2013-01-09

ZAUDETE GELDI PIXKA BATEAN

Zaudete geldi pixka batean.
A. Egaña.
(Elkar)
Nola aldatzen diren gauzak...
Idazleak ikastolako garaiko argazki zaharrra topatu du eta oroitzapenen haritik tiraka oso pasadizo sotil eta entretenigarriak eskainiko dizkigu, betirako joandako haurtzaroaren nostalgia pittin batez ondutakoak.
Erraza, politta, kuttuna, entretenigarria... irakurri beharrekoa.
Rafa L.

9 comments:

Anonymous said...

Garbiñekin irakurri nuen eta asko gustatu zitzaidan. Liburua oso erraza da eta far batzuk botatzeko eta dembora pasatzeko oso egokia da motza eta ilustrazioak dauzkadalako.

Anonymous said...

Liburu polita eta entretenigarria iruditu zait, kontatzen dituen bere ikasle garaiko pasarteak dibertigarriak dira oso, izan ere gelakide guztien pasarte xelebreenak kontatzen ditu. Erraz eta azkar irakurtzen den liburua da, eta denoi irakurtzea gomendatuko nizueke.

Urki C. 3-A 2007/08 ikast.

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait, gauza politak kontatzen dituelako eta irakurtzean gustora pasatzen duzulako. Kepak kontatzen duen pasarte polit bat honako hau da: Bixente bertsolaria eta bere lagun “poto” bertso emanaldi batera joaten direnean, Bixente oso ondo hasten da bertsoak kantatzen, baina, “poto”-ri ahaztu egiten zaizkio ikasitako bertsoak. Orduan Bixentek bere eta lagunaren bertsoak kantatu zituen eta oso ondo gainera. Emanaldia agur on batekin amaitu zuen. Liburu hau erraza da irakurtzeko eta 12urtetik gorakoei gomendatuko nieke irakurtzea.


Beñat G 3B (07-08)

Anonymous said...

Liburu hau oso polita eta kitzikagarria iruditu zait. Bertan gertatzen dena oso polita delako. Argazkilari profesinal batek ikastola garaiko lagunen argazki bat eskuratzen du eta gaztaroko oroitzapen politez hitz egiten du. Niri ere gustatuko litzaidake heldua izatean eskola garaiko kontu goxoak oroitzea.
Liburu hau edozeini gomendatuko nioke irakurtzea oso polita motza eta interesgarria delako.
ANIMA ZAITEZTE!!!!

Anonymous said...

Niri liburua polita iruditu zait eta errexa da irakurtzeko. Kepa da protagonista istorio honetan,bere txikitako eskolako lagunei buruz hitz egiten du liburuan. Bere andereñoari ikasle guztiak afari bat egiten diete. Liburu honek niri txikitako gauzak gogorarazi dizkit. Gure adineko neska-mutilei gomendatuko nieke. Anima zaitezte!!!

Maialen.S 3B

Anonymous said...

Niri liburua polita iruditu zait eta errexa da irakurtzeko. Kepa da protagonista istorio honetan,bere txikitako eskolako lagunei buruz hitz egiten du liburuan. Bere andereñoari ikasle guztiak afari bat egiten diete. Liburu honek niri txikitako gauzak gogorarazi dizkit. Gure adineko neska-mutilei gomendatuko nieke. Anima zaitezte!!!

Maialen.S 3B

Anonymous said...

Liburu hau oso polita iruditu zait. Txikitako gorabeherak kontatzen ditu. Liburua kokatzen duena argazkilaria da. Irakasle bat jubilatu egiten da eta afaria egite dute. Afalondoan argazkiak ateratzen ditu txikitakoak eta argazkilariari argazkia txikitu b egiten zaio eta orduan gorde egiten du. Argazki guztiak irakasleari ematen dizkienean segituan enteratzen da argazki bat falta zaiola.
. Gero irakaslea joan egiten da eta atzetik argazkilaria ere bai eta etxera ikristean argazkia ateratzen du eta bakoitzari buruzko gorabeherak kontatzen ditu. Liburua oso erraz irakurtzen da.


Eider T 3B

Anonymous said...

Liburu hau oso polita eta dibertigarria da, Kepa da honen istorio protagonista eta hitz egiten du bere eskolako lagunei buruz.

Liburu hau oso errez irakurtzen da eta edozeini gomendatuko nioke irakurtzea.

Germy Colmenares 3-B

Anonymous said...

Niri liburua asko gustatu zait.Ipuin motzak kontatzen dituelako eta erraz irakurtzen da,gainera interesgarriak dira eta politak.Liburua irakurtzen hasi nintzenean enuen imajinatu argazki batetikan orrenbeste istoria aterako zituenik.Nik liburua irakurtzea gomendatzen dizuet erraz entenditzen delako eta atal polit asko dituelako,animatu.2012-13Mattin.J