiten ditu. Honek pixka bat nahastu nau. Tarteka, pertsona ezberdinak leku ezberdinetan agertzen dira. Hau ere, ez zait batere lagungarri gertatu. Liburu atsegina iruditu zait. Erraz irakurri dut. Pertsonaiak oso errealak dira, istorioaren antzera. Gustura irakurri dut, lexiko erraza baitu. Entretenigarria da oso.

Era berezian idatziriko liburua da. Erraz eta atsegin handiz irakurtzen den liburua. Edozeini gomendatuko nioke. Bereziki, gure adinekoei edo zaharragoei.
Alex E. (4B 2008-09)

26 comments:

Manex Z. 4.A 08/09 said...

Liburua ez zait gustatu. Oso arraroa zen istorioa eta oso nahasgarria egin zait askotan edo beti. Historia Joseren bere biziko azken 100 metroak kontatzen ditu, Aitaren eriotza Michelerekin pasatakoa eta baita Manuelena ere, baina,askotan etorkizunera joaten zen istorioa, besteetan txikitako oroitzapenetara( kolejiora adibdez) eta baita poilizien galdeketera ere protagonista hil dakoan bere aurrean zen gizonari,nahasmen honek nahastu nau eta ez dut gustura irakurri.

Anonymous said...

Liburu honen istorioa interesgarria iruditu zait, protagonista hil ala biziko egoera batean dago, eta bere biziko azken 100 metro egiten dituen bitartean izando dituen oroitzapen garrantzitsuenak kontatzen dizkigu. Hiztegi aldetik ez du inolako zailtasunik baina denbora aldaketa bizkorrek liburua zaildu egiten du, horretaz gain ertzainen eta atxilotuaren arteko elkarrizketak oso pisutsuak egin zaizkit. Nike z nioke liburu hau nire adinetik berako inorri gomendatuko.

Unai O. 4-A 2008/2009

Anonymous said...

Liburu honen istorioa interesgarria iruditu zait,protagonistaren biziko azken 100 metroak kontatzen dituelako,bitartean izango dituen oroitzapen garrantzitsuenak kontatzen dizkigu, aldi berean atxilotuak ertzainekin dituen elkarrizketak ere azaltzen ditu eta orregatik liburua ulertzea nahiko zaila da.

Pedro del pozo 4dbh 12/14/09

Anonymous said...

Liburua ez zait asko gustatu. Istorioa ez da aspergarria baina denbora aldaketa azkarrek asko nahasi naute eta ez zait erraza egin ulertzea. Protagonista hil ala biziko egoera batean dago eta burura etortzen zaizkion oroitzapenak kontatzen dizkigu. Elkarrizketak pixka bat astunak iruditu zaizkit baina hiztegi ulerterraza du. Liburu hau nire adinetik gorako pertsonei gomendatuko nieke

David.A 4-A (2009-10)

Anonymous said...

Urrezko zertzeladaz osatutako obra potoloa da, potoloa ez tamainan, baizik eta orrialdeen edukian. Istorio nagusi bat agertzen zaigu, iheslearen azken ehun metroak; honetan txertaturik daude gainerako istorioak. Guztiz derrigorrezkoak hauek ere, nolabaiteko harremanak lotzen baititu denak eta horrek ematen dio testuari kutsu arraro eta era berean erakargarria. Denborarekin nahiz narratzaileekin egiten duen jolasa aparta da, eta kontrastez beterik dago. Ez da irakurketa bakarreko liburua, baina, merezi du. Asko gustatu zait, eta gomendatuko nizuke.

Beñat.E.Z 4-A 2009-12

Anonymous said...

Liburua ez zait gustatu. Protagonistaren hil ala biziko egoera kontatzen du, bere azken 100 metroetan bururatzen zaizkion pentsamenduak eta gertaerak kontatzen ditu. Gehien gustatu zaidan zatia ertzainen eta atxilotuen arteko elkarrizketa izan da.
Zailtasun handiena, hizkuntza desberdinetan azaltzen diren zatiak ulertzea izan da.
Ez nioke gure adineko gazteei gomendatuko, gaia interesgarria eta pisutsua delako.

Lide G. 4.A 2009-10

Anonymous said...

Liburu honetan, 3 istorio ezberdin tartekatzen dira elkarren segidan, bata Donostian ihesi doan gaztearen istorioa da, bestea eskolan dabilen ume batena da eta azkenik guardia zibilek galdeketa egiten ari zaizkion beste pertsona batena da. Nahiz eta lehen begiratuan istorio ezberdinak diruditen, aurrera zoazen heinean konturatzen joaten zara hiru istorio horiek badutela nolabaiteko konexio bat, hirurek tratu berdintsua jasotzen dute eskolako umetik hasi eta galdeketa egiten ari zaizkion pertsona-arte. Liburu honetan ezinbesteko atal bat epilogoa iruditu zait, azkenik istorioak sortzen dizun korapiloa hor desegiten baita nolabait. Beste alde batetik, liburu hau ondo ulertu ahal izateko behin baino gehiagotan irakurri beharra dagoela uste dut, patxadaz hartu beharreko liburua da. Jendeari irakurtzea gomendatuko nioke interesgarria iruditu zaidalako.

Iñaki L. 4A 09/10

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu,pentsatzenuena baina zailagoa iruditu zait.Baita ere elkarrizketa dexente dauzka eta horrek ere azken batean nastu egin nau.
Protagonistak hil ala biziko egoera kontatzen du eta azken 100 metroetan,bere bizitzako hainbat oroitzapen etortzen zaizkio burura.Zatirik politena azken partea iruditu zait.
Nik liburu hau ez nioke gure adinekoiei gomendatuko,baina zaharragoei bai.

Garazi Z. 4.A 2009-10

Anonymous said...

Liburu hau alde batetik asko gustatu zait, protagonistaren azken 100 metroak kontatzen bait ditu eta izango dituen oroitzapenak, istorioren funtsa oso polita da. Baina bestaldetik kontatzeko modua, hiztegia eta hizkuntza aldaketak ez zaizkit gustatu. Bestalde istorioak gauza gehiago ere kontatzen dite, protagonistaren hilketan izandako testiguaren galdeketa, txikitako oroitzapenak... liburua ez nioke inori gomendatuko.

Unai O. 09/10
4-A

Anonymous said...

R.Saizarbitoriaren liburu hau ez zait batere gustatu. Ez dut oso ondo zulertu eta gainera Zaila,arraroa eta nahasgarria iruditu zait. Idazleak iherlariaren bizitzaren azken uneak kontatzeko oso modu bitxia erabiltzen dueta bat bateko gertakari aldaketak bereizgarri egiten dute liburu hau. Gehien gustatu zaidana herritarrek gertaera interpretazteko duten era desberdinak dira, nola kontrastatzen dituen jendearen pentsakerak.


Haizea G. 4.DBH (09-10) 09-12-16

Anonymous said...

Liburu hau ez zait batere erreza egin irakurtzean eta ez zait asko gustatu, izan ere, noizean behin iheslariak itzegiten zuen, beste batzuetan, iheslariaren hilotza bere ondean ikusi zuen gizonaren aldetik kontatzen da eta ez da batere erreza egiten bat bestearekin erlazionatzea. Gure edadekoei enieke gomendatuko, konplexua baita. Pare bat urte zaharragoentzat ona litzateke nire ustez.



Beñat A. 4.A (2009-2010)

Anonymous said...

100 metro izeneko liburua asko gustatu zait, batez ere bere bizitzako azken 100 metroetan kontatzen dituen pasarte batzuengatik, adibidez lortu zuen medailarena eta bere laguna zaurituta Baionara eraman zuenekoa. Pixka bat korapilatsua egin zait. Alde batetik erraza da irakurtzen baina bestaldetik hainbat eszenatokitako dsberdinetako historiak bata bestearen atzetik, eta nahasturik kontatzen ditu.

Joseba A. 4A (2009-10)

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu, gainera nahiko liagarria da ez naiz asko enteratu, baina zerbait ulertu dudanez protagoniste bere biziko azken ehun metroak egiten ari da, hil-ala biziko egoera larri batean.
Zailtasun garrantzitsuak izan ditut, hizkuntzak nahasten dituen garaiean izan da nahikoo korapilotsua egin baizait orduan.
Ez nioke gure adineko gazteei gomendatuko batez ere lehen esan dudanez, oso liagarria delako hizkuntza ezberdinak agertzen diren garaian
Aitor E. 4.A 2009-10

Anonymous said...

Liburu erakargarria da, pertsona bati muturreko egoera horietan burura etortzen zaizkion pentsamendu guztiak azaltzen dituelako eta horixe kontatzen digu liburuak, hau da, azken 100 metroetan iheslari bat bizitzen ari dena eta bere oroitzapenak.
Nire zatirik gustukoena, tiroa iztarrean botatzen dieneko zatia da, ez bainuen espero hori gertatzerik.
Liburuaren zailtasunetako bat, hizkuntzaren ingurukoa da, ez duelako zehazten zein pertsonetan dagoen idatzia, eta hori kosta egiten zait ulertzea.
Eta amaitzeko beste zailtasun bat aipatu naiko nuke, denboran zehar aldaketa ugari daude, eta horrek liburuan konzentratzea zaildu egiten duela iruditzen zait.

Adur M. 4.A (2009/10)

Anonymous said...

Liburu hau ez zait gehiegi gustatu. Izan ere oso nahasia zela iruditu zait. Gizon batek bere biziko azken 100mtan gogora etortzen zaiona azaltzen du. Denbora aldaketa ugari daude eta honek erabat zailtzen du irakurketaren ulermena. Zatirik “dibertigarrienak” atxilotuen eta ertzainen arteko elkarrizketak dira. Ez nuke liburu hau gomendatuko.

Maialen U. 4-A 2009-10

Anonymous said...

Liburua ez zait gustatu, astunegia egin zait irakurtzeko eta zenbait atal ez ditut ondo ulertu., gainera hizkuntza aldaketek nahastu egiten zaituzte. Liburuak pertsonaiak bizitzen dituen larrialdiak kontatzen ditu bereziki poliziek galderak egiten dizkiotenean eta nire ustez atal hori da liburuari interesgarritasuna ematen dioena. Liburuaren eskema protagonistaren azken ehun metroetan gertatzen diren gertakariak direla esan genezake.

Aitor.A.M 4.A (09-10)

Anonymous said...

Nik irakurri dudan liburua “100 METRO” izan da. Liburua ez zait asko gustatu, hasiera oso korapilatsua du eta liburuaren istorioa berriz ez da oso ondo ulertzen. Liburua, mutil batek 100 metroetan burutik pasatzen zaizkion gauzez doa. 100 metro horietan bere txikitako pentsamenduak datozkio burua eta niri aspergarria egin zait. Nik enioke inori gomendatuko liburu hau interesgarria ez zait telako iruditu.


Unai M. 4B (2012-2013)

Anonymous said...

100 metro liburua hasieran ulertzea asko kosta zait, elkarrizketa bat eta bere bizitzako uneak tartekatzen dituelako sarritan. Nahiz eta ez zaidan irakurtzeko zaila egin nabarmank dira dauden ortografia akatsak. Nik tartekatzen dietuen elkarrizketak amaieran kontatuko nituzke berez denboraren arabera amaieran gertatzen direlako, denboran aurrera eta atzera askotan egiten du salto eta nahasgarria egin zait hori.


4A Itziar A.

Anonymous said...

Nik "ehun metro" liburua irakurri dut eta ez zait asko gustatu,historia ezberdinak kontatzen ditu eta ez dira ondo ulertzen nahasiak baitaude.
Irakurtzeko oso korapilatsua da, protagonistetan nor den nor ez da ondo bereizten adibidez nik lehhendabizi korrika doan mutila eta galdeketako mutila berdinak zirela uste nuen baina gero konturatu naiz ez direla pertsona berbera.
Nik beste liburu bat irakurtzea gomendatuko nizueke.
Ixone U. 2012-2013

Anonymous said...

Niri "100 metro" liburua ez zait gustatu. Pentsatzen nuena baina askoz zailagoa da. Pertsonaia guztien historioak nahasten ditu, hizkuntza desberdina da, eta denbora aldaketa ugari daude. Liburuan, pertsonaiaren bizitzaren azken 100 metroak kontatzen ditu. Tartetik poliziek pertsonaiari egindako galderak ere egoten dira, eta niri, hori gustatu zait gehien. Esan behar dut, istorio honen bukaera gustatu zaidala eta gustora irakurri dudala.
Nik liburu hau ez nioke gure adinekoiei gomendatuko, zaharragoei baizik.

June G. 2012-2013 4.A

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu, nahiz eta nahiko interesgarria den.
Liburu honen istorioa interesgarria iruditu zait, protagonista hil ala biziko egoera batean dago, eta bere biziko azken 100 metro egiten dituen bitartean gertatzen zaizkion gertakariak kontatzen ditu. Liburu hau ez nioke inori gomendatuko, nahiko aspergarria egin baizait eta irakurtzek ez da orren erraza.

Beñat Beloki, 4.a

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, protagonistak bere biziko azken 100 metroetan zer pentsatzen duen kontatzen baitu. Istorioa oso interesgarria da baina denbora aldaketa azkarrek asko nahasi didate, ala ere erraz irakurtzen da. Nik nire adinekoei edo zaharragoei gomendatuko nieke, gazteagoek ez dut uste ulertuko luketenik.
Mireia M. 3B 2012-13

Anonymous said...

Liburu pisutsua da egia esan. Bere bizitzako azken 100 metroak gelditzen zaizkion bitartean bere bizia eta gertaerak kontatzen ditu. Baina liburua irakurtzea oso zaila da, batetik, erdaldun hitzak azaltzen direlako, eta egia esan nahiko zailak eta bestetik dena nahasten duelako, hau da, bere korrikaldia kontatzen duen bitartean beste gertaera bat ere kontatzen du. Beste aldetik, ez dago nahiko espezifikatua. Elkarrizketak irakurtzean, ez dakizu zein ari den hizketan, ez baitu jartzen. Bestela nahiko liburu motza da eta egia esan badu zer edo zer interesa pizten duena.

2013/01/08 Irati Z.

Anonymous said...

Liburu hau oso interesgarria iruditu zait. Laburra eta irakurtzeko oso erraza da, baina, tartean egiten dituen pertsona eta denbora aldaketak asko nahasten dute. Alde batetik, iheslari batek poliziagandik ihesik egiten dituen azken ehun metroak kontatzen ditu, hil ala biziko egoeran dagoena, bere iraganeko oroitzapenez hitz egiten duena. Bestetik, eskolan dabilen ume batena; eta azkenik, guardia zibilen eta atxilotu baten artekoa. Liburu hau gure adineko gazteei edota gu baino helduagoei gomendatzen diot.

Unai A. 4A 2012-13

Anonymous said...

Irakurri dudan liburua ``Ehun Metro´´ da eta asko gustatu zait iheslari baten bizitzako azken ehun metroak kontatzen direlako bertan.
Idazleak behin eta berriz bidaiatzen du iraganera eta oso interesgarri egiten du horrek liburua. Hala ere, idazlearen idazteko era ez zait batere gustatu, ez baita argi geratzen iraganaz edo iheslariaren korrika saioaz hitz egiten ari den.
Liburu hau gehienbat irakurle euskaldunei gomendatzen diet, euskararen garapenean eragin handia izan baitzuen liburu honetan lantzen den gaiak.

Xabier Y. 4B 2015-1016

Anonymous said...

Nik "100 metro" liburua irakurri dut eta egia esan ez zait gehiegi gustatu oso nahasgarria eta ulertzeko zaila egin zaidalako.
Liburu honetan, hil aurretik Josek eginiko 100 metroak kontatzen dira eta bitarte horretan, etorkizunean, Jose hil aurretik aurrean zegoen gizonari eginiko galdeketa eta iraganean, Joseri gertatutako pasadizoak kontatzen dira, eskola garaiko pasarteak, Michelekin izan zuen abentura, Manueli gertatutakoa eta beste zenbait kontakizun direla tarteko.
Liburuak oso laburra delako erakartzen duen arren, informazio gehiegi tartekatzen du orri gutxitan eta hori dela eta ez nioke inori gomendatuko.

Ugaitz G. 4A 2015-2016
24/02/16